Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [751 - 800] bistaratzen.

afiliatu1, afilia, afiliatzen
da/du ad. Alderdi politiko, sindikatu edo kideko elkarte bateko kide bihurtu. Arzalluz Berlinen zegoela afiliatu zen EAJn.

Aztergaia: afiliatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu afiliatu, afiliazio formarik aurkitu; beste adieratakoak dira alderdikide eta jelkide.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

afiliatu 6 aldiz jaso da: G 2 (R. Zapirain), IE 1 (Herria 1984) eta EB 4 (Zabal 1976; Gipuzkoako Ekonomia; ELA/STV 1992; eta GAO: "afiliatu portzentaia"); afiliazio (eta a. zenbaki, a. portzentaia) EB 10 (GAO, Emakunde 1993 9).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

afiliatu : DFrec 16, AB38 1, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 14; afiliatze : Euskalterm 1; afiliazio : AB50 1, Euskalterm 9.

Adiera bereko beste formen erabilerak

'afilia-' itzulitako besteak: alderdikide : AB50 5; bazkide(tu) : AB50 3; itsaspen : Euskalterm 1; jelkide : AB50 2; kide : AB50 1, Euskalterm 1; kide egin : Euskalterm 3; kidetu : Euskalterm 2; kidetzapen : Euskalterm 3.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako ordainak: a) afiliación: ElhHizt: afiliazio, afiliatze, kide-egite. // HiruMila: afiliazio, kidetza. // Casve FE: kidetze. // Haize Garbia: izen-emaite; b) afiliado: ElhHizt: afiliatu, kide. // HiruMila: afiliatu, kide, alderdikide. // Lur EG/CE: kide; alderdikide. // Casve FE: kide, lagün; c) afiliar: ElhHizt: kide egin, afiliatu, kidetu. // HiruMila: afiliatu, kidetu. // Lur EF/FE: kide egin. // Casve FE: kidetü, lagüntzat hartü; (s') izena eman, saldoan sartü. // Haize Garbia: batasunean hartu; (s') batasunean sartu, izena eman. // T-L LFB: batasunean hartu; (s') batasunean sartu. // Ez ditugu aurkitu besteotan: PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es afiliación / afiliado, da / afiliar formen ordainak: fr (DLLF): affiliation / affilié, e; adhérent, e (miembro) / affilier; s'affilier, adhérer; it (L. Ambruzzi): affiliazione, ascrizione, associazione / affiliato, associato, ascritto, aggregato / affiliare, affigliare, associare, aggregare, ascrívere, inscrívere; Pres. afilio, afilío; ca (DCC): afiliació / afiliat -ada / afiliar; en (DEIA): affiliation / affiliated; member; subsidiary / affiliate / to become affiliated to, to join, to become a member of, to join a party; de (Slaby-Grossmann): annahme an Kindes Statt, adoption; aufnahme in eine Körpeschaft od partei; beitritt; mitgliedschaf, zugehörigkeit / angegliedert, angeschlossen, zugehörig; (trabajador al sindicato) gewerkschaftlich, organisierter arbeitnehmer; mitglied / in eine körperschaft aufnehmen. Cf. Termium: en affiliation / fr affiliation; en affiliate / fr affiliée; en affiliated / fr associé.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

lau kide zerrendan ematearen alde dira, eta batek zalantzak ditu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'aditza ere bada, beraz erregimena ezarri behar'.

 - [E123]: 'beraz, 1 iz.; 2 da ad.? Zuek esan'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'da eta du gisa ematea onartu da'.

afiliatu2
iz. Alderdi politiko, sindikatu edo kideko elkarte bateko kidea. Txostena afiliatu guztiek onartu zuten, aho batez.

Aztergaia: afiliatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu afiliatu, afiliazio formarik aurkitu; beste adieratakoak dira alderdikide eta jelkide.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

afiliatu 6 aldiz jaso da: G 2 (R. Zapirain), IE 1 (Herria 1984) eta EB 4 (Zabal 1976; Gipuzkoako Ekonomia; ELA/STV 1992; eta GAO: "afiliatu portzentaia"); afiliazio (eta a. zenbaki, a. portzentaia) EB 10 (GAO, Emakunde 1993 9).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

afiliatu : DFrec 16, AB38 1, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 14; afiliatze : Euskalterm 1; afiliazio : AB50 1, Euskalterm 9.

Adiera bereko beste formen erabilerak

'afilia-' itzulitako besteak: alderdikide : AB50 5; bazkide(tu) : AB50 3; itsaspen : Euskalterm 1; jelkide : AB50 2; kide : AB50 1, Euskalterm 1; kide egin : Euskalterm 3; kidetu : Euskalterm 2; kidetzapen : Euskalterm 3.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako ordainak: a) afiliación: ElhHizt: afiliazio, afiliatze, kide-egite. // HiruMila: afiliazio, kidetza. // Casve FE: kidetze. // Haize Garbia: izen-emaite; b) afiliado: ElhHizt: afiliatu, kide. // HiruMila: afiliatu, kide, alderdikide. // Lur EG/CE: kide; alderdikide. // Casve FE: kide, lagün; c) afiliar: ElhHizt: kide egin, afiliatu, kidetu. // HiruMila: afiliatu, kidetu. // Lur EF/FE: kide egin. // Casve FE: kidetü, lagüntzat hartü; (s') izena eman, saldoan sartü. // Haize Garbia: batasunean hartu; (s') batasunean sartu, izena eman. // T-L LFB: batasunean hartu; (s') batasunean sartu. // Ez ditugu aurkitu besteotan: PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es afiliación / afiliado, da / afiliar formen ordainak: fr (DLLF): affiliation / affilié, e; adhérent, e (miembro) / affilier; s'affilier, adhérer; it (L. Ambruzzi): affiliazione, ascrizione, associazione / affiliato, associato, ascritto, aggregato / affiliare, affigliare, associare, aggregare, ascrívere, inscrívere; Pres. afilio, afilío; ca (DCC): afiliació / afiliat -ada / afiliar; en (DEIA): affiliation / affiliated; member; subsidiary / affiliate / to become affiliated to, to join, to become a member of, to join a party; de (Slaby-Grossmann): annahme an Kindes Statt, adoption; aufnahme in eine Körpeschaft od partei; beitritt; mitgliedschaf, zugehörigkeit / angegliedert, angeschlossen, zugehörig; (trabajador al sindicato) gewerkschaftlich, organisierter arbeitnehmer; mitglied / in eine körperschaft aufnehmen. Cf. Termium: en affiliation / fr affiliation; en affiliate / fr affiliée; en affiliated / fr associé.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

lau kide zerrendan ematearen alde dira, eta batek zalantzak ditu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'aditza ere bada, beraz erregimena ezarri behar'.

 - [E123]: 'beraz, 1 iz.; 2 da ad.? Zuek esan'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'da eta du gisa ematea onartu da'.

afiliazio
iz. Afiliatzea. Sindikatuak afiliazio kanpaina egingo du hil honetan.

Aztergaia: afiliazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: afiliación

afinatu, afina, afinatzen
du ad. Heg. mus. Tonuan jarri. Ik. gozatu 7.

Aztergaia: afinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2014-12-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

desafinatu behin jaso da (Sor Gabon: "Ixooo mutillak!! Inaxiyok desafinatzen dik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

afinazio 2 aldiz, EB (L. Fernandez Imaz: "afinazioaz kezkatutako pertsonaiak izan dira eta beren ekarpenen bitartez zortzidun musikalaren banaketaren aniztasun historikoa aberastu egin dute", "Izan ere praktikan afinazio guztiak gutxi gorabeherazkoak dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

afinatu : DFrec 1, AB38 1 ('afinar' itzulia, eta 'mus. afinar' itzulitako fintze 1), AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 3; desafinatu : AB50 2, HiztEn, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Musika Hiztegia: afinatu; desafinatu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: afinatu : EuskHizt (ik. gozatu), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE (ik. gozatu); desafinatu : Lur EG/CE eta EF/FE. Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal afinar / accorder; jouer edo chanter juste formen ordainak: HiruMila: (mus.) afinatu, gozatu // ElhHizt: (mus.) afinatu // PMuj DCV: (mus.) batera abestu, batera jo; (af. instr. mús.) gozatu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea; b) Erdal desafinar / désaccorder; chanter faux, jouer faux formen ordainak: desafinatu : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE; ereskaiztu : PMuj DCV; gozagaizki jo (abestu) : PMuj DCV; gozakaiztu : HiruMila, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea (an?). Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF.

Erdaretako formak

a) es afinar: fr (DLLF): accorder; jouer edo chanter juste; it (S. Carbonell): accordare, intonare; ca (DCC): afinar; en (Collins): (aut., mús.) to tune; to sing in tune, play in tune; de (Langenscheidts): Instrumente stimmen; tonrein singen (edo spielen); b) es desafinar: fr (DLLF): désaccorder; chanter faux, jouer faux; it (S. Carbonell): discordare, dissonare (stonare); ca (DCC): desafinar; en (Collins): (mús) to be (edo play, sing) out of tune; to go out of tune; de (Langenscheidts): unrein klingen; falsch singen (edo spielen).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: Ik. gozatu

Lantaldearen irizpideak
Ez du baldintza minimoa betetzen, baina adierazle bat behar da

desafinatu antonimoarekin batera ikustekoa da; eta a) mailegu onartzekoen minimoa ez dute betetzen (gaztelaniaz bakarrik erabiltzen dira afinar / desafinar formak; beste hizkuntzek, zeinek bere bidetik aurkitu dituzte irtenbideak, eta euskaraz ere beste horrenbeste egin beharko litzateke, gaian adituekin mintzatuz); b) baina ordain egokirik ez dugu ezagutzen: b1) instrumentuez, gozatu proposatuak balio izan dezake afinatu-ren ordaintzat; baina desafinatu-ren ordaina nekez aterako da bide horretatik; b2) giza ahotsaz mintzatzeko, egokiagoa izan liteke akordatu (cf. fr, it) bezalako baten bidea (aipatu dira: adostu / desadostu; edo "libre" samar dagoen aurrindu; eta tonuan / tonutik kanpo jarri); c) Heg. marka dutela onartzekoak izan litezke afinatu eta desafinatu, hobestekoen berri emanez, hauek erabakitzean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "instrumentu bat doitu(doitu = 'neurri egokira eraman'). Uste dut, hala ere, tonua hartu, eman, galdu... tonuan jarri... segidak ere beharrezko direla" (2001-03)

 - [E306]: "eta desafinatu: a) 'Heg.' markarekin 'afinatu' eta 'desafinatu' onartzearen alde gaude, baina horrek berekin dakar Iparraldean erabiltzen direnak ere onartzea ('akordatu' /'desakordatu'??) // b) estandarrerako forma hobetsiak 'gozatu' eta 'gozakaiztu' izan litezke; txosteneko b1) atalean 'gozatu'-ren bidetik joz gero 'desafinatu'-ren ordaina bide horretatik nekez aterako dela esaten da, baina, Euskal Hiztegian behintzat, 'gozakaiztu'-ren bigarren adiera hauxe da: "2. (1846). G. er. Ahotsa edo musikatresna bat doinu egokitik atera. Ahots bat makur badoa, aski da gozakaizteko soinu guztia". Musikaren alorrean 'gozatu' eta 'gozakaiztu' ez dira ia erabiltzen, baina... erabiltzen direnek baldintza minimoa betetzen ez dutelako estandarrerako proposatzen diren zenbat hitzi gertatzen zaio gaur egun hori bera? (beraz, badaezpada ere, hobe 'afinatu' eta enparauak bigarren mailan behintzat onartzea)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'sartzearen alde nago'.

