Plazaberri


Euskaltzaindiak urte berri on opa dizu.

Aurtengo Euskaltzaindiaren Gabon txartelak Agosti Xaho du gogoan, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Txori erresiñula herri-kantaren hiru ahapaldi ere jaso dira txartelean. Hona hemen lehena:

"Txori erresiñula / Üdan da kantari

Zeren ordian beitü / Kanpuan janari;

Negian ezta ageri / Balinban ezta eri.

Üdan jin baledi, / Konsola nainte ni.

Euskaltzaindiak Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.

Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian - L' enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord liburua Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak idatzia da. Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzarekin burutu zuten lana, erakunde horrek bere ikasleen 1995-96, 2002-03 eta 2008-09 ikasturteetako matrikulazio-fitxak Euskaltzaindiaren eskuetan jarri zituen eta. Liburua "Jagon" sailaren 9. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren babesaz argitaratu da. Euskaraz eta frantsesez dago.

Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren edukiak eguneratu dira Dialnet-en. Une honetan, 1991 eta 2010 arteko 466 ikerketa artikuluren erreferentzia ematen da, eta Euskaltzaindiaren webguneari esteka eginez, aipatu artikulu guztien testu osoa ere eskura dago.

2011ko uztailean, Euskaltzaindiak eta Errioxako Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu zuten, Euskera agerkariaren prestigio eta ikusgarritasuna suspertzeko. Garai hartan agerkariko 2002-2009 bitarteko artikuluen erreferentzia ematen zen soilik. Jarraiko hilabeteetan, 1980 arteko edukiak bistaratzeko asmoa dago.

Euskera agerkariaren 2010eko 1. eta 2. zenbakiko edukiak, Azkue bibliotekan katalogatu eta indexatu ostean, Euskaltzaindiaren webguneko Euskera agerkariaren hemerotekan integratu dira.

Euskera 2010, 55, 1 liburuak Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen du. Besteren artean, Lourdes Oñederra eta Patxi Uribarren euskaltzainen sarrera-ekitaldietako hitzaldiak bildu dira. Iruñean, Nafarroako Gobernuarekin batera egin zen Euskarazko Terminologia Juridiko-Administratiboari buruzko jardunaldia ere jaso da liburuan, bai eta Onomastika arloari dagozkion irizpen batzuk, zenbait hitzarmen eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburukien aurkezpena ere. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa-Euskaltzaindia “Literatura ataria”-ren aurkezpenaren nondik norakoa ere irakur daiteke hemen.

Euskera 2010, 55, 2 liburuak ikerketa-lanak jasotzen ditu. Gai nagusiak hauek dira: Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak ("Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan) eta Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak Literaturaren Historiografiari buruz egin zituen jardunaldiak.

thumb_20102_azala

2010ean Euskera agerkariak eraberritze prozesu bat izan zuen. Ondorioetako bat, artikulu zientifikoei behar duten tratamendua eta egitura ematea izan zen. Hargatik, ikerketa artikulu hauek Euskaltzaindiaren webgunetik landa, Inguma, ISOC eta Dialnet datu-baseetan ere jasotzen dira. Datu-base hauetan, agerkariaren aurreko zenbakietan, egile jakinek idatzi eta ikerketa lantzat har daitezkeen edukiak ere aurki daitezke.

Euskaltzaindiak Euskera 2009, 54, 2-2 liburukia, Gerra zibila eta euskal literatura, izenburua duena, sarean jarri du. Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) amaitu zela 70 urte betetzen zirela eta, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak jardunaldiak antolatu zituen EHUko 2009ko Uda Ikastaroen barnean, gertakari hark euskal literaturan izan duen oihartzuna aztertzeko asmoarekin. Han aurkeztu ziren hitzaldiak biltzen dira hemen. Liburua Ana Toledok koordinatu zuen.

Jardunaldietan zortzi hitzaldi eman ziren.  Banan-banan kontsulta daitezke:

Euskaltzaindiak Eguberri eta Urte Berri on opa dizu.

Aurtengo Euskaltzaindiaren Gabon txartelak Agosti Xaho du gogoan, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Txori erresiñula herri-kantaren hiru ahapaldi ere jaso dira txartelean. Hona hemen lehena:

"Txori erresiñula / Üdan da kantari

Zeren ordian beitü / Kanpuan janari;

Negian ezta ageri / Balinban ezta eri.

Üdan jin baledi, / Konsola nainte ni.

Gaur, abenduaren 23an, Bat soziolinguistika aldizkariaren azken zenbakia aurkeztu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak. Bi erakundeon artean argitaratu duten aldizkariaren zenbaki berrian diglosiari buruzko hausnarketa sakona proposatzen da, hainbat artikuluren bidez: batetik, zenbakiaren muina dena, Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka txostena dago, Mikel Zalbide euskaltzainak idatzi duena. Eta bestetik, Paula Kasares, Iñaki Martinez de Luna, Julen Arexolaleiba, Maria-Jose Azurmendi, Xabier Isasi, Lionel Joly eta Joxe Manuel Odriozola soziolinguistek idatzitako artikuluak jaso dira, Zalbideren txostenean planteatzen diren gaiei erantzuna eman nahi dietena. Guztiei eskerrak eman dizkie Mikel Zalbidek: "Niretzat pozgarria izan da zazpi kritika jaso izana. Bakoitzak zinez pentsatzen duena esan du, eta nabarmen dago gauza batzuetan ados gaudela, eta beste gauza batzuetan ez gaudela ados, eta hori sanoa da. Gauzak argituko baditugu, lehendabizi zertan gauden ados eta zertan ez  jakin behar dugu, hori funtsezkoa da hurrengo pausoak eman ahal izateko".

Mikel Zalbide euskaltzainak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Belen Uranga Bat aldizkariko koordinatzaileak aurkeztu dute aldizkaria. Andres Urrutiak egindako lana goraipatu du, eta bai Euskaltzaindia bera, bai eta Bat aldizkaria  ere, zoriondu egin ditu, abian jarri duten lankidetzagatik. Bere ondoan, Belen Urangak Mikel Zalbiderekin elkarlanean aritzea "erronka" izan dela aitortu du. Emaitzak ikusita, hori bai, bere poza agertu du: "Etorkizunean, behintzat Euskal Herrian, diglosiaz idatzi edota hitz egiten denean, ezinbestekoa izango da Mikel Zalbideren lana kontuan hartzea. Mugarri bat da".

Bihar, abenduaren 23an, goizeko 11:30ean, Bat aldizkariaren zenbaki berezia aurkeztuko da Euskaltzaindiaren egoitzan. Zenbaki bikoitza da, Soziolinguistika Klusterrak eta Akademiak elkarlanean argitara eman dutena, eta gai monografiko modura euskal soziolinguistika arloko gai nagusietako bat hartu du: diglosia.

Hala, Mikel Zalbide euskaltzainak idatzi du zenbaki honen muina den Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka txostena. Ondoren, txosten horretan planteatzen diren gaiei erantzunez Euskal Herriko zazpi soziolinguistek eman diote erantzuna. Hauek dira: Paula Kasares, Iñaki Martinez de Luna, Julen Arexolaleiba, Maria-Jose Azurmendi, Xabier Isasi, Lionel Joly eta Joxe Manuel Odriozola.

Aurkezpena honako hauek egingo dute: Mikel Zalbide euskaltzainak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Belen Uranga Bat aldizkariko koordinatzaileak.

Congrès Permanent de la Lenga Occitana erakundea sortu da. Abenduaren 16an, Bordelen, Akitaniako Kontseiluaren egoitzan egindako batzarrean eratu zen erakunde berria. Akitania eskualdeko erakunde askotako ordezkariez gain, Frantziako Hizkuntzen Ordezkaritza Nagusiaren eta Kultura eta Komunikazio Ministerioaren ordezkariak bertan izan ziren, besteak beste. Euskaltzaindia ere joan zen batzar horretara, ondoko ordezkariekin: Andres Urrutia euskaltzainburua, Aurelia Arkotxa buruordea eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzaina. Euskaltzainburuak, gainera, hitz batzuk esan zituen.

Aporlòc, Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc elkartearen ekimenez jaio da Congrès Permanent de la Lenga Occitana. Elkarte horrek lan handia egin du azken urtean, eta, besteak beste, hainbat hizkuntza akademiarekin harremanetan jarri da, euren berri izateko. 2010eko uztailean, Aporlòc elkarteko kideek Euskaltzaindia bisitatu zuten.

Euskaltzainburuaren hitzak ekarri ditugu hona.

 Andres Urrutiaren hitzak 52,07 Kb

Abenduaren 2an, Orozkoko mapa toponimiko-topografikoa aurkeztu zen. Ikerketa Felix Muguruza Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kideak egin du. Harekin batera, hauek egin zuten aurkezpena: Josu San Pedro Orozkoko alkateak, Begoñe Olabarria Euskara zinegotziak, Mirari Alberdi Eusko Jaurlaritzako Estandarizazio teknikariak eta Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkariak.

Orozkoko Udalak 2.000 izen baino gehiago biltzen dituen maparen 2.500 ale argitaratu ditu. Herriko etxeetako postontzi guztietan banatuko da eta herriko museoan ere eskuratu ahal izango da.

Euskaltzaindiaren webguneak 77.248 bisita izan zituen azaroan. Bestalde, webguneko orriek 475.288 bistaratze izan zituzten hil berean.

Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 77.248
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 22.619
Hiztegi Batua 62.917
Euskaltzaindiaren Arauak 14.766
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 51.719
JAGONET zerbitzua 9.233
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 136.736
Argitalpenen Katalogoa 10.298
Beste guztiak 167.000
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 475.288

Joan den ostiralean, abenduaren 16an, Euskaltzaindiak Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egin zuen Baionan, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira. IKER zentroan burutu zen jardunaldia Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatu zuen. "Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian" izan zuen goiburu nagusia eta hauek izan ziren hizlariak: Beñat Oihartzabal, "Chaho eta euskal gramatika"; Txomin Peillen, "Euskararen iturriak Chahoren hiztegiaren hitzaurrean"; eta Ana Toledo, "Aitor-en oihartzuna Hego Euskal Herrian".

Arratsaldean, ageriko bilkura egin zuen Euskaltzaindiak. Xabier Kintana idazkariak sarrera-hitzak esan zituen, eta ondoren Jean Haritschelharrek -"Euskal Herria Chahoren begietan"- eta Patri Urkizuk -"Agosti Chahoren obraz eta bere eraginaz"- hitzaldi bana eman zuten.

Europako toponimia aski xehe arautu ondoren, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia nagusia lantzeari ekin dio Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeak. Lan horren lehen emaitza dira 162. eta 163. arauak: bietan argitaratu ditu Euskaltzaindiak Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgiako toponimia eta alfabetoetako euskararako transkripzio-irizpideak.

Euskaltzaindia Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egiten ari da gaur, abenduaren 16an, Baionan, IKER zentroan, haren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira. Literatura Ikerketa batzordeak antolatu duen jardunaldi hori goizean burutu da,  "Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian" izenburupean. Hauek izan dira hizlari: Beñat Oihartzabal, "Chaho eta euskal gramatika"; Txomin Peillen, "Euskararen iturriak Chahoren hiztegiaren hitzaurrean"; eta Ana Toledo, "Aitor-en oihartzuna Hego Euskal Herrian".

thumb_Chaho_003
thumb_Chaho_004

Arratsaldean, ageriko bilkura egingo du Akademiak, leku berean. Hau izango da egitaraua:

  • 17:00: Xabier Kintanaren Euskaltzaindiko idazkariaren sarrera-hitzak
  • 17:15: Jean Haritschelhar, "Euskal Herria Chahoren begietan"
  • 18:00: Patri Urkizu, "Agosti Chahoren obraz eta bere eraginaz"

Abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan, Bilboko Udalak Xabier Gereño zena omendu zuen. Omenaldi horren bitartez, idazle eta ohorezko euskaltzainak euskararen alde egindako lana goraipatu nahi izan zuen Udalak, eta honela adierazi zuen: "Gereño euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, batez ere erabileraren aldetik. Idazlea zen neurrian, euskarazko eleberri-egile eta antzerkigilerik oparoenetakoa izan zen, ehun liburu baino gehiago argitaratu baitzituen. Bere garaiko euskarazko agerkari guztietan idatzi zituen artikuluak, bai eta hiztegiak, euskara ikasteko metodoak eta gai askotako eleberri ugari, antzerki-lanak eta mundu osoko pertsona ospetsuen biografiak ere".

Xabier Gereñoren seme-alabek jaso zuten oroigarri plaka, Iñaki Azkuna alkatearen eskutik. Euskaltzaindiaren izenean, Xabier Kintana idazkaria eta Jose Luis Lizundia diruzaina izan ziren.

Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina izan zena apirilaren 8an hil zen, Bilbon, 86 urte zituela.

Azaroaren 30ean, Gernika-Lumoko toponimia liburua aurkeztu zuten Gernika-Lumoko Udalak eta Euskaltzaindiak. Aurkezpenean Esperanza Uriarte Gernika-Lumoko Udaleko Euskara arloko zinegotziaz eta Bittor Zarrabeitia euskarazko teknikariaz gain, Onomastika batzordekide eta egilea den Iratxe Lasa Arana eta Mikel Gorrotxategi batzordeko idazkaria izan ziren. Lana orain dela urte asko hasi zen eta jende askok hartu du parte, ahozko bilketan eta maparen edizioan.

Gernika-Lumoko 510 toponimo jaso ditu Iratxe Lasak, Onomastika batzordeko idazkariaren zuzendaritzapean. Toponimo bakoitzari buruzko fitxa osatu da, jatorria, etimologia, aldaerak, gertakizunak eta abarrak zehaztuz.

 Iratxe Lasaren eta Mikel Gorrotxategiren aurkezpena 1,09 Mb

Andolin Eguzkitza zena gogoan izango dute datorren ostiralean, abenduaren 16an, Santurtzin, jaio zen herrian, eta egun horretatik aurrera txoko bat izango du zabalduko den zentro kultural berrian, hots, Mamariga Kulturgunean. Zentro hori ostiralean bertan inauguratuko da, eta, besteren artean, Andolin Eguzkitzaren omenezko panel bat ikusgai jarriko dute. Bestalde, "Euskera agerkaria" erakusketa zabalduko da, eta urtarrilaren 9ra arte egongo da zabalik. Erakusketak 92 urte bete dituen Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren ibilbidea eta edukiak ditu hizpide. Euskaltzaindiak antolatzen du, Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzarekin.

Andolin Eguzkitza (Santurtzi, 1953 - Bilbo, 2004) idazle eta euskaltzain osoa izan zen, orain arte Ibaizabalen itsasadarraren ezkerraldean Euskaltzaindiak izan duen kide bakarra. Bere omenez erakutsiko den panel horretan bere bizitzaren zertzelada batzuk gogoratzeaz gain, hark idatzitako liburuak ere ekarri dituzte gogora.

Urtero bezala, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izan da Euskaltzaindia. Abenduaren 4tik 8ra bitartean egin den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak izan ditu salgai. Aurten, Real Academia Galegaren argitalpen batzuk Akademiaren erakustoki berean egon dira. Izan ere, Azokaren 46. edizioaren gonbidatu nagusia Galiziako kultura izan da, eta aukera hori aprobetxatuz, Euskararen Akademiak lekua egin dio Galiziako Akademiari bere mahaian.

Besteren artean, argitaratu berri diren Euskal Gramatika. Lehen Urratsak - VII (Perpaus jokatugabeak) eta Erlea aldizkariaren 5. zenbakiak oso harrera ona izan dute Azokan. Jende asko hurbildu da Euskaltzaindiaren argitalpenak ikustera, galdera eta iradokizun ugari ere egin dituztelarik.

Abenduaren 1ean, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" izeneko jardunaldien hirugarren eta azken saioan, Joseba Tapiak eskaini zuen Eta tira eta tunba emanaldia.

"Hitza eta musika" jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egin dira. Azaroaren 9an egin zen lehen ekitaldia, Miren Agur Meabek eta Ibone Ibazetak eskaini zuten Bitsa eskuetan saioarekin. Bigarren saioa azaroaren 17an izan zen, Xabier Amuriza eta Jon Maiaren eskutik, Mende baten aldarria proposamen artistikoa aurkeztu zutelarik.

Datorren ostiralean, abenduaren 16an, Euskaltzaindiak Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egingo du Baionan, IKER zentroan. Jardunaldia goizean izango da, eta Literatura Ikerketa batzordearen ekimenez antolatu da. Bestalde, arratsaldean ageriko bilkura burutuko du Akademiak. Jean Haritschelhar eta Txomin Peillen euskaltzainek horren guztiaren berri eman zuten, abenduaren 9an, Baionan egindako prentsaurrekoan.

Hauxe izango da egun horretako egitaraua:

Jardunaldia: "AGOSTI CHAHO ETA ERROMANTIZISMOA EUSKAL HERRIAN"

  • 10:00: Beñat Oihartzabal, "Chaho eta euskal gramatika"
  • 10:45: Txomin Peillen, "Euskararen iturriak Chahoren hiztegiaren hitzaurrean"
  • 11:30: Ana Toledo, "Aitor-en oihartzuna Hego Euskal Herrian"

Ageriko bilkura:

  • 17:00: Xabier Kintanaren Euskaltzaindiko idazkariaren sarrera-hitzak
  • 17:15: Jean Haritschelhar, "Euskal Herria Chahoren begietan"
  • 18:00: Patri Urkizu, "Agosti Chahoren obraz eta bere eraginaz"

Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Besteren artean, Euskal Gramatika. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburukia, “Euskal Gramatika. Lehen Urratsak” izeneko bildumari amaiera ematen diona argitara eman da. Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria, bosgarrena, aste honetan bertan plazaratu da, eta baita Euskera agerkariaren azken emaitza, eta Narrazioak eta olerkiak 2010 ere.

Bestalde, urtarriletik uztailera bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.

Argitalpen horiekin guztiekin, urtero bezala, aurten ere Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izango da Euskaltzaindia. Abenduaren 4tik 8ra bitartean izango den Azokan, saltokia jarriko du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak izango ditu salgai. Aurten gainera, Real Academia Galegaren argitalpen batzuk Akademiaren erakustoki berean egongo dira. Izan ere, Galiziako kultura izango da aurtengo Azokaren gonbidatu nagusia. Beste ekitaldi batzuen artean, abenduaren 5ean, 13:00etan, Dario Xohan idazle eta Real Academia Galegako kidea eta Pako Aristi idazle euskalduna "Galegoz eta euskaraz, Galiziaz eta Euskal Herriaz" gaiaz mintzatuko dira.

thumb_ikas_azala thumb_eglu_vii
thumb_azkue_azala thumb_erlea_al_5  

Gaur, abenduaren 2an, Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu da Eusko Legebiltzarrean. Jatorrizko testuaz gain, oraingo ortografiarako egokitutako euskarazko bertsioa ere badu edizio berriak, baita gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak ere. Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak argitara eman dute eta erakunde bion arteko elkarlanaren emaitza da.

Gaurko aurkezpenenean bi erakundeotako ordezkariak izan dira: Legebiltzarraren Mahaia osatzen duten kideak, Arantza Quiroga presidentea buru zutela, batetik, eta Andres Urrutia eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren euskaltzainburua eta idazkaria, bestetik. Kintana liburuaren koordinatzailea eta edizioaren arduraduna izan da. Liburuak Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentearen eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzaurrez gain, Kintanaren testu bat ere badu, Etxepareren bizitza eta obraren jakingarri batzuk eransten dituena.

Bihar, abenduaren 2an, Eusko Legebiltzarrean, goizeko 9:00etan, Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztuko da. Jatorrizko testuaz gain, oraingo ortografiarako egokitutako euskarazko bertsioa ere badu edizio berriak, baita gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak ere. Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak argitara eman dute eta erakunde bion arteko elkarlanaren emaitza da.

Liburuaren edizio berria egiteko asmoa Euskara jalgi hadi plazara erakusketaren ondorioz sortu zen. Erakusketa hori Euskaltzaindiarekin batera antolatu zuen Legebiltzarrak, eta aurtengo otsailetik martxora arte egon zen ikusgai erakunde horren egoitzan. Bertan, Bernard Etxepare-ren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ale originala erakutsi zen lehenengo aldiz Euskal Herrian; liburua Frantziako Biblioteka Nazionalean dago, Parisen, eta Gasteizko erakusketara ekartzea erabaki zenean digitalizatu zen, kalitate handiko irudiak lortu zirelarik. Erakusketaren komisarioa Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria izan zen.

Azaroaren 17an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" izeneko jardunaldien bigarren saioan, Xabier Amuriza eta Jon Maia aritu ziren, eta Mende baten aldarria emanaldia eskaini zuten.

"Hitza eta musika" jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira. Azaroaren 9an egin zen lehen ekitaldia, Miren Agur Meabek eta Ibone Ibazetak eskaini zuten Bitsa eskuetan saioarekin. Hirugarren saioa, eta azkena, gaur, abenduaren 1ean izango da, iluntzeko 19:00etan; Joseba Tapiak Eta tira eta tunba emanaldia aurkeztuko du.

Gaur, azaroaren 30ean, Erlea kultura aldizkariaren bosgarren zenbakia aurkeztu da Bilbon, BBK Aretoan. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz. Erlea 5 aldizkariak bi gai nagusi ditu: Euskal Herria eta komikiak, batetik, eta autoak, bestetik. 

Bernardo Atxaga zuzendariarekin batera, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak aurkeztu dute aldizkaria. Atxagari biek eman dizkiote eskerrak, egiten duen lanagatik, eta euskaltzainburuak BBKren babesa ere azpimarratu du, aldizkaria argitaratzen laguntzen baitu.

Atxagak azaldu bezala, Erlea aldizkariak baditu hiru ardatz nagusi: batetik, idazle ezagunen lanak argitaratzea; bestetik, hain ezagunak ez diren, edo ia anonimatuan diren sortzaileenak ezagutaraztea; eta hirugarrenik, alde grafikoa, hots, “azalean ikusten dena -esan du-, artistak eta pintoreak aldarrikatzea, alegia”. Horiei eutsi die bosgarren zenbakiak. Honek, hala ere, Erlea aldizkariren ikurra dakar, Bernardo Atxagaren hitzetan: marrazki bat, Jon Zabaletak marraztutako erle bat, behin eta berriro agertzen dena aldizkariaren orrietan, testuen artean jolasean: “Erlearen ikurra aurkitu dugu eta erabiliko dugu”.

Euskaltzaindiak parte hartu du azaroaren 17, 18 eta 19an Italiako iparraldean, Civitat / Cividale del Friule herrian burutu den Nomi, Luoghi, Identità. Toponomastica e Politiche Linguistiche (Izenak, lekuak, identitatea. Toponomastika eta hizkuntza politika) izen den kongresuan. Antolatzaileak Gruppo di Studio sulle Politiche Linguistiche (GSPL), Societa di Linguistica Italiana (SLI) eta Societa Filologica Friulana izan dira, Udineko Unibertsitatearen eta Regione autonoma Friuli Venezia Giuliaren laguntzarekin.  

Joan den irailean, Bartzelonan egin zen "Izenak eguneroko bizitzan" izeneko ICOSen XXIV. kongresuan partaide izan ziren Italiako biltzarra antolatu dutenak. Hauek, bertan izan ziren Euskaltzaindiaren ordezkarien hitzaldiak entzun ostean, interesa erakutsi eta espresuki eskatu zioten Akademiari parte har zezan orain burutu berri den kongresuan. Hala bada, Mikel Gorrotxategi Nieto Onomastika batzordeko idazkaria hizlari izan da biltzarrean, eta "La normalización de la toponimia en el País Vasco, estado actual y problemas (políticos, sociales, lingüísticos...)" izeneko hitzaldia eman du.

Azaroaren 30ean, asteazkenean, Erlea aldizkariaren zenbaki berriaren irakurketa berezia egingo da, iluntzeko 19:30ean, Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusia, 19). Musika eta irudiak lagun dituztela, irakurketa horretan, aldizkarian parte hartu duten hainbat sortzaile izango dira. Emanaldia Euskadi Irratiaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin antolatu da.

Erlea 5 aldizkariak bi gai nagusi ditu: Euskal Herria eta komikiak, batetik, eta autoak, bestetik. Zenbaki berri honetan hauek izan dira partaide: Piarres Aintziart, Iñaki Aldekoa, Jon Alonso, Kepa Altonaga, Kike Amonarriz, Uxue Apaolaza, Iñigo Aranbarri, Marisol Bastida, Iñaki Berazategi, Miel A. Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Jose Fernández de la Sota, Aritz Galarraga, Juan Gorostidi, Felix Ibargutxi, Juan Kruz Igerabide, Jacinto iturbe, Joxemari Iturralde, Koldo Izagirre, Manu Lopez, Joseba Luzuriaga, Xabier Mendiguren, Lourdes Otaegi, Iñaki Mendizabal, Lorenzo Rojo, Joxean Sagastizabal eta Iban Zaldua. Irudigileak, ostera, Ernesto Valverde, Jon Zabaleta eta Marta Cárdenas izan dira.

Bestalde, goizean, Erlea 5 kazetariei aurkeztuko zaie, prentsaurreko batean. Goizeko 11:30ean izango da, leku berean, hots, BBK Aretoan (Bilboko Kale Nagusia, 19).

 Erlea 5 aldizkariaren aurkibidea 106,46 Kb

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburukia Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak egin duen lanaren emaitza da eta amaiera ematen dio "Euskal Gramatika. Lehen Urratsak" izeneko bildumari. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Andoni Sagarna Iker sailburuak eta Pello Salaburu Gramatika batzordeko buruak gaur aurkeztu dute Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Salabururen esanetan, "lan txukuna da, erabilgarria eta zenbait gauzatan argia emango duena".

Berri pozgarritzat jo du Andres Urrutiak EGLU bilduma amaitu izana: "Euskaltzaindiari dagozkion lanen artean, hasieratik, Gramatika nabarmentzen da, Hiztegigintza, Toponimia, Onomastika eta Literaturarekin batera. Orain Euskaltzaindiak aldi oso bati amaiera ematen dio, gramatika arloan, eta hori pozgarria da". Aurreko liburuki guztiak Akademiaren webgunean kontsulta daitezkeela ere gogoratu nahi izan du. "Bilduma honen aurreko liburukiak Euskaltzaindiaren webgunean daude, beraz, osotasun batean ari gara".

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal izan zenaren erretratu bat eman dio haren familiari. Erretratu hori Jorge Garcia Alegria pintoreak egin du, eta Akademiari eman, Cortes Izalen sendiari oparitzeko. Bigarren erretratua ere pintatu du Garcia Alegriak, eta hau Euskaltzaindiari eman dio.

