Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [501 - 550] bistaratzen.

adikatu, adika, adikatzen
da ad. Nekatu. Idiak, lan asko eginda adikatu direnean.

Esaera zaharrak

Adikatzen da emailea, eta ez hartzailea.

Aztergaia: adikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adikatu, adika, adikatzen. da ad. 'nekatu'

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

adikatu, adika, adikatzen

adiktibo
1 adj. Gaiez mintzatuz, bereziki drogez eta kidekoez mintzatuz, adikzioa eragiten duena. Tabakoa bezain adiktiboa da. Droga seguruak droga adiktiboak duen efektu bera egiten du.
2 adj. Jokamoldeez eta kidekoez mintzatuz, adikzio baten seinale dena. Euskaldunon kontsumo-ohitura adiktiboei buruzko ikerlana argitaratu zuten 2001ean.

Aztergaia: adiktibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 37 (Aizu 2, Argia 2, Berria 12, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 2, Elhuyar 2, Elkar 7, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, UEU 8); ETC 91.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Honekin batera adikzio forma ere jasotzea komeni da (mendekotasun forma ez da aski testuinguru guztietan).

adikune
iz. bizk. Begirada.

Aztergaia: adikune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusekoak B dira: adikuna (Añ EL) eta adikune (A BGuzur) bana, eta adikuntza-aldi 2 (KIkV). Argitaratuan, gainera: adikune 1 (A Ezale) eta 4 adikuntza (Ayerb EEs, Zink Crit, Ol Imit).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

adikuntza 1 jaso da, B (J.K. Ibargutxi: "Irudi, uste ta ideak doguz gure adimen eta gauzen bitarteko; gure adimena, geu ez garean gauzakaz alkartu daroen zubia. Era onetantxe sortu ta erditu daroagu adikuntza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adikune : AB38 ('punto de atención'); HiztEn-LurE ('begirada'); adikuntza : DFrec 1.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietan: adikune (Bizk. 'begirada'): HLEH-EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF; DRA. // cf. HiruMila: "1 mirada,adikune zorrotza:una mirada penetrante 2 atención, adikune txikiko haurra: niño de floja atención". // PMuj DVC: "1 B. audiencia. 2 atención, observación, advertencia". // ez dugu hiztegiotan aurkitu: HaizeG, T-L LBF, Lur EF/FE, Lh DBF; adikuntza : HiruMila ("1 comprensión, interpretación, entendimiento. 2 discernimiento, discreción"); Casve EF (interprétation); PMuj DVC (comprensión); DRA ("Inteligencia, sentido en que se puede interpretar un dicho o expresión. Discernimiento, discreción").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

begirada.

adikzio
iz. Gai batekiko edo ekintza batekiko mendekotasuna, osasunean ondorio larriak dituena. Konturatu ziren hitz eginez eta elkarren bizipenak kontatuz adikzioa gutxitu egiten zela. Adikzioa gainditzeko prozesuan dauden pazienteak. Jokoarekiko adikzioa.

Aztergaia: adikzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh604 2020-12-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): adikzio 75: Deia (“Drogamenpekotasunen –adikzioen- VI. Plana”), Consumer (“Nola kalifikatuko zenuke, beraz, kritika literarioek sortarazten dizuten erreakzioa: ezaxola, haserrea, adikzioa?”), Berria 32 (adib.: “Kym gaztea krisian dago, adikzio ugari ditu eta gurasoen etxera itzuli da”, “insomnioa, kontzentrazio falta, pasibotasuna eta adikzioa edo mendekotasuna eragiten dituela adierazi du“), EiTB 21 (“Eta droga berriek adikzio berriak sortzen dituzte”, “sexu adikzioari buruz hitz egingo dute gaur”), Argia 16 (adib.: “droga gogor baten edo adikzio baten menpe ez bagaude“, “adikzio oso gogorrak sor ditzake”), DiarioVasco 4 (adib.: “Artxiboetan ibiltzeak adikzioa sortzen du”). // adikzio 82: Aizu, Argia 11, Berria 22, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 2, Euskal Herriko Agintaritza 28, EiTB 11, Elkar 5, Consumer.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: adikzio 13: Berria 3 (adib.: “Emakume bakoitza desberdina den arren, eta arazo desberdinak baditu ere, anorexia eta bulimia adikzioen kategorian sailka genitzake”, “Literatura ia patologia bezala bizi du tolosarrak, utzi ezinezko adikzio bezala”), Iñaki Heras 4 (adib.: “Marketinak kontsumorako grina, beharra ala desioa, ez ezik, obsesioa eta adikzioa ere sortzen du”), Xabier Olarra 4 (adib.: “Egiak eta zentzu komunak diotena aldarrikatzeko adikzioa duena”), Ana Urkiza (“Gainera, barnetegiak adikzioa sortzen zuen”), Harkaitz Cano (“goizeko lanbroak hezetutako egunkaria hatzetan sentitu eta ogi egin berriak tinta beltzarekin nahasian sortzen duen usainak, nikotinak adina adikzio sortzen duenak, ez dauka preziorik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: droga mendekotasun (drogomenpekotasun*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es adicción / fr dépendance: Elhuyar: zaletasun; mendekotasun, menpekotasun; atxikimendu / Nolaerran: menpekotasun, menekotasun, mendekotasun / menpekotasun, mendekotasun, zalekeria / Zehazki: mendetasun, zaletasun / Labayru: - / Adorez5000: -.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu adikzio formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: adikzio eta mendekotasun (TN).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

mendekotasun araua da.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik, aski dira mendekotasun, mendetasun arautuak.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Nazioarteko forma da, eta alde horretatik sartzeko aitzakiarik ez dago. Baina mendekotasun formaren kaltetan gerta daitekeenez, oraingoz ez sartzea proposatu da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adiktibo forma aztertzean proposatua.

adimen
iz. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna; pentsamenduaren bidez norbaitek bere buruaz eta inguruaz jabetzeko duen ahalmena. Oroimena, adimena eta borondatea. Adimen laburra. Adimen kamutsa dudalako edo. Adimenik gabeko izakiak. Adimen test bat. Adimen artifiziala. Hitzek badute beste zerbait, adimenez nolabait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena. Adimenera heltzen den bezain fite.

