- Bozka hitzak ‘bozkatzea’ edo ‘bozketa’ esan nahi du.
Irakurri gehiago: 'Boz' eta 'bozka' bi hitz dira Iruzkin berria idatzi
- "Maiatzaren 4an, euskarazko streaming plataforma batek nolakoa izan beharko lukeen irudikatu zuten, Iruñean, ikus-entzunezkoen alorreko adituek, Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioak elkarlanean antolaturiko jardunaldi batean. Bertan, plataforma sendo baten beharra aldarrikatu zuten guztiek: euskarazko ekoizpenak zein nazioarteko eduki arrakastatsuak euskaraz ikusteko aukera emango duena eta “euskal komunitatearentzat erreferente bihurtuko dena”. Horretarako, Europako araudia eta Espainiako legeria aztertu zituzten, Kataluniako eredua ezagutzeko parada izan zen, eta aurrerantzean eman beharreko pausuez aritu ziren hizlariak (...).
(Izaskun Ibarraren kronika)
- Akademiaren egoitza bisitatu zuten asteazkenean, eta erakundearen egitura eta zereginak ezagutzeko aukera izan zuten, Andres Urrutia euskaltzainburuaren eta Erramun Osa idazkariordearen eskutik.
- Bideoa hemen: https://labur.eus/4n15H
- José Antonio Pascual hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina honoris causa doktore izendatu dute Bartzelonako Unibertsitatean. Atzo izan zen ekitaldia, eta José Enrique Gargallo filologo eta hizkuntzalaria izan zen Pascualen aitabitxia.
- Filologia Erromanikoko doktorea da José Antonio Pascual, Salamancako Unibertsitateko eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakaslea eta Real Academia Españolako kidea. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2021eko azaroaren 26an.
(Argazkian, ezkerretik eskuinera: Joan A. Argenter (IEC); Manuel González euskaltzain urgazlea (RAG); José Antonio Pascual ohorezko euskaltzaina (RAE), Joan Veny (IEC); eta Joan Martí i Castell ohorezko euskaltzaina eta IECko kidea).
- Haren babesean, Arku Atlantikoan diren hiztun-elkarte txikiak ezagutarazteko, beraien arteko harremanak sendotzeko, hizkuntza eta kulturen inguruabarrean, egitasmoak partekatzeko, ikerketa indartzeko eta ezagutzaren transferentzian lankidetzan jarduteko aukera balia dadila galdegin du.
- Eremu horretan, besteak beste, galizieraz, asturieraz, euskaraz, okzitanieraz edo bretoieraz hitz egiten duten milaka pertsona bizi dira eta hiztun-elkarte horiek hainbat errealitate dituzte, ezagutzaren, biziberritzearen eta aitortzaren ikusmoldetik.
- Euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu Euskaltzaindiak
- Bruselako flandestar komunitatearen erakunde-ordezkariak Euskaltzaindiaren egoitzan izan dira
- Euskaltzaindiak Pedro Sánchez Espainiako presidenteari eskatu dio ‘Euskal Filologia’ berariazko jakintza-arlotzat manten dezala
- 2022ko R.M. Azkue Literatura sariak emateko ekitaldia (laburpen-bideoa)