Hala, azaroaren 18an, Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazle izandakoaren familiak Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritza bisitatu zuen, erretratua jasotzeko. Sagrario Aleman eta Andres Iñigo euskaltzain osoek eman zieten oparia bertaratu ziren Esther Leon Cortes Izalen alargunari eta Xabier Cortes semeari.

Garcia Alegriak Euskaltzaindiari emandako irudia Nafarroako ordezkaritzan jarri da.

Euskaraz eta gaztelaniaz gain, Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Akademiaren Argitalpen Katalogoa frantsesez ere kontsulta daitezke Euskaltzaindiaren webgunean, gaurtik aurrera.

EODA deitutako datu-basean, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira: pertsona-izenak, deiturak, toponimia (leku-izenak) eta exonimia (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak).

Argitalpen katalogoa liburuz eta aldizkariz osatua dago. Kontsulta egiterakoan, liburu guztien oinarrizko informazioa eskaintzen da: egilea, bilduma, editorea, hizkuntza, prezioa eta gaia. Katalogoa gaika antolatu da: Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala: Euskera; euskal literatura klasikoa; Linguistika; Soziolinguistika; Onomastika eta Toponimia; hiztegiak eta izendegiak; Gramatika arloa; euskaraz trebatzeko irakurgaiak; Dialektologia; Euskaltzaindiaren lan instituzionala; sarituriko literatura lanak (BBK-Euskaltzaindia); katalogoak; euskal aditzarekiko ikerketak (Pedro Irizar); eta bestelakoak.

Argitalpen asko bertsio digitalean eskaintzen dira, "Hizkuntza baliabideak" izeneko atalean.

Gaur zortzi, azaroaren 30ean, BBK-k Bilboko Kale Nagusiko 19. zenbakian daukan aretoan,  Erlea 5 aurkeztuko da. Zenbaki berriak bi gai edota atmosfera nagusi ditu: autoak, batetik, eta Euskal Herria eta komikiak, bestetik. Aurkezpen bikoitza egingo da:

  • goizeko 11:30ean, prentsaurrekoa egingo da eta
  • iluntzeko 19:30ean, jendaurreko aurkezpena. Aldizkariaren irakurketa berezia egingo da, musika eta irudiak ere izango dituena.

Dagoneko esan daiteke, zuzentasunez, aldizkaria euskal literaturaren bildumarik esanguratsu eta ederrena izateko bidean dagoela. Ezagunak diren egileekin batera, berriak edo ez oso ezagunak ekarri ditu bere orrietara. Bestalde, artista eta argazkilari askoren lana jaso du.

Erlea 5 honetan partaide izan dira: Piarres Aintziart, Iñaki Aldekoa, Jon Alonso, Kepa Altonaga, Kike Amonarriz, Uxue Apaolaza, Iñigo Aranbarri, Marisol Bastida, Iñaki Berazategi, Miel A. Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Jose Fernández de la Sota, Aritz Galarraga, Juan Gorostidi, Felix Ibargutxi, Juan Kruz Igerabide, Jacinto iturbe, Joxemari Iturralde, Koldo Izagirre, Manu Lopez, Joseba Luzuriaga, Xabier Mendiguren, Lourdes Otaegi, Iñaki Mendizabal, Lorenzo Rojo, Joxean Sagastizabal eta Iban Zaldua. Irudigileak, ostera, Ernesto Valverde, Jon Zabaleta eta Marta Cárdenas izan dira.

 

Datorren ostiralean, azaroaren 25ean, goizeko 11:30ean, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburukia aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Bilbon, egoitzan. Liburuki  horrek Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak egin duen lanaren emaitza da eta amaiera ematen dio Euskal Gramatika. Lehen Urratsak izeneko bildumari.

Bilduma horretako lehenbiziko bi liburukietan izen-sintagma (EGLU I, 1985) eta aditz-sintagma (EGLU II, 1987) aztertu zituen Gramatika batzordeak. EGLU III-an (1990) diskurtso edo testu mailako loturak izan zituen aztergai. EGLU IV-an (1994), juntagailuak. Azkeneko bi liburukietan (EGLU V, 1999 eta EGLU VI, 2005) mendeko perpaus jokatuak aztertu dituzte. Oraingo liburukian, EGLU VII honetan, perpaus jokatugabeak aztertzen dira, hots, aditza bai baina aditz jokorik ez duten perpausak.

Ordu erdi geroago, 12:00etan, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak - VII liburukia euskaltzainei eta batzordekideei aurkeztuko zaie, ageriko bilkura batean.

Gaurtik, eta abenduaren 14ra bitartean, Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren agerkari ofizialari buruzko erakusketa zabalik egongo da Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Erakusketak 92 urte bete dituen Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren ibilbidea eta edukiak ditu hizpide eta Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria da komisarioa. Gida-liburu bat argitaratu da, lau hizkuntzatan: euskaraz gain, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Erakusketa ikusteko ordutegia hau izango da: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan, aldiz, 9:00etatik 14:00etara.

"Euskera agerkaria" hainbat lekutan izan da ikusgai: Bilboko eta Donostiako Liburu Azoketan, Jean-Baptiste "Battittu" Coyosen sarrera-ekitaldian eta Gasteizen bertan, Artium Museoan, XVI. Jagon Jardunaldiak egin ziren egunean. Euskaltzaindiak antolatzen du, Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzarekin.

Akademiak Euskaltzaindia eta Araba liburuxka kaleratu berri du. Joan den ostiralean, azaroaren 11n, aurkeztu zuen Gasteizen, XVI. Jagon Jardunaldien barruan. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkariak egin zuten aurkezpena.

Euskaltzaindia eta Araba liburuxkak Akademiak Araban egin eta egiten dituen ekitaldien berri ematen du eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Honako atalak ditu:

  • Harreman instituzionalak: Araba Euskaltzaindiaren sortzaile; Euskaltzaindiaren ofizialtasun juridikoa; Euskaltzaindiak Araban dituen hitzarmenak.
  • Ordezkaritzaren bulegoak eta ordezkariak
  • Batzordeak eta egitasmoak
  • Euskaltzaindiaren biltzarrak eta ekitaldiak Araban
  • Euskaltzainak Araban
  • Argitalpenak: Arabarekin lotura duten argitalpenen berri ematen da.
  • "Araba eta euskara", 1990eko azaroaren 8an, Arabako euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleek Euskaltzaindiaren Jagon sailarekin egin zuten adierazpena ere liburuxkan jaso da.

 "Euskaltzaindia eta Araba" euskaraz 152,72 Kb

 "Euskaltzaindia eta Araba" gazteleraz 129,70 Kb

Euskaltzaindiak bere argitalpen katalogoko 30 liburu eman dizkio, dohaintzan, Ziraukiko Udal Bibliotekari. Biblioteka hori ireki berri dute eta irekitzearekin bat, Euskaltzaindiari liburu eskari bat egin zioten. Akademiak emandako liburuak, batik bat, ikerketa, soziolinguistika eta hiztegigintza alorrekoak dira. Euskara ikasteko lagungarriak diren ipuinak ere helarazi zaizkie.

Orain arte ez da udal biblioteka ofizialik izan Ziraukin. Hala ere, bada aurrekari bat. 70eko hamarkadaren bukaeran, gazte batzuk Udaleko solairu batean beren liburuak uzten zituzten, jendeak mailegatu eta irakur zitzan. Gaur egun, Lizarraldeko herri honetan ume ugari dago; horietatik bi herenak euskaraz ikasten du, eta, beraz, bibliotekak umeentzako euskarazko material anitza eskaintzen du.

Euskaltzaindiaren webguneak 68.622 bisita izan zituen irailean. Bestalde, webguneko orriek 338.610 bistaratze izan zituzten hil berean.

Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 68.622
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 20.752
Hiztegi Batua 62.067
Euskaltzaindiaren Arauak 17.913
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 46.802
JAGONET zerbitzua 9.856
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 109.442
Argitalpenen Katalogoa 9.539
Beste guztiak 62.239
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 338.610

Euskaraz gain, Euskaltzaindiaren argitalpen katalogoa gaztelaniaz kontsulta daiteke Akademiaren webgunean. Katalogo hori zabala eta anitza da, eta liburu eta aldizkariz osatua dago. Kontsulta egiterakoan, liburu guztien oinarrizko informazioa eskaintzen da: egilea, bilduma, editorea, hizkuntza, prezioa eta gaia.

Bilaketak eta kontsultak errazte aldera, katalogoa gaika antolatu da: Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala: Euskera; euskal literatura klasikoa; Linguistika; Soziolinguistika; Onomastika eta Toponimia; hiztegiak eta izendegiak; Gramatika arloa; euskaraz trebatzeko irakurgaiak; Dialektologia; Euskaltzaindiaren lan instituzionala; sarituriko literatura lanak (BBK-Euskaltzaindia); katalogoak; euskal aditzarekiko ikerketak (Pedro Irizar); eta bestelakoak.

Argitalpen asko bertsio digitalean eskaintzen dira, "Hizkuntza baliabideak" izeneko atalean. 

Euskal Onomastikaren Datutegiaren (EODA) gaztelaniazko bertsioa eskura dago Euskaltzaindiaren webgunean, eta gaurtik aurrera kontsultagai. Orain arte euskarazko testua bakarrik zegoen webgunean.

EODA deitutako datu-basean, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira: pertsona-izenak, deiturak, toponimia (leku-izenak) eta exonimia (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak).

Euskaltzaindiak Etxepare, Aldudeko medikua liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.

Etxepare, Aldudeko medikua liburuarekin Kepa Altonaga egileak 2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgaziorako saria irabazi zuen. Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zen. Altonagaren esanetan, Etxeparek eboluzionismoa euskararen mundura sartu nahi izan zuen.

Gaur, azaroaren 11n, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuak, "Arabatik Arabara euskaraz" izeneko Jagon Jardunaldiak, hamaseigarrenak, egin ditu Akademiak, Gasteizko Artium Museoan. Arabako elkarte eta erakundeekin batera, eta Foru Aldundiaren laguntzarekin, egin ditu Akademiak jardunaldi hauek.

Iciar Lamarain Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatuak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak eta Erramun Osa batzordeko idazkariak zabaldu dituzte Jardunaldiak. Egun osoan zehar eman diren hitzaldiak laster argitaratuko dira hemen.

Bestalde, jardunaldia Henrike Knörr zena gogoratuz amaitu da.

 

Atzo, azaroaren 9an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Miren Agur Meabek eta Ibone Ibazetak Bitsa eskuetan emanaldia aurkeztu zuten, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako jardunaldien lehen saioan. Jardunaldi horiek hitza eta musika izango dute hizpide.

Hiru emanaldik osatuko dute jardunaldiok, eta ostegunetan egingo dira. Bigarren saioa azaroaren 17an izango da, iluntzeko 19:00etan; Xabier Amurizak eta Jon Maiak Mende baten aldarria emanaldia eskainiko dute.

Azaroaren 11n, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizen, Artium Museoan, "Arabatik Arabara euskaraz" izenburupean. Arabako elkarte eta erakundeekin batera, eta Foru Aldundiaren laguntzarekin, egingo ditu Akademiak jardunaldi hauek. Gainera, egun osoan zehar, Euskera Euskaltzaindiaren aldizkari ofiziala eta Araba oinarritzat hartuta, Akademiak argitara emandako liburuak hizpide dituen erakusketa bat ikusgai izango da. Eta, jardunaldiak amaitzeko, Henrike Knörr zena omenduko dute.

Jardunaldi horien nondik norakoa azaltzeko, prentsaurrekoa egin dute gaur, Arabako Foru Aldundian, bi erakundeek. Aldundiaren izenean, Iciar Lamarin Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua izan da, eta Euskaltzaindiarenean, Sagrario Aleman Sustapen batzordeko burua eta Manu Ruiz Urrestarazu Akademiaren Arabako ordezkaria.

 XVI. Jagon Jardunaldien egitaraua 36,04 Kb

Narrazioak eta olerkiak 2010 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak deitutako 2010eko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.

2010ean, hauek izan ziren irabazleak: Maialen Uriarte, Garazi Alegria, Edurne Bilbao, Mikel Kaltzakorta, Aritz Olarte, Amaia Iturriotz, Elene Etxaniz, Irati Oregi, Asier Badiola, Anartz Izagirre eta Mikela Atxorena. Akzesita lortu zuen Leire Akizuren lana ere argitaratu da liburuan.

Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza, B mailan.

Bestalde, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien edizio berrirako lanak aurkezteko epea 2011ko abenduaren 16an amaituko da. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Oinarriak ikusteko sakatu hemen.

 Liburuaren aurkibidea 29,53 Kb

Liburua eskuratzeko sakatu hemen

Etzi, azaroaren 9an, hasiko dira Bilbo Zaharra Forum jardunaldi berriak. Hiru emanaldik osatuko dute "Hitza eta musika" izeneko egitaraua, eta, betiko legez, Euskaltzaindiaren egoitzan egingo dira, Bilboko Plaza Barrian, iluntzeko 19:00etan.

Miren Agur Meabek eta Ibone Ibazetak emango diete hasiera "HItza eta musika"  jardunaldiei. Esan bezala, etzi izango da saioa, Meabek eta Ibazetak "Bitsa eskuetan" emanaldia eskainiko dutelarik. Astebete geroago, azaroaren 17an, Xabier Amurizak eta Jon Maiak osaturiko bikoteak "Mende baten aldarria" emankizuna eskainiko du. Hirugarren saioan, abenduaren 1ean, Joseba Tapiak "Eta tira eta tunba" emanaldia aurkeztuko du.

