Paperezko bertsioaren lehen argitaraldia 2018ko urrian izan eta urteotan harrera ezin hobea jaso duen Euskara Batuaren Eskuliburuaren 5. argitaraldia kalean da irail honetaz geroztik. Orain hurrengo argitaraldiarekin konparatuta, ukitu txiki batzuk egin zaizkio: a) Atzemandako errata txiki batzuk zuzendu dira; b) Euskaltzaindiaren erabaki berriek ─batez ere Euskaltzaindiaren Hiztegikoek─ eragindako aldaketak eguneratu dira; c) Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen Euskararen Gramatikarekin (2021) koherentzia gorde beharrak eragindako doitzeak egin dira. Paperezko 5. edizio honetako aldaketa horiek EBE digitalean ere jasorik daude dagoeneko.
1. ediziotik 5. ediziora, edizioz edizio eginiko aldaketak.
Jakingarria da, bestalde, paperezko bertsioetan 1.etik 5. ediziora edizioz edizio egin diren aldaketa guztiak PDF batean jaso direla eta Euskaltzaindiaren webgunean daudela ikusgai (EBE/Kontsultak/Edizioz edizioko aldaketak). Edizioz edizioko aldaketa horiek ikuskatu eta baliatzeko, irakurleak bere paperezko edizioa noizkoa den jakin behar du lehenik, eta ordutik gerora eginiko aldaketak hartu kontuan.