 - [E123]: 'ikusten duzue eztabaidarako dagoela. Ez zait gaizki iruditzen sartzea, baina uste dut Heg. marka beharko lukeela eta beste zerbait hobetsi. Ez du gutxienekoa betetzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'honela emango da: afinatu Mus. Heg. h. tonuan jarri, aurrindu. Eta desafinatu Heg. h. tonua galdu, tonutik irten. Akordatu eta desakordatu ere modu bertsuan sartuko dira Ipar. markarekin eta hobeste zeinua emanaz, goian bezala'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): afinatu, afina, afinatzen. du ad. Heg. Mus. 'tonuan jarri'; 'aurrindu'. [h. kendu]

afinazio
iz. Heg. mus. Tonuan jartzea.

Aztergaia: afinazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:019 2002-09-10 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

h. marka kentzea eta tonuan jartze; aurrintze definitzaile gisa jartzea proposatu da. Halaber, afinatu eta desafinatu sarrerei h. markak kentzea proposatu da eta definitzaile bihurtzea bidalketak. (2013-12-17)

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ik. aurrintze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Jakite-arloak

Mus.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): afinazio iz. Heg. Mus. 'tonuan jartze'; 'aurrintze'.

afinitate
iz. kim. Substantzia kimikoek elkarrekin konbinatzeko duten joera.

Aztergaia: afinitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: afinidad.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Mat., Kim., Bot.).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

afirmazio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, afirmazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baieztapen; baiezko].

Aztergaia: afirmazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-04-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh11 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

afirmatibo behin agertu da (Tt "Prezepto afirmatiboak eztu obligatzen gizona (...) negatiboak bezala") eta afirmazio bi aldiz, erabilera markatuan (Ldi: "Beste baipen edo afirmazio bat..."; "Politikan, ordea, baipen edo afirmazio zeatzak, baipen larriak eskatzen dira").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

afirmatu forma behin agertu da EB (M. Pagola "Marx ateo izan zen, txikitandik gainera; bainan, baita ere #mdash#Reding`en kontra afirmatu dezakedala uste dut#mdash# ateismoa bere sistimaren erraietan aurkitzen da") eta afirmazio 4 aldiz (Y. Elorriaga: "Itaunaren ostean zehaztu bako sujetoa daukan afirmazioa neskaren jarrera azaltzen", M. Pagola "Afirmazio bat, ordea, era askotan egon liteke sistima baten barnean"; Argia 1983-07-17: "Afirmazio hau ez da gaurkoa, eta betikoa izango litzateke atzetik antolatzen ari den GALEUSCA hau ez balego").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

afirmazio: DFrec 2; AB50 3; Euskalterm 1 ("nazio-afirmazio").

Adiera bereko beste formen erabilerak

'afirmación, afirmativo' itzulitako besteak: AB38: baieztapen 7, baiezpen 3 eta baieztatze 1; baiezkako 2, baiezko 2, baiezkor 1; AB50: baietz (iz.), baiezpen, baieztapen, baiezko; Euskaltermekoak arloka: Politikan afirmazio 1 ("nazio-afirmazio" lexian; cf. fitxa horretako oharra: "Politika hiztegian baiezpen nazional zegoen. Ez du konbentzitzen, sendotzea da ez baietz esatea"); Filosofian, asertzio 1 (aserción, afirmación); baieztapen 5 (eta atzekariaren baieztapen afirmación del consecuente; baieztapen faktual; baieztapenaren bide; baieztapen egiazkotasun), baieztagai 1 (materia de afirmación) eta baieztaldi (ulermenaren baieztaldi momento de afirmación del entendimiento); Psikologian eta Filosofian finkatu 2 (norbera finkatu-nahi deseo de afirmación de sí; norberaren burua finkatu nahi); finkatze (nortasunaren finkatze, nortasun finkatze); finkapen (norberaren finkapen; norberaren finkatze); Hizkuntzalaritzan eta Filosofian baiezko 7 (baiezko adberbio; baiezko perpaus; baiezko proposizio, 'afirmatibo'). // Ik. baietz, baiezko, baiezpen, baieztapen, baieztatu eta baieztu formen adiera-banaketa batzuk: EuskHizt: baietz (iz. Baiezkoa); baiezko (iz. 1. Baietz esatea; ontzat ematea; aurka ez egitea. 2. izlag. Baietz-i dagokion izenlaguna. 3. iz. Zah. Baimena); baiezpen (iz. Baieztea); baieztapen (iz. Baieztatzea); baieztatu (ad. Zerbait egiazkotzat jo, baiezko esaldi batez adierazi); // LurE: baietz. (izen bezala). Baietza eman,...; baiezko. Baietz-i dagokion izenlaguna. // iz. Baietz esatea; ontzat ematea; aurka ez egitea. // Baimena; baiezpen. iz. Baieztea; baieztapen. iz. Baieztatzea; baieztatu. ad. Baieztu, aurreko baiezko batek zeharo garbi utzi ez duen zerbait batez ere. ik. berretsi; baieztu. ad. Zerbait egiazkotzat jo, baiezko esaldi batez adierazi; // HiztEn: baietz. 3. iz. Baiezkoa, baimena, onarpena; baiezko. 2. iz. Baietz esatea. 3. Onarpena, baimena; baiezpen = baieztapen. iz. Baiezt(atz)earen ekintza eta ondorioa; baieztatu. ad. Baieztu, bereziki aurreko baiezko batek zeharo argi utzi ez duen zerbait; baieztu, ad. Zerbait egiazkotzat jo, baiezko esaldi batez adierazi. Onartu, ontzat eman.

Hiztegietako informazioa

Hiztegi batzuetako ordainak: a) affirmation / afirmación: HiruMila: 1. baiezko, baietz. 2. baiezpen, baieztapen. // ElhHizt: 1. Baieztapen; baiezko, baietz. 2. adierazpen, esan. 3. (Ling./Lóg) Baieztapen. // Lur EG/CE: baieztapen.. // Lur EF/FE: baiezko, baieztapen.. // Casve FE: bai, baietz, segürtantxa. // Haize Garbia: bai, bai-etz. // T-L LFB: bai. // PMuj DCV: baietza, baiezko. // Azkue Aurkibidea: baietza; b) affirmatif / afirmativo:HiruMila: 1. baiezko. 2. baiezkotasun. // ElhHizt: baiezko. // Haize Garbia: baiezko. // T-L LFB: baiezko. // PMuj DCV: baiezko.

afirmazio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, afirmazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baieztapen; baiezko].

afirmazio 11: Berria 5 (“Herri bat gara afirmazioa etorri da gero”), Jakin 3 (“Egiten dituen afirmazio bereziki interesgarri batzuk jasoko ditugu, adibidez hau”), Karmel 2 (“Zientziak aurrera joan ahala gero eta mugimendu gehiago antzematen da (bai makrokosmosean eta baita mikrokosmosean ere), eta behin baino gehiagotan unibertsal bihurtu badira ere teoria batzuk, azkenik okerrak zuzenduz afirmazio honekin amaitzen du”), Uztarria (“Esklaben atzean etxe gehiago egiteko aukera dagoela afirmazioari buruz”); baieztapen 1386.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

afirmazio : Berria 2 (“Kulturgintzaren planteamendua lantzen du monografiko batean, eta erradikalizaziotik jotzen du behin baino gehiagotan: «Euskal kulturak afirmazioa den ukazioa du sustraitzat”), Iñaki Segurola (“Euskaldunen egunkariaren itxiera zuen hitz egiteko aitzakia, eta ezin gehiagoraino harritu ninduten Solé jaunaren esanek, nik nere jardunean erabilitako batzuen oso antzekoak baitziren (mapa, identitatea...), baina guztiz kontrako heldulekutik harrapaturik, hots, afirmazio nazionalaren alderditik.”), Unai Elorriaga (“Baina pentsio bateko balkoi batetik ezin da halako afirmazio erabatekorik egin, begien trukoa izan zitekeelako hura edo, are okerrago, burmuinaren trukoa izan zitekeen, eta burmuina izaki peligrosoa izan daiteke, batez ere etxetik kanpo gaudenean; esate baterako, etxetik zazpi ordura gaudenean, trenez”); baieztapen 590.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ordezko formak finkatuta daude, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. baieztapen, baiezko, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'zerrendan esaten denarekin ados agertu dira euskaltzainak. Beraz, e. baieztapen, baiezko'.

afixa
iz. Hormetan itsasten den iragarkia. Ik. kartel1. Filma iragartzen duen afixan emakume bat ikusten da.

Aztergaia: afixa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

afixa Sin. kartel.

Informazio osagarria
Forma onartuaren aldaera baztergarriak

"eta ez *afitxa" gehituko da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: ez dago Sin. kartel jartzearen alde. Ez da aski kartel Hegoalderako uztea?

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): otsaileko bileran erabakia.

afixu
iz. hizkl. Hizkia. Ik. morfema. Aurrizkiak, artizkiak eta atzizkiak afixuak dira.

Aztergaia: afixu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): afixu iz. Hizkl.

afizio
iz. Heg. beh. Zaletasuna.

Aztergaia: afizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-04-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

afizino (eta -ñ-) 15 (Mg CO 3, JJMg BasEsc 6; Harb 2; -ñ-: SM Zirik 2, Añ GGero 2); afizio (eta -iyo) 9 (Mg CC, Gco I, MEIG; -iyo: Xe, AzpPr, EusJok II, Iraola, Tx B, Noe); afizione 3 (CatB; JJMg BasEsc; Ch); afizionatu 3 (LE Prog, JanEd), afizionatuki 1 (Harb).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

afizio 14: B 1 (A. Lasarte); G 3 (A. Arrinda, P. Lazkano; M. Ostolaiz); EB 10 (M. Ugalde, X. Gereño, A. Valdes, X. Mendiguren Elizegi, M. Atxaga, Bertsolaritza, Habe, Aizu!, Unesco-ren Albistaria); afiziyo G 1 (A. Zavala); apizio EB 1 (F. Juaristi); apiziyo EgAs 4 (El Día 1933); izond. gisa erabiliak dira, eta EB: afizionatu 7 (E.J., M. Atxaga, A. Oiarzabal, Egin); apizionatu 2 (Pelota).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

afizio : DFrec 1; AB50 12; afizionatu : DFrec 10; AB50 16 (eta atleta afizionatu 1, bertsolari afizionatu 1, karrerista afizionatu 1, segalari afizionatu 1); Euskalterm 5.