Jakina denez, Bilbo Zaharra Forumaren ekitaldiak Euskaltzaindiak babesten ditu hasieratik. Irailaren 22an, Bilbo Zaharra euskaltegiaren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana berretsi zen, bi erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu zutelarik.

Eusko Ikaskuntzak antolatuta, Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin, "Ahozko corpusak esparru elebidunetan" izeneko jardunaldia egin zen azaroaren 3an, Bilbon. Adolfo Arejita Ahozko tradizioa biltzeko egitasmoaren zuzendariak parte hartu zuen, eta Euskaltzaindiaren Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusaren  (ATHC) nondik norakoa azaldu zuen.

Euskaltzaindiak abian jarritako egitasmo horren helburua ahoz transmitituriko edukiak gorde, sailkatu, era selektiboz transkribatu eta ondoko ikerkuntzetarako oinarritzat eskaintzea da.

Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioan, Euskaltzaindia ikerkuntzarako entitate gisa inskribatu da. Akademia sorreratik bertatik ikerkuntza lanetan dabil buru-belarri, baina azken urteotan areagotu egin du arlo horretan egiten duen ahalegina. Hala bada, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak, Euskal Hiztegi Etimologikoa, Euskararen Historia Soziala edota Ahozko tradizioa biltzeko egitasmoak dira, besteak beste ikerkuntza mailan Euskaltzaindiak abian jarri dituen proiektuetako batzuk.

Bestalde, gogoratzekoa da Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala ISOC-eko datu-basean indizatzen dela. ISOC CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak kudeatzen du. CSIC, Espainian ikerketan dabilen erakunde publikorik handiena da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari atxikita dago.

Azaroaren 11n, ostiralean, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizen, Artium Museoan, "Arabatik Arabara euskaraz" izenburupean. Araban euskarak suspertze bizkorra izan du, azken 40-50 urte hauetan. Horiek horrela, euskararen iragana, egungo egoera eta etorkizunari buruz hausnartzeko, Arabako euskaldunen ezaugarriak zein diren ikasteko, euskarari buruzko diskurtso berriaz iritziak trukatzeko antolatu ditu Euskaltzaindiak XVI. Jagon Jardunaldiak, Arabako elkarte eta erakundeekin batera, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Era berean, hainbat administraziotan garabidean den hizkuntza politika edota Arabako gizartearen eremu desberdinetatik, erabilera sustatzeko edo euskarari beste arlo batzuetan sarbidea emateko asmoz, abiatu diren egitasmoak aztertu eta hizpide ere izango dira, jardunaldi hauetan.

Izen-ematea

Euskaltzaindiaren XVI. Jagon Jardunaldiak irekiak izango dira, bai eta doakoak ere, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke.

Izena emateko epea azaroaren 10ean amaituko da. Izena emateko sakatu hemen edo hemen. (Oharra: galdera ipintzen duen eremuan, XVI. Jagon Jardunaldietan entzule bezala joan nahi dela jarri behar da).

 XVI. Jagon Jardunaldien egitaraua 85,74 Kb

Amaitu da urrian zehar "Izanaren izena" izenburupean Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Udalak burutu duten hitzaldi zikloa. Ziklo horren bigarren hitzaldian Jesus Mari Makazaga euskaltzain urgazle, Akademiako Gramatika batzordeko idazkari eta EHUko Euskara Zerbitzuko buruak Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkeztu zuen. Liburua EHUk eta Euskaltzaindiak argitaratu zuten, Akademiaren Iker bildumaren 25. zenbakia da eta 2011ko apirilean aurkeztu zen Akademiaren egoitzan.

"Izanaren izena" zikloaren lehen hitzaldia urriaren 5ean egin zen, hauek hitz egin zutelarik: Amaia Pinacho eta Nerea Alaba Elgoibarko Toponimia lanaren egileek, eta Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkari eta lan horren tutorea izan denak. Zikloaren azken saioan Mikel Gorrotxategi izan zen hizlari, urriaren 26an. Gorrotxategik "Amaia, debekatuta zaude!"  izeneko hitzaldia eman zuen.

Miren Lourdes Oñederra euskaltzaina izendatu dute Societas Linguistica Europaea (SLE) erakundearen "Executive Committee"ko kide. Irailean burutu zuen SLE erakundeak bere urteko 44. biltzarra, eta bertan izendapen berriak egin zituen. Euskaltzaina 2014ra arte izango da batzorde betearazle horren kide.

Societas Linguistica Europaea (SLE) 1965ean sortu zen, Parisen, André Martinet hizkuntzalari ospetsuaren ekimenez, hura lehen presidentea izan zelarik. Erakunde horrek mundu osoko eskola ezberdinetako hizkuntzalariak batzen ditu.

Oñederra euskaltzain osoa da, 2007ko azaroaren 30ean izendatua. Filologia Hispanikoan lizentziaduna, eta Euskal Filologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna da. Idazlea ere bada, eta besteren artean, Eta emakumeari sugeak esan zion liburuaren egilea da, sari asko jaso zuena. Aurretik ere izana da Lourdes Oñederra SLE-ren "Executive Committe"ko kidea (1999tik 2005era).

Urriaren 28an Euskaltzaindiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunea inauguratu zen Donostian. Ikerguneak Euskaltzaindiak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batzen ditu: ordezkaritza ez ezik, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak ere.

Ekitaldian euskalgintzaren ordezkaritza zabala izan zen, bai eta herri-aginteekiko ordezkari hauek ere: Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Juan Carlos Izagirre Donostiako alkatea, Carmen Gutierrez Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirola saileko zuzendari nagusia, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sustatzeko zuzendari nagusia, Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoaren burua, Máximo Gomez Euskarabidearen zuzendari kudeatzailea eta Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikorako sailburuordea. Bestalde, Miriam Villasante Luis Villasanteren iloba eta Joxe Mari Arregi Arantzazuko Frantziskotarren goardiana han izan ziren, eta Andres Urrutia euskaltzainburuarekin batera "Luis Villasante Euskararen Ikergunea" izena daraman plakari estalkia kendu zioten.

Hona ekartzen ditugu Andres Urrutia euskaltzainburuak esan zituen hitzak.

 Andres Urrutiaren hitzak 89,73 Kb

thumb_2011-10-28_Tolare_Luis_Villasante_Euskararen_Ikergunearen_inaug_044 thumb_2011-10-28_Tolare_Luis_Villasante_Euskararen_Ikergunearen_inaug_077
thumb_2011-10-28_Tolare_Luis_Villasante_Euskararen_Ikergunearen_inaug_092 thumb_2011-10-28_Tolare_Luis_Villasante_Euskararen_Ikergunearen_inaug_085

Gaur, urriaren 28an, Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea inauguratu da Donostian. Euskaltzaindiak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batuko dira bertan: ordezkaritza ez ezik, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak ere. Ikerguneari Luis Villasante 1970etik 1988ra euskaltzainburua izan zenaren izena jarri dio Akademiak.

Luis Villasante Euskararen Ikergunea izena bistaratzea izan da, hain zuzen ere, gaurko ekitaldiari hasiera eman dion unea. Euskaltzainak, herri-aginteekiko ordezkariak, Luis Villasanteren senitartekoak eta Arantzazuko Frantziskotarren ordezkariak bertan zirela, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Miriam Villasante Villasanteren ilobak eta Joxe Mari Arregi Frantziskotarren goardianak "Luis Villasante Euskararen Ikergunea" izena daraman plakari estalkia kendu diote. Plaka altzairuzkoa da, Villasanteren aurpegiaren irudia dauka, eta Ikergunearen izena, lau hizkuntzatan idatzita: euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskaltzaindiaren izena eta ikurra, eta gaurko data ere ikus daitezke plakan. Gaurko ekitaldiaren amaieran, plaka horren oroigarriak banatu zaizkie Villasanteren sendiari, herri-aginteei eta Arantzazuko Frantziskotarrei.

Esan bezala, Villasanteren senitartekoak eta Arantzazuko Frantziskotarrak gonbidatuak izan dira gaurko ekitaldian. Eurekin batera, herri-aginteekiko ordezkari hauek izan dira: Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Juan Carlos Izagirre Donostiako alkatea, Carmen Gutierrez Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirola saileko zuzendari nagusia, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara sustatzeko zuzendari nagusia, Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoaren burua, Maximino Gomez Euskarabidearen zuzendari kudeatzailea eta Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikorako sailburuordea. Horiek guztiek, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin batera, hitza hartu dute gaurko irekitze ekitaldian.

 

Atzo, urriaren 26an, Gipuzkoako Kutxak eta Euskaltzaindiak hiru urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, Euskaltzaindiak Donostian izango duen Euskararen Ikergunetik sustatuko diren hainbat proiektu bultzatzeko asmoz. Izan ere, Euskaltzaindiak egiten duen ikerkuntza lana sendotzea da hitzarmenaren xede nagusia; hori dela eta, Kutxak 150.000 euroko kopurua emango dio Akademiari. Sinatze ekitaldia atzo egin zen, Donostian, hauek sinatu zutelarik: Kutxaren izenean, Carlos Ruiz Komunikazio eta Gizarte Ekintzako zuzendariak, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Lankidetza hitzarmenak 2011n garatuko diren zenbait egitasmo zehaztu eta finkatzen ditu. Hala, Euskaltzaindiaren Hiztegia (Adierak eta Adibideak), Lexikoaren Behatokia, Herri Literaturaren Corpusa eta Euskararen Historia Soziala, egitasmoek bultzada jasoko dute.

Urriaren 28an, ostiralean, Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea inauguratuko da Donostian, goizeko 11:30ean. 2010eko martxoan, Donostiako Udalak erabaki zuen Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku uztea. Tolare XVIII. mendeko baserri bat da eta 800 metro koadro ditu. Hor kokatuko da Akademiaren Euskararen Ikergunea.

Euskaltzaindiak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo ate lantalde guztiak batuko dira bertan: ordezkaritza ez ezik, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak ere.

Urriaren 28an egingo den inaugurazio ekitaldian, Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunearen izena bistaratuko da, dantzariak eta txistulariak lagunduta. Ondoren, euskaltzainburuak eta herri-aginteekiko ordezkariek hitz egingo dute.

Euskaltzaindiaren 2010eko Oroitidazkia ingelesez irakur daiteke, gaurtik aurrera, Akademiaren webgunean. Orain arte euskarazko testuarekin batera, frantsesez eta gaztelaniaz ere kontsultagai egon da dokumentu hori. Euskaltzaindiak 2010ean egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da.

2010eko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Akademia jarduera, Erakunde Zerbitzuak eta Herri Administrazio eta erakundeak.

Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.

Ur Apalategi eta Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain urgazleek sari bana jasoko dute Euskadi Literatura Sarietako 2011ko edizioan: Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin bildumak euskarazko narratibako saria jasoko du; Miren Agur Meabe, aldiz, euskarazko haur eta gazte literaturaren atalean saritu dute, Errepidea lanagatik.

Fizkioaren izterrak liburua Susa argitaletxeak kaleratu zuen. Epaimahaikideen iritziz, "maisutasunez erakusten ditu Apalategik giza harremanen argi-ilunak -botere nahiak, arrakastaren obsesioa, amodio kontu gatazkatsuak, hizkuntz konplexuak- euskal literaturaren munduan, baita gure identitatearen iraupenerako funtsezko diren beste zenbait arlotan ere".

Errepidea liburua Erein argitaletxeak eman zuen argitara. Epaimahaiak hauxe azpimarratu du: "Road-movie baten antzera egituratua, idazkera poetikoaren eta gordinaren arteko oreka erakargarrian, betiere sujerentzia indartuz eta pertsonaiei itxaropena kendu gabe, 12 urtetik aurrerako irakurleentzako idazlan paregabe hau nabarmendu nahi dugu".

thumb_meabe_agur

Bestalde, Joseba Sarrionandiak ere irabazi du 2011ko Euskadi Literatura Saria, euskarazko saiakera alorrean, Moroak gara behelaino artean? liburuagatik.

Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udazkenean kaleratu duen zenbaki berrian.

Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:

Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibros seihilabetekaria argitaratzen du.

Euskaltzaindiaren webguneak 53.332 bisita izan zituen irailean. Bestalde, webguneko orriek 338.610 bistaratze izan zituzten hil berean.

Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 53.332
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 16.632
Hiztegi Batua 49.541
Euskaltzaindiaren Arauak 10.646
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 41.201
JAGONET zerbitzua 5.630
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 101.574
Argitalpenen Katalogoa 7.642
Beste guztiak 105.744
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 338.610

Urriaren 17an, astelehenean, egin zen Euskaltzaindian 2011ko Ondarearen Europako Jardunaldien azken saioa. "Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazioaren garaietan" izenburupean, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dituen jardunaldi horiek urriaren azken egunera arte iraungo badute ere, Euskaltzaindiaren saioak amaitu dira jada.

Bost izan dira Akademiak eskaini dituen saioak. Saio horietan, Akademia eta Azkue Biblioteka ezagutzeko bisita gidatuekin batera, zazpi hitzaldi eskaini dira. Hitzaldi horietan, besteak beste, euskara euskal hiztunen behar berrietarako eguneratzeko lanak zertan diren azaldu da, euskararen jatorriaz eta bilakaeraz hitz egin da, eta euskarazko izenak berreskuratzeko eta normalizatzeko orain arte egin den bideaz mintzatu da. Saio horiek guztiek "Euskara, ondare immateriala" deituriko egitaraua osatu dute. Xabier Kintanak, Mikel Gorrotxategik, Aritz Abaroak, Josune Olabarriak eta Pruden Gartziak eman dituzte saioak. Hitzaldietan 41 pertsona egon dira, eta bisita-gidatuetan, berriz, 31.