Aztergaia: adimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-11-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

hori da euskara osorako formarik egokiena, Ipar. adimendu baztertu gabe

adimen argi
iz. Adimen ernea, gaitasun handikoa. Gaur goizean adimen argiz itzartu naiz. Hain zen asko ikasia eta adimen argikoa!

Aztergaia: adimen argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Adimen argiko gizona: adimentsua (s.u. argi)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa adimen argi soila. Beraz, argi sarrerako 13. adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa adimen eta argi sarreretan.

adimen atzerapen, adimen-atzerapen
iz. Batez besteko adimen maila baino gutxiago duenaren egoera. (Gaur egun nolabaiteko gutxiespen balioa du). Adimen-atzerapena umeak 18 urte bete baino lehen agertzen da.

Aztergaia: adimen-atzerapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 42 (Laneki 19, UEU 18); ETC: 59; adimen(-)atzeratasun : LB 8; ETC 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: adimen-atzeratasun TN, Med.; es retraso mental, retraso intelectual; fr retard mental, retard intellectuel; en mental retardation).

Bestelakoak

atzerapen 4 iz. Garapenean, adimenean, bizitza mailan, kulturan eta kidekoetan, dagokion, behar duen edo besteak dauden baino atzerago dagoenaren egoera. Afrikako herri askoren atzerapena. Buru atzerapena. atzeratasun 2 iz. (Pertsonen, herrien) atzerapena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, buru(-)atzerapen adibidea erabat ezabatzekoa da atzerapen sarreratik. Medikuntza arlokoa dela adieraziko da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa adimen eta atzerapen sarreretan.

Jakite-arloak

Med.

adimen gaitasun, adimen-gaitasun
iz. Gizabanako batek informazioa prozesatzeko, ikasteko, arazoak konpontzeko, egoera berrietara egokitzeko eta pentsamendu abstraktu eta logikoa eskatzen duten zereginak egiteko duen trebetasun mentalaren eta kognitiboaren, eta arrazoiketaren maila. Adimen gaitasun handia duten ikasleak. Adimen-gaitasunak moteldu egiten dira; zaharrek erabiltzen duten adimena gogoetan eta esperientzian oinarritzen da.

Aztergaia: adimen-gaitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh48 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 42 (Argia 1, Berria 1, Deustuko Unibertsitatea 1, DiarioVasco 3, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 2, Elhuyar 1, Elkar 1, Consumer 1, Gomylex 2, Jakin 1, Laneki 11, UEU 16); ETC: 211

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da adimen(-)urritasun formarekin egin den bezala.

adimen urriko
adj. Pertsonez mintzatuz, normaltzat jo ohi den adimen mailaren azpitik dagoena. Adimen urriko pertsonen aldeko elkartea.

Aztergaia: adimen urriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-07-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: deficiente mental; eta adimen-urritasun: deficiencia mental.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

forma-adieren banaketak ezagutuz berrikustekoa, saila osatuz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Honekin batera, 'adimen gutxiko', 'minusbaliatu', 'ezindu', 'elbarri'... sail osoa aztertzea mesedegarria litzateke. Nahaste ederra izaten dugu termino hauek erabiltzea egokitzen zaigun une bakoitzean" (2001-01-23)

 - [E410T]: "eta adimen-urritasun: "Forma-adieren banaketak ezagutuz berrikustekoak, saila osatuz". UZEIn lehendik genuen abanikoa Adm. Hiztegiaren arabera egokitu dugu, eta adimen-urritasun, adimen-urri(tu) eta adimen urriko erabiltzen ditugu. Guretzat ez dute arazorik sortzen" (J. Agirre, 2000-11-07)

 - [K202]: "Beharrezkoa. Guk beste forma hau ere erabiltzen dugu: adimen-urri" (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Hezk. Adm. Hiztegian badator adimen urritasun. Formaz guztiz egokia da, beraz ez dut inolako arazorik ikusten forma hau hartzeko. Dena den, egokia izan daiteke familia berekoekin nolako harremana duen aztertzea' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'adimen urriko eta adimen urritasun, biak, sartuko dira'.

adimen urritasun, adimen-urritasun
iz. Adimenaren gutxiegitasuna. Adimen urritasun larria edo sakona duten pertsonei zuzendutako zerbitzuak.
adimena argitu
ad.-lok. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna handitu. Ik. adimena ilundu. Eskolara zerbait ikastera joan, eta adimena argitu beharrean ate eta leihoak ixten zizkiguten, euskara galaraziz.

Aztergaia: adimena argitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADIMENA ARGITU Iluminar(se), aclarar(se) la mente. Neuk bere zerbait entzun dot, eta ezteutsat iaramonik egin; baiña oraiñ emen dakustanak argituten deust adimena. Ag AL 80. Nire burua lausoturik egon bear izan dau, ta Josetxoren irazkia irakurri dodanean, argittu jat neure adimena. Echta Jos 301. Eskolara zerbait ikastera joan, ta adimena argitu bearrean ate ta leioak itxitzen zizkiguten euskera galeraziaz. Lab EEguna 102. Ordun [Yesuk] adimena argitu zien, Idaztiak ulertzeko. Ol Lc 24, 45 (Lç adimendua ireki). Jauregi-gixonokaz egunian-egunian jardutiaz beraz, berakotan lez etorriko da senera ta laster argittuko yako adimena. Otx 123. Itz onek adimena / argitu baitzizun. Or BM 112. Vodkak adimena argitzen dion araura. Mde HaurB 82. Ez al zitzaien iñoiz etorriko, illunpetan zetzaten beren adimenak argitzera? Etxde JJ 216. Zure aginduen zuzentasuna betikoa da, / argitu egidazu adimena ta bizi izango naz. Ker Ps 119, 144 (Dv emadazu adimendua, Ol ezi nazazu, Or argitu nazazu, BiblE ulertarazi haiek niri). Gurasuak ein leiken / lanik ederrena. / Umiai argitzia / kistar adimena. Enb 112

adib.: adimen iz. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna; pentsamenduaren bidez norbaitek bere buruaz eta inguruaz jabetzeko duen ahalmena. Oroimena, adimena eta borondatea. Adimen laburra, argia. Adimen kamutsa dudalako edo. Adimenik gabeko izakiak. Adimena argitu. Adimena zorrozteko sortua zen josteta. Adimen test bat. Adimen artifiziala. Hitzek badute beste zerbait, adimenez nolabait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena.

Ez dugu aurkitu adimena argitu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: adimena argitu 7: Jenaro Garate (“Zentzumenak zorroztu, adimena argitu, oroimena zabaldu eta nahimena indartu ahala, zentzumenak eta adimena eta nahimena eta oroimena erabiliko dituen gogoa argitzea eta indartzea da”), Xabier Olarra (“Metal puska kirastunak, zibilizaziorako eta adimena argitzeko kaltegarriak omen direnak, nahiz eta hiztegi paregabe hau osatzeko, bistan denez, baliagarriak izan”), Patxi Altuna (“Jainkoaren indarrak adimena argitzen diolako”), Elizen arteko Biblia (“Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten”), Aingeru Epaltza (“Maite, burua lehertu beharrean lan egin ostean, adimena argitzen laguntzen duten garagardoak”), Imanol Unzurrunzaga (“ez daukate inongo zer ikusirik gure adimena argitzen duen argiarekin”), Asisko Frantzizko (“Kapitulu honetan zen anai Antonio ere; honi Jaunak adimena argitu zion”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Cf beherago adimendua argitu forma baztertua.

adimena ilundu
ad.-lok. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna gutxitu. Ik. adimena argitu. Ardoak adimena iluntzen du.

Aztergaia: adimena ilundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

adimena ilundu azpisarrera gida jasotzekoa da, adimena argitu sarreran egin den bezala.

adimena zorroztu
du ad.-lok. Adimena zoliago bihurtu. Adimena zorrozteko sortua zen josteta.

Aztergaia: adimena zorroztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili egiten da, baina ez da gardena. Azpisarrera gisa jasotzekoa.

adimendu
iz. Adimena.

Aztergaia: adimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1992-11-26 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adimendu h. adimen

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. adimen

adimendun
adj. Adimena duena. Ik. arrazional 2. Arimaz eta gorputzez osaturiko izaki adimenduna da gizona.

Aztergaia: adimendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

arrazionala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'arrazional' ematen duzue sinonimotzat, baina gaur egun informatikan ezagun samarrak diren adiera batzuetan ('modem inteligente', 'terminal inteligente', 'edificio inteligente' adibidez) 'adimendun' erabiltzen da euskaraz (ez 'adimentsu') eta ez dugu uste 'arrazional'-en sinonimoa denik" (2001-01-23)

 - [E410T]: "Baina oharra dauka: arrazionala. Beraz, edozein "katxarro inteligente" esateko balio al du? Non hasi eta non bukatzen dira adimendun/adimentsu hitzen eremuak? UZEIn adimentsu behin erabili da, eta adimendun, berriz, 9 aldiz (robot, modem, eraikin, terminal, substantzia, indibiduo eta multiplexadore hitzei lotua). Horietako zenbat dira arrazionalak?" (J. Agirre, 2000-11-07)

adimengabe
adj. Adimenik ez duena; adimenik ez balu bezala jokatzen duena. Zein ere baitzatekeen basagizon baten ulermena, beti izanen zen, noski, adimengabeena baino handiagoa.

Aztergaia: adimengabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

adimentsu
adj. Ulertzeko edo ikasteko gaitasun handia duena. Azter bezate hobeki hobeek, hots, ni baino adimentsuagoek, hizketa honetan zer esan gogo duzun. Gizaki adimentsu adimenzaleen artean pizten dira giza ekintzarik beldurgarrienak.

Aztergaia: adimentsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adimen handi, zorrotzekoa.

adimenzale
adj. Arrazionalista, arrazionalismoaren aldekoa. Adimenzalerik zorrotzenek eta itsuenek Platon gurasotzat edo arbasotzat dute. Gizaki adimentsu adimenzaleen artean pizten dira giza ekintzarik beldurgarrienak.

Aztergaia: adimenzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-07-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

adimen-zale 1 (Zait Plat: "Adimen-zalerik zorrotzenek eta itxuenek, eta onura-aburuaren aldeko argienek eta gogorrenek Platon gurasotzat, edo, arbasotzat dute"); adimentzale 2 (Mde Pr: "Gure Europan, Elizamak, paganu adimentzaleari hortan jarraituz, ez dio hasieran sinesterik batere sorgintzari: sorginak eta deabrudunak Gaizkinarekin itundu zirelako, zoro, gaixo, eritzat edukitzen ditu"; "Behar bada, Anglo-Saxon protestanteak gertu zeuden, Europako latin katoliku nahiz adimentzaleak baino areago, gertariok egizko edo, behinepehin, egiantzeko zirela sinesteko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

adimentzale 2 (J. Azurmendi: "Mirandek hemen razionalista edo "paganu adimentzale" bezala Caesar aipatzen du"; "Mirandek aipatzen duen Caesar horren eginkizuna, paganu adimentzalearena..."); adimenzale 2 (P. Iztueta: "Enpiriku adimenzale porrokatua iñor izatekotan, auxe dugu, geiago ezin aalean"; J. Azurmendi: "Barne-intuizio sakon horiek dituen eta jakintza berezi horren jabe den "aztiaren" etsaia intelektuala da, adimenzalea, razionalista").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu adimenzale formarik aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE eta Euskalterm.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietan: adimen-zalekeri : HaizeG (rationalisme); adimen-zalekeria : PMuj DVC (librepensamiento, racionalismo); adimenzale formarik ez da ageri hiztegiotan: HiruMila, ElhHizt, HLEH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EF/FE, Casve EF, T-L LBF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

gazt. racionalismo, racionalista-ren ordainak: adimen-zale : PMuj DCV; adimen-zalekeria : PMuj DCV; HaizeG; arrazionalismo : Euskalterm; arrazionalista : Euskalterm; errazionalismo : LurE, EskolaHE; razionalismo : HiztEn, HiruMila, ElhHizt; razionalista : HiztEn, HiruMila, ElhHizt; cf. Casve FE: entzütiargoa, gogozkatiargoa; rationaliste: entzütiargoako, entzütiargoazko, entzütiar, gogazkatiar.

