- Ostiralean, hilaren 15ean, Aurelia Arkotxa euskaltzain osoak eta Philippe Chareyre hizkuntzalariak euskaraz argitaratutako lehen liburuaren gakoak aztertuko dituzte. Aldibereko itzulpena eskainiko da.
- Euskaltzaindiak Euskal Kultur Erakundearekin, Hergarai bizi elkartearekin eta Naziogintza Taldearekin elkarlanean antolaturiko solasaldia 18:00etan izanen da.
- Datorren asteburuan, Bernat Etxepareren omenez iraganen den egitarau zabalago baten barruan antolatu da ekimen hau.
Irakurri gehiago: Etxepareren 'Linguae vasconum primitiae' (1545) aztergai Duzunaritze-Sarasketako Etxartian Iruzkin berria idatzi
- Pinochetek estatu-kolpea eman zuenetik 50 urte bete diren honetan, gomendio batzuk gogora ekarri nahi ditugu.
- Bosgarren argitaraldia kalean da irail honetaz geroztik, eta Euskal Herriko liburu-dendetan zein Euskaltzaindiaren webgunean eskuratu daiteke.
- 1. ediziotik 5. ediziora, edizioz edizio eginiko aldaketak ere ikusgai daude PDF batean, Euskaltzaindiaren webgunean.
- "Bizitzan zehar, nork bere maisuak izaten ditu, eta haiengandik hainbat kontu ikasten ditu. Gehienak, formazioaren ikasgeletan ezagutuak izaten dira baina badira osterantzekoak ere, ikasgelatik kanpo eta irakurketen nahiz ekimenen bidez ezagutzeko parada ematen dutenak. Tankera horretakoa ikusten nuen nik Joseba Intxausti aspaldiko adiskidea. Jakin aldizkarian edota UZEI elkartean berarekin aritzeko abagune apartekoa izan nuen. Euskal Kulturaren Fundazioan ere hurbiletik ezagutu nuen. Orobat, hamaikatxo euskal ekimenetan, eten eta nekerik gabe. Beti euskara batua sustatzen Akademiaren bitartez eta ekimen berritzaileak ekartzen euskararen esparrura (...)".
(Andres Urrutiaren artikulua)
- Euskaltzaindiaren Hiztegiari buruzko 4 tutorial argitaratuko dira ondorengo asteetan Akademiaren Youtubeko atarian. Honako hau da lehena.
- Tutorialen helburua Euskaltzaindiaren Hiztegiari probetxua ateratzen ikastea da. Hiztegira jotzen dugunean, hitz baten esanahia zein den jakitearekin konformatzen gara, baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak askoz informazio aberatsagoa eskaintzen du.
- Tutoriala-1 hemen: https://labur.eus/TystD
- Ikasturtea eta urte politikoa
- Joakin Lizarraga Elkanokoaren lexikoaren azterketari buruzko hitzaldiak antolatu ditu Euskaltzaindiak, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean
- Joseba Intxausti Errekondo historialari euskaltzalea zendu da
- Andres Urrutia: "EUSKERA IKERKETA ALDIZKARIAren helburuetako bat euskara prestigiatzea da"