'Kristalezko begi bat' eta 400 ahots ozen
- Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketak XVI. ahalegina egin du aurten, eta aldi honetan Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain osoaren lan esanguratsu bat gogoratu eta hauspotu nahi izan dute, hain zuzen, Kristalezko begi bat. Trilogia baten lehen emaitza da eleberri hau eta orain dela hamar urte argitaratu zen, Susa argitaletxearen eskutik.
- Gaur, goizeko 8etatik hasita, 400 lagunek irakurri dute obra osoa, hitzez hitz, paragrafoz paragrafo, orriz orri, azken lerroraino: "Jazoerak azaltzeko modua, gogoeten sakontasun-maila, ahalkeari kontra egiteko esfortzua eta literatur estiloa guztiz loturik daude neure izaerari eta eskarmentuari. Horien araberakoa da testu hau atzenean botatzen ari den hatsa".
- Ohi den bezala, Bilboko Arriaga antzokian egin da irakurketa, eta bertan izan dira, beste askoren artean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkaria, Xabier Kintana euskaltzain emeritua eta Erramun Osa Akademiaren idazkariordea.
Idatzi iruzkina