Adiera bereko beste formen erabilerak

a) 'afición' adierako besteak: zale : DFrec 91, zalekeria : DFrec 1, zaletasun : DFrec 43; AB38 12 (eta mendizaletasun 4, handizaletasun 1); AB50 46 (eta bertsozaletasun 2, lama-zaletasun 1, lanzaletasun 2, sari-zaletasun 1); Euskalterm 1 (eta kirolzaletasun 1); zaletu : DFrec 6; Euskalterm 1; zalego : Euskalterm 1; zalekeria : AB38 1; eta gogozko: AB50 1, griña: AB50 1, joera: AB50 3, politika zale: AB50 1, lehia 1, langiletasun: AB50 1; b) 'aficionado' adierakoak: zale eta -zale : AB38 3 (eta apainzale 1, dantzazale 1, fotografizale 1, frutazale 1, geografizale 1, musikazale 2, hegaztizale 1, ostrazale 1, frutugozozale 1, garbantzu zale 1, xorizale 1, bertsozale 2, filmezale 1, itsaskizale 1, ardozale 3); AB50: zale 17 (eta aizkorazale 1, antzerkizale 1, apustuzale 1, ardozale 1, bertso zale 1, bertsozale 25, euskal kirolzale 1, folklorezale 1, futbol-zale 1, futbolzale 4, horoskopozale 1, idizale 1, irakurzale 1, jazz-zale 1, jazzale 1, jokozale 1, kartazale 1, kirol zale 1, kiroltzale 3, kirolzale 3, zinezale 2, urregorrizale 1, txistuzale 1, trikitizale 2, tenis-zale 1, teatrozale 2, sari-zale 1, sagardozale 1, pitxizale 1, pelotazale 4, neurtu-zale 1, musikazale 5, museozale 1, liburuzale 1, realzale 1); Euskalterm (teatrozale 1, kirolzale 1, futbolzale 1); amateur : Euskalterm 5; apizionatu : AB50 1; lehiadun : AB50 1; testulari : AB50 1; zaletu : AB38 1; Euskalterm 1; c) 'aficionar' adierakoak: zaletu : AB38 2; kirolzaletu : AB50 1. Cf. entziklopedietakoak: HiztEn: zale ("zerbaitetarako aparteko joera edo grina duena edo zerbait oso atsegin duena"); zalegarri ("erakargarria, atsegingarria"), zalekeria ("zaletasun gaitzesgarria"); zaletasun (zerbait edo norbaiten zale izatea, hartarako edo harenganako joera edo atsikimendua"); zaletu ("zaletasuna hartu; zale bihurtu"); // LurE: zale, zalekeria, zaletasun, zaletu, zaletze.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako ordainak: a) erdaratik abiatuz: a1) afición-en ordainak: ElhHizt: 1 zaletasun, zale izate; 2 zaleak. // HiruMila: (1. inclinación) zaletasun, nahitasun, makurtasun, ekarri, jarki, mendu; (2. devoción) eraspen; (3. afición desordenada) zalekeria; (4. tendencia fuerte) bokazio; (5. conjunto de aficionados) zalego. // Lur EG/CE: zaletasun. // Casve FE: erakarte, ekandüra; (penchant) aiher, aiho, ekandüra, gose, enjogidüra. // Haize Garbia: (penchant, inclination) lixtertasun, lisna, jaidura. // T-L LFB: (propension) lisna, erori, ekarri. // PMuj DCV: (1. inclinación) leia, zaletasun, griña, joera; (2. amor, cariño) lege, maitasun, onginai, begi on, txera; (3.) alegin, leia, kemen. // Azkue Aurkibidea: -oi, apeta, arrausi, atxikitasun, irau, lehia, leia, makurtasun, zale, zaletarzun, zaletasun, naikunderi; k(h)oi, -tun; a2) aficionado, da: ElhHizt: 1 zale, -zale; 2 amateur. // HiruMila: (1.) -zale, -koi, zale, -ri eman; (2.) itsu, porrokatu, itzel, zalekoi. // Lur EG/CE: zale, zaletu. // Casve FE: kari, koi, -zale. // Haize Garbia: (amateur) avec les sufixes: zale et kari. // T-L LFB: (amateur) suffixe zale. // PMuj DCV: (propenso) -zale, -koi. // Azkue Aurkibidea: kari, khoi, zale; gautxori, erikoi, ederzale, eztikoi, merkhatukari, merkatulari, xabartu, ardankoi, ardantzale, ardanzale, ardaukoi; zalekoi, amurratu; -kin, -kuntze; a3) aficionar: ElhHizt: zaletu, grinatu, guratu. // HiruMila: 1 zaletu; 2 ñapurtu. // Lur EG/CE: zaletu. // PMuj DCV: (1. despertar la afición) zaletu, zalerazi; (2. -se) zaletu, griñatu, listertu. // Azkue Aurkibidea: guratu, hisiatu, lixtertu, ñap(h)urtu, zaletu, injubitu; b) euskaratik abiatuz: Lur EF/FE: zaletasun ("penchant, goût"); zaletu ("s'attacher, pendre goût"). // Casve EF: zale ("1. amateur de"; "2. appétit, désir, envie"), zalegarri ("1. appétissant, excitant"; "2. apéritif"), zalekeri, zaleki, zalekoi, zalekoitarzün, zaletarzün, zaletü ("1. donner de l'appétit, du désir"; "2. avoir de l'appétit, avoir envie de"). // Lh DBF: zale, -zale, zalegarri, zalegile, zalekeria, zaleki, zalekoi, zalekoitasun, zalerazi, zaletarsun, zaletasun, zaletu. // DRA: zale, -zale, zalearazi, zalegale, zalegarri, zalegille, zaleiki, zale-joku, zal(h)ekara, zalekeri, zaleki, zalekoi, zalekoitasun, zalekor, zaletarzun, zaletasun, zaletsu, zaletu; PMuj DVC: zale, zale-bizitu, zaleegi, zaleegikeria, zaleegitu, zalegarri, zalegile, zalegitu, zalekeria, zaleki, zalekoi, zalekoiegi, zalekoitasun, zalekor, zalemen, zalemindu, zalerazi, zalerazle, zaletarzun, zaletasun, zaleti, zaletsu, zaletu, zaletze.

Erdaretako formak

es afición / aficionado, -da / aficionar formen ordainak: fr (DLLF): penchant, goût (inclinación); ardeur, zèle (afán); amateur; (tener afición a) aimer, raffoler de, être un amateur de / amateur, passionné, e (aficionado); (ser muy aficionado a) aimer beaucoup / attacher à, faire aimer (una persona, su país); donner le goût o la passion de, faire prendre goût à; s'attacher à, aimer, prendre plaisir à, prendre goût à, s'engouer de (despectivo), aimer (cosas); it (L. Ambruzzi): inclinazione, simpatía, tendenza, propensione, affetto, affezione, per qualcuno o qualche cosa; (a la música, al vino, al juego) essere dedito alla musica, ecc; tifo sportivo; (favorita) hobby; impregno, efficacia nell'eseguire qualche cosa; (taur.) l'insieme degli appassionati per le corride / affezionato, simpatizzante; tifoso (sportivo); amatore, -trice, amante di qualche cosa; dilettante; radioamatore / affezionare, inclinare qualcuno verso persone o cose; (a uno a la caza) far prendere a qualcuno il gusto della caccia; affezionarsi, attaccarsi, incapricciarsi, appassionarsi di persona o cosa; ca (DCC): afecció, afeccionament / aficionat -ada, afeccionat -ada, afectat -ada / ez dugu aurkitu; en (DEIA): liking, love; taste; hobby, interest; affection, fondness (cariño) / enthusiastic, keen (entusiasta); fond, keen; amateur; fan, enthusiast; lover / to make fond (inducir a amar); to give a liking, to interest, to make fond; de (Slaby-Grossmann): zuneigung, liebe, ergebenheit; vorliebe; eifer; dilettantentum; liebhaberei; steckenpferd, engl hobby; verehrerschaft; (taur) vorliebe für stiergefechte, anhängerschaft / zugetan, geneigt, aufgelegt zu (dat); (a chanzas) spabliebend; (fotógrafo) amateurphotograph / liebe einflöben; geneigt machen; gewinnen für.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Beh. Ik. zaletasun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'Heg. marka eranstea onartu da'.

afizionatu
1 iz. Heg. beh. Zalea.
2 iz. Heg. beh. Amateurra.

Aztergaia: afizionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-04-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Beh. Ik. 1 zale; 2 amateur.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'konforme, baina ez ahantz amateur ere sartzeaz'.

 - [E123]: 'amateur badator bere lekuan Hiztegi batuko lantaldeak pasatu zigun zerrendan'.

afoinu
iz. Heg. Hezetasuna.

Aztergaia: afoinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan apoiñu 'hezetasuna' adierakoa (A: "Eguraldi bere moduko bigun epelak ekarten dau apoiñua") eta afoiñu 'usaina' adierakoa (Gand Elorri: "Magnificat"-en bertso bakoitzak afoiñu marra darua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira bafainu 1 (P. Berasategi: "Kedarrak, bafainuaren modura igotzen zuen zerurantz...") eta bapainu 2 (P. Aristi: "Bihotzak bapainuan [tit.]"; B. Hidalgo: "Kotxearen aldamenetako leihoak, franelaren gris koloreko bapainu batek estaliak zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

afoinu: HiztEn.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

idatziz gutxi erabili bada ere, ahozko erabileraren testigantza fidagarria du.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adiera eman beharko litzaioke; ez dakit 'heetasuna' aski den, edo behar bada, adibideren bat (nahiz OEHkoak ez zaizkidan argiegiak iruditu afoinu zer den ez dakienarentzat)' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'Heg. 'haize hezea, hezetasuna' dela esango da'.

afonia
iz. med. Ahotsa galtzea, ahotsak indarra galtzea. Afonia sendatu eta plazara bueltatzeko prest dago Benito Lertxundi.

Aztergaia: afonia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

afonia : HiztEn, LurE-EskolaHE; Euskalterm 2; afoniko : AB50 (eta afoniko gelditu) afónico); HiztEn; Euskalterm (pektorilokia afoniko 'pectoriloquia áfona').

Erdara/euskara hiztegietako datuak

afonía / afónico-ren ordainak hiztegietan: HiruMila: afonia / afoniko; ElhHizt: afonia / afoniko; Aulestia: bozgabezia / bozgabe; Casve FE (aphone) bozgabe; HaizeG (aphone) bozgabe; PMuj DCV: ats-apaltasun, erlasdura, abots-gabe, eztarriko itxia / ats-apal, erlats; BeraLzM: aboskagabe, aboske / ø; Senda-Jakindi: abotseza; afonía histérica: inarkun abotsurritze, gogadimeneri abosturritze / ø; Azkue Aurkibidea: ø / aska, atsapal, atsapaldurik; medio afónico: sama-erre. Ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE, Lur EF/FE eta T-L LFB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): aphonie, extinction de voix; aphone; (Le Petit Robert): aphonie, aphone; it (L. Ambruzzi): afonía; afonico, afono; ca (DCC): afonia, afònic; pt (Eurodiccionario): afonia; afónico; en (DEIL): aphony, aphonia, loss of voice; aphonic (término médico) / hoarse, voiceless (término común); de (Slaby-Grossmann): Aphonie, Stimmlosigkeit, Sprachlosigkeit; aphonisch, stimmlos, tonlos / stockheiser.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nart. da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

afoniko
adj. Afonia duena. Martin atsekabetuta dago eta afonikoaren itxura egiten du, Norak hitza kendu diola sinetsita.

Aztergaia: afoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

aforismo
iz. Arau gisa proposatzen den esapide laburra. Ahalik eta motzenean zer esateko gauza naizen jakiteko saioa da hau, baina ez da aforismo liburua, zaila baita 300 orrialdeko liburu bat aforismo onez egitea.

Aztergaia: aforismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aforo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aforo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. edukiera; neurketa].

Aztergaia: aforo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-04-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh58 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aforo 2 aldiz agertu da, EB (I. Antiguedad: "Amaya (...) lokal honek 1.200 jarlekutako aforoa zuen eta antzerkirako Gipuzkoan zegoen aretorik onena zen"; Egin 1988-04-11: "Aforo hauetan ateratako datuekin agortze-indizerako balore bat estimatu dugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aforo : HiztEn ("iz. 1 Aforatzearen ekintza eta ondorioa. 2 Antzoki, zine-areto, futbol-zelai etab.etan sartzen den ikusle-kopuru maximoa"), Euskalterm 4 (eta aforo-estazio, trafiko-aforo, zirkulazio-aforo bana; eta edukiera 'aforo, capacidad' 1).

Hiztegi berezituetako datuak

Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Casve EF, Lh DBF, Azkue DVEF, DRA, Lur EG/CE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

HiruMila: aforo. // ElhHizt: edukiera, leku, toki. // PMuj DCV: (cata) mustada, measintxa, txestu; (arqueo) neurri, kokamen. // Azkue Aurkibidea: measintxa; mustada; teste; txastu. // Ez dugu aurkitu besteotan: Haize Garbia, Casve FE, Lur EF/FE, T-L LFB.

Erdaretako formak

es aforo-ren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): jaugeage; évaluation (valoración); taxation (tasación); estimación débit; nombre de places; it (L. Ambruzzi): valutazione, stima, èstimo, tassazione; cubatura; stazzatura, capacità; ca (DCC): aforament; en (DEIA): gauging measuring, measurement; appraisal, assessment, valuation (evaluación); flow; de (Slaby-Grossmann): eichung; eichmaß; zollamtliche abschätzung, zollwertermittlung; fassungsvermögen; plätze; wassermengen-bestimmung.

aforo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aforo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. edukiera; neurketa].

aforo 55: Argia 2 (“Adituen ustez baldintza guztiak eman ziren horretarako: 800 laguneko aforoa, eszenatoki paregabea eta bertsotarako giro ederra”), Berria 2 (“Bilboko Udalak Kafe Antzokiari isuna jarri dio eta hilabete baterako itxi du, aforo arauak hausteagatik; zehazkiago, jende kopurua nabarmen gainditzeagatik”), DiarioVasco 10 (“Dena dela, kontraesana dirudi aforismoak hain aforo txikia izatea”), EiTB 19 (“Sarrera doakoa da, baina goiz joatea gomendatzen da aforoa mugatua baita”), Erlea (“Hainbeste liluratu ninduen, hamar aldiz ikusi nuen gutxienez, Arte Dramatikoko Eskolako ikasleoi doan sartzen uzten baitziguten aforoa betetzen ez bazen”), Consumer 2 (“lautik hirutan ez dago instalazioetako ekipamenduen ezaugarrien gaineko informaziorik eta lautik bakar batean ematen da aforoaren eta antzekoen berri”), Goiena 9 (“Oñatin igerilekuetako berdegunea zabalik dago, eta astelehenean eta martitzenean aforo kontrolatua izan zen igerileku txikian”), Uztarria (“Legez, aforoagatik, Soreasun beharrezkoa ez den arren jartzea erabaki du Udalak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu aforo formarik.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aforo

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ordezko formak finkatuta daude, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. edukiera; neurketa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

afrikaans
iz. Hegoafrikako Errepublikan mintzatzen den nederlandar hizkera.

Aztergaia: afrikaans

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 53

Zerrenda osagarriak

EEgunk

afrikaerditar
1 adj. Afrika Erdiko Errepublikakoa, Afrika Erdiko Errepublikari dagokiona. Afrikaerditar agintariak.
2 iz. Afrika Erdiko Errepublikako herritarra.

Aztergaia: afrikaerditar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Afrika Erdiko Errepublika; afrikaerditar; Bangi; bangiar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

afrikaner
1 adj./iz. Arraza zuriko hegoafrikarra, kolonizatzaile holandarren ondorengoa dena eta afrikaans hizkuntzan mintzatzen dena. Ume afrikaner zuri horiek gurekin borrokan ari dira apartheida indarrean sartu zenetik. 1950eko hamarkadan, afrikanerrek amets bat zuten: britainiarren kontrolpetik atera eta errepublika independentea sortzea.
2 adj. Afrikanerrena, afrikanerrei dagokiena. Stellenbosch hiria afrikaner kulturaren erdigunea izan da.

Aztergaia: afrikaner

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "afrikaner (pertsona, adjetiboa), afrikaans (hizkuntza)".

afrikar
1 adj. Afrikakoa, Afrikari dagokiona. Afrikar dantzariak.
2 iz. Afrikako herritarra.

Aztergaia: afrikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-07-04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

afrikar izond. eta izlag.: a1) P. Aristi (“Nahiago zituen gandorreko ladies afrikarrak, Uganda, Ginea, Tanganika eta Marruekosekoa”), DNoticias 1995 (“ume afrikarrak”); a2) Hemen (“50 estatu afrikarretatik”), F. Juaristi 6 (adib.: “Pipa afrikarra lortu du, aitaren trasten artetik lapurtua”, “sustrai afrikarrak”), UZEI 6 (“Guzti hau izan behar da kontutan historia afrikar garaikidea aztertzean”, “Bigarren Mundu-Gerratearen aurretik lurralde afrikar independenteak gutxi ziren”), E. Garmendia 4 (“nazio afrikarrak”, “1936ean hiru herrialde afrikarrek independentzia lortu zuten”), SGarm Heriotza (“bere zakil afrikarraren suzko garijotzeaz”), Hemen (“50 estatu afrikarretatik 15ek besterik ez dute «Herri eta giza eskubide afrikarren gutuna» berronetsi”), A. Martinez (“Elefante afrikarra”), M.E. Ituarte (“Afrikar Arkaruntz doazen abere afrikarren gerizak daude”), Mundua 1993 (“herrialde afrikarren independentzia”), UnescoAlb (“hizkuntza afrikarren ahozko tradizioa eta sustapena“), Napartheid 1996 (“batez ere herri afrikar honetan”), Historia eta Artea/DBH (“eskultura afrikarraren eragina”), A. Zuberoagoitia (“Cheren abentura afrikarra”), M.E. Ituarte (“abere afrikarren gerizak”); b1) M. Aramendi (“Horregatik txundituta geratzen gara zenbait afrikar korrikalariren pizkortasuna ikusita”), J. Sarrionandia 2 (“Ene afrikar laguna elefanteaz mintzatzen zaidanean ene gogoa eskola egunetara doa”), F. Ibargutxi (“afrikar emigranteen penak”); b2) Erlijioak munduan (“afrikar populazioa”), J.A. Agirre (“afrikar kalendulak ere baditu”), Munduan zehar (“artean egin izan zen bidaiarik luzeena afrikar lurreetatik zehar”), Hemen (“afrikar kontinentean”, “Afrikar Batasunak [OUA] 1981ean aho batez onartua izan bazen ere”), M.E. Ituarte (“Afrikar Arkaruntz doazen abere afrikarren gerizak daude”), Egunk 1993 (“Afrikar Batasunerako Erakundea”), Tx. Ramirez de la Piscina (“Afrikar Batasunerako Erakundea”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 51.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

gentilizioak oraingoz baztertzea erabaki da, Onomastika batzordearen lan-erabakien zain

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

afrikatu
adj./iz. hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, ahots bidea erabat itxi eta ondoren pixkanaka irekiz ebakitzen dena. Afrikatuak, hots konplexuak izan arren, unitate bakunak dira euskal fonologian. eltze, mintzo, altzo bezalakoetan, txistukaria afrikatua izan ohi da eta ez igurzkaria (elze, minzo, alzo).

Aztergaia: afrikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-04-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-01-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

afrikari 4 aldiz agertu da (Maileg 2, L.M. Mujika 2); afrikatu izond. 5 aldiz (UZEI, Txillardegi 2, P. Salaburu 2); afrikazio 2 aldiz (Txillardegi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

afrikari : HiztEn-LurE; afrikatu : AB38 1; Euskalterm 1; afrikazio : DFrec 1; Euskalterm 1.

Hiztegietako informazioa

afrikari : HiruMila, EuskHizt.

txandakatze iz. Bi gauza edo gehiago txandaka gertatu edo egitea; bi pertsona edo gehiago zerbait egiteko txandaka aritzea. Ik. txandaketa; txandatze; alternantzia. Nik ez dakit nor aterako den garaile, esan dezakedan gauza bakarra, boterean txandakatzea gertatzea ona dela beti. Bazuten eskubidea erretiro partziala hartu eta txandakatze kontratu batekin ordezkatuak izateko. Hiztun askoren morfema-elkarketetan jazotzen diren igurzkari/afrikatu txandakatzeek frogatzen dute esandakoa. // frikari adj./iz. Hizkl. Igurzkaria.

frikari 5: Argia (“Bada galera gehiagorik: Erramun Gerrikagoitiaren euskara preposizionala, Iruña-Veleia afera, Urtzi Ihitzaren teoria kosmikoak, Xabier Azkargortaren frikari eta afrikariak. Nola izan benetako modernetia horiek guztiak galduta? Ezinezkoa da”), Elkar 4 (“Mendebaleko bereizgarri hori dela eta, ez + ø- batzen denez, txistukari frikaria ahoskatzen da euskalki horretan”); afrikari 6: Argia (“Bada galera gehiagorik: Erramun Gerrikagoitiaren euskara preposizionala, Iruña-Veleia afera, Urtzi Ihitzaren teoria kosmikoak, Xabier Azkargortaren frikari eta afrikariak. Nola izan benetako modernetia horiek guztiak galduta? Ezinezkoa da”), Berria 2 (“Bide batez, zein euskal toponimastikaren irizpidez atera du norbaitek «Oarsoalde» neotoponimo hori, latinak euskal kontsonante afrikariak adierazteko aukerak zituen ala ez ohartu gabe?”, “Elexpuruk argudiatu du, ordea, euskaldunek ‘arazoak’ izan dituztela beti soinu txistukari afrikariak, hots tz edo ts , transkribatzeko, eta normala iruditzen zaiola t horretarako erabiltzea”), EiTB (“Horrez gainera, ahoz ia automatikoki egiten diren [tz] afrikariak idatzian ere jaso daitezke”), Elkar 2 (“Katedradunak argudiatu zuen t hizkia , batzuetan, ts eta tz soinu afrikariak irudikatzeko erabili zela ostraketan, eta hori ezinezkoa zela garai hartan, soinu hori irudikatzeko, XVIII. mendera arte, s, ç edo z erabili zelako beti”, “Doktoreak erantzun zuen, ordea, euskaldunek "arazoak" izan dituztela beti soinu txistukari afrikariak, hots tz edo ts, transkribatzeko, eta normala iruditzen zaiola t horretarako erabiltzea”); afrikatu 12: Elkar 8 (“Debabarrenean baizik ez dira ahoskatzen txistukari afrikatuak; Deban eta Mutrikun gehienbat. Antzuolan ere entzuten dira tarteka”), Euskaltzaindia 4 (“Alta, Ipar Euskal Herri barreneko franko euskaldunek jinak ziren"jinatzien" ahoskatzen dute, k+ zkontsonante clusterraren ondorioz zafrikatuz, baina Ahoskeraizeneko liburu honetan ez zaigu aholkatzen ahoskera afrikatu hau; aldiz, Bizkai-Gipuzkoetakoa bai”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

frikari 6 Isabel Arrigain (“Bere ondorengoak ere sare berean erori ziren; izan ere,... frikariaren... grafia ikusirik, Grimm-ek pentsatu zuen hots hau bikoitza ez ezik, leherkari hasperendua ere bazela”), Jokin Muñoz 2 (“"Arraioa! ", pentsatu duzu, "nola bete daitekeen hainbeste folio hegoaldeko goi nafarreraren kontsonante frikariei buruz!"”), Iñaki Arranz (“R. M. Pagola: "Ekialdeko euskalkietako masturbazio frikaria"”), Lourdes Oñederra (“igurzkari edo frikariak.”); afrikatu 54: Lourdes Oñederra 53 (“Hots afrikatuak ahots-bidearen hersketa batekin hasten dira, HERSKARIAK bezala”, “Ortografiaren ikur bikoitzek eta baita NAF (Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa) TRANSKRIPZIO sistemakoek ere islatzen dute afrikatu bat hersketak eta igurtziak osatzen dutela”), Isabel Arrigain (“Lorturiko eskema sailkapen arrazional bat izango da; eta ez dugu sailkapen horretan bilatu behar izaera berezi edo konplexuko fonemarik, fonema horren garrantzia praktikoa zeinahi dela; beraz, hasperenduak (ph, dh eta abar), afrikatuak (--... eta abar), kontsonante bustiak, bokal ahulak (´ edo e mutua eta abar) ez dira azalduko; baina, alderantziz ere, fonema bakunak, ondo bereizturiko hots gisa kontuan hartzen ez direnez garrantzi praktikorik ez dutenak, ez dira agertuko”); Ez dugu aurkitu afrikari formarik.

Erdaretako formak

es fricativo,-a: Elhuyar: adj./s.f. (Ling.) frikari, igurzkari, frikatibo ; Adorez: adj. (Ling.) frikari, igurzkari ; Labayru: Fon. frikari, igurzkari, frikatibo ; Zehazki: Hizk. igurzkari // es africado,-a: Elhuyar: adj./s.f. (Ling.) afrikari : las consonantes africadas en euskera son 'ts', 'tz' y 'tx': euskal kontsonante afrikariak 'ts', 'tz' eta 'tx' dira; Adorez: adj (Fon.) afrikari ; afrikatu* e. afrikari ; Labayru: Fon. afrikari ; Zehazki: adj afrikari : las consonantes africadas, kontsonante afrikariak. // Euskalterm: es africada/africado/africación formen ordainak: africada alveolar laminal sorda (afrikatu hobikari lepokari ahoskabe), africada apico-alveolar sonora (afrikatu hobikari apikal ahostun), africada apico-alveolar sorda (afrikatu hobikari apikal ahoskabe), africada prepalatal sonora (afrikatu sabaiaurreko ahostun), africada prepalatal sorda (afrikatu sabaiaurreko ahoskabe), africado (afrikari), africación (afrikazio); es fricativa/fricativo/fricación/fricatización formen ordainak: consonante fricativa (kontsonante frikari), fonema fricativo (fonema frikari), fricación (frikazio), fricativa alveolar apical sorda (frikari hobikari apikal ahoskabe), fricativa alveolar dorsal sonora (frikari hobikari lepokari ahostun), fricativa alveolar dorsal sorda (frikari hobikari lepokari ahoskabe), fricativa apical sonora (frikari apikal ahostun), fricativa dental sonora (frikari horzkari ahostun), fricativa faringal sorda (frikari faringal ahoskabe), fricativa interdental sorda (frikari hotzarteko ahoskabe), fricativa labial sonora (frikari ezpainkari ahostun), fricativa labiodental sorda (frikari ezpain-horzkari ahoskabe), fricativa palatal sonora (frikari sabaikari ahostun), fricativa prepalatal sonora (frikari sabaiaurreko ahostun), fricativa prepalatal sorda (frikari sabaiaurreko ahoskabe), fricativa velar sonora (frikari belar ahostun), fricativa velar sorda (frikari belar ahoskabe), fricativo (igurzkari, frikari), fricatización (frikatze).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baina komeni da Lourdes Oñederrari zuzenean kontsulta egitea, gai horietan aditua denez.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. afrikari.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'izenerako afrikari utzirik ere, ez dezagun ahantz, otoi, aditza ere badela (beharrezkoa bestalde, afrikari eratorria lortzeko, ez baita haurrik ama gaberik): kontsontante batzuk halako jarreran afrikatu egiten dira, adibidez. Afrikazio ere erantsi beharko genuke, familia osatzeko'.

 - [E123]: 'ez da beharrezko afrikatu aditza hartzea, frikari bihurtu ere esan daiteke. Espainieraz ere las (consonantes) africadas aski ezaguna da, baina ez dut uste africarse aditza horrenbeste erabiltzen denik. Datuak hobeto begiratu gabe ez nuke sartuko. Lourdes Oñederrari galde diezaiokegu'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'Afrikari etab. gaikako zerrendak aztertzen direnean erabakiko dira. Bitartean, zintzilik utziko da kontua'.Euskaltzaindiaren arauak: 87. arauan, ahoskerari buruzkoan (1998koa):“XI. [zz] Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren azkeneko kontsonantea eta ondorengo [z] (aditz formen hasieran agertuko dena) batera ebaki behar dira afrikatua osatuz (hala nola: ez zara: etzara; ez zetozela: etzetozela; ez zenion: etzenion; ez zuen: etzuen).XII. [nz, lz, rz] eta [ns, ls, rs] Letra bilkura horietako zistukaria ([z, s]) afrikatu ([tz, ts]) egin ohi da euskaraz (hala nola unibertsitate, Frantzia, faltsua). Hitz mugan ere ordezkatze hori egiten den euskaretan afrikatzea onartzen da ahoskera zainduan (hala nola esan zuen: esantzuen; eman zion: emantzion)”.

afro
1 adj. Afrikar jatorriko ohiturei edo estetikari dagokiena edo haien eragina duena. Larunbatean erritmo afroak eta reggae doinuak izango dira. Musika afroa.
2 adj. Ileaz mintzatuz, kizkurra, harroa eta aurpegiaren inguruan bola moduko bat eratzen duena. Ile afroa.

Aztergaia: afro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "afro. Afrikar itxurakoa. Izenaren aurretik jarri, deklinatu gabe. Ez ile afroa, baizik eta afro ilea, afro musika...".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

pasakorra izan liteke, eta oraingoz ez jasotzea erabaki da (hitz-elkarketako lehen osagai gisa ager daitekeena, berriz, Onomastika batzordeari dagokio erabakitzea).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Hitz internazionala denez, Onomastika batzordeak bere horretan ematea proposatu du'.

 - [E123]: 'Baina afro forma bere horretan? Pixka bat bitxia egiten zait; berri samarra da agian orain sartzeko. Dena den, nahi duzuen bezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'afro hitza aurreko zerrendakoa da eta MAk galdetzen zuen ea zer egin behar zen elementu honekin. Sartzea onartu da: hitz elkarketako lehen osagai gisa erabiltzen da beti'.

afro-amerikar
1 adj./iz. Jatorri afrikarreko arraza beltzeko amerikarra. Kontatu dizute afro-amerikarrek latinoak gutxiesten dituztela. Mumia Abu Jamal AEBko ekintzaile, kazetari eta idazle afro-amerikarra.
2 adj. Gauzez mintzatuz, afro-amerikarrena, afro-amerikarrei dagokiena. Historia afro-amerikarra irakasten du.

Aztergaia: afro-amerikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh192 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

afro-amerikar 1, Genetika eta Osasuna (“Afro-amerikarrek, beren aldetik, arrisku altuagoa daukate zelula faltziformeen anemiarako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: afro-amerikar 6: H. Cano (“Afro-amerikarrek ostera, lurrerantz, sustraietarantz begira dantza egiten ditek”), Deabruaren hiztegia (“Afro-amerikarrek beren balioa indartzeko erabiltzen duten tresna”), Berria 2004-2006 (“Musika afro-amerikarra”, “Institutu afro-amerikarreko irakaslea”, etab.) // afroamerikar 30: J. Sarrionandia (“New Yorkeko afroamerikar gazte haluzinatuak”), I. Heras (“giza garapenaren indizea […] afroamerikarrentzat”), Berria 2004-2006 (“Gizonezko afroamerikarrak”, “Botoemaile afroamerikarrak”, etab.), I. Aranbarri (“Lautik hiru ez ziren ez Wayne, ez Mitchum, ez Martin, manumitugabeko afroamerikarrak baizik”); afro-europar: Berria 2004 (“Berak hura afro-europarra dela dio”); afro-euskaldun: Berria 2004 (“Bere lehen «abesti afro-euskalduna» egin du Mendibilek”); afroingeles 2: L. Egia (“Afroingelesok kasko gainean eramaten diagu gau eta egun”, “Hori afroingelesa dun, nigeriarra beharbada”); afrokaribear: L. Egia (“Aireportuan bezain galdurik sumatzen zuen bere burua afrokaribearren auzune hartan”); afro-kolonbiar: Berria 2004 (“Martxan afro-kolonbiarrak, nekazariak, sindikatuak eta hainbat taldek hartu zuten parte”); afro-kubatar (afro-kubar) 3: Berria 2004-2006 (adib.: “Musika afro-kubarra”, “Gai afro-kubatarren eta gizarte gaien inguruan”) // afrokubatar: Berria 2004 (“Musika afrokubatarraren ikur bat”); afro-kubanismo 2: Berria 2006 (adib.: “Afro-kubanismoa”). // ZTC: afro-asiar: Elhuyar (“Indoeuropar hizkuntzak batetik, Afro-asiar hizkuntzak bestetik eta Drabidar hizkuntzak hirugarrenik”). // Euskalterm: afro-asiar ("a. bloke", "a. konferentzia").

Hiztegietako informazioa

Zehazki eta Elhuyar: afroamerikar, afroasiar, afrokubatar.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

afro- hasiak ap. RAE: afroasiático, afronegrismo // ap. Zehazki: afroamerikar, afroasiar, afrokubatar // ap. ElhHizt: afroamerikar, afroasiar, afrokubatar // Ez ditugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (Larousse): afro-américain, afro-antillais, afro-asiatique, afro-cubain; en (Collins): Afro-American, Afro-Asian; it (S. Carbonell) eta de (Langenscheidts): Ez dugu aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa afro-amerikar forman, 178. arauak hala jasoa du eta.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

batera ikusi dira elkarketako lehen osagai gisa forma berezia izan dezaketen leku-adierazleak (cf. albano-x, anglo-x, arabo-x, austro-x, erruso-x, euro-x, fino-x, franko-x, galo-x, germano-x, greko-x, hispano-x, ibero-x, indo-x, israelo-x, italo-x, kantabro-x, latino-x, luso-x, mediterraneo-x, serbo-x, siro-x, sumero-x, turko-x, txino-x, uralo-x, eta astur-x, atlantiko-x, frantses-x, galaiko-x, judu-x, edo bizantziar-x, erromatar-x, errusiar-x, gipuzkoar-x, greziar-x, hispaniar-x), eta: a) marratxoz bereiziak aipatuko dira, grafia hori erabaki baitu Onomastika batzordeak [«... zera onetsi da: Marraz idaztea (anglo-saxoi, afro-amerikar, anglo-egiptoar), eta Euskaltzaindiak lotuta eman dituenak (indoeuropar eta serbokraziera) salbuespentzat hartzea»], nahiz Euskaltzaindiak bestelakorik erabaki dezakeen (marratxo eta guzti aipatu dira indo-x bezalakoak ere, koherentziak hala eskatzen duelakoan); b) aski ugariak dira honelako osatuak, eta erabili-hedatuak jasoko dira hiztegian, gainerakoak libretzat emanez (baina zerrendan aipatuz); c) horietako batzuk, jakina, «x-ren eta y-ren arteko» moduko sintagma libreen bidez ere adieraz daitezke; d) afro-x osaerakoetan, afro-amerikar, afro-asiar eta afro-kubatar jasoko dira hiztegian (baina ez dira jasoko afro-europar, afro-euskaldun, afro-ingeles, afro-karibear, afro-kolonbiar eta afro-kubanismo).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bikura (2015-06-26): Onomastika / exonomastikarentzat utziak.

afrodisiako
adj./iz. Sexu sena pizteko ahalmena duena. Gai afrodisiakoak. Ez dute afrodisiako behar handirik halere.

