Miren Agur Meabe euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia (laburpen-bideoa)
- 2022ko otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra, eta pasa den larunbatean, sarrera-hitzaldia irakurri zuen sorterrian.
- Euskara eta literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak omendu nahi izan zituen irakurraldian: herriko basilikan eginiko lehen irakurketak, Labayru, Xabier Kintana, Eusebio Erkiaga... Ostean, kresalez blaitutako bere ibilbide poetikoa aletu zuen, luze-zabal.
- Laburpen-bideoa hemen: https://labur.eus/M9xGq
Idatzi iruzkina