- Hauek dira saridunak: Maddi Aiestaran, Iñigo Otaegi eta Jon Basauri, Ainhoa Leyaristi, Audrey Serrano, Endika Uriarte, Alazne Fernández de Muniain, Oier Urreizti eta Mikel Pérez.
- Gradu- eta master-amaierako lanen saridunek 1.500 euro jasoko dituzte eta proiektuak garatzeko bost hilabeteko tartea izango dute.
- Ikerketa-lan monografikoaren saridunak 3.000 euro jasoko ditu eta 2024ko otsailaren 29ra bitarteko epealdia izango du ikerketa-lana entregatzeko.
Irakurri gehiago: Euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu Euskaltzaindiak Iruzkin berria idatzi
- Egoitza bisitatu eta Akademiaren egitura eta zereginak ezagutzeko aukera izan dute, Andres Urrutia euskaltzainburuaren eta Erramun Osa idazkariordearen eskutik.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Gure bi hizkuntza eta kulturen inguruan ditugun kezkak partekatu ditugu flandestarrekin, gaurko gizartearen adierazle egokiak izan daitezen bi-biak”.
- Hala eskatu zion Akademiak Espainiako presidenteari, maiatzaren 4an bidalitako gutun baten bidez.
- Gutuna osorik, HEMEN
- Euskaltzaindiaren aburuz, Euskal Filologiari aitorpen zientifikoa eta ikusgarritasuna eman behar zaizkio nazioan eta nazioartean; eta beste horrenbeste Katalan Filologiari eta Galegozko filologiari.
- 2022ko Resurrección María Azkue Literatura sariak banatu ziren pasa den ostiralean Euskaltzaindiaren egoitzan. Ekitaldian, saridunekin batera, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Koldo Bilbao BBKren Kultura arloko arduradunak parte hartu zuten.
- Ekitaldiaren laburpen-bideoa hemen ikus daiteke: https://labur.eus/9Ytig
- Guztira 463 lan aurkeztu dira aldi honetan, eta epaimahaikideek idatzien heldutasuna eta kontakizunen bizitasuna nabarmendu dute.
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Noa Martínez -narrazioan- eta Leire García de Vicuña -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Nahia Iturbe izan da irabazlea narrazioan eta Iraide Mitxelena poesian.
- Aurten ere, Oiartzungo Haurtzaro ikastola izan da lanik gehien aurkeztu duen ikastetxea, eta sari berezia jaso du horregatik.
- ‘Streaming’ plataformetan euskarak izan beharko lukeen tokiaz (laburpen-bideoa)
- Euskarazko 'streaming' plataforma sendo baten beharra aldarrikatu dute Iruñean
- Euskaltzaindiak 2022ko R.M Azkue Literatura Sariak banatuko ditu ostiralean
- Lurraldeak, hizkuntzak, literaturak eta kulturak aztergai Baionan