"Izanaren izena" izenburupean, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak prestatu duten hitzaldi zikloan parte hartzen ari da Euskaltzaindia. "Izena duenak izana duelako" azpititulua duen ziklo horretan hiru gai izango dira hizpide: Elgoibarko toki-izenak, ahozko euskera, eta euskal izen-abizenen historia. Lehen saioa urriaren 5ean egin zen, eta hauek hitz egin zuten: Amaia Pinacho eta Nerea Alaba Elgoibarko Toponimia lanaren egileek, eta Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkari eta lan horren tutorea izan denak.

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate izeneko I bekaren deialdia egin zuen 2009an, eta aldi berean lankidetza hitzarmena sinatu zuen Euskaltzaindiarekin, Akademiaren laguntza jaso ahal izateko. Beka Nerea Alabari eta Amaia Pinachori esleitu zitzaien, eta lanari ekin zioten, Mikel Gorrotxategiren zuzendaritzapean. Orotara, 3.000 toki-izen jaso, bildu eta arautu dituzte. HItzaldian esan zuten moduan, Elgoibarko toponimia-mapa abendurako prest izango da.

Hurrengo hitzaldia bihar, urriaren 19an, izango da. Jesus Mari Makazaga euskaltzain urgazle eta EHUko Euskara Zerbitzuko burua Elgoibarko ahozko euskaraz mintzatuko da. Izan ere, izen bereko liburua publikatu zuen Makazagak, EHUk eta Euskaltzaindiak argitaratua, eta apirilean aurkeztu zuen Akademiaren egoitzan.

Azkenik, urriaren 26an, "Amaia, debekatuta zaude! euskal izen-abizenen historia" izeneko hitzaldia emango du Mikel Gorrotxategik. Hitzaldi guztiak Elgoibarko Kultura Etxean izango dira, iluntzeko 19:00etan.

Irailaren 24an eta 25ean, Korsikako Bastia hirian egin zen Linguimondi Europako hizkuntzen jardunaldietan, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiaren buruordea izan zen. Arkotxak bi mahai-ingurutan hartu zuen parte, batean Euskaltzaindiaren buruorde gisa eta bestean idazle bezala.

Urriaren 14an, Bizkaiko Foru Aldundian egindako ekitaldian, Jose Antonio Arana Martixa zenaren sendiak Manuel Lekuona saria jaso zuen. Iazko abenduan iragarri zuen Eusko Ikaskuntzak 2010eko Manuel Lekuona saria Jose Antonio Arana Martixarentzat izango zela, "mende erdi luzean zehar izandako euskal kulturarekiko konpromiso eta lanaren onarpen gisa".

Gernikako euskaltzaina apirilean hil zen, eta joan den ostiralean bere senitartekoek jaso zuten saria. Guztien izenean, Maiteder Bareño haren alargunak hartu zuen Remigio Mendiburu eskultorearen obra. Ekitaldi horretan, besteak beste, Juan Mari Aburto Lehendakaritzako foru diputatua eta Juan Maria Muñoa Eusko Ikaskuntzako presidentea egon ziren. Bestalde, Maiteder Arana saridunaren alabak eskerrak eman zituen.

Sariaz gain, Jose Antonio Arana Martixaren bio-bibliografia argitaratu du Eusko Ikaskuntzak, egileak Pruden Gartzia eta Josune Olabarria Euskaltzaindiko Azkue Bibliotekako langileak direlarik. Ekitaldian, Pruden Gartzia euskaltzain urgazle eta Bibliotekako zuzendariak hitz egin zuen Arana Martixaren lanaz eta bizitzaz.

 Pruden Gartziaren hitzak 102,35 Kb

Gaur, urriaren 14an, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturik, Jose Ariztimuño "Aitzol" idazle eta kultur eragilea eta Euskal Pizkundea omentzeko, "Euskara biziberritzeko bi ekinaldi XX. mendean. Aitzol eta bere lagunak: Euskal Pizkundea (1927-1936) eta mende bukaerakoa (1980-2011)" jardunaldia egiten ari da Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra hiribidean).

Jesus Mari Makazaga EHUko Euskara Zerbitzuko zuzendariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak zabaldu dute Jardunaldia, eta ongi etorria emateaz gain, ekimen honen xedea azaldu dute. Hala, bada, Aitzolek bultzatzen zuen Euskal Pizkundearen kultura-proiektua aldarrikatu dute biek; batetik, Makazagak honela esan du: "Proiektu kultural hark hiru zutabe nagusi zituen: hezkuntza (hezkuntza elebiduna), hizkuntza (euskara) eta kultura (euskal kultura). Bestetik, Andres Urrutiak hauxe adierazi du: "Orduko hura gaurko gizartean txertatzea, horixe da jaso behar dugun mezua".

Goizeko saioan Colin Williamsek, Antxon Narbaizak, Miren Azkaratek eta Lourdes Otaegik hitzaldi bana eman dute. Arratsaldean, 16:00etan, mahai-inguru bat izango da. Colin Williams (Cardiffeko Unibertsitatea), Patxi Baztarrika (Andoaingo Udaleko euskara teknikaria) eta Jone Miren Hernandez (UPV/EHU) izango dira hizlariak, eta gaia "Hizkuntza gutxituak: ezagutza / erabilera. Hizkuntzaren aurreko jarrerak".

Gaur, urriaren 14an, egin da 2011ko Ondarearen Europako Jardunaldien laugarren saioa Euskaltzaindiaren egoitzan. Ezaguna denez, "Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazioaren garaietan" izenburupean, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen jardunaldi horietan, Bizkaiko hainbat herri ez ezik, hainbat erakunde ere parte hartzen ari dira. Partaide horien artean Euskaltzaindia dago, eta urrian zehar "Euskara, ondare immateriala" egitaraua burutzen ari da.

Gaur, Akademian, hitzaldi bi izan dira: "Euskararen jatorria", Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak emanda, eta "Euskarazko izenen oroimena berreskuratzen, Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkariaren eskutik. Horrezaz gain, Azkue Biblioteka ikusi ahal izan dute bisitariek, Josune Olabarria langileak gidaturik.

Jardunaldi hauetako hurrengo saioa -azkena Euskaltzaindian- datorren astelehenean, urriaren 17an, izango da. Goizeko 10:00etan bisita gidatua izango da, eta 11:00etan "Euskararen corpusa eguneratzeko lana" hitzaldia emango da.

Gaur, urriaren 13an, Colin Williams hizkuntzalari galestarra Euskaltzaindian izan da, eta Xabier Kintana idazkariak lagundurik, Akademiaren egoitza bisitatu du. Williamsek parte hartuko du bihar, Bilbon, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu duten "Euskara biziberritzeko bi ekinaldi XX. mendean. Aitzol eta bere lagunak: Euskal Pizkundea (1927-1936) eta mende bukaerakoa (1980-2011)" izeneko jardunaldian, bi erakundeok Aitzol eta Euskal Pizkundearen omenez burutuko dutena. Jardunaldia Bilbon egingo da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan (Abandoibarra hiribidean)

Jardunaldi horretan, Colin Williamsek "Europe's Long Century of Language Recognition: Policies and Outcomes’" izeneko hitzaldia emango du, goizeko 9:30ean. Hitzaldian aldibereko interpretazio-zerbitzua izango da, ingelesetik euskarara.

Colin H. Williams Galesen jaio zen 1950ean. Cardiff-eko Unibertsitateko irakaslea da. Gizarte zientzetan, giza geografian eta hizkuntza plangintzan aditua da. 2000. urtean, Hizkuntzaren Galesko Kontseiluko kide izendatu zuen Galesko Batzar Nazionalak. 2010. urtean, Galesko hamalau taldek gutun irekia bidali zioten hango Kultura ministro Alun Ffred Jonesi, eta bertan eskatzen zioten galesa hizkuntza ofizial egiteko, eta hura eskoletan nahiz kalean bultzatzeko neurriak hartzeko. Sinatzaileen artean Colin Williams zegoen.

Gaur, urriaren 13an,  egin da Euskaltzaindian Ondarearen Europako Jardunaldien hirugarren saioa. Gaurko hitzaldia Aritz Abaroa Ahozko tradizioa biltzeko egitasmoaren teknikariak eman du, "Euskararen herri hizkerak" gaiari buruz. Aurretik, Josune Olabarria Azkue Bibliotekako langilearen eskutik, Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu dute bertaratu direnek.

"Euskara ondare immateriala" lerroburua da Akademia erabiltzen ari dena, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen jardunaldi horietan parte hartzeko.

Hurrengo saioa bihar, urriaren 14an, izango da. Bi hitzaldi izango dira: "Euskararen jatorria" (10:00etan) eta "Euskarazko izenen oroimena berreskuratzen" (12:00etan). Bestalde, 11:00etan, Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka bisitatzeko aukera egongo da.

Abian da Tafallako Oinez Basoa. Igandean, urriaren 9an, baso horren lehen zuhaitzak landatu zituzten Garces de los Fayos ikastolako ikasleek eta Andres Iñigo, Sagrario Aleman eta Xabier Kintana euskaltzainek, Akademiaren izenean. Hala, bada, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Tafallako ikastolak martxan jarritako egitasmoari ekin zioten, helburu bikoitzari begira: batetik, euskara bultzatzea, eta bestetik, Ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzea. Euskararendako ekarpena Tafallako Garcés de los Fayos ikastolari lagunduz gauzatuko da, eta ingurumenarendakoa, berriz, “Oinez Basoa” sortuz. Igandean, xede horiek lortze aldera, Euskaltzaindiaren babesa izan zuten Tafallako euskaltzaleek.

Aurten, Tafallako Monte Plano mendian 8,3 hektareako lur-zatia landatuko da arteekin eta erkametzekin, guztira 6.700 zuhaitz izanen direlarik. Antolatzaileen esanetan, "ez dadila arte bat bera ere babestu gabe gelditu; hala, denon artean naturari berak aurrez emandakoa itzuliko diogu, denon artean euskarari historian dagokion tokia itzuliko diogun bezalaxe. Zuhaitzak eta euskal hizkuntza, etorkizunaz blaiturik".

Urriaren 16an izango da aurtengo Nafarroa Oinez, Tafallan.

Institut d´Estudis Catalans (IEC), eta Consello da Cultura Galega erakundeekin batera, Euskaltzaindia Madrilgo Liber Azokan izan da. Azoka urriaren 5etik 7ra egin da, bertan liburuarekin zerikusia duten profesional ugarik parte hartu dutelarik. Aipatu hiru erakundeak erakustoki berean izan dira, eta hortxe aurkeztu ditu Akademiak bere azken lan eta argitalpenak. Horretaz gain, helburua, Katalunian eta Galizian Akademiaren pareko lana egiten ari diren erakundeekin harremanak sakondu, eta egiten ari den lana erakustea izan da.

Nazioarteko liburu azoka honek garrantzi handia dauka, bai Espainiar Estatuan, bai eta Hego Aamerikan ere. Bertan, ekoizpena erakusteaz gain, profesionalek elkarren berri izateko eta akordioak bideratzeko topaleku ona dute. Aurten nobedade aipagarrienetako bat Corner Digital espazioa izan da. Bertan, hainbat enpresetako ordezkariak digitalizazioak argitalpen sektoreari dakarzkion aukera berriez mintzatu dira.

Euskaltzaindiaren ordezkariak hauek izan dira: Erramun Osa idazkariordea, Ricardo Badiola Argitalpen eragilea eta Jon Artza Argitalpen banaketa arduraduna. Azokan, Euskaltzaindiko saltokian izan diren bisitariei harrera egiteaz gain, argitalpen alorreko berrikuntzez informazioa biltzen izan dira. Horretarako hainbat saltoki bisitatu, eta zenbait hitzalditan ere izan dira entzule gisa.

Jator eta maitasun handiz egin da aurreko asteburu honetan Xalbador eta Xabier Leteren omenezko eguna Urepeleko herrian.

Larunbaterako programatuta zegoen Benito Lertxundiren kantaldia bertan behera utzi behar izan zuten, azken orduan. Hala ere, Kepa Junkerak eta bere taldeak ezin hobeto bete zuen haren hutsartea; eta Urepelen bildu zirenek pozik hartu zuten Keparen emanaldia, eta bai dantzan egin ere gogotik aldian-aldian, goizeko ordu txikiak arte.

Gaur, urriaren 7an, egin da Euskaltzaindian Ondarearen Europako Jardunaldien bigarren saioa. Gaurko hitzaldia Mikel Gorrotxategi Onomastika batordeko idazkariak eman du, "Euskarazko izenen oroimena berreskuratzen / Recuperando el recuerdo de los nombres vascos" gaiari buruz.

"Euskara ondare immateriala" lerroburua da Akademia erabiltzen ari dena, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen jardunaldi horietan parte hartzeko. Atzo, urriaren 6an, egin zen lehen saioa: batetik, bisita gidatua egin zen, Josune Olabarria Azkue Bibliotekako langilearen eskutik, eta bestetik, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak "Euskararen jatorria" izeneko hitzaldia eman zuen.

