Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [201 - 250] bistaratzen.

abenda
iz. g. er. Arraza.

Aztergaia: abenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. arraza.

abendañotar
adj./iz. hist. Erdi Aroko Euskal Herrian itzal handia izan zuen Abendaño leinukoa. Horregatik ageri da abendañotarren armarrian alkandora bat hiru gezik zulatua.

Aztergaia: abendañotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abendañotar 2, Etxde (“Dena dela, Abendañotarrak beren buruak bi su artean ikusirik, zearo nahastuta, kemengabetuta eta biotz-autsita gelditu ziren”, “beren eriotzak mendekatzea Ganboarren eta Abendañotarren odolez”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: ez dugu aurkitu; LurE: sarrerarik ez du, azalpenean ageri bada ere.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond. edo izlag.

Jakite-arloak

Hist.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

abendu1
1 iz. Urteko hamabigarren eta azken hila. Jantzi hori ona da denbora beroan baina ez ilbeltzean eta abenduan. Abenduko ostegunetan.
2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Abenduaren 12an heldu ziren. Abenduaren bata asteartea da aurten. Abenduaren seian etorriko da. Abenduaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, abenduak 5, igandea. Datorren ostegunean, abenduak 20, izendatuko da epaimahaia.
3 iz. Eliza katolikoaren urte liturgikoan, Eguberri aurreko lau asteek osatzen duten denbora. (A larriz). Abenduaren bigarren igandeko irakurgaia. Abenduko lehenengo igandea.

Esaera zaharrak

Abenduko eguna, argitu orduko iluna. Abendu zuri, ez ardi eta ez axuri. Nor bere denborako, arbia abenduko.
Abendualdi
iz. Abendua (urte liturgikokoa).

Aztergaia: abendualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. abendu.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

abenida
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abenida-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. etorbide; hiribide].

Aztergaia: abenida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan etorpide 1 (EEs 1914); corpusean, gainera, abenida 1 (Txill Let: "arratsean eta abenida argitsutik batez ere bere errañua zeruan erregekiro islatzen denean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abenida 5 (A. Arkotxa 3; B. Gandiaga, Egin); etorbide 12: EgAs 1 (J. Goñi ZArgia 1929); B 3 (Osk); EB 8 (G. Nazabal, G. Ansola, X. Mendiguren Bereziartu, X. Olarra, K. Fdz. de Larrinoa, J. Urkijo, BEO); etorpide EB 1 (J.A. Arana); hiri-bide EB 1 (X. Odriozoloa); hiribide EB 28 (J.A. Agirre, G. Nazabal, N. Mujika, UZEI, E.J. 2, Deia, EHAA 16).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abenida : DFrec 3, AB38 1, AB50 1; etorbide : DFrec 1, AB50 4, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; hiribide : AB38 2, AB50 28, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; ibilbide : DFrec 14, AB50 8, HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

et(h)orbide : DRA (1 origen; 2 caudal de dinero; 3 acceso), Lh DBF (origine), Casve EF; hiribide : Casve EF (voie urbaine); ibilbide : Casve EF; DRA (1 camino, vía; 2 camino, conducta; 3 andanza; 4 curso; 5 regla de conducta; 6 paso, modo de andar).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

avenida/avenue-ren ordainak hiztegietan begiratuak: HiruMila: etorbide; uholde, uriola, uhar; hiribide. // ElhHizt: etorbide, hiribide; uholde. // Lur EF/FE eta EG/CE: hiribide, etorbide. // Casve FE: helgüne, hiribide. // HaizeG: bide, ibil-bide, bide zabal. // T-L LFB: bide. // PMuj DCV: (1. riada) uralde, ur-amil, uraldi, ugalde, ur-bolada, ugolde, ujol, euri-jasa, euri-erauntsi; (2. camino) bide, etorpide; (3. vía) ibil-bide, ibil-toki, ostail-bide, zugatzbide; (4. afluencia) joera, jokera, jogune, batzaldi. // Azkue Aurkibidea: (h)askari, helgune; uramil.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. etorbide, hiribide (ik. hauen arteko banaketa-bereizketak).

abeniko
iz. Ipar. Hitzarmena, konponketa. Dagigun biok abeniko bat eta abeniko hura izanen da ene faboretan. Auzitan dabiltzanen artean abenikorik egin nahi baduzu. Gobernariek hainbeste hitzarmen sinatuak zituzten indiarrekin, hainbeste abeniko eginak, gero inoiz ere betetzen ez zituztenak.

Aztergaia: abeniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz:

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

1 hitzarmena. 2 oharra, abisua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Egokia ote da horrelako hiztegi laburrean sartzeko? Hala balitz, oso komenigarria litzateke abaniko hitza ere agertzea eta bakoitzaren esanahiak garbi adieraztea, nahasketarik ez dadin gerta" (1994-07-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Zentzuzkoa deritzat proposamenari, hots, 'hitzarmena' adiera soilik ematea' (2001-01).