Aztergaia: afrodisiako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu corpus bietan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

afrodisiako : AB50 1; HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

fr: aphrodisiaque; it: afrodisíaco; ca: afrodisíac; en: aphrodisiac; de: Aphrodisiakum. // OfQuLF: qui stimule le désir sexuel || Aphrodite || déesse de la Beauté et de l'Amour dans la mythologie grecque.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Erdaretako formak

OfQuLF: qui stimule le désir sexuel || Aphrodite || déesse de la Beauté et de l'Amour dans la mythologie grecque.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

afrontu
1 iz. bizk. Euri eta haize erauntsia.
2 iz. Ipar. [Oharra: Euskaltzaindiak, afrontu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'laidoa' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. afruntu].
afruntu
iz. Batez ere Ipar. Laidoa. Ik. irain.

Aztergaia: afruntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

afrontu (+ ) 19 dira: IE 13 (EZ Man I, Ch, JesBih, CatLuz, Jaur 5, Bordel 2, Xa Odol, Balad), Zu 6 (Tt Arima 3, Xarlem, UskLiB, CatS); ik. OEH argitaratuko besteok ere: "Apostoluek trabajuak pasatzen zituztenean, eta injuriak, eta afrontuak errezebitzen zituztenean ziaze kontentureki" (Ber Tart), "Zegati geiago eskojidu gura izan eban kurutzeko eriotzea? #mdash#Zerren zeinbat afrontu geiagokoa zan"; "Porque cuanto era más ignominiosa" (Cap), "Giristino bat prest egon behar dela afruntu, pena eta nahigabe guzien sofritzera Jesu-Kristo gatik" (CatLav), "Manera, eta ispiritu berian besarkatu behar tiizi egiten derauzkiguten afrontiak" (AR), "Humiliatzen da, nonbre gabeko afrontuak, plenitu gabe, hitz bakhar bat egin gabe, sofritzerainokoan" (Brtc), "Nola behatu diozute mezprezioei, laidoei, afrontuei?" (Ib.), "Jainkoari afronturik handiena egin zinozoke, dudatzen bazindu haren miserikordiaz" (Ib.); affrontur Zu 1 (Tt Onsa: "promez emaiten drauzut (...) affrontur bat nizala giza gaixto bat nizala"); afronteria Zu 1 (Egiat: "Hetzaz sakolak hüsten dütienak ta hen falta egitez bethatzen gezütarien kapitaiña, ta zakü afronteriaz betherik denaz"); OEH argitaratuan, gainera: "Ez sinhets koki hori / afrunteriaz da betherik" (Abraham); afruntu (eta ) 43: G 3 (Etxde JJ); IE 35 (EZ 7, SP Imit, Gç 6, Ch 7, He Gudu 5, Gy 2, Elsb Fram 2, HU Zez, Lf Murtuts, Ardoy SFran, Mattin 2); ZuAm 5 (Tt Arima, Etch, Xarlem 2, CatLan); afruntatu IE 2: (SP Phil: "Gaizki erraitetasuna hastio duenak afruntatuko du bere burua, Gç: "Eta bihotz dibino baten afrutuz afruntatzea"); OEH argitaratuan beste hau jaso da: "Ororen burukoa / Alegera zaite: / Zu afrontatu gabe / Konsola naite", Satr: 'zureganatu gabe'); afrenta G 5 (Cb EG 4, Etxde JJ); afrentu IE 1 (Elsb Fram).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

afruntu IE 3 (D. Dufau 2, Gure Herria 1958).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

afrontu : HiztEn ("1 (Ipar.) Iraina, ofentsa, desegokitasuna. / 2. adb. (B) Kanpoan, sapairik gabe. / 3. iz. (B) Haize oso gogorra"); afruntu : DFrec 2; HiztEn ("ik. afrontu"); afruntatu : DFrec 1; ez ditugu aurkitu AB50 eta LurE/EskolaHE iturrietan.

Adiera bereko beste formen erabilerak

es 'afrenta, ultrajar' itzulitako besteak: laido : AB38 1; irain egin : AB38 1, iraindu : AB38 1.

Hiztegietako informazioa

Kontsultatu diren hiztegietan, Haize Garbia eta T-L LFB dira afrontu jaso dutenak; guztiek ematen dute laido, eta ia denek irain (ez dugu aurkitu ap. Euskalterm eta Casve FE). // HiruMila: afrenta: laido, irain, idoi, bidegabe, bidegabekeria, desohore, desondra; ultrajador: iraintzaile, laidoztatzaile, mesprezatzaile; ultrajante: laidagarri, iraingarri, laidozko / (acción ultrajante) ekintza laidagarria; ultrajar: (injuriar) iraindu, irain egin, laidotu, laidoztatu, desohoratu, laidetsi / (despreciar) mesprezatu, gutxietsi; ultraje: (acción y efecto de ultrajar): iseka, burla / (injuria, desprecio) irain, laido, idoi, desohore, mesprezu. // ElhHizt: afrenta: irain, laido; afrentador: iraintzaile, laidoztatzaile, laidotzaile; afrentar: iraindu, laidoztatu, laidotu; afrentosamente: laidoz; afrentoso: iraingarri, iraintsu, laidogarri, laidotsu; ultrajador: iraintzaile, laidoztatzaile; ultrajar: iraindu, laidotu, laidoztatu; ultrajante: laidogarri, iraingarri, laidozko; ultraje: irain, laido; // Aulestia: affront: laidokatu, laidoztatu, laidotu, iraindu; affront: laido (L, LN, Z, U), laidogarrikeria (L, LN, Z, U), lotsagaizto (B, G, U); kontrajarketa; outrage: irain, laido; outrageous: iraingarri, iraintzaile (G, L, U), lotsagarri (B, G, U); outrageosly: krudelki, lotsagarriro, ankerki, gogorkiro. // Euskalterm: afrenta: laido; ultrajante: laidespen(ezko), laido(zko); ultrajar: laidetsi, laidotu; ultraje: laido, laidespen. // Lur EG/CE: afrenta: irain, laido; afrentar: iraindu; ultrajar: iraindu, laidoztatu; ultraje: irain, laido; // Lur EF/FE: affront: iraindu, laido / (faire affront): iraindu; outrage: irain, laido; outrager: iraindu, laidoztatu. // Casve FE: affront: goitzarren, laido, nausa; (faire un affront) goitzarren egin, ondikatü, laidostatü; outrage: goitzarren, laido, hidoista, ogen; outrageant: laidogarri, goitzarren, egingarri; outrager: goitzarren egin, hidoistatü, laidostatü, ondikatü; outrageusement: goitzarrenez, laidoz; outrageux: goitzarren egile, laidozale. // Haize Garbia: affront: irain, laido, afruntu; outrage: laido, irain; outrageant: laidogarri, laidotsu, iraintsu, iraingarri; outrager: iraindu, laidoztatu, laidotu; outrageux: laidotsu; outrageusement: laidogarriki, laidotsuki; qui outrage: laidotzaile. // T-L LFB: affront: laido, afruntu, iroi, irau, irain; outrage: laido, irau; outrageant: laidogarri; outrager: laidostatu; outrageux: laidotsu; outrageusement: laidotsuki. // PMuj DCV: afrenta: (descrédito) izen txar, aipu txar, lotsa gaizto / (ofensa, injuria) irain, laido, itz-gaizto / (cosa afrentosa) lotsagarri, txarkeria, laidagarrikeria; afrentar: (injuriar, ultrajar) iraindu, laidoztatu, irain egin, laidoztu / (-se, avergonzarse) lotsatu, alketu, lotsa-gorritu, lotsa artu, alke izan, aalgetu, lotsa izan; afrentosamente: laidozki; afrentoso: (ignominioso) laidogarri, laidozko, laidotsu, lotsagarri, iraintsu, alkegarri; ultrajante: (injurioso, afrentoso) iraingarri, iraintsu, laidogarri, laidozko, laidotsu, iraintzaile; ultrajantemente: laidoz, laidozki, laidotsuki; ultrajar: (injuriar, afrentar, agraviar) iraindu, laidotu, laidoztatu, irain egin, laidoztu, laid-arazi / (despreciar) arbuiatu, oinperatu, erdeiñatu, urruñatu, gutxi-iritzi, urruindu, utsean euki; ultraje: (injuria, afrenta) irain, laido, itz-gaizto, bezkeria, idoi / (desprecio) arbuio, urruin, narga, destaiña, muzin, erdeiñu; Azkue Aurkibidea: afrenta: alkeizun, alkeri, irau, hiroi, iroi; afrenta ligera: mixkurteria; afrentar: laidetsi, laidoztatu, undikatu; afrentosamente: laidozki; afrentoso: laidogarri, laidozko; hecho ultrajante: hidoizta; ultrajar: laidarazi, laidatu; ultraje: goitzarren, idoi, hidoi, irain / irain egin.

Erdaretako formak

erdarazkoak (es afrenta, ultraje formen ordainak begiratu dira; cf. beste forma batzuen artean fr affront, it affronto, pt afronta, ca afront, en affront): fr (DLLF): afrenta: affront, outrage, (aguantar una afrenta) essuyer un affront, subir un outrage / déshonneur, opprobre; afrentar: faire affront à, outrager / humilier, offenser / rougir, avoir honte; ultrajador: qui outrage, vexateur (-trice); ultrajante: outrageant (-e); ultrajar: outrager; ultraje: outrage; it (L. Ambruzzi): afrenta: affronto, oltraggio, ingiuria, offesa, villanía, insulto / infamia, disonore, vergogna, onta, ignominia / V. agravio: offesa; afrentado: oltraggiato, offeso, svillaneggiato, ingiuriato, insultato / svergognato, infamato, disonorato; afrentador: oltraggiatore, -trice, insultatore (-trice); infamatore (-trice); afrentar: oltraggiare, insultare / svergognare, infamare, disonorare, vituperare / vergognarsi, arrossire, adontarsi; afrentosamente: oltraggiosamente / ignominiosamente; ultrajador: oltraggiatore, insultatore, ingiuriatore (-trice); ultrajante: oltraggiante, insultate; ultrajar: oltraggiare, insultare, ingiuriare, offèndere, vilipèndere, vituperare; ultraje: oltraggio, ingiuria, insulto, offesa, vilpendio, vituperio; ultrajisarar: oltraggiare; ultrajoso: oltraggioso, ingiurioso, offensivo; pt (Eurodiccionario): afrenta: afronta; ultrajar: ultrajar; ultraje: ultraje; ca (DCC): afront, ultratge, ultratjador, ultratjant, ultratjar, ultratjós (-osa); en (DEIL): afrenta: affront, insult / disgrace, shame; afrentador: insulting, affronting / offensive, offending / insulter, affronter / offender; afrentar: to insult, to affront / to offend / to disgrace, to dishonour, to shame / to humiliate / to be ashamed, to be embarrassed; afrentoso: insulting / offensive, offending / humiliating / disgraceful, shameful, outrageous, dishonourable; ultrajador: outrageous / insulting / offensive; ultrajante: outrageous / offensive; ultrajar: to outrage, to do outrage / to insult, to offend; ultraje: outrage / outrage, insult / offence; ultrajoso: outrageous / offensive; de (Slaby-Grossmann): afrenta: Schimpf, Schmach, Beschimpfung, Beleidigung, Schmähwort, Ehrverlust; afrentado: unverschänt, schamlos; afrentar: beleidigen, beschimpfen / erniedrigen, entehren; afrentarse: sich mit Schmach bedecken / sich schämen; afrentoso: schimplich, schmachvoll / schändlich, beschämend, ehrenrührig; ultrajante: beleidigend / ehrenrührig; ultrajador: Beleidiger, Schänder; ultrajamiento: Schmähung, Kränkung; ultrajar: schmähen, kränken / beschimpfen, (gröblich) beleidigen, vergewaltigen; ultraje: Beleidigung, Schimpf, Beschimpfung, Schmach; ultrajoso: schimpflich, schmählich, ehrenrührig.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. afrontu / LurE: - / ElhHizt: afrontu / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma berriagoa, bere euskalkian berritu-nagusitua

lehen adierakoa, Iparraldekoa, batez ere afrun- forman ageri da XX. mendean; Bizkaierazkoa, berriz, afron- omen da, baina ahoz da erabili-ezaguna, ez idatziz. Forma eta sarrera bakarra dagokiela uste du lantaldeak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 Batez ere Ipar. 'laidoa'. 2 Bizk. 'haizea eta euria batera'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "afrontu: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A105]: "eta afrontu. Adiera desberdinetarako jarriko nituzke: afruntu = ultraje / afrontu = tempestad, viento huracanado" (2001-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ez dakusat zergatik esangura bana duten bi hitz ezberdin hauek forma bakarraz eman behar diren. Ene ustez, tradizio bakoitzari kasu eginez, gaurko egoera eta esangurak errespetatu beharko genituzke: afruntu: Batez ere Ipar 'laidoa'. afrontu: Bizk. 'haizea eta euria batera'; zatoz etxera, kanpoan afrontu handia dago eta".