Erdaretako formak

fr (DLLF): rationalisme; rationaliste; it (L. Ambruzzi): razionalismo; razionalista; ca (DCC): racionalisme; racionalista; en (DEIL): rationalism; rationalist; de (Slaby-Grossmann): Rationalismus, Vernunftglaube; Rationalist.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

arrazionalista.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz honen ondoan arrazionalista hobetsiko nuke" (2000-10-09)

 - [E410T]: Arrazionalista. Gutxi erabilia. Noski, zentzu teknikoan nork erabiliko du engendro hori beste hizkuntza guztietan, barkatu, gazt., fr., ing., eta de. mailegu teknikoarekin ematen baldin bada?" (J. Agirre, 2000-11-07)

 - [E306]: "Hitz hau ez dago OEHn, ezta 20.80 atalean hustu diren hiztegietan ere. EEBSen jasoa da. 'Arrazionalista'-ren sinonimotzat ematen da txostenean. Guk kentzea proposatzen dugu, ez dugulako inolaz ere 'arrazionalista' adierazteko egokia denik uste (Descartes filosofo adimenzalea zela esateak itxurarik ba ote?)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'EBBSen 36. heinean etorri arren ez nuke sartuko; ez dut uste gaur erabiltzen denik (ikus txostena)' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'gaur ez dirudi sartu beharreko. Botoetara jo da: Sartzearen aldeko 10. Bi kontra. Bost zuri. Sartzea onartu da, horrenbestez'.

adin handi
iz. Urte asko dituen pertsonaren adina. Nekeak eta adin handiak ezindu zuten azkenean. Adin handian, ehun bat urte zituela hil zen. Adin handiko gizona eta gorputzez lodi.

Aztergaia: adin handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adin sarrerari dagokion azpisarrera.

adin izan
da/du ad.-lok. Ipar. eta naf. Adin berekoa izan. Pello eta biok adin gara. Hura adin dut. || Ene semea eta zurea adinak dira.

Aztergaia: adin izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Ahozko erabilerak

Zub.an forma bizia da ahozkoan, J-L. Davantek dioenez, eta batez ere pluralean erabilia.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: + / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adin sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Pello eta biok adin(ak) gara (hots, 'adin berekoak').

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Adibideren bat jartzea komeniko da. Hor datorren "Pello eta biok adin(ak) gara (hots, 'adin berekoak')" edo besteren bat" (2000-10-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adin izan (+ naiz) egiturak (hots, Pello eta biok adin(ak) gara) ez ote du euskalki markarik behar? Jakina, horrek ez dio ukatzen zilegitasuna euskara batuan'.

 - [E123]: 'OEHko datuak ikusita badirudi Ipar eta Naf behar lukeela'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'adin izan-i Ipar. eta Naf. markak ezartzea onartu da'.

adin nagusiko
adj./iz. Adin nagusitasunera heldu dena. Ik. adindun 2. Hautagai bakoitzak adin nagusiko seiehun bat bazkideren sinadurak aurkeztu beharko ditu.

Aztergaia: adin nagusiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: mayor de edad.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. adindun: forma hau (eta adingabe ) proposatu zuen batzordeak aurreko pasaldian adierazi horretarako eta hori eskaini du Euskaltzaindiak, definitu gabe bada ere; eta horri eusten dio orain lantaldeak, adin nagusiko eta adin txikiko lexiak aski hedatuak direla jakin arren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ene ustez, euskaraz erabat ongi esanik dauden eta gaur egun edonon erabiltzen diren hitz hauek erabat saihesteko eskubiderik ez dugu. Are gutxiago, gainera, horien ordainez proposatzen direnak, hizkuntzaren senari eta logikari berari bagagozkio behintzat, askoz ere badaezpadazkoagoak direnean. Aski litzateke batzuei lege edo administrazio arloetarako lehentasuna ematea. Edozein euskaldunek ohiko elkarrizketa batean lasaitasun eta normaltasun handiagoaz esan dezake mutil edo neska hori adin txikikoa da oraino baina laster adin nagusira helduko da, adingabea da oraindik baina laster adinduna izango da bezalako esaldi pitxia baino. Hortxe ditugu, gainera, adin-nagusitasun / -txikitasun osagarri erabat normal horiek ere. Oinarrizko esaldi ohikoak baztertu nahi izateak horiek baino munstro pitxiagoak onartzera ginderamazke".

 - [E123]: "adindun eta adingabe lehen itzulian arautuak ditugu. Egin diren proposamenak dagoeneko araututakoan oinarrituz egin dira. Baina zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): "lantaldeak lehen itzuliko proposamenari eusten dio: adindun eta adingabe. MAk AUri eman dio hitza berak arazoa azal dezan. Adingabe eta adindun onartzeko prest dago Urrutia. Baina egoera adierazterakoan kezka sortzen zaio: adingabekotasun hitzaren parean adinduntasun sortuko litzateke. Bitxia. Honen ordez adin nagusitasun edo proposa litekeela uste du, nolabait tranpa egitea bada ere. Legezko adina ere hor dago baina ez da zehatza. / Azkenean honako laukotea onartu da: adindun / adingabe // adingabetasun / adin-nagusitasun. / AUk, gainera, adin nagusiko ere sartu nahi du sinomimotzat adindun emanaz. adin txikiko-ri '*' zeinua jarriko litzaioke. Hori izan da, azkenean, bozkatu den proposamena. Alde: 9 boto. Kontra: 1. Abstentzioak: 6. Beraz, onartu da".

adin nagusitasun, adin-nagusitasun
iz. Legediak ezarritako adina, zenbait eskubide eta erantzukizun publiko izateko ahalmena ematen duena; adin horretara heldu den pertsonaren egoera. Seme-alaben adin nagusitasunarekin amaitu egiten da gurasoen aginpidea, ondorio zibilei dagokienez.
adin txikiko
adj./iz. Adin nagusitasunera heldu ez dena. Ik. adingabe. Adin txikikoek gurasoen baimena behar dute haurdunaldia eten ahal izateko. Emakumeen eta adin txikikoen kontrako indarkeriaz arduratzen da sail hau.

