- Orotariko Euskal Hiztegiaren (OEH) 12. argitaraldia egin du Euskararen Akademiak. Bertan, 52 sarrera eta 153 azpisarrera berri eta TEI (Text Encoding Initiative) delako testu-kodeketaren arabera egituratutako 38.905 adibide berri agertzen dira.
- Azkenik, Pomier deitu den 3.443 sarreradun euskara-gaztelania hiztegia, ustez 1.740 ingurukoa eta oraintsu arte argitaragabea, arakatu eta osorik sartu da.
Irakurri gehiago: ‘Orotariko Euskal Hiztegia’ eguneratu du Euskaltzaindiak Iruzkin berria idatzi
- Gaur, Euskaltzaindiaren egoitzan egin den Osoko bilkuran aurkeztu da hautagaiaren izena. Horrela, irailaren 29ko Osoko bilkuran jakingo da Patxi Goenaga euskaltzain emerituaren lekua hartuko duen ala ez.
- Mundu akademikoetan erabiltzen den estandarretara egokitutako Open Journal System (OJS) egituran txertaturik, https://euskera-ikerketa.euskaltzaindia.eus/ helbidean kontsultatu ahalko da aldizkariari buruzko informazio oro.
- Hainbat formatutan irakurtzeko aukera, egilearen gainontzeko artikuluetarako sarbidea eta aipuak egiteko modu ezberdinak dira irakurlearendako erabilgarritasun berriak, betiere aldizkariaren sarbide ireki eta doakoari eutsita.
- Aldizkari berritu honekin, ikerlariei artikuluak euskaraz argitaratzeko deia egin nahi die Akademiak. Ikerketa artikuluak, dokumentuak eta txostenak edo liburuen iruzkinak aurkezteko arauak hemen kontsultatu daitezke.
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak eta 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan (295 sarrera eta 351 azpisarrera); era berean, 1.130 forma moldatu edo findu ditu (938 sarrera eta 192 azpisarrera).
- Azken eguneraketa honetan gehitu diren sarrera eta azpisarrera batzuk: joño, kieto, gutasun, nabarrismo, pupa, zurgai, mikromatxismo, euskara gaizto, dudan egon, egia berdadero, pott eman, pott egin, ostia txar, negar-marraska, kokorreraino, liburu elektroniko, indukziozko, afariketan...
- Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna): “Forma berriak landu dira, bai, baina lehendik barruan zegoen informazioari ikusgarritasuna eman zaio eguneratze honetan: sarrerak berrantolatu ditugu, ezkutuan gera zitekeen informazioa bistaratu... Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen tratamendua, egungo errealitatea...”.
- Aldaketa guztiak HEMEN
- Pasa den larunbatean, Castillo Suárez idazle nafarrak Sarrera-hitzaldia irakurri zuen Altsasun, Akademiaren barne-arauek agintzen duten moduan. Euskaltzaindiak 2022an izendatu zuen euskaltzain oso, eta, ohikoa denez, izendapenarekin batera Sarrera-hitzaldia egitea dagokie euskaltzainei.
- Ekitaldiaren laburpen-bideoa, HEMEN
- “Donostiako giro euskaldunean, eleaniztun andana jasotzen da historian zehar, Europako giro kulturalari lotuta”
- Poesia garaikidea protagonista Altsasun Castillo Suárez euskaltzainaren Sarrera-hitzaldian
- Castillo Suárez euskaltzain osoak ‘Maitasunaren botanika’ izeneko poesia garaikidearen antologia pertsonala irakurriko du Sarrera-hitzaldian
- Tourra 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'n