Euskaltzaindia Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolan izan da
- Aurten ere Nafarroa Oinez jaialdiarekin bat egin du Euskaltzaindiak eta Andra Mari Ikastolara egin du bisita.
Goizeko 10:00etan hasita, Akademiaren Zuzendaritzak lan saioa egin du Arruazuko udaletxean. Ondoren, ikastola osatzen duten hamalau herrietako alkateak joan dira Arruazuraino eta, ongi etorri ofiziala egiteaz gain, opari trukea egon da.
12:30ean euskaltzainak Etxarri Aranatzeraino joan dira, ikastola ezagutu eta ikasleekin aritzeko. Taldeka antolaturik, LH eta DBHko ikasleei egin diete bisita, eta elkarrizketa politak sortu dira txikienen naturaltasuna eta nagusien zorroztasuna kontrajarriz.
Arratsaldean, egunari amaiera emateko Dorleta Kortazar idazleak, familia guztiendako Istorio bat opari haur literaturaren inguruko hitzaldia eman du Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean.
Idatzi iruzkina