Urriaren 13an, ostegunean, bisita gidatua egingo da, 11:00etan, eta "Euskararen herri hizkerak" hitzaldia emango da, 12:00etan.

alt "Euskara, ondare immateriala". Euskaltzaindiaren egitaraua 172,74 Kb

Jose Ariztimuño "Aitzol" idazle eta kultur eragilearen omenez, urte osorako antolatu dituzten ekitaldien baitan, urriaren 14an, ostiralean, hura eta Euskal Pizkundea omenduko dituzte Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilbon. Bi erakundeok, beste hainbat eragilerekin batera, "Aitzol - Euskal Pizkundearen urtea" ekimenean parte hartzen ari dira, Joseba Ariztimuño, "Aitzol" hil zeneko 75. urteurrenaren kariaz. Izan ere, aurtengo urriaren 17an, 75 urte beteko dira Jose Ariztimuño "Aitzol" (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) fusilatu zutela.

Jardunaldia Bilbon egingo da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan (Abandoibarra hiribidean) eta bi helburu nagusi izango ditu: batetik, Euskal Pizkundea euskara biziberritzeko ahalegin oso moduan hartzea, Soziolinguistikaren begiekin aztertuaz; eta, bestetik, ahalegin hura eta azken 25 urte hauetakoa alderatzea.

Sarrerra doan izango da. Izena emateko sakatu hemen.

alt Jardunaldiaren egitaraua 143,80 Kb

Gaur, urriaren 6an, 2011ko Ondarearen Europako Jardunaldien lehen saioa egin da Euskaltzaindiaren egoitzan. Izan ere, urrian zehar, "Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazioaren garaietan" izenburupean, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen jardunaldi horietan, Bizkaiko hainbat herrik ez ezik, erakunde batzuek ere parte hartuko dute, eta gordetzen duten ondarea publikoari erakutsiko. Erakunde horietako bat, hain zuzen ere, Euskaltzaindia da, "Euskara, ondare immateriala" berariazko egitaraua prestatu duena.

Hala, bada, gaur, Akademian, bisita gidatua egin da, Josune Olabarria Azkue Bibliotekako langilearen eskutik. Gero, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak jardunaldi hauetako lehen hitzaldia eman du, "Euskararen jatorria" izenburupean.

Bihar, urriaren 7an, "Euskarazko izenen oroimena berreskuratzen / Recuperando el recuerdo de los nombres vascos" hitzaldia emango du Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkariak. Gaztelaniaz izango da.

thumb_2011-10-6_Ondarearen_Europako_jardunaldiak_019

"Euskara, ondare immateriala". Euskaltzaindiaren egitaraua 172,74 Kb

Urtero bezala, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egin du Euskaltzaindiak eta irailaren 30ean Tafallan hainbat ekitaldi egin zituen. Aurtengo Nafarroa Oinez herri horretako Garcés de los Fayos ikastolak antolatzen du. Batetik, goizean, Euskaltzaindiaren osoko batzarra egin zen, Tafallako Udaletxean. Bestetik, El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburua eta Euskaltzaindia eta Nafarroa argitalpena aurkeztu ziren. Ondoren, euskaltzainek ikastola bisitatu zuten.

Bisitaren ostean, Francisco de Eraso eta David Jaime Dean Tafallako euskaltzaleen oroitzapenezko plakak inauguratu ziren. Azkenik, arratsaldean, Sustapen batzordeak lan-bilera egin zuen, eta gero ageriko ekitaldia egin zuten Akademiak eta ikastolak.

Hona ekartzen ditugu, batetik, Rexu Urrutia ikastolako zuzendariaren eta Andres Iñigo Euskaltzaindiaren ordezkariaren hitzak, eta bestetik, Angel Irisoren eta Jose Mari Espartzaren hitzaldiak.

Joseba Sarrionandia idazle eta euskaltzain urgazleak irabazi du Euskadi Literatura Saria, euskarazko saiakera alorrean, Moroak gara behelaino artean? liburuagatik. Epaimahaiak hauxe azpimarratu du: "Edukien aldetik, oso ondo egituratuta, ondo garatzen dira ideiak, formalki oso sendoa, lan handia, oso dokumentatuta. Originaltasuna, urteak pasako dira eta euskal kulturan klasiko bat bihurtu daitekeen lana. Ate asko zabaltzen dituen lana, kontsultarako ere baliagarria. Diskurtso ugaritasuna, eta era berean azpimarratzekoa ere bada pentsaera nagusitik kanpoko ikuspegi ezberdinak eskaintzeko ahalegina. Kultura aniztasunaren aldeko aldarria. Azkenik, edizio lan handia dago atzean, titulu sugerentea, argazkiz eta azalpenez betetako lana".

Liburua Pamiela argitaletxeak eman zuen argitara.

Joseba Sarrionandiak hainbat sari irabazi ditu bere bizitzan zehar. Besteak beste, Espainiako Kritikaren Saria bi aldiz eman diote, 1986an, Atabala eta euria liburuagatik, eta 2001ean, Lagun izoztua lanagatik.

Datorren larunbatean, urriaren 8an, Xabier Leteren omenezko kontzertua egingo da Bilbon, Euskalduna jauregian. Ekitaldia 20:00etan hasiko da eta, aurreko guztietan bezala, kantari eta musikariek ez ezik, poeta eta bertsolari ezagunek ere parte hartuko dute. Hauek izango dira Bilbon: Mikel Urdangarin, Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz, Jabier Mugurutza, Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Arantxa Irazusta, Petti, Erramun Martikorena, Alex Sardui, Kirmen Uribe, Hodei Etxarte, Unai Iturriaga eta Igor Elortza.

Artista horiekin batera, Karlos Gimenez piano-jotzailea, Joxan Goikoetxea teklatu-jotzailea, Francisco Herrero biolin-jotzailea, Luis Fernandez biolontxelo-jotzailea eta Txema Garces eta Xanet Arozena gitarra-jotzaileak ariko dira.

R. M. Azkue Literatur Sarietarako deialdia egin dute Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak. Urtero bezala, deialdia bi modalitatetan egin da, narrazioan eta olerkian. Modalitate bakoitzean bi maila izango dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. R.M. Azkue Sariek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Edizio berrirako lanak aurkezteko epea 2011ko abenduaren 16an amaituko da. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo.

Aurrez ikusi bezala, gaur Euskaltzaindia Tafallan da. Aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Garcés de los Fayos ikastolarekin batera, Akademia hainbat ekitaldi egiten ari da egun osoan zehar, betiere eskualde horretako euskaltzale guztiei bere babesa erakusteko asmoz.

Hala, bada, goizean, Euskaltzaindiaren osoko batzarra egin da, Tafallako Udaletxean. Gero, El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburua eta Euskaltzaindia eta Nafarroa argitalpena aurkeztu dira. Ondoren, euskaltzainek ikastola bisitatu dute eta bisitaren ostean, Francisco de Eraso eta David Jaime Dean Tafallako euskaltzaleen oroitzapenezko plakak inauguratu dira.

Arratsaldean, Akademiaren Sustapen batzordeak lan bilera egingo du, Kultura Etxean. Eta azkenik, 17:30ean, Kultura Etxean ere, ageriko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, ikastolarekin batera.

Euskaraz ez ezik, Euskaltzaindiaren 2010eko Oroitidazkia frantsesez eta gaztelaniaz ere irakur daiteke, gaurtik aurrera, Euskaltzaindiaren webgunean. Izan ere, orain arte euskarazko testua bakarrik zegoen  webgunean. Euskaltzaindiak 2010ean egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da.

2010eko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Akademia jarduera, Erakunde Zerbitzuak eta Herri Administrazio eta erakundeak.

 

Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.

thumb_azala_es

Arantxa Urretabizkaia idazle eta euskaltzain urgazleak Euskal Egile Gorenaren Saria irabazi du. Mario Onaindia Fundazioak eman dio, politikariaren heriotzaren zortzigarren urteurrenean, Urretabizkaiaren ibilbidearengatik eta mundua ikusteko duen "modu kritikoagatik". Saria urriaren 1ean jasoko du.

Aurtengo Nafarroa Oinez dela eta, Euskaltzaindiak eta Garcés de los Fayos ikastolak antolatu dituzten ekitaldien barruan, datorren ostiralean, irailaren 30ean, El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburua aurkeztuko da Tafallan. Liburu hau Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 13. zenbakia da. Akademiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da eta BBKren laguntzarekin argitaratu da.

Liburuak Ikastolen historia soziala kontatu nahi du, eta historia horrekin zerikusia duten datuak, gertaerak, edota lekukotzak biltzen ditu, besteak beste. 2010ean, euskaraz argitaratu zen, Ikastola mugimendua. Dabilen herria izenburuarekin eta orain gaztelaniaz kaleratu da; itzulpena Jorge Giménezek egin du. Aurkezpen bi egingo dira: goizean, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolak europar kooperatibaren presidenteak aurkeztuko dute, eta arratsaldean, ageriko bilkuran, Iñaki Etxezarreta Ikaselkar-eko zuzendariak. Bestalde, bilkura berean, Andres Iñigok Euskaltzaindia eta Nafarroa liburuxka aurkeztuko du.

 Liburuaren aurkibidea 57,30 Kb

Akademiak Euskaltzaindia eta Nafarroa liburuxkaren bigarren argitaraldia prestatu eta kaleratu berri du. Datorren ostiralean aurkeztuko du Tafallan, bertan izango baita Euskaltzaindia, aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Garcés de los Fayos ikastolarekin batera.

Euskaltzaindia eta Nafarroa liburuxkak Euskaltzaindiak Nafarroan egin eta egiten dituen ekitaldien berri ematen du eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Honako atalak ditu:

  • Harreman instituzionalak eta hitzarmenak: Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Euskalerria Irratia, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
  • Euskaltzaindiaren biltzarrak, bilerak eta ekitaldiak Nafarroan: nazioarteko biltzarrak, omenaldiak, mendeurrenak, sarrera hitzaldiak, edota Nafarroa Oinez dela eta egin diren ekitaldiak.
  • Nafarroako euskaltzainak: Nafarroako euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleen zerrenda.
  • Argitalpenak: Nafarroarekin lotura duten argitalpenen berri ematen da.

Urtero bezala, aurten ere Nafarroa Oinez festarekin bat egingo du Euskaltzaindiak eta datorren ostiralean, irailaren 30ean, Tafallan, hainbat ekitaldi egingo ditu.

Batetik, goizean, Euskaltzaindiaren osoko batzarra egingo da, Tafallako Udaletxean. Bestetik, 12:00etan, Garcés de los Fayos ikastolan, El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburua eta Euskaltzaindia eta Nafarroa argitalpena aurkeztuko dituzte Andres Urrutiak, Koldo Tellituk eta Andres Iñigok. Ondoren, euskaltzainek ikastola bisitatuko dute. 13:15ean, Francisco de Eraso eta David Jaime Dean Tafallako euskaltzaleen oroitzapenezko plakak inauguratuko dira. Arratsaldean, 16:00etan, Akademiaren Sustapen batzordeak lan bilera egingo du, Kultura Etxean. Eta azkenik, arratsaldeko 17:30ean, Kultura Etxean ere, ageriko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, ikastolarekin batera.

Hauxe izango da ageriko ekitaldiaren egitaraua:

  • Agurra: Rexu Urrutia, Garcés de los Fayos ikastolako zuzendaria.
  • Angel Iriso "Zaki" irakaslearen hitzaldia: "Garcés de los Fayos ikastolaren historia".
  • Jose Mari Espartza idazlearen hitzaldia: "Euskara Tafallaldean".
  • Kanta. Aitorren hizkuntz zaharra, ikastolako ikasleak.
  • El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburuaren aurkezpena. Aurkezlea: Iñaki Etxezarreta, Ikaselkar-eko zuzendaria
  • Euskaltzaindia eta Nafarroa argitalpenaren aurkezpena. Aurkezlea: Andres Iñigo, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria.
  • Kanta. Hamaika 11n, Ikastolako ikasleak.
  • Azken hitzak: Andres Urrutia, euskaltzainburua
oinez_logoa

XXI. mendean euskara izaten ari den bilakaera ikertzeko Euskaltzaindiak eratua duen corpusa da Lexikoaren Behatokia.

2009an ekin zion egitasmo horri. Lehen urtean 4 milioi testu-hitzeko corpus lematizatu eta etiketatua sortu zuen,  Berria egunkariko edukiekin. 2010ean beste 6 milioi erantsi dizkio, Berria-koak, EITB-koak eta Argia-koak. Aurten iturri horietako eta beste bi iturritako edukiak gehituko zaizkio: El Diario Vasco-koak eta Deia-koak.

Euskaltzaindiak hitzarmenak ditu komunikabide horiekin guztiekin, egitasmo horretarako edukiak eskuratu ahal izateko. Gainera hiru partaide ditu, ikuspegi teknikotik, egitasmoa gauzatzen laguntzen diotenak: EHUko Informatika Fakultateko IXA Taldea, Elhuyar eta UZEI.

Urrian zehar, "Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazioaren garaietan" izenburupean, 2011ko Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira Bizkaiko hainbat herritan. Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekimen honetan, Euskaltzaindiak hartuko du parte. Hala, bada, hilaren 6an hasita, "Euskara, ondare immateriala" izena daukan egitaraua prestatu du Akademiak, eta, besteren artean, Azkue Bibliotekan gordetzen den ondarea ezagutzeko aukera emango du.

Euskaltzaindiak urriaren bost egunetan hartuko ditu Jardunaldiak. Egun horietan, Akademia eta Azkue Biblioteka ezagutzeko bisita gidatuekin batera, zazpi hitzaldi eskainiko dira. Hitzaldi horietan, besteak beste, euskara euskal hiztunen behar berrietarako eguneratzeko lanak zertan diren azalduko da, euskararen jatorriaz eta bilakaeraz hitz egingo da, eta euskarazko izenak berreskuratzeko eta normalizatzeko orain arte egin den bideaz mintzatuko da.

