Ostiralean Orereta ikastola bisitatu zuten euskaltzainek
- Pasa den ostiralean, arrakasta izugarria lortu zuen Batasunaren bidean egitasmoak: 7.000 lagunek osatutako giza kateak Errenteria, Pasaia eta Donostia lotu zituen euskara batuari gorazarre egiteko.
- Egun seinalatua baliatu zuten euskaltzainek Orereta ikastolara hurbiltzeko. Bertan izan ziren Sagrario Aleman, Adolfo Arejita, Xabier Kintana, Erramun Osa, Miriam Urkia eta Andres Urrutia, ordu betez ikasle eta irakasleekin solastatu zirela, gaztetxoen galderak erantzun eta haien jakin-mina asetzeko ahaleginetan.
Idatzi iruzkina