 - [E123]: "OEHko adibideak ikusita, afrontu erabili dute Bordelek, Xalbadorrek, Uskara Librian, Baratciartek... Beraz ez dakit hain argi dagoen XK-k proposatzen duen bereizketa. Nik Hiztegi Batuko lantaldearen proposamenari eutsiko nioke".

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): "Bi sarrera emango dira: afrontu 1 Bizk. 'euria eta haizea batera'; 2 * Ipar. e. afruntu. Eta afruntu Batez ere Ipar. 'laidoa'".

afusilatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, afusilatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fusilatu].

Aztergaia: afusilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H 2001-06-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori okerretara erabiltzen da sarritan, eta ez litzateke txarto etorriko 'afusilatu e. fusilatu' gogoratzea' (2001-04-25).

 - [E123]: 'konforme'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'afusilatu-ri buruzko oharra onartu da eta honela sartuko da: afusilatu* e. fusilatu'.

aga
iz. hist. Antzinateko Turkian, sultanaren gorteko buruzagia.

Aztergaia: aga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Hist.). Hau bezalako titulu-izenak, aski arrotzak izanik ere, usu jaso ohi dira erdal hiztegietan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Horrelakoak sartzen hasiz gero, modu sistematikoan egin behar litzateke. Gerta liteke, bestela, 'aga' baino ezagun eta erabiliagoak direnak hiztegian ez jasotzea ('bisir', 'khan', 'xah', 'iman', 'xaman', 'aiatolah', etab.). Lantaldeak interesa balu, Elhuyar prest legoke horrelakoen zerrenda proposatzeko. Kontuan izan horrelako izenak mailegu direla eta mailegatzerakoan grafia etxekotu ala ez, zalantza handiak izaten direla. Asko beste alfabeto batzuetakoak dira jatorriz, eta transkripzio-irizpideak argi izan behar ditugu; horretan lagungarri izan daitezke Elhuyarrek argitaratutako Munduko Pertsona Izenak lanak (berez izen berezien transkripzioa lantzen bada, izen arruntak transkribatzeko irizpideak finkatzeko ere lagungarri gerta daiteke)" (2001-01-23)

agabe
iz. Mexikoko landarea, sustraitik ateratzen diren hosto handi, luze, mamitsu eta arantzadunak dituena, zuntza ateratzeko edo tekila egiteko erabiltzen dena (Agave sp. ).

Aztergaia: agabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-05-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'konforme, baina gogoan izan 'ardo gorri nafarra''.

 - [E123]: 'zer esan nahi du ohargileak, bere lekuan sartzekoa dela 'ardo gorri nafarra'? Ez dut ongi ulertu oharra'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'besterik gabe, inolako adjektiborik gabe, ematea onartu da'.

agaramondar
iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, agaramondar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agaramontar].
agaramontar
iz./adj. XV. mendeko Nafarroako Erresuman, Joan II.aren alde eta beaumontarren aurka borrokatu zen leinukoa. Gaztelauek hiri garrantzitsuenetako agaramontarrak bahitu zituzten eta tropak Pirinioetara mugitu nafarrei aurre egiteko.

Aztergaia: agaramontar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

agramontes: Ardoy SFran; agramontestar: Izt C; beaumontestar: Izt C.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agramondar: Latxaga (“Agramondarrak eta Beamondarrak”), Aranzazu 1932 (“Agramont eta Beaumontar alderdietan banakaturik, eren Erri ederra ondatzeko zorian”); I. Zaldua (“Arbaso agramondarrengandik zetorrela, frantsesez hitz egiten zuela, Frantziaren mireslea zela, eta abar”); agramontes 4 (Etxde Begia 3 eta Amaiur: "agramuntes"); beaumondar 4 (Latxaga: "beamondar"; I. Zaldua 2; Aranzazu 1932: "beaumontar"); beaumontes 2 (Etxde Begia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agramondar: AB38 4, HiztEn-LurE; beaumondar: AB38 3, HiztEn, LurE (Agramondarrak eta beaumondarrak), Euskalterm 1; beamondar: AB38 1; beamontar: AB38 3, LurE // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agramondar: ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; agramontar: DRA ("Agramontés. Bereterretxe Agramontarra zen. Uarrain, Euzko-Gogoa, Mayo 1956,50"); beaumondar: ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

agata
iz. Silize kristaldu mota, bere edertasunagatik harribitxitzat erabiltzen dena. Agatazko apaingarriak.

Aztergaia: agata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. s.u. krisoprasa: "Apoc 21, 20 [...] IBk, BiblE agata".

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: agata 3: 1 ap. Ekaia (“Erdiko hutsuneak biribilak edo izar itxurakoak izan ohi dira eta hutsik gera daitezke edo agata eta kaltzedonioa bezalako mineralek azala edo hutsune osoa estal dezakete”), 2 ap. Geologia HE (“agata: Kuartzo kriptokristaltsuaren aldaera den kaltzedonia, kolore eta porositate desberdinetako zona zentrokideak dituena“, “Mineral ugariena da eta aldaera asko ditu, kaltzedonia, agata eta silexa besteak beste”); agata: BiblE (Ir 28,19; 39,12), Dv, Ur (ibid. — Vul achates); agat: Ker, Ol (ibid.); ik. Geologia HE paperezkoan: agata / en agate / es ágata / fr agate // agata: EPG 6.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agata (harribitxia)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Erdaretako formak

OfQuLF: pierre précieuse || Agate || fleuve de Sicile près duquel on trouva cette pierre.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak (Achates ibaia, Sizilia) eta Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

agenda
1 iz. Urteko egunak asteetan eta hilabeteetan banaturik dituen liburuxka modukoa, gogoan izan behar diren datuak eta eginkizunak idazteko erabiltzen dena; funtzio hori betetzen duen gailu edo programa elektronikoa. Ez zuen zenbakia buruz gogoratzen eta agendan begiratu behar izan zuen.
2 iz. Pertsona edo erakunde batek denbora jakin batean egin nahi dituen zereginen zerrenda. Etorkinen arazoa Europar Batasunaren agendan gai garrantzitsuenetakoa da.

Aztergaia: agenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB 3na ager.koak dira agenda (Kultura eta Turismo Saila) eta ajenda (J.M. Iturralde 2, Egin 1987-12-16).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agenda : HiztEn; Euskalterm 4; eta EEgunk.

Inguruko formen erabilerak

cf. zeregiñak (A. Zubikarai).

Hiztegietako informazioa

Bestetan: agenda : HiruMila; ElhHizt ("1agenda. 2gai-zerrenda; agenda"); ez dute eman Lur EG/CE; EF/FE hiztegiek.

Erdaretako formak

Erdara batzuetakoak: es: agenda; fr: agenda; ca: agenda; en: agenda; de: Taschen-, Notiz/buch // Terminkalender // Tagesordnung.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

onartzekoa da lantaldearen ustez, g/j grafia erabakitzea besteri dagokiola aitortuz.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K202]: "agenda. agente, agentzia: Premia handiko berbak. Grafia lehenbailehen erabaki beharko litzateke" (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "agenda, agente, agentzia: Ene iritziz, g behar da. Aski dugu azken urteotan Erabakia ikustea" (2001-04).

 - [E123]: "bai, nik ere hala uste dut".

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): "hitz hauek g-rekin ematea onartu da".

agente
1 iz. Pertsona, enpresa edo erakunde baten zerbitzura bitartekari edo ordezkari gisa lan egiten duen pertsona. Merkataritzako agentea zela azaldu zidan. Orain agente literariorik gabe geratuko dira berriz ere euskal idazleak.
2 iz. Gobernu baten zerbitzura lan egiten duen pertsona, hiritarren segurtasunaz eta legea betearazteaz arduratzen dena. FBIko hainbat agentek torturen inguruko lekukotasun gehiagoren berri eman dute. Etxe Zuriak eskatu zuen armaturiko agenteak eramateko, atzerritik AEBra zihoazen hegaldietan. Agente sekretu baten izena zabaltzea delitua da Estatu Batuetan (Ik. espioi).
3 iz. kim. Izaki bizidunetan edo gauzetan eraginen bat duen gaia. Hortzetako pastek dituzten agente urratzaileetako batzuk fosfatoak dira.

Aztergaia: agente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agenta IE 1 (F. Krutwig); agente 32, EB (A. Lasarte, A. Otxoa 4, Estatistika Zuzendaritza, E.J., Elhuyar, G. Etxeberria 2, HAEE, Hemen 1989 4, I. Lamarca, J. Butron, J.M.S. 2, K. Navarro 4, K. Santisteban, S. Garmendia, UZEI 2, X. Mendiguren B. 5); agentzia (hauetako batzuk -a gabeak) 36: G 1 (T. Izagirre) eta EB 35 (J. Azurmendi, J.J. Goenaga, K. Navarro 2, A. Loidi, F. Rodriguez, G. Calico 3, Casve Azken dilindan, X. Mendiguren Bereziartu, Deia 1987, Deia 1988, Egin 1979 4, Egin 1989, GAO, Hemen 1987 2, Kontsumitzailearen heziketa eskolan, Kultura eta Turismo Saila, Punto y Hora de Euskal Herria 1985, Zabal 1973, Zerbitzuan 1986, Zeruko Argia 1978 10); ajente 8: EB 5 (R. Etxezarreta), EgAs 3 (El Día 1933, Euzkadi'ko Agintzaritzaren Egunerokoa 1936, 2); ajentzia (hauetako batzuk -a gabeak) 11: B 2 (Gure Erria 1972) eta EB 9 (V. Huici, X. Gereño, T. Auzmendi, A. Valdes, Hazienda, Finantza eta Ogasun Saila, E.J. Euskara Zerbitzua 3, HABE 1988).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agente : DFrec 5, AB38 4, AB50 5; HiztEn-LurE; ElhHizt, HiruMila; Euskalterm 64 (eta agentetasun 1); agentzia : DFrec 32, AB38 4, AB50 27, HiztEn-LurE; Euskalterm 35; ElhHizt, HiruMila; Casve EF; ajente : DFrec 2, AB50 3; ajentzia : DFrec 13, AB50 8; ez dugu aurkitu PMuj DVC eta PMuj DCV hiztegietan.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

agente, (agentzialari)

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da maileguzko izenondo edo eratorria
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

onartzekoa, baina g/j erabakiz.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "eta agentzia: -g- proposatzen dugu" (2001-01-23)

agentzia
iz. Zerbitzu jakin batzuk ematen dituen enpresa. Bidaia agentziako egitaraua aldatuz, Powell aintzirara ekarri gaitu. Katalunian Zerga Agentzia bakarra ezartzearen alde daude. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia.

