- Euskaltzaindiak 2021ean zendu zen Allande Socarros kazetari eta euskaltzain urgazlea omendu nahi izan du gaur Sarako Idazleen Biltzarrean. Honela, Euskararen erakunde publikoarekin eta Sü Azia elkartearekin batera, Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun liburua aurkeztu du eguerdi partean. Liburuak bi zati ditu: batetik, Allandek berrogei urtez idatzi zituen artikulu eta liburuetako idatz-zati hautatu zenbait biltzen ditu, eta bestetik, Allande ondo ezagutu zuten hamabi pertsonaren lekukotasunak eskaintzen ditu.
- Agerpenean izan dira Antton Curutcharri Euskararen erakunde publikoko zuzendaria, Marcel Bedaxagar Sü Azia elkarteko kidea eta Battittu Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria.
- Ekitaldi berean, Armanak Üskara edo Ziberouko Egunaria-ren bilduma osoaren digitalizazio-lanaren nondik norakoak eman ditu Aitor Maritxalar informatikari eta Akademiaren aholkulari teknikoak.
Iruzkin berria idatzi
- Aurten, 40. aldia beteko du Sarako Idazleen Biltzarrak, eta, urtero bezala, bertan izanen da Euskaltzaindia.
- Apirilaren 10ean, goizeko 12etan, Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun liburua aurkeztuko du Euskararen Akademiak. Ekitaldi berean, Armanak Üskara edo Ziberouko Egunaria-ren bilduma osoaren digitalizazio-lanaren nondik norakoak azalduko dira.
- Azkenik, Txomin Peillenek Euskaltzaindiarekin argitaraturiko lanak 10 eurotan eskainiko dira Akademiaren erakusmahaian.
- Maiatzaren 4an izanen da, Iruñeko Kondestablearen Jauregian, Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatua.
- Arlo honetako profesional, komunikabide eta adituek eginen dute gaur egun esparru honek dituen beharren gaineko gogoeta. Euskal Herritik kanpoko ereduak ezagutzeko aukera ere izanen da.
- Izen-ematea, maiatzaren 2a baino lehenago (esteka honetan, 948223471 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).
- Ikerketaren esparruan Olloibarko oikonimiaren azterketa nabarmendu daiteke eta sustapenean, berriz, Pirinioetako hizkuntzei buruzko erakusketa ibiltaria eta Juan José Urtasunen jaiotzaren urteurrenari buruzko jardunaldia.
- Euskaltzaindiak Gasteizko udaletxean egin du martxoko Osoko bilkura, eta Akademiak aintzatetsi nahi izan du Gorka Urtaran hiriko alkateak urteetan euskararen eta euskal kulturaren alde eginiko lan arduratsua. Horrela, Osoko bilkura amaitu ostean, Euskaltzaindiaren ikurra jaso du Urtaranek Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Gorka Urtaranek ardura handia erakutsi du euskara eta euskal kulturarekin, eta, horrekin batera, sentsibilitatea eta konpromisoa. Azken urteotan, bidelagun leiala izan du Euskaltzaindiak Gasteizko udaletxean, eta hori ere eskertu nahi izan diogu”.