Aztergaia: adin txikiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: menor de edad.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. adingabe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Kendua: adin txikiko* e. adingabe (lehendik arautua/argitaratua isildu).

 - Erabakia: EH2016: adin txikiko forma onartua AS gisa.

 - Bidalketa: ik. oharra s.u. adin nagusiko

adin1
1 iz. Norbait edo zerbait sortu zenetik igaro den denbora. Zer adin duzu? Adin berekoak. Adinez nagusia. Edozein adinetako zaldientzat. Zuhaitz baten adina. Unibertsoaren adina.
2 iz. Giza bizitza, denborari dagokionez. Bi semeak adinaren lorean hil zitzaizkion.
3 iz. Bizitza banatzen den zati bakoitza. Hiru adinak: gaztaroa, adin ona eta zahartzaroa. Adin guztiak elkarri darraizkio.
4 iz. Geologian, epoka bat banatzen den zatietako bakoitza.

Aztergaia: adin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adin 1 'edadea' 2 Bizk. Zah. 'adimena'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gehitzeko eskatuz: adin handi, adin izan , adinetara heldu, adinetara etorri , legezko adin . // eta adin handi azpisarreraren adib. gisa: adin handiko gizona.

Informazio lexikografikoa
Erabileremuen araberako adierak

1. edade; 2. B, zah. adimen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "eta adindun, adingabe, adingabetasun, adin nagusiko, adin-nagusitasun, adin txikiko, adin-txikitasun / ITZUL, Euskaldunon Egunkaria, Elhuyar, IZO..." (2001-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Legezko adin ez da hor sartzekoa, legezko-ren azpian baino. Dena den, esanguraren aldetik behintzat, esapide horrek ez du ezer berezirik adierazten eta, are gutxiago, 'mayoría de edad' izenekoa. Egin-eginean ere, legezko adina ez da bakarra; legezko adin anitz daude. Adibidez, testamentua egiteko, hamalau urtekoa; norbait adoptatzeko, legezko adina hogeita bostekoa…' (2001-04-25).

 - [E123]: 'uste dut hau badela Justizia-Administrazioko lantaldeak eztabaidatu ondoren onartzekoa. Eta agian adin txiki, adin nagusi, etab.ekin ere beste horrenbeste egin beharko genuke; familia osoa begien aurrean izanik hartu Erabakiak, alegia'; 'berez, azken azpisarrera ez litzateke hemen sartzekoa, legezko-ren azpian baino. Hala ere, egokia izan daiteke hemen uztea, adin sarrera osatzeko. Gero legezko-ren azpian ere errepikatu?' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'Legezko adin, zerrendatik kanpo uztea erabaki da. / Puntu honetara iritsirik, XK-k ohartarazi du adin hitza definitzeko 'edadea' ematen dela. Baina hau ez dator bat edade-ri Hiztegi Batuan eman zaion sarrerarekin. Aduriz jaunari eskatuko zaio konponbidea'.

adin2
iz. bizk. zah. Adimena.

Aztergaia: adin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adin 1 'edadea' 2 Bizk. Zah. 'adimena'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gehitzeko eskatuz: adin handi, adin izan , adinetara heldu, adinetara etorri , legezko adin . // eta adin handi azpisarreraren adib. gisa: adin handiko gizona.

Informazio lexikografikoa
Erabileremuen araberako adierak

1. edade; 2. B, zah. adimen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "eta adindun, adingabe, adingabetasun, adin nagusiko, adin-nagusitasun, adin txikiko, adin-txikitasun / ITZUL, Euskaldunon Egunkaria, Elhuyar, IZO..." (2001-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Legezko adin ez da hor sartzekoa, legezko-ren azpian baino. Dena den, esanguraren aldetik behintzat, esapide horrek ez du ezer berezirik adierazten eta, are gutxiago, 'mayoría de edad' izenekoa. Egin-eginean ere, legezko adina ez da bakarra; legezko adin anitz daude. Adibidez, testamentua egiteko, hamalau urtekoa; norbait adoptatzeko, legezko adina hogeita bostekoa…' (2001-04-25).

 - [E123]: 'uste dut hau badela Justizia-Administrazioko lantaldeak eztabaidatu ondoren onartzekoa. Eta agian adin txiki, adin nagusi, etab.ekin ere beste horrenbeste egin beharko genuke; familia osoa begien aurrean izanik hartu Erabakiak, alegia'; 'berez, azken azpisarrera ez litzateke hemen sartzekoa, legezko-ren azpian baino. Hala ere, egokia izan daiteke hemen uztea, adin sarrera osatzeko. Gero legezko-ren azpian ere errepikatu?' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'Legezko adin, zerrendatik kanpo uztea erabaki da. / Puntu honetara iritsirik, XK-k ohartarazi du adin hitza definitzeko 'edadea' ematen dela. Baina hau ez dator bat edade-ri Hiztegi Batuan eman zaion sarrerarekin. Aduriz jaunari eskatuko zaio konponbidea'.

adina
1 Erkaketetan, kopuru berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. beste2; bezainbat. Andonik Josebak adina diru du. Ez baita libururik hiztegi batek adina huts bil dezakeenik. Guretzat adina (gauza) ekarri du zuentzat. Bekatuak, diren eran eta diren adina aitortu. Argitasunak eta erraztasunak balio dute, gutxienez, laburtasunak adina. Behar adina (gauza) ikasirik daudenean. Ahal adina diru bilduz. Zu airean bidaltzeko adina indar badu.
2 (izan aditzarekin). Zu adina naiz etxe honetan.

Aztergaia: adina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-03-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma zaharra da, eta nagusia erabilera zainduetan
Jatorrizko forma

adina, aina /bezanbeste/

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: adinean .

adinako
adina hitzari dagokion izenlaguna. Zu airean bidaltzeko adinako indarra badu. Pentsa daiteke gaurko egunez ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren indarrean. Hasiera horrek izan ditu ondoreak, ez halere behar adinakoak.

Aztergaia: adinako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
adinaldi
iz. Adin tartea. 35-49 adinaldia da denetan beteena, berrogeita zortzi bertsolarirekin.