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'adiera bakarrarekin #mdash#'hitzarmena'#mdash# ematea onartu da'.

abenitu, abeni, abenitzen
da ad. zah. Hitzartu, konpondu.

Aztergaia: abenitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abeni, abenitzen.

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

elkar hartu, ondo konpondu.

abenka
1 iz. Batez ere pl. Itsasontzi batean, mastan gora igotzeko sokazko eskala. Gibel mastako abenketara jauzi egin eta gorantz jo nuen ezin azkarrago, arnasarik ere hartu gabe.
2 iz. Masta finkatzen duten soketako bakoitza. Mastak zeruari buruz xut zeuden, abenkek zituztela finki amarratzen.

Aztergaia: abenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abentura
iz. Gertaera bitxia edo arriskutsua. Abentura handiak iragan ditu itsasoan. Orduantxe hasi ziren ume hauen abentura zoragarriak.

Aztergaia: abentura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "mentura [grafia proposatzen dut]" (1994-05-23)

 - [I102]: nire ustez nahikoa unibertsala den mentura zentzu horretan ere erabili beharko genuke" (1995-01-10)

abenturazale
adj./iz. Abentura bila dabilena, abenturak gustuko dituena. Zalakain abenturazalea. Atsegin du beste abenturazale batzuen lekukotasunak irakurtzea.

Aztergaia: abenturazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-01-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Falta da'.

 - [E123]: 'Erabileraren lekukotasunak? Dena den sar daiteke. Ongi osatua dago eta 'aventurero' esateko ongi etor daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'sartzea onartu da'.

aber
Heg. lgart. Ea. Aber egia den.

Aztergaia: aber

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh59 2020-04-21 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh59 2020-04-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aber [Oharra: Euskaltzaindiak, aber-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ea1].

OEHko datuak [laburduren azalpena]

20.21: OEH: aber. 1. A ver (en tono interrogativo, empleado para mostrar interés por algo). Ez: ementxen dakat . portamonedan gordia. --Aber, aber? (Estuasunekin). Sor Gabon 59. 2. (V-gip ap. Elexp Berg ). A ver si. (Empleado para introducir o reforzar oraciones interrogativas indirectas, para mostrar expectación o curiosidad...). " Ni kalera noia eta aber ondo portatzen zaten " Elexp Berg. . v. ea. Aber asmatzen dezuten zeñek erosiko dizkizuten. Alz STFer 133. Gero asitzen dira / alkarri galdetzen / aber puertorik iñork / dezuten ikusten. Arrantz 101. Galdera egingo diot / Pello Errotari / aber egiya ote dan / jakin detan ori. Tx B III 24. Aber boluntariorik bazan. BAyerbe 32. "A ver. [...] Preguntau dost aber nun laga ziñuan bere guardasola" Elexp Berg. . Aber zer esaten duan. BAyerbe 126. 3. A ver. (Empleado para reforzar una exclam.). Ofizio orri eldu bear zenion zuk. --Bai, baña aber eun pezta osatzeko zenbat ardit biar dian. --Len aña balio du bada oraiñ ere arditak. Alz STFer 129. Nik esango dizut nun egin amaiketako ona. Atoz nerekiñ. Bestela . aber zer sentimentuba izango luken zure andregai Joxpa-Akiña edo [...]. Ib. 119. 4. A ver. (Empleado para llamar la atención antes de decir algo). Len aña balio du bada oraiñ ere arditak. --Ederki eman ere. Aber gu txikiyak giñala Krixtoenera juaten giñanian: [...]. Alz STFer 129. ABER BA. (V-gip ap. Elexp Berg). a) "A ver pues. Maria! aber ba! Bazkaltzeko ordua izango da oiñezkero. Presa eman nahi denean eta horrelakoetan erabiltzen da" Elexp Berg. b) "A ver si. Aber ba bakaziño on batzuk pasatzen dittuzuen" Elexp Berg. "Kaguen zotz, ixilik egon! aber ba gero eh...!" Elexp Berg. ABER GERO. "A ver si. Aber gero belarrondoko bat emoten dotsuten! / Aber gero zeu lan barik gelditze zan" Elexp Berg.

aber 183: a) Zehar-galderazko esaldi txertatu baten hasieran, indargarri gisa ezartzen den hitza: EiTB (“Deitu telefonoz, eta aber zer esaten dizun”), Elkar (“Bueltatzen naizenean, aber egunen batean bizikletak hartu eta errekako presara igotzen geran, ta inor ez badabil...”)… b) Azalpen baten aurretik erabiltzen dena: Berria (“Aber, nik ingelesez jakin badakit, eta haur, gazte edo helduei erakutsi diet, baina hori egin dut hizkuntza bat erakustekotz, ez hizkuntza hori, eta hori bakarrik, nafarrok eguneroko bizitzan erabiltzekotz!“), Deia (“Atseden hartzeko eta lasaitzeko kafea. Aber. Nik ulertzen dut estrategiak erabili behar direla produktuak saltzeko; nik ulertzen dut eroslearen beharrak aztertu behar direla produktu berriak sortzeko eta hauen salmentak bizkortzeko; ulertzen dut beti zerbait berriaren bila ibili behar hori, baina saldu nahi honek, zerbait berri asmatu nahi horrek, gauzak desnaturalizatzera eramaten ditu askotan marketing enpresak eta produktoreak”), EiTB (“Aber, Irene, normala da zutaz duda egitea. Hainbeste gezur eta gero...”)… c) Zerbait onartu edo ikusi nahi dela eskatzeko: Berria (“Martak ezin du sinistu: --Arropa erostera joan zara…... Zu bakarrik. Emaztearen ahotsaren trufa doinuaz ohartuta, Raulek ez dio erantzun; burua mugitu du goitik behera, besterik ez, eta aurrera egin du pasillotik. --Aber --Martak logelaraino jarraitu dio senarrari, jakin minez, eta marrazki bizidunak ikusten zegoen Unaik atzetik segitu die”) … d) Harridura adierazteko: Berria (“Aber, aber... Hona hemen www3.gipuzkoa.net . Ea zer dioen...2004ko datuak, horien arabera Gipuzkoako Bidasoaldean bizi zen jendearen artean 15 urtekoak 600 ziren, eta 70 urtekoak 700. Ai ene, 40 urtekoak adoleszenteak baino kopuru bikoitza ei ziren”), EiTB (“Aber, aber... Zer gertatu duk? Zergatik doa? Ezin duk horrela bat-batean Kubara joan...!”) … e) interj.: Berria (“Eta isil. Entzuten duenaren itxura egiten zinan nire aurpegi zurbil aldera bere aulkian eserita. Ni ikaraz. Bera ziur. Ez dun ba egongo? Aber! Ahoskatuko ote dinat lehen bezala? eta nik lana egin nahi dinat. Panikoa aizan!“), EiTB (“Aber! Mesedez! Lasaituko zarete?”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

20.5: aber 55: a) Zehar-galderazko esaldi txertatu baten hasieran, indargarri gisa ezartzen den hitza: Berria (“Aber besteek zer esaten duten...”), Xabier Mendiguren Elizegi 10 (“Deseatzen nau, aber noiz allatzen dan”), Jon Arretxe (“Ba beatu, nire pregunti oso sinpli de: nik jakin nahi neuke aber benetan holarik bizi dixen etxetik kanpora dabizen estudiantik, zure liburun erakusten dan latxerik”), Bernardo Atxaga (“Gure erriko Gregoriyokin soldau Afrikan eon dienak bazabiltzak emen, eta otako bati galdetuzioat aber ze iteun Gregoriyo Bariak, eta ala esan ziak, bestetako ez omen dik balio eta arrantxero eon biar, erdara ezdakila ta libratzen omen dek askotan”), Pablo Sastre (“Nagusia hasi zitzaion galdera arraroak egiten, aber bakarrik bizi zen, aber deportea egiten zuen, aber umeak izateko pentsamenturik al zuen...”)… b) Azalpen baten aurretik erabiltzen dena: Josu Zabaleta (“-Aber... baina... zuek Belgikan ez egon?”), Iñigo Aranbarri (“-Aber, zu nola deitzen zara?”), Pablo Sastre (“Aber. Gizon honek etxea miatu nahi du eta, begiratu zer egiten duen”)… c) Zerbait onartu edo ikusi nahi dela eskatzeko: Patziku Perurena (“Aber erakutsi hankak”)… d) Harridura adierazteko: Eider Rodriguez (“Aber, aber, aber.”)… e) interj.: Pako Aristi (“"Aber", Pintxok, "atzeko horiek, zer etorri zarete, asanbladara ala jolasera?”), Karlos Linazasoro (“"Aber, kamera horiek! ", esan nuen orduan larri, txori hark zer zekien ikustearren”) …

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Polikiago aztertzea komeni da, ez baitago garbi beti ‘ea’ den. Hurrengo bilerarako informazioa bilduko da.

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Asko erabiltzen da, baina ahozkotik hurbil dago. Horregatik Heg. eta Lgart. markak ezarriko zaizkio

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. ea ("ikus (ea) badatorren").

aberasbide
iz. Aberasteko bidea. Haien aberasbide nagusia lurra zen.

Aztergaia: aberasbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
Informazio osagarria
Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

-s + b- (-sp- egitera eramango lukeen arrazoirik ez baitago erabileretan: OEHak ager. bakarra jaso du #mdash#Ldi IL#mdash# eta EEBSk beste bat: -sb- dira biak)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Zalantzarik izan ez dadin, beharbada komeni da "aberazpide e. aberazbide" agertaraztea' (2000-12-20).

 - [E123]: 'Pentsatzen dut "aberaspide e. aberasbide" dela esan nahi dena. Konforme sartzearekin. Aberasbide hitza agertzen da HBan'.

 - Erabakia: Erabakia: 'aberaspide* e. aberasbide'.

aberasgarri
adj. Zerbait edo norbait aberasten duena. Lur asko eta aberasgarriak dauzka. Aldakuntza hori aberasgarria gertatu da hizkuntzarentzat. Bakardadea bilatua denean, ez bortxatua, aberasgarria da beti.

Esaera zaharrak

Baratze eta usategi, aberasgarri.

Aztergaia: aberasgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
aberaskeria
1 iz. Aberastasun edo ugaritasun gaitzesgarria. Euskararen aberastasunak eta aberaskeriak.
2 iz. Aberastasunak eragindako egintza gaitzesgarria. Plazer eta aberaskerietara eman nahi eta ezinean.

Aztergaia: aberaskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ongi eratua da

Er. gabea, baina egokia, ongi eratua.

aberaski1
adb. Aberastasunez, era aberatsean. Aldare aitzina, apezez eta lorez aberaski apaindua. Aberaski jantzirik.
aberaskume
iz. adkor. Etxe aberatseko semea edo alaba. (Maiz gutxiespenezko ñabarduraz erabiltzen da). Langileak estatuaren jabe egingo dira, eta aberaskume guztiei uztarria ezarriko die.

Aztergaia: aberaskume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz hau sartu egingo nuke, behar izaten dugulako" (2000-10-09)

aberastasun
1 iz. Ondasunen ugaritasuna. Aberastasunak ematen du aginpidea. Ez ohorerik, ez aberastasunik. Garai hartan Espainia guztian omen zen baso-oihanetan aberastasun handia.
2 iz. pl. Norbaitek dituen ondasunak. Herri baten aberastasunak eta baliabideak. Euskarak bere baitan dituen aberastasunak. Aberastasunen banaketa zuzena. Aberastasun galkorren ondoan ibiltzea.
3 iz. Aberatsa denaren egoera. Aberastasunean bizi. Pobretasunetik aberastasunera igaro. Aberastasunaren arriskuak.

Aztergaia: aberastasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
aberaste
iz. aberastu aditzari dagokion ekintza. Uranioaren aberaste prozesua.

Aztergaia: aberaste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

uranioaren aberastea.

aberastu, aberats/aberastu, aberasten
1 da/du ad. Aberats bihurtu. Azken urteotan asko aberastu da. Besteren lanek aberastu naute. Pobreak aberasten eta aberatsak pobretzen ditu. Liburuak metroka erosten dituzten aberastu berriak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Merkatari aberastuak.
2 du ad. Aberatsago edo baliotsuago bihurtu. Hitz eratorriez hizkuntza aberastu. Bere bilduma aberasteko. Harribitxiz aberastua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Uranio aberastua.

Aztergaia: aberastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aberastu, aberats/aberastu, aberasten da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

aberastu, aberats (edo aberastu), aberasten

aberats
1 adj./iz. Ondasun handien jabe dena, diru asko duena. Aberatsa izan. Oinordeko aberats batekin ezkondu zen. Etxe aberatseko semea. Aberatsak behartsuari laguntzen ez badio. Munduko errege eta aberats handi asko. Erraten zuten aberats okitua zela. || Eta bere amarekin eta bi anaiekin, aberats bizi izan zen, Jainkoak daki zenbat urtez.
2 adj. On edo baliozko den zerbait ugari duena. Baserri bat lur eta larretan aberatsa. Lurralde aberatsak. Hitzez bezain aberatsa da liburua irudiz. Janari bat proteinaz aberatsa. Hizkuntza aberatsa hitzetan eta baliabideetan. Hiztegi aberatsa darabil. Adimen aberatsa behar gizonak horren antzeko burutapen bat izateko!
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Aberats izatea baino ospe ona hobeago. Zein da orotako aberatsena?: bere doiaz gogobetetzen dena.

Aztergaia: aberats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
aberats egon
ad.-lok. Aberatsa izan. Meatze batzuen jabe zela bagenekien; aberats zegoela ere bai.

