- Euskaltzaindiak argitalpen berria plazaratu du, hain zuzen ere, Donostia, euskara, eta Europako hizkuntzak perspektiba soziohistorikoan izeneko ikerlana. Mikel Zalbide euskaltzain osoak eta Lionel Joly Euskaltzaindiaren teknikariak koordinatu dute ikersaio mardula, “Euskararen Historia Soziala” (EHS) egitasmoaren barruan.
- Liburuan, Donostiako azken 250 urteetako bilakaera soziolinguistikoa aztertu dute zenbait adituk.
Irakurri gehiago: “Donostiako giro euskaldunean, eleaniztun andana jasotzen da historian zehar, Europako giro... Iruzkin berria idatzi
- 2022ko irailaren 30ean izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso eta gaur irakurri du Sarrera-hitzaldia Altsasun, jaioterrian.
- Maitasunaren botanika izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak izan ditu gogoan Castillo Suárezek. Euskal poesia garaikidetik hainbat liburu eta egile hautatu ditu, eragina izan dutenak berarengan eta bere idazkietan. Hitzaldian zehar Jose Luis Otamendi, Harkaitz Cano, Jon Gerediaga, Igor Estankona, Rikardo Arregi Díaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Amaia Lasa eta Bernardo Atxagaren poemak hautatu ditu, bere bizipen pertsonalekin eta landareekin kateatu dituenak.
- 2022ko irailaren 30ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Castillo Suárez eta heldu den uztailaren 1ean irakurriko du Sarrera-hitzaldia Altsasun, sorterrian. Miren Agur Meabek emanen dio erantzuna.
- Euskaltzaindiak Osoko bilkura eginen du 10etan, Altsasuko udaletxean, eta harrera ekitaldia 12etan hasiko da Iortia kulturgunean.
- Bere bizitzan eragina izan duten poema liburuekin zein bere gogoeta, kontraesan eta olerkiekin 15 belarkiz osatutako hitzaldia emanen du euskaltzain nafarrak.
- Datozen asteetan, Tourra izango da hizpide gurean. Horren harira, lexiko bat prestatu dugu, Euskaltzaindiaren Hiztegitik txirrindularitzarekin lotura duten sarrera batzuk hautatuta.
- Lexikoa osorik ikusteko, sakatu hemen.
- Aurreikusitako aurrekontua 63.000 eurokoa da, eta, gehienbat, hiriko toponimiaren azterketarekin lotutako lanetan inbertituko da.
- (Argazkian, Elena Martínez de Madina, euskaltzain urgazlea eta 'Gasteizko Toponimia' egitasmoaren teknikaria).