Aztergaia: adinaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-07-20
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

adinaldi formaren 4 agerraldiak J.M. Torrealdairenak dira: "Goazen adinaldiz adinaldi: 15-24 urteetakoak (...) 25-34 adinaldikoak (...) 35-49 adinaldia da denetan beteena".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu beste inon aurkitu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea (hots, batek erabilia:

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'txostena ikusirik, Torrealdaik bakarrik erabili badu, ez nuke sartuko' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'sartzea onartu da'.

adinaxe
adina-ren era indartua. Euskalki orok merezi dute batak besteak adinaxe.
Loturak

Aztergaia: adinaxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADINAXE (Forma con suf. -xe, de valor aprox.). Beste euskel esakerak ere, idaztitxo ontan badire, euzkelgi orok merezi dute batak besteak aiñexe. J.B. Ayerbe EEs 1912, 64. --Ortaz zer eman zun uztak? / --Erein aiñaxe naski. Or Eus 49. Doi doi sumatzen dira, gorputzak bear aiñaxe. Or QA 185. Aitari zor añaxe zor ama zanari. SMitx Arraun 171. Umeak astinduta, jota aiñexe bildur artzen du. "Teme como si se le azotara". Ayerb EEs 1914, 201.

adinaxe 1, Euzkitze (“Beste edozein adinaxe xarma nazake kaleko musikari batek, ilunabar batek, arkume bat jaiotzen ikusteak, haur baten irriak, txarangaren atzetik jauzika joateak, Zabaletaren pilotaka batek, ongi zerbitzaturiko txakolinak”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

adinaxe 7: Iñaki Segurola 2, Matias Mugica, Xabier Olarra, Felipe Juaristi, Joxerra Garzia, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, baina adibide gisa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa sartzekoa adina sarreran.

adinbat
Adina. Bada, nik honi zuri adinbat eman nahi diot. Behar adinbat argitasun izan dezan. Ongia eta gaizkia ezagutzeko adinbat jakituria ez dutenentzat.

Aztergaia: adinbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adinbat 'adina, beste'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: adinbateko .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'adina, beste'

adinbateko
adj. Arrainketa handia bildu zuten, sareak urratzeko adinbatekoa.
Loturak

Aztergaia: adinbateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adinbat sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

adindu, adin/adindu, adintzen
da ad. Adinean sartu; adin jakin batera heldu. Adindu ondoan basoan lan egitea, tristea da. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Atea zabaldu zigun begi txiki marguleko emakume adindu batek.

Aztergaia: adindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adin(du), adintzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

adindun
1 iz./adj. Adinekoa. Anton. adingabe. Elkarrizketa batean adindun batek esaten zuenez. Adindunen artean. Soldadu adinduna.
2 iz. Adin nagusikoa.
[Oharra: adindun, lehen adieran, zahar-en leungarria da].

Aztergaia: adindun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adindun Anton. adingabe.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

batzordeak egiten duen proposamena da, ez tradizioan oinarritua (eta leialki aitortu nahi da hori), adierazle egokien premiari ongi erantzuten zaiolakoan adindun / adingabe(ko) bikotearen bitartez

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "eta adingabe, adinez nagusi, adinez txiki, adin-nagusitasun, adin-txikitasun: Hiztegi Batuaren bigarren itzulian irtenbidea eman behar zaio 'mayoría de edad /majorité' eta 'minoría de edad / minorité' arazoari. 'Adin-nagusitasun' eta 'adin-txikitasun' baztertzen badira (eta bidezkoa dirudi, baldin 'adinez nagusi', 'adin-nagusiko' eta kidekoak baztertu badira), 'adingabetasun' eta 'adinduntasun' sortu behar liratekeela dirudi (dena den, kontuan har I. Sarasolaren Euskal Hiztegian, 'adingabe'-ren definizioa hauxe dela: "adin-nagusitasunera heldu ez den pertsona"). Lantaldeak 'adingabetasun' proposatu du, baina 'adinduntasun' bezalako paralelo-automatikorik berez ez dagoela egin beharrik dio, eta, horren ordez, 'legezko adin' proposatzen du. Hiru ohar egin nahi ditugu: // a) 'adingabetasun' sortu badu, zergatik du lantaldeak 'adinduntasun' sortzeko atzerakuntza? (hitz itsusia delako?). Gure iritziz, 'adingabetasun' 'adinduntasun' bezain paralelo-automatikoa da. // b) 'legezko adin' onetsi baino lehen, zuzenbide-alorreko adituen iritzia jaso behar da. Guk dakigula, 'legezko adin'-ek ez du zertan 'mayoría de edad' izan, dagokionaren arabera (alkohol-kontsumoa, armak erabiltzeko eskubidea, etab.) alda daitekeen 'edad legal / 'age légal' kontzeptua baizik. // "Respuestas a Preguntas Frecuentes 15. ¿Es obligatorio que al cumplimiento de la edad legal (65 años hombre y 60 años mujer), un afiliado a una Administradora de Fondos de Pensiones deba solicitar su pensión de vejez? No, la ley sólo establece una edad mínima para ejercer el derecho, pudiendo el afiliado, a contar desde esa fecha, requerir en cualquier momento el beneficio." // "Joves de Nova Esquerra rechaza la edad legal a 18 años para el consumo alcohólico" // "Age légal de consommation, selon la province, Canada" // c) zorrotz jokatuta, 'adindun' gaztelaniazko 'mayor de edad' bada, 'adin' izan liteke 'mayoría de edad' eta 'adinik ez(a)', 'minoría de edad' ('adindunek, hau da, adina dutenek soilik dute bozkatzeko eskubidea'; 'adinik ezean, ezin da autoa gidatzeko baimena lortu'). Dena den, ez gara 'adin' = 'mayoría de edad' proposatzen ari, ez baita horretarako erabili; 'adingabe' eta 'adindun' hitzak (OEHko datuak kontuan izanda) 'zerbaitetarako' agertzen den testuinguruan erabili behar liratekeela besterik ez dugu esan nahi" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adibiderik? Baiezkoan, hau iradokiko nuke: "Azken denbora hotan erretiratua zen adinduen egoitza zaharretxerat...". Herria, 12.IX.1996' (2001-04).

 - [E123]: 'kontua da adindun eta adingabe, 'mayor / menor de edad' esateko bultzatu direla, nik uste. Eta, alde horretatik, adibidea ez da oso argigarria. Egia da, bestalde, dudarik gabe adindun badela 'adintsua' ere. Eta egia da, halaber, iritzi-emaileek egurra eman diotela proposamen honi, eta adin nagusi eta adin txiki-ren alde egin dutela'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'ohargileak eskaini duen adibidea ez da onartu'.

adinean
Adina. Moldatuko ote ginateke Robinson adinean, horrelakorik gerta balekigu?
Loturak

Aztergaia: adinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adina sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

adina.

adinean aurreratu
ad.-lok. Adin handira iritsi. Ik. adinean sartu. Adinean aurreratu den emakume bat hemezortzi urteko neskatxa baten eran apaindua. Taldearen erdian, gizon bat, adinean txit aurreratua.

Aztergaia: adinean aurreratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADINEAN AITZINATU, ADINEAN AURRERATU Avanzar en edad, madurar. Jesüs-Krist bezala adinian eta zühürtzian bethi aitzinatüren dira. Bp II 36. Zeren behin adinean aitzinatuz geroz [semeak], eztitutzu errazkiago manukortuko. ES 181. Adiñean aurreratu dan emakume bat ekusten badu emezortzi urteetako neskatxa baten eran apaindua. AA I 580. Irugarrenean itzegingo da, adiñean aurreratuak dauden kristauakin. AA II 231. Jende-taldearen erdiyan, gizon bat, adiñean txit aurreratua, illargia baño zuriago. EE 1883b, 519. Adinez oraino haurra [...], eta hargatik emana saindutzeari halako su sainduarekin, non adinean aintzinatuak direnen heinera heltzera baitoha. Jnn SBi 104. Eta haiekin Josef adinian jadanik aitzinatia. Ip Hil 65

adinean aurreratu 4: Consumer 2, Jakin, Argia; adinean aurrera egin 72; adinean aurrera joan 84.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

adinean aurreratu 18: Elizen arteko Biblia 4, Imanol Zurutuza 2, Urtzi Urrutikoetxea 2, Jon Muñoz 2, Juan Garzia 2, Xabier Olarra, Ander Irizar, Mirentxu Larrañaga, Josu Zabaleta, Pello Zabala; adinean aurrera egin 15; adinean aurrera joan 24.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa adin sarreran.

adinean sartu
ad.-lok. Adin handira iritsi. Ik. adinean aurreratu. Adinean sartutako langile ugari daude Urdulizko lantegian. Berrogeita hamar urteko gizon adinean sartua zen.

Aztergaia: adinean sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-06-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adinean sartu esapidea ikusi dut erabilia maiz, demagun: "Sarritan orrelaxe jokatzen degu ba adiñean sarzen geranean". Ibaiertz, Diario Vasco, 27.II.1990'.

 - [E123]: 'OEHn ere bada Izetaren adibide bat. Sar daiteke, egokia ikusten baduzue'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'adinean sartu esapideari ere leku egitea onartu da'.

adineko
adj. Adin handikoa, adinean sartua. Adineko idia ez da gaztea bezain balios. Hamabost urte ozta zituen, eta buru-argiz, gizon adineko eta ikasi zenbait baino areago zen. Adineko azkaindar gehienek ezagutu dute. Hasi berriei adineko garenoi bezain nekeza gerta ez dakien. Adinekoak eta gazteak.

Aztergaia: adineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
adineratu, adinera/adineratu, adineratzen
da ad. Adin jakin batera heldu. Judasek, seme zaharrena adineratu zenean, Tamar zeritzan neskatxa batekin ezkondu zuen.

Aztergaia: adinetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-03-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusekoak dira adineratu 4: G 1 (Lard: "Judasek, seme zarrena adiñera zanean, Tamar zeritzan Kanaango neskatx batekin ezkondu zuen"), IE 3 (HU Zez: "Alta, nausia lanari uko geldituz geroz, non litake lana, eta lanik gabe, zer bilaka langilea? Goseak hilen du, erretretaren adinera gabe"; "Errazu bertze onetan izanen dela heien hiltzia, hek adinera gabe hilez bertzentzat gozatzeko diru gehiago geldituko baita"; Bordel: "Anitz ezkondu dira Adineraz geroz Bihotza bete gabe Amodio beroz"); ezkon-adiñeratu 1 (Or Aitork: "Ezkon-adiñera zanean, senarra nagusi bezala serbitu zun, eta Zuretzat irabazten alegin"). Ik. argitaratuan besteok ere: adineratu 'traer al entendimiento' (A Gram: "Gomutaak igaroriko usteak adinera ekarri daroaz, eta irudimenak ezdau etorkizuneko usteak zelanbait antzeztu ta adineratu baino besterik egiten"); eta 'llegar a una cierta edad' adierako adinetara(tu) 4 (Brtc: "Manamendu haukien kontra bekhatu egiten dute (...) arrazoinaren adineraz geroz bazko astean bere herrian komuniatu gabe egoten direnk"; Dv: "Adinetaratzen direnean zure haurrak, galdegin darozkitzute beren amaren zuzenak"; Prop 1886: "Adinetara zenean, aitak ezkontarazi nahi ukhan omen zuen"; Herr 1961: "Bainan adinetaratuentzat filmak baduke erakaspen onik") eta adineratu 1 (JE Med: "Aitamek edaritik beren burua zaintzen zutelakotz, zuten haurrek berena halaber zaintzen, adineratzearekin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adinetara(tu) : HiztEn-LurE; adinetaratze : LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: adineratu : EuskHizt; adineratze : EuskHizt; adinetaratu : EuskHizt ("† Ik. adineratu"); HLEH; ElhHizt; EskolaHE; Casve EF (-tü); Lh DBF; PMuj DVC; DRA. Ez da adineratu, adinetaratu formarik ageri besteotan: HiruMila, Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  Ik. adineratu / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

erabilixeagoa da adineratu (Lard, HU 3, JE; Or, A) adinetaratu (Brtc, Dv, Prop 1886, Herr 1961) baino.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'datuak gaizki begiratu ez baditut, Brtc-ek adineratu darabil' (2001-04-25).