Aztergaia: aberats egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ABERATS EGON. Ser (litm. 'estar') rico. Nola nihor iar diteken egiazki pobre, egiazki aberats dagoelarik. Hamabortzgarren Kapitulua. SP Phil 268. O Jauna, ze aberats nagoan Zugaz! Añ EL1 162. Ta dirubak eukazanari? Aberats eguanari? Oh! Milla tatxa, ta palta euki arren, aixaatuten deutsa buruba diabrubak. fB Ic III 351. Nahi nuke yakiñ beraz / hanbat yende zoroek, / Urre, zillarrak metatzen / bethi hari direnek, / Zer duketen gehiago / Bertzen gizon batek baiño? / Erromesena hek bezaiñ / aberats dago obian. Gy 87. Badakizute ba; ni nago izugarri aberatsa, eta nere ondasunak izango dirade [...]. Apaol 103. Egonzaiteken bai, balle kaur aski abrats; baia eztago gizonik, dago aministrazione gasto bat. Mdg 138. Mina batzuen jabe zala bagenekigun, aberats zegola're bai. Alz Txib 84. Urte gutxitan aberastu da, ta ain aberats egon bear du, nun dana utzitzeko asmoa artu duen. ABar Goi 29 (32 badakik, ori aberatsa ziok).

aberats egon 1, DiarioVasco (“ondo pasatzeko gogoz aberats gaudela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu aberats egon formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa. Eta, honen barruan, azpiadiera gisa jaso ‘sagarrondoa aurten aberats dago’ moduko adibideren bat (fruta-arbolak fruitu ugari duenean erabiltzen da, L. Baraiazarrak dioenez).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aberats sarreran.

abere
1 iz. Ugaztun nagusia, piztia ez dena, eta bereziki etxaldeetan lanerako erabiltzen dena edo janaritarako hazten dena. Behiak, zaldiak, arkumeak eta gainerako abereak.
2 iz. Animalia, batez ere ugaztuna. Zertako egin zituen izarrak, abereak, hegaztiak, arrainak eta lurgainean ikusten diren piztia mota guztiak? Abereetatik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak. Geldi, geldi —dio lehoiak—, ni naiz abere guztien buru eta nagusia. Ez gaituk abere basak.
3 adj. Abereari dagokiona, abereen gisa jokatzen duena. Bere gizon aberearen eskuetan. Bazeukan euskaldun egoteko xede zin bat, nahikari abere bat.

Esaera zaharrak

Abere gaiztoa da gorrotoa.

Aztergaia: abere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

abere, abel-

Jatorrizko forma

abere, azienda

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: abere xehe, abere-hiltzaile iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

erants azpisarrera gisa: abere-talde.

Informazio lexikografikoa
Adiera(k) edo arlo semantikoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrerak hamaikatxo izan daitezke. Honako hauek, behintzat, ezinbestekotzat har daitezke: a) abere beltz: 'txerria'; abere xehe definizio eta guzti onartuz gero, hori ere jasotzea komenigarri izan daiteke. azienda beltz azpisarrera arautua dugu dagoeneko Hiztegi Batuan. Abere larri-rekin egitea proposatzen den bezala (ikus Satrustegiren oharra), hau ere sar daiteke. b) abere-hiltegi. Hori agertaraztea komeni da, abere-hiltzaile jaso den heinean. c) aurrekoez gain, beste bi hauek gehi daitezke: abere(-)azoka eta abere(-)lapur' (2001-03-26).

 - [E113]: '[a] Abere beltz sintagma gutxitan agertzen da corpusean (hiruzpalau agerraldi), eta adibide urri horien artean, Orixeren bat bada, non ez baitagokio adiera horri ('ganado caballar' adierazten baitu hartan). OEHan aipatzen diren lekukoen artean Lhande dugu; honen arabera, haatik, abere beltz, ez da baitezpada 'txerria', basurdea ere izan baitaiteke; honela dio: 'bête porcine (sanglier, etc.)''.

 - [E123]: 'Dudarik gabe ondo osatuak daude. OEHn ez dator abere-ren azpisarreren artean. Entziklopedia laburretan ere ez dira ageri. Hauen beharrik dugun aztertu beharko genuke'.

 - [E123]: '[b] hiltegi bera ez ote nahikoa? Hala definitzen du Eskolarako Hiztegi Entziklopedikoak: "abereak hiltzen diren etxea". Eta Hiztegi Entziklopedikoak: "animaliak hil eta larrutzen diren toki edo lantegia". Eta OEHn ere hiltegi-ren bigarren adiera horixe da, 'matadero''.

 - [E113]: 'Ados MArekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'abere beltz azpisarrera sartzeko proposamena, eztabaidaren ondoren, erretiratu egin du azkenean ohargileak berak; abere hiltegi sartzea ez da onartu; aski da hiltegi sarrerarekin. Beraz, ez da onartu oharra. Abere azoka [...] ez da hiztegian sartu beharrekotzat ikusi. Abere lapur sartu ala ez bozkatu da: 9 alde, 1 kontra. Beraz, abere(-)lapur sartuko da'.

abere beltz
iz. Txerriaren motako aberea. Lokatzetan, abere beltza bezala.
abere hiltzaile, abere-hiltzaile
adj./iz. Abereak hiltzen dituena.
abere lapur, abere-lapur
iz. Abereak lapurtzen dituen pertsona.
abere larri
iz. Behiaren, astoaren, zaldiaren eta neurri bereko animalia handien motako aberea.

