- 400 lagunetik gora bildu ditu Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren bosgarren aldiak. Lau ostegunetan egin da (otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an), eta guztira 9 ekitaldi eskaini dira: sei antzezpen, solasaldi taularatu bat, irakurraldi dramatizatu bat eta Ganbila bildumaren aurkezpena.
- Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta, urtero lez, Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, hain zuzen, Cafe Bar Bilbao eta BIRA Kulturgunearekin batera.
- Bideoa ikusteko sakatu HEMEN
Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin.
- 800 euroko laguntza gidoiari + beste 1.200 euro antzezlana 2024ko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatzen bada.
- Helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduta.
- Oinarri-arauak HEMEN
- Pasa den ostiralean, arrakasta izugarria lortu zuen Batasunaren bidean egitasmoak: 7.000 lagunek osatutako giza kateak Errenteria, Pasaia eta Donostia lotu zituen euskara batuari gorazarre egiteko.
- Egun seinalatua baliatu zuten euskaltzainek Orereta ikastolara hurbiltzeko. Bertan izan ziren Sagrario Aleman, Adolfo Arejita, Xabier Kintana, Erramun Osa, Miriam Urkia eta Andres Urrutia, ordu betez ikasle eta irakasleekin solastatu zirela, gaztetxoen galderak erantzun eta haien jakin-mina asetzeko ahaleginetan.
- Pasa den ostiralean, Baionako unibertsitatean aurkeztu zen XXI. mendeko Euskararen Gramatika. Bertan izan ziren Miren Azkarate euskaltzain osoa, Jean-Baptiste Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria, eta Jon Casenave euskaltzain urgazlea.
- Euskaltzaindiak 2021eko abenduan aurkeztu zuen jendaurrean lan berria, eta otsailaren 10ean bere webgunean eskegi zuen.
- Kontsulta egiteko HEMEN.
- Erosteko edo jaisteko HEMEN
- Udaberriarekin batera kukuak entzuten direla eta, txori horien inguruko ohar batzuk bildu ditugu.