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'adineratu aldakia hobetsi da: adinetaratu h. adineratu'.

adinetara etorri
ad.-lok. Ezagueran sartu, ezaguerara heldu.

Aztergaia: adinetara etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Esapideei dagokien sistematika

etorri: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adin sarrerari dagokion azpisarrera.

adinetara heldu
ad.-lok. Adinean sartu. Adinetara helduak garenok esango dugu halere, XX. mendean Euskal Herria ez dela lo egon.

Aztergaia: adinetara heldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Esapideei dagokien sistematika

heldu: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adin sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "I. Sarasolaren Euskal Hiztegian: 'Adinean sartua, adine(ta)ra heldua' adibidea dago. Horren arabera, azpisarreraren forma 'adine(ta)ra heldu' behar luke izan (OEHn ez dago 'adinera heldu' azpisarrera espliziturik, ezta 'adinean sartu' ere. Gainera, adibide guztietan 'adinetara heldu' ageri da. Ibonek argi dezake hau guztia)" (2001-01-23)

adinetaratu, adinetara/adinetaratu, adinetaratzen
da ad. Adineratu.

Aztergaia: adinetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-03-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusekoak dira adineratu 4: G 1 (Lard: "Judasek, seme zarrena adiñera zanean, Tamar zeritzan Kanaango neskatx batekin ezkondu zuen"), IE 3 (HU Zez: "Alta, nausia lanari uko geldituz geroz, non litake lana, eta lanik gabe, zer bilaka langilea? Goseak hilen du, erretretaren adinera gabe"; "Errazu bertze onetan izanen dela heien hiltzia, hek adinera gabe hilez bertzentzat gozatzeko diru gehiago geldituko baita"; Bordel: "Anitz ezkondu dira Adineraz geroz Bihotza bete gabe Amodio beroz"); ezkon-adiñeratu 1 (Or Aitork: "Ezkon-adiñera zanean, senarra nagusi bezala serbitu zun, eta Zuretzat irabazten alegin"). Ik. argitaratuan besteok ere: adineratu 'traer al entendimiento' (A Gram: "Gomutaak igaroriko usteak adinera ekarri daroaz, eta irudimenak ezdau etorkizuneko usteak zelanbait antzeztu ta adineratu baino besterik egiten"); eta 'llegar a una cierta edad' adierako adinetara(tu) 4 (Brtc: "Manamendu haukien kontra bekhatu egiten dute (...) arrazoinaren adineraz geroz bazko astean bere herrian komuniatu gabe egoten direnk"; Dv: "Adinetaratzen direnean zure haurrak, galdegin darozkitzute beren amaren zuzenak"; Prop 1886: "Adinetara zenean, aitak ezkontarazi nahi ukhan omen zuen"; Herr 1961: "Bainan adinetaratuentzat filmak baduke erakaspen onik") eta adineratu 1 (JE Med: "Aitamek edaritik beren burua zaintzen zutelakotz, zuten haurrek berena halaber zaintzen, adineratzearekin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adinetara(tu) : HiztEn-LurE; adinetaratze : LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: adineratu : EuskHizt; adineratze : EuskHizt; adinetaratu : EuskHizt ("† Ik. adineratu"); HLEH; ElhHizt; EskolaHE; Casve EF (-tü); Lh DBF; PMuj DVC; DRA. Ez da adineratu, adinetaratu formarik ageri besteotan: HiruMila, Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  Ik. adineratu / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

erabilixeagoa da adineratu (Lard, HU 3, JE; Or, A) adinetaratu (Brtc, Dv, Prop 1886, Herr 1961) baino.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'datuak gaizki begiratu ez baditut, Brtc-ek adineratu darabil' (2001-04-25).

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'adineratu aldakia hobetsi da: adinetaratu h. adineratu'.

adingabe
1 adj. Pertsonez mintzatuz, aski adin ez duena. Anton. adindun. Mendi lanerako oraindik adingabea da haur hori.
2 iz. Adin txikikoa. Legea urratzen duena adingabea bada, isuna gurasoek edo gaztearen ardura dutenek ordaindu beharko dute.

Aztergaia: adingabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adingabe Anton. adindun // AS: adingabeko

adingabeen zentro
iz. Delituren bat egin duten adingabeak zaintzapean edukitzeko prestatua dagoen etxea, adingabea zentzatzea helburu duena. Ik. erreformatorio. Sexu-erasoaren ustezko bi egileak adingabeen zentro batera bidali ditu epaileak. Zigorra adingabeen zentro batean bete beharko du gazteak. Adingabeen zentroetako zigorrak ikertzeko eskatu dio AIk Espainiari.
adingabeko
adj. Adingabea.
Loturak

Aztergaia: adingabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
adingabetasun
iz. Adin nagusitasunera heldu ez den pertsonaren egoera. Adingabetasun zibila. || Esan daiteke Kantek askatasun indibiduala aldarrikatu nahi izan zuela honekin, hots, adingabetasun intelektualetik irtetea.

Aztergaia: adingabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da, baina ongi eratua adingabe arautuaren gainean.

adinkide
iz. Adin berekoa. Denok entzun diegu kontu hori gu baino zaharragoei edo are gure adinkideren bati edo besteri.

Aztergaia: adinkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kide.

adinon
adj./adb. Ez ona eta ez txarra; ez ongi eta ez gaizki; ez gehiegi eta ez gutxiegi. Adinon izatea komeni zaigu. Adinon egon.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme.

Aztergaia: adinon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: adinonez .

adinonez
adb. Garaiz.
Loturak

Aztergaia: adinonez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adinon sarrerari dagokion azpisarrera.

adintsu
adj. Adinekoa. Haur txikiak bezala pertsona adintsuak.
adintsu izan
ad.-lok. Gutxi gorabehera adin berekoa izan. Joanes ene adintsua da. Adintsuak dira Joanes eta Martin.

Aztergaia: adintsu izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

adintsu 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ia adin bereko izan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

adintsu(ak) dira Joanes eta Martin.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.