Aztergaia: abere larri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E119]: 'Abere larria, azienda larria (c). Behi / idi, behor / zaldi, asto eta mandoak. "Abere larri ta txea" (sic) P. Mugika DVC'.

 - [E123]: 'JMSk eskatzen duen azpisarrera gehitzea. Berak aipatzen duen lekukotasunaz gain, Nekazaritza Hiztegia-k ere badakar, "ganado mayor", "gros bétail" adieran (eta azienda larri sarreran, "Sin.: abere larri" emanaz). Hots, terminoa da, euskaraz horrela erabili dena. Hiztegi Entziklopedikoak ere jasoa du. Azienda sarreran, sartuak ditugu dagoeneko (hau da, arautuak) azienda larri eta azienda xehe'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'abere xehe azpisarreraren parean abere larri ere sartzea besterik gabe onartu da'.

abere mutu
iz. g. g. er. Aberea. (Mintzatzeko gai ez den izakitzat hartua). Guztiak barau zitezela, eta are abere mutuei ere ez ziezaietela eman jatera eta ez edatera.

Aztergaia: abere mutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ABERE MUTU. a) Animal (mudo). Xoriek orobat dute / egiñen errepika: / abre mutuek orobat / akorduzko musika. EZ Noel 56. Guztiak barur zitezilla, eta are abre mutuei ere, etzekiela eman iatera eta ez edatera. Ax 70 (V 46). Are abre mutuek ere eztute [...] lehen izan diren ostatuetarik, aitzinat iragan nahi. Ib. 92 (V 62). Aitzitik abre mutuak bezala guthizien arauera doaz. SP Imit III 12, 4. Presunak eztirela abre mutuekin konparatzeko. ES 171. Bena abere mütü eli bat bezala, baduatza arimaren perdizioniala. Mst III 12, 4. Abere mutu biren erdian jaio dana. Acto 374. Argirik eztauken abere mutuak. Añ EL2 45. Eguno eztabe / abere mutuak / ta piztia uzuak / egin berbarik bapere. Zav Fab RIEV 1907, 93. Ikusten ditugu / beraren liburuak, / nola abere mutuak / ikusten dituen / goizaldean zeruak. Arti MaldanB 213. Auspez belauniko, letariak kantatuz, / egunsentiari intzentsua botatuz, / zimuek ziruditen abere mutuak. Ib. 196. Ipui lagunak, nahiz abere mutuak nahiz hala-holako gizon emakumeak, bizirik daude egilearen irudimen hezean. MEIG II 131. Astaka abre mutu batek, gizon gisa mintzaturik [...]. "Subiugale mutum animal". He 2 Petr 2, 16 (TB asto urrixa mutu bat, Dv abere hezi mutuak, IBk asto mutu bat). b) (-mute BN-ciz), ABELMUTU (BN-ciz-baig). Ref.: Bon (abelmutu); A (abere-mute). "Ganado caballar" A. "Abelmutu, caballería (BN-baig; Lacombe)" DRA.

adib.: “mutu 1 adj./iz. Hitz egiteko ahalmenik edo gaitasunik ez duena. Sortzez maingu eta mutu zuten haurra. Mutua eta gorra da (Ik. gor-mutu). Ene ahoa mutu da zure aitzinean. Mutuei hitz eragiten diena. Nor da itsuak argitzen eta mutuak askatzen dituen hori? Begira herriaren onari dagozkion gauzetan, mutuaren eran egon zaren, esan behar dena esan gabe. 2 (Adizlagun gisa). Muturik. Hain mutu egoteko ez dakit zer duen. Baina hau esan eta laster mutu gelditu zen. 3 adj. Mintzatzen ez dena. Argirik ez duten abere mutuak. Zuek, pareta mutuak, gizonak baino gupidatsuagoak zarete. || Zinema mutua“.

Ez dugu aurkitu abere mutu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu abere mutu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da, dagoen bezala.

abere talde, abere-talde
iz. Abere talde guztiak biltzen zirenean, artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik.
abere xehe
iz. Ardiaren eta ahuntzaren motako aberea. Abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak.

Aztergaia: abere xehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da
aberekeria
1 iz. Aberetasun gaitzesgarria. Ahaleginak egin behar ziren edertasuna aberekeriaren maskara bihur ez zedin.
2 iz. Egintza anker eta basatia. Ik. piztikeria. Haurrak hiltzen eta antzeko aberekeriak egiten.

