- Euskaltzaindiak bi hitzaldi antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
- Urriaren 24an, ahoz aho transmititu diren Ameriketako bertso eta kantuak aztertuko ditu Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak; urriaren 31n, Kepa Altonaga euskaltzain urgazleak euskal idazle bizkaitar batzuez hitz egingo du Euskal idazleak 1914an: Zornotzako bazkaltiarrak berbaldian.
- Hitzaldiak Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira (Plaza Barria 15, Bilbo), 19:00etan.
- Izena emateko (leku-kopuru mugatua): Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 944158155
Irakurri gehiago: Jabier Kaltzakorta eta Kepa Altonagaren hitzaldiak, Ondarearen Europako Jardunaldietan Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak poesiari lotutako jaialdia antolatu du Lekeition, Udalaren babesarekin. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izan da IRAILEKOAK, eta jaialdiaren bitartez euskal poeten lana gizarteratu nahi izan da, bai hitzaldien bidez, bai irakurraldien eta errezitaldien bidez. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartu dute. Horren haritik, katalanez idatzitako poesia garaikideko bi ahots esanguratsu izan dira Lekeition: Antònia Vicens eta Mireia Calafell.
- Laburpen-bideoa, hemen: https://labur.eus/mjqK8
- Gainera, lege-definizioak ematen dira arlo berezituetako terminologia zedarritzeko, eta horrek, herritarren hizkuntza-eskubideei eragiten dien neurrian, lekua izan du oraingo argitaraldian.
- Hizkuntza-zuzenbidearen aurreko argitaraldian, 786 testu jaso ziren eta laugarren argitaraldi honek, berriz, 1.051 testu eskaintzen ditu.
- 2023ko uztailaren 31ra arte argitaratutako lege-testuak jaso dira argitaraldi elektroniko berri honetan. Besteak beste, bildumak FAO erakundearen testuak bildu ditu lehendabiziko aldiz.
- Euskaltzaindiaren Hiztegiari buruzko 4 tutorial ondu ditu Euskararen Akademiak eta bere Youtubeko atarian eskegi ditu. Honako hau da laugarrena eta azkena.
- Tutorialen helburua Euskaltzaindiaren Hiztegiari probetxua ateratzen ikastea da. Hiztegira jotzen dugunean, hitz baten esanahia zein den jakitearekin konformatzen gara, baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak askoz informazio aberatsagoa eskaintzen du.
- Tutoriala-4 hemen: https://labur.eus/gcjrI
- Nabarmentzekoak dira itzultzaile bezala Jose Mari Rementeriak eginiko lanak, bereziki Elizen Arteko Biblia egitasmo erraldoian. Hileta-elizkizuna bihar izango da, 19etan, Ondarroako parrokian (Artabide, 43). Hilbeila Lea-Artibai beilatokian izango da (Gardotza, Berriatua), bihar, 11etatik 13etara eta arratsaldez 16etatik 18etara.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Rementeria langile nekaezina izan da euskarazko testuak bilatzen eta argitaratzen. Euskaltzale sutsua, ondare ederra utzi diguna".
- Xabier Mendiguren Bereziartu idazle, itzultzaile eta ohorezko euskaltzaina zendu da
- Euskal poesia garaikidearen kartografia egin du Iratxe Retolazak IRAILEKOAK poesia-jaialdian
- Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
- Euskaltzaindiaren bisita Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolara (laburpen-bideoa)