Informazioa eskuratzeko 94-4158155 telefonora dei dezakezu.

 Euskaltzaindiaren egitaraua, Ondarearen Europako Jardunaldietan 172.74 Kb

Gaur, irailaren 22an, Bilbo Zaharra euskaltegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Akademiaren egoitzan. Euskaltegiaren izenean Arantza Camarero zuzendariak sinatu du eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Pedro Alberdi Bilbo Zaharra Forumaren burua eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria bertan izan dira.

Euskararen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenean eragin nahian, hitzarmena sinatu dute Bilbo Zaharra euskaltegiak eta Euskaltzaindiak. Hori bai, bi erakundeon arteko lankidetza aspaldikoa da, eta ezaguna da euskaltegiak sustatzen duen Bilbo Zaharra Forumak antolatutako ekitaldiak Euskaltzaindiak babesten dituela.

Hiztegi Batuaren azken bertsioa eskura dago Euskaltzaindiaren webgunean, orain arte Akademiak arautu dituen hitz guztiak jasotzen dituena. Kontsultak egin ahal izateko, bilaketa mota bi erabil daitezke: batetik, kontsulta interaktibo gisa, eta bestetik, A-tik Z-ra arteko PDF dokumentu bakar gisa.

Jakina denez, Euskaltzaindia Hiztegi Batuaren bigarren itzulia egiten ari da. Onartu ahala, bigarren itzuli horren hitz-zerrendak txertatu egiten dira Hiztegi Batuan.

Bakoitzak bere etxetik dakarren euskaraz hitz egiten dugulako gara euskaldunak, eta hori da, besteak beste, gure izaera definitzen laguntzen digun faktoreetako bat. Kilometro gutxiren barruan aberastasun handia aurkitu genezake hizkuntza aldetik Euskal Herrian, izan ere, guztiok dakigu euskararen mugak ez direla oso zabalak, baina era berean badakigu txikitasun horren pare, hizkuntzaren freskotasuna agertzen duten hainbat eta hainbat herri hizkera baditugula. Bakoitzak berea eginez, denon artean guztiona egiten dugu euskal hiztunok gure egunerokotasunean, eta horixe da, nagusiki, Euskaltzaindiak Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa (ATHC) egitasmoaren bitartez jorratu nahi duen ikerketa esparrua.
Hauek dira Aritz Abaroa Euskaltzaindiaren Ahozko tradizioa biltzeko egitasmoaren teknikariak Oilategitik aldizkarirako idatzi duen artikuluaren lehen lerroak. Bertan, Alkizako Periko eta Ixabel Urruzolarekin izan zuen solasaldiaren berri emateaz gain, egitasmoaren nondik norakoa azaltzen du. Artikulu osoa irakurtzeko, sakatu hemen.

"Telesforo Monzon (1904-1981): bergararra, politikaria, kultura-gizona" izeneko erakusketa ikusgai dago Bergaran, Udalaren Pleno aretoan. Erakusketa Bergarako Udalak antolatu du, Olaso Dorrea Sorrerakundearen laguntzarekin, eta Monzon politikari, idazle eta euskaltzain urgazlearen ibilbidea du hizpide, haren heriotzaren 30. urteurrenean.  Urriaren 2ra arte egongo da zabalik.

Erakusketak hiru atal ditu -bergararra, politikaria, kultura sortzailea- eta objektu original ugari erakusten ditu, Olaso Dorrea Sorrerakundeak utzitakoak. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez aurkezten da. Hau da ordutegia:  astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Bestalde, joan den larunbatean, irailaren 17an, Monzon pastorala antzeztu zen Bergaran.

Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzak egoitza berria du. Ordezkaritza ez ezik, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak ere Tolare baserrian kokatuko dira hemendik aurrera. Hortaz, Erakundeak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batuko dira Tolaren.

Hau da helbide berria: Almortza bidea, 6. Tolare baserria. 20018 Donostia.

Telefono zenbakia : 943 428 050. Faxa: 943 428 365

2010eko martxoan, Donostiako Udalak erabaki zuen Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku uztea. Tolare XVIII. mendeko baserri bat da eta 800 metro koadro ditu.

Irailaren 5etik 9ra, Euskaltzaindia izan da Bartzelonan egin den "Izenak eguneroko bizitzan" izeneko ICOSen XXIV. kongresuan.

Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko lau kide izan dira bertan: Jose Luis Lizundia eta Patxi Salaberri euskaltzain osoak eta Patxi Gale eta Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordekideak.

"Mugarik Gabeko Telebista" herri ekimena aintzat hartu du Madrilgo Kongresuak, eta tramiterako onartu. Datorren legegintzaldian eztabaidatuko da, eta ekimena lege bihurtzen den bozkatuko. Beraz, Madrilgo Kongresuan atzo hartutako erabakiaren ondorioz, aurrera doa hizkuntza bera duten erkidegoetan irrati-telebista emisioak jaso ahal izateko eskubidea legez bermatu nahi duen herri ekimena. Euskal Herriaren kasuan, Nafarroan Euskal Telebista ikustea da helburua. Gaur egun ETB1 eta ETB2 analogikoan bakarrik ikus daitezke, eta ETB3 eta ETB Sat ezin dira ikusi.

"Mugarik gabeko telebista" kanpaina Herrialde Valentziarrean sortu zen, eta Euskal Herrira 2010eko urtarrilean zabaldu zen. Euskaltzaindiak hasieratik bertatik parte hartu zuen kanpaina horretan. 2010eko uztailean, Espainiako Hauteskunde Erroldaren bulegoan, 651.650 sinadura entregatu ziren, horietatik 559.759 ontzat eman zirelarik. Hortaz, herri ekimenari esker,  lortu behar zen sinadura kopurua (miloi erdi sinadura behar ziren) erraz gainditu zen. Euskal Herrian, eta batez ere Nafarroan, kanpainak arrakasta handia izan zuen, eta Euskaltzaindian 12.420 sinadura bildu ziren.

Xalbador ez ezik, Xabier Lete ere izango du gogoan 2011ko Xalbador Egunak. Urriaren 8an eta 9an Urepelen egingo den aurtengo festaren goiburua "Xalbador eta Xabier Lete" izango da eta, urtero bezala, musika, bertso edota herri kirolak uztartuko ditu. Urriaren 8an, Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du, eta 9an, Ez dok Amairuri buruzko bideo bat ikusiko da. Bestalde, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II bertsolariak, eta Erramun Martikorena eta Xendarineko ahizpak Urepelen izango dira.

Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatzen dute Xalbador Eguna, eta bi erakundeotako ordezkariek atzo, Donostian eta Baionan, aurkeztu zuten egitaraua. Donostian hauek izan ziren: Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari eta Jagon sailburua, Itxaro Bethart Deiadarra elkarteko kidea, eta Joxe Mari Iriondo ohorezko euskaltzaina. Arratsaldean, aldiz, beste aurkezpena egin zuten, Baionan, eta bertan, Bethartekin batera, Jean-Baptiste "Battittu" Coyos euskaltzaina izan zen, Akademiaren izenean.

Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren edukiak eguneratu dira ISOC-eko datu basean. ISOC, CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak kudeatzen du. CSIC, Espainian ikerketara dedikatua dagoen erakunde publikorik handiena da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari atxikita dago. Erakunde horren barruan datu base gehiago badago ere, ISOC da, Giza Zientzia eta Humanitateen esparruan, Estatu Espainoleko aldizkarien ekoizpen zientifikoa bildu eta zabaltzen duena.
ISOC-eko datu-basean, aurtengo otsailean hasi zen eskaintzen Euskera agerkaria indizatua.

Irailaren 6an, Bartzelonako Unibertsitatean eta ICOS-en (International Council of Onomastic Sciencies) XXIV. Biltzarraren egitarau barnean,  "Exonimia telebista publikoetan, bereziki TV3 Kataluniako telebistan eta Euskal Irrati Telebistan" gaiaren inguruan tailer bat egin zen. Partaideak hauek izan ziren: Joan Anton Rabella Institut d'Estudis Catalans-eko Oficina d' Onomasticako arduraduna, Pou Nadal TV3 telebistako Hizkuntza Zerbitzukoa, Jose Luis Lizundia euskaltzain eta Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeko burua eta Asier Larrinaga EITBko Euskara Zerbitzu arduraduna.

Bihar, irailaren 9an, hasiko dira New Yorken Bernardo Atxaga katedra inauguratzeko egingo diren ekitaldiak. Euskal letrei buruzko Bernardo Atxaga katedra Etxepare Institutuak bultzatu du,  eta CUNY (City University Of New York) New York Hiriko Unibertsitateko Graduatu Zentroak hartuko du. Katedra horren xede nagusia hauxe izango da: euskal literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruan ikerketa, ikasketa eta ezagutza sustatzea. Katedraren inaugurazio ofiziala irailaren 16an egingo bada ere, hilaren 9tik 16ra bitarte, hainbat ekitaldi egingo dira Unibertsitatean. Besteak beste,  Atxagak berak mintegi bat zuzenduko du.

Euskaltzaindiaren webguneak 32.987 bisita izan zituen uztailean. Bestalde, webguneko orriek 288.528 bistaratze izan zituzten hil berean.

Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 32.987
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 6.697
Hiztegi Batua 30.634
Euskaltzaindiaren Arauak 2.927
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 29.403
JAGONET zerbitzua 2.323
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 158.994
Argitalpenen Katalogoa 2.068
Beste guztiak 55.482
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 288.528

Euskaltzaindiak bere Euskararen Historia Soziala egitasmorako markatzaile baten zerbitzuak behar ditu. Honekin batera aurkezten diren bi dokumentuetan eskaintzen da behar horren inguruko oinarrizko informazioa:

Euskaltzaindiak ordezkaritza zabala izango du Bartzelonan, ICOSen  (International Council of Onomastic Sciences) XXIV. Biltzarrean. "Izenak eguneroko bizitzan" izenburupean egingo den biltzar hau irailaren 5etik 9ra burutuko da. Euskaltzaindiak bere atxikimendua adierazi zuen eta Onomastika batzordeko lau kide izango dira bertan: Jose Luis Lizundia eta Patxi Salaberri euskaltzain osoak eta Patxi Galé eta Mikel Gorrotxategi urgazleak.

 

Joan den uztailaren 31n, Etxalarko Altxata kultura elkarteak bere 20. urteurrena ospatu zuen eta ospakizun horretan Pello Apezetxea bertako erretorea eta euskaltzain ohorezkoa omendu zuen.

Gaur argitaratu dugu kurtso honetako azken berria. Abuztuan Plazaberri ez da argitaratuko. Irailaren lehen astean itzuliko gara.

Ondo izan.

Euskaltzaindiak urtarriletik uztaila bitartean kaleratu dituen liburuak bildu dira hemen. Besteren artean, Euskararen herri Hizkeren Atlasaren III. liburukia dago, baita "Euskaltzainak" bildumaren bi liburu berri edota "Mendaur", "Iker", "Jagon" eta "Euskararen lekukoak" bildumen azken lanak ere.

Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea kultura aldizkariaren laugarren zenbakia plazaratu da. Bestalde, Akademiak bilduma berri bi abian jarri ditu: "Izenak" eta "Joanes Etxeberri".

 

Orotariko Euskal Hiztegian testu libreko bilaketak egitea ahalbidetzen duen sistema prestatu da. Bilaketa-modu hau erabiltzeko, Hiztegiaren (A-Z) PDF fitxategi guztiak jaisteaz gain, indizeak gordetzen dituen Bilaketak.zip (116 MB) artxiboa ere jaitsi beharko du erabiltzaileak.

Argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.

Ttipi-ttapa aldizkari hamaboskariak bere azkeneko alean iragarri duenaren arabera, Etxalarko Altxata kultura elkarteak datorren igandean, uztailaren 31n, bere 20. urteurrena ospatuko du. Ospakizun egun horretan Pello Apezetxeari omenaldia eginen dio, meza nagusiaren ondotik izanen den ekitaldian.

Pello Apezetxea euskaltzain ohorezkoa da eta aspaldiko urteetan Etxalarko erretorea da. Euskararen babeste eta sustatze lanetan etengabeko parte-hartzea izan du herrian bertan eta Bortzirietako alfabetatze lanetan, Euskara Mankomunitatean, Ttipi-ttapa aldizkari eta telebistaren sorreran eta ondoko etengabeko jardueran, eta bertze hainbat zereginetan. Zenbait egunkari eta aldizkaritan argitara ematen dituen euskararen inguruko artikuluen idazle ezaguna da, bai eta Etxalarko historiaren eta onomastikaren inguruko ikertzailea ere.

Atzo, uztailaren 28an, sinatu zen Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) eta Euskaltzaindiaren arteko 2011ko lankidetza-hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu zuen eta, EEPren izenean, Frantxua Maitia presidenteak. Eurekin batera hauek izan ziren: Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiaren buruordea, Jose Luis Lizundia diruzaina eta Xarles Videgain euskaltzaina.

Euskaltzaindiaren 2010eko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2010ean egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da.

2010eko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Akademia jarduera, Erakunde Zerbitzuak eta Herri Administrazio eta erakundeak.

Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.

 

Pierre Duny Pétré 1914an jaio zen, Donibane Garazin, eta 2005ean hil zen. Idazlea izan zen -poeta, batez ere, baina ipuin eta artikulu asko ere idatzi zituen-. Euskaltzain urgazlea, 1963an izendatua. Kazetaria ere izan zen, baita bilketa etnologiko eta folkloriko garrantzitsuen egilea ere. Bere bizitza zinez interesgarria izan zen, pasadizoz beterik.