Aztergaia: aberekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

abereki1
1 adj./iz. g. er. Abereen eran jokatzen duena. Horrela, bere izaera aberekia ase zuen.
2 adb. Abereen eran. Abereki bota zuen aitak etxetik.
aberetasun
iz. Abere izatea, aberea denaren nolakotasuna; basatia denaren nolakotasuna. Berez dagokio abereari aberetasuna. Comte eta bere eskolako beste jaun sinesgabe batzuek uste izan zuten gizona aberetasunetik igoa zela poliki-poliki, eboluzioz. Noraino doa, bada, zuen aberetasun, zeruraino dei egiten duena?

Aztergaia: aberetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aberetiar
adj. Aberezkoa. Gorputz aberetiar bategatik, eta aberea baino lohiago den bategatik.

Aztergaia: aberetiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH s.u. aberetar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: aberetar / LurE: + / ElhHizt: aberetar / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

aberezko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-zko.

aberetu, abere/aberetu, aberetzen
da/du ad. Abere bihurtu. Basoan biziaz aberetu egin dira. Abereekin aberetua. Gizonak, aberetzen delarik, mendekuan aurkitzen du gozamenik handiena. Mahometek aberetu ditu gizonak, Jesusek aingerutu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Jende aberetuak.

Aztergaia: aberetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

abere(tu), aberetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

gizakia abereen antzeko bihurtu, hauen tasunak hartuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitza bera eta horren ingurukoak letra handiagoarekin jarri behar dira (2001-03-26)'.

aberezale
adj. Abereen zalea dena. Gure aita zenak, aberezale porrokatua izanik, behorrak izaten zituen mendian, aske.

Aztergaia: aberezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2014-12-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da

erabili gabea da; baina ongi eratua eta argia eta, lantaldearen ustez, aberekoi baztertuaren ordain egokia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aberezale

aberezko
adj. Abereari dagokiona, gizakia abereekin kidetzen duena. Ik. aberetiar. Zure aberezko jaidurak. Itxura basati eta aberezkoa.

Aztergaia: aberezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

aberetiar.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-zko.

aberia
1 iz. Heg. beh. Matxura, motor, tresna edo makina bati ibiltzea eragozten dion akatsa edo kaltea. —Zer dauka, aberia handia? —Frenoak hondatuta.
2 iz. Heg. lgart. Norbaitek edo zerbaitek egin edo hartu duen kaltea edo ezbeharra. Aberia galanta egin duk; ukendu bat eman behar duk zaurian, eta antibiotikoak hartu. Begira ze aberia egin dudan; dena puskatu dut. —Erotuta zaude? —Ni oso sano nago, baina zuk kristoren aberia daukazu buruan!

Aztergaia: aberia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aberia, pane

Lantaldearen irizpideak
Euskarazko forma da batasuna egiteko bidea

"aberia. ik. matxura"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Agian beste sarrera, azpisarrera edo adiera beharko luke, matxuratik aparteko esanahia zehaztuz: aberia Kaltea, hondamena, zauria... Igitaiarekin garitan ari zela izugarrizko aberia egin zuen ezkerreko eskuan" (1994-07-22)

 - [I102]: ez litzaioke erdarakada honi sarrerarik eskaini beharko: matxura aski da" (1995-01-10)

 - [E306]: "'aberia' hitza 'matxura' adierarekin bigarren mailan onartzeari ondo deritzogu. Baina 'pana'-ren kasuan, berriz, 'e. matxura' erabaki da, hau da, ez da onartu. Izango dira beharbada horretarako arrazoi historikoak (mailegua noizkoa den, eta abar), baina Iparraldeko erabiltzaile arruntak 'aberia' hitzaren Hegoaldeko adiera bat nolabait onartzen dela eta berak erabiltzen duen 'panan gelditu naiz' ezin duela erabili ikusiko du. Ezin da 'pana. Ipar. h. matxura' jarri? Astakeria handiegia da?" (2001-01-23)

aberindar
1 adj. Aberingoa, Aberini dagokiona.
2 iz. Aberingo herritarra.
aberkide
iz. Aberri berekoa den pertsona. Ik. herrikide. Aberkideak dira. Aberkideei laguntzeko. Gure aberkide batzuk.

Aztergaia: aberkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aberkoi
adj. Hitzez, ekintzez edo kidekoez mintzatuz, aberria goratzen duena, aberriaren aldeko agertzen dena. Ik. abertzale. Olerki aberkoiak. Lönnrot-en Kalevala epopeia aberkoia.

Aztergaia: aberkoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-koi/-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

olerki aberkoiak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K202]: "Baztertzekoa. Neologismo honek badauka zeozelako tradizioa gerra aurrean, baina egungo euskaran ez du lekurik egin" (2000-11-24)

aberrazio
1 iz. opt. Sistema optiko batek irudia desitxuratzea. Argi moteletan, koloreak ez dira ondo ikusten, eta aberrazio kromatikoa ez da hainbesteko arazoa.
2 iz. astron. Astro baten itxurazko lekualdatzea, Lurraren translazio mugimenduak eta argiak iristen behar duen denboran astroak berak egin duen mugimenduak eragina.

Aztergaia: aberrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, arloa mugatuz onartzekoa

nazioartekoa da Fis. eremuan (eta, hedadura apalagokoa Biol., Fil. eremuetan): onartzekoa iruditzen zaio P. Xarritoni.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): aberrazio iz. Opt., Astron. [espezialitate-marka zehaztu, cf. EH]

aberri
iz. Sorterria, bereziki naziotzat hartzen dena. Euskotarren aberria. Venezuelan jaio bada ere Euskadi hartzen du aberritzat. Aberriaren alde bizia eman. Diruak ez du aberririk. Kristauaren aberria.
Azpisarrerak

Aztergaia: aberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz: Aberri-egun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Sin. sorterri proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): sinonimotzat ematea ez da onartu.

Aberri Egun
iz. Euskal aberriaren eguna, Pazko egunez ospatzen dena. Aberri Eguneko mitinak.
aberrigabe
adj./iz. Aberririk, bereziki lege aberririk, ez duena. Aberrigabeei laguntzeko erakundeak. Judu usaineko aberrigabeen aurkako segadak.

Aztergaia: aberrigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aberrigabe izond.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa
aberriratu, aberrira/aberriratu, aberriratzen
da/du ad. Aberrira bihurtu. Haurrak aberriratzeko. Erresuma Batuko bederatzi preso laster aberriratuko dituzte. Mozkinak aberriratzeko. Musikarik ez zen falta aberriratzen ziren mutilentzat.

Aztergaia: aberriratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aberriratu, aberrira, aberriratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: "Zerrendatik kenduko nuke" (1994-05-04)

abertimendu
iz. Ipar. herr. Abisua.

Aztergaia: abertimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-03-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Abisu hitzaren sinonimo hori zerrendaratzea egoki izan daiteke. Dena den, horri ere aldamenean jar dakioke definitzailea: 'abisua'' (2001-03-26).

 - [E123]: 'Leizarragak, Ochoa de Arinek, Jauretchek erabili dute eta Jesusen Bihotz sakratuaren... Hiztegi Batuko lantaldeak ez du proposatu. Izatekotan, Ipar. Zah. behar luke. Merezi al du?'

 - [E113]: 'Abertitu aditza sartua da, euskalki seinalerik gabe (oker ez banago). Horrela baldin bada, eratorpena ongi eratua da, eta nire ustez hitza sar daiteke (Zah. emanez nahi bada)'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'eztabaida luzearen ondoren honako hau onartu da: abertitu Herr. h. ohartarazi, jakinarazi, abisu eman; abertimendu Ipar. eta Herr. h. abisu'. Erabakia (2001-04-27): 'abisu eman azpisarrera ez ematea erabaki da. abertitu sarreran berriz, abisatu ere emango da adieren artean'.

abertitu, aberti, abertitzen
du ad. herr. Ohartarazi; jakinarazi. Ik. abisatu.

Aztergaia: abertitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aber- 55 / adber- 32: abertitu 47: B 1 (Balad); G 1 (PE); IE-Zu 33 (Lç, EZ, SP Phil, Tt Onsa, Gç, Dh, JesBih, Bordel, Gy, ChantP, Mattin); eta -tü ZuAm 12 (Mercy, CatLan, Etch); abertimendu IE-Zu 8 (Lç, Harb, SP Phil, Tt Onsa, Dh, JesBih); adbertidu B1 (Astar II); adbertitu 19: G 2 (Gco I, Ud); IE 17 (Lç, EZ Man II, LE Prog, Bordel); adbertimendu IE 12 (Lç, EZ Man II); OEH argitaratuan, gainera: abertitu (ZBulda) adbertimentu (OA) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu adber- formakorik aurkitu; abertitu 2, Zu-EB (M. Heguiaphal: "nahi deizut eman arunt eta ederrik pakia,/ abertituko zutut nuiz eta ere beitate puntia"; P. Lizarralde: "Lanbroaren artean ibar estu bat eta zenbait baserri zuri abertitu zituen"); abertimendu IE 1 (Aita Blaise: "Manatzen du hobendunari egin zaizkion hiru abertimendu on bere baithan sar dadin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abertitu : DFrec 2, HiztEn; abertimendu : HiztEn.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: abertitu : ElhHizt, HiruMila; abertimendu : ElhHizt, HiruMila. // Hiztegiotan ez dugu aurkitu: Lh DBF, Casve EF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aberti, abertitzen.

Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Beh. ik. ohartarazi, jakinarazi.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.