- 2022ko otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra, eta gaur sarrera-hitzaldia irakurri du sorterrian. Euskara eta literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak omendu nahi izan ditu irakurraldian: herriko basilikan eginiko lehen irakurketak, Labayru, Xabier Kintana, Eusebio Erkiaga... Ostean, kresalez blaituta dagoen bere ibilbide poetikoa aletu du.
- Azkenik, euskaltzain berriak karguaren zina egin du: “Euskaltzaindiaren xede eta helburuei eta euskaltzain izateari dagozkien eginkizunak zintzo eta leialki beteko ditudala neure hitza ematen dut”.
Irakurri gehiago: Miren Agur Meabek euskara eta euskal literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak gogoratu ditu... Iruzkin berria idatzi
- 2022ko otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra, eta larunbat honetan, apirilak 22 dituela, sarrera-hitzaldia irakurriko du sorterrian. Castillo Suárez euskaltzain osoak erantzungo dio.
- Euskaltzaindiak Osoko bilkura egingo du 10etan, Lekeitioko udaletxean, eta harrera-ekitaldia 12etan hasiko da.
- Martxoaren 24an, Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak 'Batasunaren bidean' egitasmoa antolatu zuten, euskara batuari gorazarre egiteko: 7.000 haur eta irakaslek giza kate erraldoia osatu zuten, Errenteria eta Donostia modu ikusgarrian lotuz.
- 2019ko uztailean, Mendeurrenaren barruan antolatutako Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara jardunaldiak emandakoa biltzen du liburu honek. Euskaltzaindiak Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin batera publikatu du argitalpena.
- Liburua eskuratzeko egin klik HEMEN
- Euskaltzaindiak 2021ean zendu zen Allande Socarros kazetari eta euskaltzain urgazlea omendu nahi izan du Sarako Idazleen Biltzarrean. Honela, Euskararen erakunde publikoarekin eta Sü Azia elkartearekin batera, Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun liburua aurkeztu zuen atzo. Agerpenean izan ziren Antton Curutcharry Euskararen erakunde publikoko zuzendaria, Marcel Bedaxagar Sü Azia elkarteko kidea eta Battittu Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria.