- Egunotan hizpide da Espainiako Kongresuan onetsi berri duten lege-erreforma, tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko lege integrala aldatzen duena. Albiste hori hizketagai hartuta, erreforma, erregulazio, erlazio eta erretratu bezalako maileguzko hitzen inguruko gomendioa ekarri nahi dugu gogora.
Irakurri gehiago: «Kontrarreforma», ez «*kontraerreforma» Iruzkin berria idatzi
- Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Euskaltzaindiarekin elkarlanean, “Pello Apezetxea Zubiri” euskaltzalea omentzeko bekaren lehen edizioa antolatu du.
- Deialdi honek bi helburu ditu: batetik, ikertzailea omentzea; bestetik, soziolinguistika, dialektologia edota onomastika arloetarako ikerketa lan bat egiteko beka ematea.
- Bekaren oinarriak HEMEN
- 2022ko otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra, eta pasa den larunbatean, sarrera-hitzaldia irakurri zuen sorterrian.
- Euskara eta literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak omendu nahi izan zituen irakurraldian: herriko basilikan eginiko lehen irakurketak, Labayru, Xabier Kintana, Eusebio Erkiaga... Ostean, kresalez blaitutako bere ibilbide poetikoa aletu zuen, luze-zabal.
- Laburpen-bideoa hemen: https://labur.eus/M9xGq
- Ostegunean, apirilak 27 dituela, Territoires, langues, littératures et cultures: Confrontations, lectures, translations (Lurraldeak, hizkuntzak, literaturak eta kulturak: konfrontazioak, irakurketak, translazioak) liburuaren aurkezpena izango da Baionako Euskal Museoan. Parte hartuko dute Aurelia Arkotxa euskaltzain oso eta liburuaren koordinatzaileak, Hervé Le Bihan Rennes2 Unibertsitateko irakasleak, Miren Ibarluzea UPV/EHUko irakasleak, Itxaro Borda idazle eta euskaltzain osoak eta François Pic Wien Unibertsitateko irakasleak.
- 18:00etan, Euskal Museoan. Sarrera doan eta aldibereko itzulpenarekin.
- Bretainiako Carhaix herriko liburu-azokan aurkeztu zen liburua, 2022ko urrian. Herve Le Bihan Rennes-2 unibertsitateko katedradunak eta Aurelia Arkotxa euskaltzain oso eta Bordeleko Montaigne unibertsitateko katedradun emerituak koordinatu dute ikerlana.
- Hitzarmen honen xedea da toki entitateei euskararen inguruko aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak ematea.
- Zerbitzu horiek jasotzeko lehentasuna izanen dute arlo hori lantzeko baliabide gutxien dituzten entitateek.
- Miren Agur Meabek euskara eta euskal literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak gogoratu ditu gaur Lekeition
- Miren Agur Meabe euskaltzain osoak bere ibilbide poetikoa aletuko du Lekeition
- 'Batasunaren bidean' egitasmoa (laburpen-bideoa)
- Nola lagun dezake ingurune digitalak euskararen estandarizazioa bizkortzen?