- Familiak jakinarazi duenez, ostiralean hil zen, Kanboko Annie enia osasun zentroan, 88 urte zituela.
- Mixel Oronozen aldeko hileta elizkizunak irailaren 27an, asteazkenez, egin ziren Baigorriko elizan.
- Pantxoa Etchegoin (euskaltzain urgazlea): "Ekimen berrien bultzatzaile nekaezina izan zen Oronoz".
(Argazkia: Bob Edme)
Irakurri gehiago: Mixel Oronoz ohorezko euskaltzaina hil da Iruzkin berria idatzi
- Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak bi hamarkada baino gehiago daramatzate elkarlanean, hain zuzen, hirian euskararen erabilera normalizatzeko eta zabaltzeko lanean.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskaltzaindiak euskararen ikerketa eta sustapena ditu helburu, eta helburu horiek betetzeko tresna eraginkorra da aspalditik datorren elkarlan hau. Kasu honetan, Bilboko egunerokotasunean euskara aitzinatzeko baliatuko dugu hitzarmen hau, esaterako, kulturaren bidez euskara atsegingarri egiteko gizartearen aurrean".
- Atzo, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak Arruazuko (Nafarroa) udaletxean egin zuen iraileko batzarra. Ostean, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak hartzen dituen 14 herrietako ordezkariak hurbildu ziren bertara. Baita ere Jose Mari Satrustegi euskaltzainaren senideak. "Arruazuko semea gure aita pontekoa izan zen, euskaltzale porrokatua eta eragile handia", esan zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak harrera-ekitaldian.
- Ondoren, Andres Urrutiak eta Sagrario Aleman Akademiaren Nafarroako ordezkariak liburuak banatu zituzten udal ezberdinen ordezkarien artean. Euskaltzaindiak ere jaso zituen opariak: batetik, Arruazuko Idiazabal gazta ospetsua; eta, bestetik, kaiku erraldoi bat, Sakanako euskaraz idatzitako esaldi batekin apaindua.
- Aurten ere Nafarroa Oinez jaialdiarekin bat egin du Euskaltzaindiak eta Andra Mari Ikastolara egin du bisita.
Goizeko 10:00etan hasita, Akademiaren Zuzendaritzak lan saioa egin du Arruazuko udaletxean. Ondoren, ikastola osatzen duten hamalau herrietako alkateak joan dira Arruazuraino eta, ongi etorri ofiziala egiteaz gain, opari trukea egon da.
12:30ean euskaltzainak Etxarri Aranatzeraino joan dira, ikastola ezagutu eta ikasleekin aritzeko. Taldeka antolaturik, LH eta DBHko ikasleei egin diete bisita, eta elkarrizketa politak sortu dira txikienen naturaltasuna eta nagusien zorroztasuna kontrajarriz.
Arratsaldean, egunari amaiera emateko Dorleta Kortazar idazleak, familia guztiendako Istorio bat opari haur literaturaren inguruko hitzaldia eman du Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean.
- Karabakh Garaia da eskualde hori izendatzeko Euskaltzaindiak arautu duen forma, ez Nagorno-Karabaj, ez Nagorno Karabakh.
- Eskualde hori dagoen herrialdearen euskal izena Azerbaijan da (ez Azerbaian, ez Azerbayan). Bide beretik, bertako herritarrak azerbaijandarrak dira.
- Etxarri Aranazko ikastolako ikasleekin topaketa eta herritarrendako jarduera osagarria prestatu ditu Euskaltzaindiak, Nafarroa Oinez egitasmoarekin elkarlanean
- XXI. mendeko euskal poesiak oraingoz eman duena aztertuko da IRAILEKOAK egitasmoak
- Zinema 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'n
- Euskaltzaindiaren webgunearen hizkuntza-baliabideak azaltzeko ikastaroa Baionan