- Bosgarren argitaraldi digitalean biltzen dira 2022. urtean egindako 62. eta 63. adierazpenak: bata otsailekoa da ('Euskaltzaindiak Frantziako agintariei eskatzen die brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egitea onar dezaten'), eta bestea irailekoa ('Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren 2022ko irailaren 16ko adierazpenarekin').
- Argitaraldi hau hiru formatutan prestatu da: argitalpen digitala, ePub formatua eta PDF formatua (bi azkenekoetan argitalpen osoa eskura daiteke).
- Akademiak bere iritziak, kezkak eta eskaerak aurkezten ditu, adierazpen modura, botere publikoen aurrean nahiz jendaurrean, euskararen garapenerako bermeak kolokan jarri, kaltetu edo ukatzen direla ikustean.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak webgunean jarri ditu iazko adierazpen ofizialak Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak eta Azkaineko Herriko Etxeak Jean Elissalde 'Zerbitzari' omendu zuten atzo bere jaioterrian. Idazle, apez eta euskaltzain izanaren lanaz, bizitzaz eta euskal literaturgintzan utzi duen arrastoaz luze-zabal aritu ziren Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoa eta Pantxoa Etxegoin eta Jon Casenave euskaltzain urgazleak..
- Jean Elissalde Zerbitzari-ren biografia, HEMEN
- Iaz, Zerbitzari-ren lanik aipagarrienak liburu batean bildu zituen Jabier Kaltzakortak: 'Zerbitzariren idazlan hautatuak.
- Jabier Kaltzakortari eginiko elkarrizketa, HEMEN
- Jagonet hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzua da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Zerbitzuak bi helburu nagusi ditu: bata, euskararen erabilera zuzena eta egokia bermatzea, eta, bestea, erabilera horren gaineko zalantzak argitzea. Zerbitzu honetara jotzen duen erabiltzaileak bi aukera izanen ditu: hizkuntza-zalantza datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitzen ez badu, galdera egitea.
- Orain, 76 galde-erantzun gehitu zaizkio eta erabiltzaileen esku jarri dira.
- Halaber, helbide hauetan argitu ditzakezue zuen zalantzak: Jagonet eta Euskara Batuaren Eskuliburua.
- Guztira 18 funts daude eskuragarri eta 2.000 dokumentu inguru digitalizatu dira. Lacomberen artxiboa HEMEN kontsulta daiteke, modu praktiko eta atseginean.
- Euskararen historia eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko dokumentu ezinbestekoak gordetzen ditu artxiboak. Besteak beste, Xahoren Kantutegia eta Louis Lucien Bonaparteren gutunak.
- Georges Lacomberen ondarearen jabea Olaso Dorrea da, eta bitan banatu ohi da: biblioteka eta artxiboa. Biak digitalizatuta daude eta Euskaltzaindiak zaintzen ditu kopia digitalak. Orain, webgunean jarri ditu Euskararen Akademiak.
- Udalak eta Euskararen Akademiak 2020an izenpetutako hitzarmenari esker onomastikari ataundarrak egin zuen toponimia bilketa-lana aztertu eta atontzeko aukera izan da azken urteotan.
- Joxemartin Apalategi Begiristain ikerketa-bekaren eskutik, Arinek bildutako toponimia digitalizatu da, baita ortografia aldetik egokitu ere.
- Joan Arin Dorronsoro aitzindaria izan zen euskal toponimiaren ikerketan, leku izenen ahozko nahiz idatzizko aipamenak, informazio geografikoa (krokisak) eta etimologia arloko azalpenak bateratu baitzituen.
- Euskaltzaindiak eta Azkaineko Herriko Etxeak Jean Elissalde 'Zerbitzari' idazle eta euskaltzaina omenduko dute ostiralean
- Gotzon Lobera: "Erakusketa honek erakusten du euskarak izan duela bere lekua harreman juridikoetan, gutxienez XV. gizalditik hona"
- Euskaltzaindiak webgunea osatu du, erabiltzaileen mesedetan
- Ane Iriondok eta Odei Guiradok eskuratu dituzte Mintzolaren 2022ko ikerketa sariak