Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

974 emaitza don bilaketarentzat

Sarrera buruan (3)


Sarrera osoan (497)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
burugabekeria.
sense-1
(Dv, A), burubagekeria.
Insensatez, disparate. Tr. Documentado a partir de comienzos del s. XIX, sobre todo en textos meridionales. En DFrec hay un ej. de burugabekeria .
Munduak [...] debotoen izenarekin dabiltzanen debozioan ta buru gabekerian diferentziarik zergatik egiñ nai ez duen, deshonratzen du debozioa, burugabekeri orien motiboa baldin balitzake bezala. Echve Dev 22. Zer burugabekeria, lan lohi edo erho hutsari Ebanjelioko egiari baino hobeki jarraikitzea. Dv LEd 220. Gure gurasoak ori egiten zutenean, zer dala ta egingo zuten: etziran aiek burugabekeriak egitearen zaleak. Etxeg Itzald II 157. Ez aikomaikoetan eupada arrorik jaurti; ez titian-potian burugabekeririk ixuri. TAg Uzt 35. Nire esanetara etorri eta ez zaite burugabekerian erori. Zait Sof 23. Il zera! yoan zera gazterik, erio goiztarregiak yota, nere burugabekerien erruz. Ib. 196. Euskaldunik asko badiagu, euskera errikoiz eskribitzen lotsatzen diranak [...]. Burugabekeri oiek galdu ditek gure izketa xarra. NEtx Nola 25. Burugabekeri ori ere entzun bear al gendun? Munita 95. Aundia izango litzake, gero, gu biok elkarrekin lotzea... Burugabekeri aundiagorik asmatu al diteke? NEtx LBB 150. Ez zion ezer erantzun [Don Kijotek], bere bersoetan jarraitu baizik, bere zoritxarraren berri emanaz, eta amodioenak [...]. Arriturik zegon nekazaria burugabekeri aiek entzunaz. Berron Kijote 68.
azpiadiera-1.1
Insensatez, cualidad de insensato.
Gurasoen burugabekeria [...] beren semeak eta ondorengoak jaso bear. Munita 129. Zuurtasuna jakintsuen koroea da; burubagekeria, zentzunbageen burestuna. Ker Prov 14, 24. Burugabekeriak asma lezakean okerrik aundiena zuzendu duana, eta gogorkeriak egin lezakean irainik itsusiena garbitu duana. "La sinrazón" . Berron Kijote 62.
burugabekeria
<< buru-argi 0 / 0 burutapen >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper