Arruazun, Jose Mari Satrustegi gogoan
- Atzo, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak Arruazuko (Nafarroa) udaletxean egin zuen iraileko batzarra. Ostean, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak hartzen dituen 14 herrietako ordezkariak hurbildu ziren bertara. Baita ere Jose Mari Satrustegi euskaltzainaren senideak. "Arruazuko semea gure aita pontekoa izan zen, euskaltzale porrokatua eta eragile handia", esan zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak harrera-ekitaldian.
- Ondoren, Andres Urrutiak eta Sagrario Aleman Akademiaren Nafarroako ordezkariak liburuak banatu zituzten udal ezberdinen ordezkarien artean. Euskaltzaindiak ere jaso zituen opariak: batetik, Arruazuko Idiazabal gazta ospetsua; eta, bestetik, kaiku erraldoi bat, Sakanako euskaraz idatzitako esaldi batekin apaindua.
Idatzi iruzkina