Aztergaia: agentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EEBS: agentzia: 24 ager. / ajentzia: 6 ager.)

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: agencia.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

onartzekoa, baina g/j erabakiz.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E299]: ik. Manuel M. Ruiz Urrestarazu-ren oharrak "g/j" txostenari (1994-10-17)

agerbide
1 iz. Adierazpena. Eusko muin hutsezko ikuskizun horrek, oraindik, paperean bederik, euskal agerbiderik ez izateak ez digu onik egiten.
2 iz. Seinalea. Gehiegizko apalkeria gehiegizko harrokeriaren agerbidea da.
3 iz. Adierazpidea. Hemen hurbiletik ezagutu dugu oinazea, herri honetan dituen agerbide guztietan.

Aztergaia: agerbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. agerpide / LurE: agerpide / ElhHizt: agerpide / EskolaHE: agerpide.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+b-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

agergarri
iz. Zerbait agertzen edo agerrarazten duen gauza. Gure bihotzeko saminaren agergarritzat. Oraina etorkizun dugun geroaren agergarri izan daitekeen aldetik. Apaltasuna da edertasunaren agergarririk hoberena.

Aztergaia: agergarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adibide bat erantsiko nioke, gure bihotzeko saminaren agergarritzat, horrelakoen erabilera bultzatu beharra dugulakoan' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'MAren iradokizuna ontzat eman da. Beraz, honako adibide honekin agertuko da sarrera hori: gure bihotzeko saminaren agergarritzat'.

ageri
adj. Ezkutua ez dena, nabaria. Anton. estali2 2. Leku ageria. Ene izterbegien, isilen edo agerien, eskuetatik salbatzeko. Baduela Deabruarekin hitzarmen ageririk edo estalirik. Gauza ageria eta nabaria da. Hitz ageriz esan.

Esaera zaharrak

Ilunpeko lana, egun-argiz ageri. Tximinoa gora igoago eta uzkia ageriago.

Aztergaia: ageri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ageri, agiri

Euskaltzaindiaren Arauak

ageri izond.: leku ageria

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

izond. "leku ageria"

Formen arteko bereizketa semantikoak

ageri: ad. nahiz izond.; agiri: iz.

ageri denez
adb. Dirudienez, antza denez. Ik. agidanez. Zilegi dela dirudi, gezur biribilik bota gabe nor bere opilari ikatza arrimatzen saiatzea; ageri denez, ordea, horrek ematen dizkigu lanak.

Aztergaia: ageri denez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AGERI DENEZ Por lo visto, al parecer. Ageri danez, ara nolako / eultzia dion erauntsi. "Por lo que se ve". Or Eus 174. Au, ageri danez, emakume baten alde ari da. Zait Sof 182. Ageri denez, alkarri hurbil ditugu Galesko Enda Ederra eta Euskal Herriko lamin-enda. Mde Pr 267. Zenbait euskaltzainek [...] euskal-ioskera bera gainazpikatu ta itzulipurdikatu nai lukete, ageri danez. EG 1956 (1-2), 115. Miren ez da, agiri denez, bete lezakeana. Txill Let 80. Ardauaren bustitasunak ez deutsu ba, agiri danez, larregizko kalte aundirik egiten. Erkiag BatB 12. Ageri denez, Likori, Gal utzi ta Rhin ibaiaren inguruetara ioan zan. Ibiñ Virgil 62. Zilegi dela dirudi, gezur biribilik bota gabe nor bere opilari ikatza arrimatzen saiatzea. Ageri denez, ordea, horrek ematen dizkigu lanak. MEIG VIII 36. (Con ablativo). Por lo que se desprende de. Baiña Bergilik, Unai-kantak-etatik ageri denez, ez zituen batere maite alako gudariak. Ibiñ Virgil 24.

adib.: ageri izan, ageri, ageriko 1 da ad. Ikusgai bihurtu, begi bistan azaldu, ezagun izan. Garbi ageri da horren bihotz ona. Honetan ageri da gure historiografiak hezur muinetaraino sarturik duen gaitza. Liburu horretan ere ageri da hitz hori. Orduan ageriko dira haien amarruak. Hiri larrienetarik behera, erdara ageri zaigu gero eta nagusiago. Tontor horretatik itsasoa ageri da. Kea den lekuan ageri da badela sua. Hire aurrerabidea ageri dadin guztien aurrean. Haren lanetan ageri denez. 2 du ad. Erakutsi; ikusgai, ezagun izan. Aukeratu diren zatiek batasun gutxi ageri dute. Ageri duzu ez zarela hemengoa.

Ez dugu aurkitu ageri denez forma.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ageri denez 48: Berria 10, Iñaki Iñurrieta 7, Patziku Perurena 5, Xabier Kintana 4, Asisko Frantzizko 3, Patziku Perurena 3, Xabier Amuriza 2, Isabel Arrigain 2, Koro Navarro 2, Urtzi Urrutikoetxea, Edorta Jimenez, Iban Zaldua, Txillardegi, Koldo Izagirre, Juan Martin Elexpuru, Juan Garzia, Pello Zabala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa, baina azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ageri sarreran (itxura denez, antza denez azpisarrerak bezala).

ageri izan, ageri, ageriko
1 da ad.-lok. Ikusgai bihurtu, begi bistan azaldu, ezagun izan. Garbi ageri da horren bihotz ona. Honetan ageri da gure historiografiak hezur muinetaraino sarturik duen gaitza. Liburu horretan ere ageri da hitz hori. Orduan ageriko dira haien amarruak. Hiri larrienetarik behera, erdara ageri zaigu gero eta nagusiago. Tontor horretatik itsasoa ageri da. Kea den lekuan ageri da badela sua. Hire aurrerabidea ageri dadin guztien aurrean. Haren lanetan ageri denez.
2 du ad.-lok. Erakutsi; ikusgai, ezagun izan. Aukeratu diren zatiek batasun gutxi ageri dute. Ageri duzu ez zarela hemengoa.

Aztergaia: ageri izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ageri izan, ageri, ageriko. da eta du ad.: garbi ageri da horren bihotz ona; ageri duzu ez zarela hemengoa

ageri-agerian
adb. agerian-en indargarria. Ez dago gorderik, ageri-agerian baizik. Batzuek ageri-agerian dauzkate ezaugarriak, beste batzuek ezkutuago. Poeren ipuinak erakusten digun teknika berberaz: ezkutatu nahi dena ageri-agerian jarriz.
agerian
adb. Begien aurrean, begi bistan, ikusteko moduan. Agerian, eta ez ezkutuan. Agerian eta guztiek ezagutzeko eran. Gobernari jauna, agerian dago egin behar dena. Azkenean ez da izango bekatu hain txikirik non Jaunak agerian jarriko ez duen.
Azpisarrerak

Aztergaia: agerian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

(ageri-)agerian {eduki, egon, jarri,...}

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "Eta agerian utzi ez?" (2001-04).

 - [E123]: "OEHko adibideei begiratu azkar bat emanda, uste dut agerian jarri dela batez ere 'ageri' dena. Baina nahi duzuen bezala".

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): "Agerian utzi gehitzeko eskaria ez da onartu".

agerigabe
adj. g. er. Ezkutukoa, agerian ez dagoena. Etsai agerien edo agerigabeen enboskadetatik salbatzeko.

Aztergaia: agerigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezkutukoa.

ageriki
adb. Era agerian, agerian. Bera ere bestara joan zen, ez ageriki, baina isilka bezala. Beheratua izateko duzun beldurrak erakusten du ageriki ez zarela egiazko umila. Gordeka hartzen ditu, ageriki har ez ditzakeenak.

Aztergaia: ageriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ageririk, ageriz.

Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'hitzari 'ageririk' edo 'ageriz' esanahiaz gainera 'ageri' ere gehitu beharko litzaioke, Nafarroako eremu zabal batean (Bortzerriak, Malerreka, Baztan, Ultzama, Goizueta,...) ematen zaiona. Hortaz, proposamena hau izanen litzateke: Ageriki 1 adlag. 'ageririk' edo 'ageriz' (erabakitzen dena). 2 Naf. 'ageri': ordua ailegatu eta ez ageriki' (2001-04-18).

 - [E123]: 'egokia izan daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'Eztabaida labur baten ondoren azpisarrera gisa agertzen diren ageririk eta ageriz kentzea erabaki da, beherago sarrera gisa ere ematen baitira. Beste aldaketarik ez gehiketarik ez da egingo'.

ageriko
adj. Agerian dagoena, agerian ikusten dena. Ik. jendaurreko; publiko. Politikarien ageriko bizitza. Ageriko olgetak debekatuta daude igande eta jai osoetan. Azaletik zuzenak ziren; hau da, gauza agerikoetan on irudia egiten zuten. Herri askotatik batzen dira plaza agerikoetara gizonak milaka. Ageriko zorrak. Ageriko kontu korrontea. Ageriko aurrezkia.

Aztergaia: ageriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ageriko, agiriko, herriko

Informazio osagarria
Forma osatua den arren, onartzekoa da

jendaurreko, publiko

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"politikarien ageriko bizitza"; "ageriko aurrezkia"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "eta agerizko: Bakarra edo adierak garbi bereizita" (2001-03)

agerira
adb. Argitara, begien aurrera. Agindu honetan galarazten zaigu, isilean edukitzeko esan digutena agerira ateratzea. Batzuetan azpikoa agerira ekarriz, eta besteetan agerikoa azpira eramanez.

Aztergaia: agerira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: agerira azaldu / agertu / atera / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

agerira atera, agerira ekarri gisako esapideetan erabilia.

ageririk
adb. Ipar. Ageriki. Jesu Kristoren fedeari lotsarik gabe eta ageririk jarraiki.

Aztergaia: ageririk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EuskHizt / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

ageriki.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "bi azpisarrerok, sarrera dira beheraxeago. Bietatik bat, jakina" (2001-03-28).

ageriz
adb. Ageriki. Herriak eman dezake baiezkoa, hitzez eta ageriz ez bada, egitez eta obraz behintzat.

Aztergaia: ageriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

ageriki,

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "bi azpisarrerok, sarrera dira beheraxeago. Bietatik bat, jakina" (2001-03-28).

agerizko
adj. Agerikoa.

Aztergaia: agerizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-04-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. ageriko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-zko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "2. mailan onartzekoa. 'ageriko' ez da nahikoa?" (2001-01-23)

agerkai
1 iz. g. er. Agiria. Uztailaren 26ko agerkaiak dioenez (...).
2 iz. g. er. Erakusgarria, froga. Zabaldu dezagun, bada, euskara Araba guztitik, hauxe delako gure abendaren agerkairik ageriena eta garbiena.

Aztergaia: agerkai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 agiria. 2 erakuskaria, froga.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "eta agerkari, agerki: Adierak banatu eta agerian jarri baturako" (2001-03)

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.