Arnaud Duny-Pétré bere semeak Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekari hiru helbide elektroniko helarazi dizkio, "Pierre Duny-Pétré-k idatzi liburu agortu edo ezezagunak" eskaintzen dituztelarik. Hona ekarri ditugu.

Bestalde,  Duny-Pétréren bizitzaren berri izan nahi duenak bi euskaltzain emerituk idatzitako artikuluak irakur ditzake: batetik, Jean-Louis Davantek eginikoa, eta bestetik, Jean Haritschelharrek egin zion hilberri-txostena.

Arnaud Duny-Pétrék emandako informazioa ikusteko, sakatu gehiago irakurri gainean.

Bi argitalpen berezi kaleratu ditu Euskaltzaindiak: batetik, Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina CD-ROMa, eta bestetik, Euskera agerkariaren bi zenbaki berriak. Horrela aurkeztu dituzte Andres Urrutia euskaltzainburuak, Andoni Sagarna Iker sailburuak eta Andres Iñigo Jagon sailburuak, gaur, Donostian, egin duten agerraldian. Eta honela azaldu: Euskera agerkariaren kasuan, "maila zientifikoan aldaketa kualitatiboa dagoelako, arlo horretan, gure agerkaria gora doalako". CD-ROMari dagokionez, hauxe azpimarratu dute: "Euskarri honek erraztasun handiak eskaintzen ditu, bertan dauden edukiak kontsultatzeko. Hortaz, horretan ere, eta teknologia berrien eskutik, aurrera goaz".

Hauek dira, beraz, gaur aurkeztu diren argitalpenak:

  • Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina. CD-ROM horretan, 2008ko urriaren 6tik 10era, Iruñean, Euskaltzaindiak egin zuen XVI. Nazioarteko Biltzarraren emaitza jasotzen da. Euskaltzaindiaren Iker bildumaren 26. zenbakia da eta Iruñean egin ziren hitzaldiak, txostenak eta mahai-inguruak biltzen ditu.
  • Euskera, 2010, 55, 1 eta Euskera 2010, 55, 2.

Bihar, uztailaren 27an, goizeko 11:30ean, Donostiako ordezkaritzan, Euskaltzaindiak aurkeztuko ditu:

  • Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina. Bertan, 2008ko urriaren 6tik 10era, Iruñean, Euskaltzaindiak egin zuen XVI. Nazioarteko Biltzarraren emaitza jasotzen da. Oraingo honetan, Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarraren emaitza jasotzeko, CD-ROMa formatua aukeratu du Akademiak. CD-ROM hori Euskaltzaindiaren Iker bildumaren 26. zenbakia da eta Iruñean egin ziren hitzaldiak, txostenak eta mahai-inguruak biltzen ditu.
  • Euskera, 2010, 55, 1 eta Euskera 2010, 55, 2. Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren bi zenbaki berriak:
    - Euskera 2010, 55, 1 liburuak Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen du. Besteren artean, Lourdes Oñederra eta Patxi Uribarren euskaltzainen sarrera-ekitaldietako hitzaldian bildu dira
    - Euskera 2010, 55, 2 liburuak ikerketa-lanak jasotzen ditu. Gai nagusiak hauek dira: Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak ("Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan) eta Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak Literaturaren Historiografiari buruz egin zituen jardunaldiak.

Euskaltzaindiak webgunea eraberritu du eta itxuraz aldatu, eduki berriak ere gehitu dizkiolarik. Webguneak beti eman duen informazioa ematen du: batetik, erakundeari buruzko informazio zabala, eta bestetik, Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak, Corpusa edota Azkue Bibliotekaren eta Argitalpen Katalogoak ere. Horrezaz gain, badira, bi eduki berri: Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio berria eta Auspoa bildumaren artxiboa; azken bilduma horren liburuak bere webgunean eskaini ahal izateko, Euskaltzaindiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimen eta laguntza izan ditu.

Horren guztiaren aurkezpena uztailaren 22an egin zen, Akademiaren egoitzan. Ondoko hauek azaldu zuten webgune berriaren nondik norakoa: Andres Urrutia euskaltzainburuak; Erramun Osa idazkariordeak; Ibon Sarasola euskaltzain oso eta OEHren zuzendariak; eta Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzainak. Pello Esnal eta Jabier Kaltzakortarekin batera, Iriondok du Auspoa bildumaren ardura, Antonio Zavala zenak hala erabakita. Haiekin batera, Joakin Berasategi Sendoa argitaletxeko editorea Bilbon izan zen.

thumb_2011-7-22_054

thumb_2011-7-22_058

thumb_2011-7-22_082

2011ko uztailaren 9an jaio zen Hego Sudan estatu berria (eta, dagoeneko, Nazio Batuetako 77 estatuk ezagutu dute), eta Euskaltzaindiak estatu horren izena arautu du gaur.

Arau honi buruzko azalpenak eskaintzen dituzte Jose Luis Lizundia Exonomastika batzordeko buruak eta Alfontso Mujika idazkariak.

(Hego Sudan estatu berria (horiz), 2011ko uztailaren 9an sortua, eta gaur arte hura ezagutu duten Nazio Batuetako 77 estatuak (berdez)

Jose Luis Lizundia eta Alfontso Mujika: Hego Sudan estatu berriaren izena arautu du Euskaltzaindiak  81.11 Kb

Bihar, uztailaren 22an, Euskaltzaindiak bere webgune berria aurkeztuko du. Bihartik aurrera, itxuran ez ezik, egituran eta edukietan ere berrituko da www.euskaltzaindia.net webgunea. Hala, bada, webguneak beti eman duen informazioa emango du. Badira, bai, garrantzizko eduki berri bi: batetik, Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio berria, eta bestetik, Auspoa bildumaren artxiboa.

OEHri dagokionez, bigarren argitaraldi honetan, alde batetik, lehen bost liburukien berrikuspen sakona egin da; beste aldetik hiztegi osoan zuzenketa eta gehiketak egin dira. Auspoaren artxiboari dagokionez, aldiz, Auspoa bilduman 2006ra arte plazaratutako liburu guztiak eskaintzen dira, liburu bakoitzeko PDF artxibo bat sortu delarik. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimen eta laguntza izan ditu Euskaltzaindiak.

Euskaltzaindiaren lan jardueraren azken 10 urteotan lan istripurik ez izanaren ondorioz, Mutualiaren aitorpena jaso du Akademiak. Bere historian lehen aldiz, azken hamarkadan lan istripurik izan ez duten enpresak saritu ditu Mutualia lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuak.

Euskaltzaindiarekin batera, beste 28 enpresek jaso dute mutua horren aitorpena.

Aipagai dugun liburuak jakin-min handia sortuko du Euskal Herriko historian interesatuta dauden guztien artean. Izan ere, ez da sekretu bat sorginkeriak xarma handia sortzen duela gaur egun herritar xumeen artean, zinean eta literaturan mota horretako gaiak arrakasta itzela izan baitute hamarkadaz hamarkada eta gero eta handia sortuko dutela ematen du, Harry Potter-en sagak argi eta garbi frogatzen duen bezala.

Mundu mailako fenomenoa bada ere, garbi dago Euskal Herrian beste edozein lekutan balio duten arrazoi guztiez gain, beste batzuk ere gaineratzen direla, alegia, euskaldun askoren aburuz sorginkeriak paper berezi bat jokatu du gure herriaren historian.

 Pruden Gartzia: "Gure sorginak eta mundu zabalekoak" 87,71 Kb

Izen bereko artikulua, eslovenieraz, argitaratu da Slomedia.it webgunean. Hauxe da lehen paragrafoa: "Lelo horren pean aurkezten ditu Frantziak, Iraultzaz geroztik, legalki, kulturalki eta linguistikoki bere hiritarrak. Frantziak ez du aintzakotzat hartzen lurraldean historikoki presente dituen herri eta hizkuntzen aniztasuna. Probintzietako gutxiengoei, kopuruz garrantzitsuak izan arren, ez zaizkie Frantzian aitortzen oinarrizko eskubideak ere -errepideetako seinale elebidunak jartzea legearen kontrakoa da leku askotan-".

Andoni Sagarna euskaltzain eta Euskaltzaindiaren Iker sailburuak irakurri du artikulua, baita euskaratu ere. Artikulua osoa berak kudeatzen duen Iparrorratza blogean irakur daiteke.

Euskaltzaindiak Kalendrera (1571) liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digital hori Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan kokaturik dago, eta Euskal testu klasikoak atalean kontsulta daiteke.

Joanes Leizarraga Beraskoizkoaren Kalendrera (1571) Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak paratu du. Liburuan Leizarragaren egutegia faksimilean eskaintzen zaigu, bai eta Xabier Kintanak prestatutako testua ere, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Euskaraz kontserbatzen den ale hau, Europako biblioteka batzuk mundu gerra bietan bonbardaketetan erre eta gero, beharbada munduan gelditzen den bakarra da.

Euskaltzaindiak eta Errioxako Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu berri dute, Euskera agerkariaren prestigio eta ikusgarritasuna suspertzeko. Izan ere, Errioxako Unibertsitateak kudeatzen duen Dialnet atari bibliografikoan Akademiaren agerkari ofizialaren presentzia laster areagotuko da.

Dialnet, mundu hispanikoan, sarrera libre eta doanekoa eskaintzen duen atari bibliografiko garrantzitsuenetarikoa da. Bere helburu nagusia, Interneten, gizarte zientzia alorretako literatura zientifikoari ikusgarritasun handiena ematea da. Horretaz gain, datu-base zabal eta eguneratua eskaintzen du, testu osoko edukiak txertatzea ahalbideratzen duena.

 

Euskaltzaindiak hainbat libururen dohaintza egin dio Arbizuko Udal Bibliotekari. Ekainean inauguratu zen zerbitzu berri horrek, besteak beste, gramatika, toponimia edota Sakanako euskararen azterketa hizpide duten liburu batzuk jaso ditu, Akademiaren eskutik.

Emandako liburuen artean, hauek daude: Euskal Gramatika Bakuna. Perpaus bakuna; Euskal Gramatika Lehen Urratsak (EGLU) sortaren liburuak; Euskalkia eta hezkuntza, Euskararen tratamenduak: erabilera; Hitz elkartuen osaera eta idazkera edota Sakanako euskara. Burundako hizkera.  Katalogazio lanak egin ostean, jasotako liburuak Bibliotekaren erabiltzaile guztien eskura jarri dira.

thumb_arbizu1

Euskaltzaindiaren webguneak 55.080 bisita izan zituen ekainean. Bestalde, webguneko orriek 446.756 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 55.080
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 12.630
Hiztegi Batua 55.560
Euskaltzaindiaren Arauak 5.952
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 41.590
JAGONET zerbitzua 5.610
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 233.210
Argitalpenen Katalogoa 3.961
Beste guztiak 88.343
Web-orrialde bistaratzeak, guztira

446.756

Aipatuko dugun liburua ziur aski ez da izango hedapen handi-handia izango duen horietakoa, baina Euskal Herriko historiarekin interesatuta dagoen edonorentzat gutxienez ezagutu beharrekoa da eta, interes hori maila batetik gorakoa bada, irakurri beharrekoa dudarik gabe.

Historiako liburua da berez, baina saiakera gisa idatzia edo, agian zehazkiago, kazetaritzazko kronika baten moldean, aipu bibliografikoak minimora ekarriz. Eta alde batetik arin batean irakurtzeko modukoa bada ere, beste alde batetik astuna suertatzen da, Historiako liburuek fama duten bezala. Ondoko lerroetan saiatuko gara argitzen bi ildo horien nondik-norakoak.

Uztailaren 5ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, Hizkuntzaren Estandarizazioa. Euskararen berreskurapena liburua eta DVDa II aurkeztu zituen Garabide Elkarteak. Lan honetan, hizkuntzen berreskurapena xede, euren estandarizazioak duen garrantzia azpimarratzen da. Euskara batuaren beharrak, arazoak eta bilakaera aztertzen dira, eta Ameriketako herri indigenekin partekatzea du helburu nagusia.

Aurkezpena honako hauek egin zuten: Garabide Elkarteko Elena Herrartek, Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko diruzainak, Alazne Camiña Bizkaiko Foru Aldundiaren Lankidetza arloko ordezkariak, Lolmay Garcia Guatemalako Maya Kaqchikel hizkuntzaren Akademiako buruak eta Alberto Barandiaran Garabideko kide eta egitasmoaren koordinazio lanak egin dituenak.

Artziniegako toponimiaren mapa kaleratu da eta uztailaren 5ean, bertako Museoan eginiko ekitaldi batean, ondoko hauek aurkeztu zuten: Agurtzane Llano Artziniegako alkateak, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkariak -batzordea izenen arautzeaz arduratu da- eta ikerketaren egileak izan diren Felix Mugurutza batzordeko kideak eta Xabi Zalbidek.

Mapa egiteko Eusko Jaurlaritzaren toponimia erabili bazen ere, berau osatu eta zuzendu da. Horrez gain, argitaratu baino lehenago bi aldiz jarri da jende aurrean herritarrek parte hartzeko aukera izan zezaten. Mugurutzak azpimarratu zuen bezala, "herritarrek bi bider hartu dute parte, oniritziak, ekarpenak, iradokizunak eta abar egiteko. Horrek, gainera, zilegitasun edo sinesgarritasun bat ematen dio lanari". Maparen atzeko aldean, ortoargazkiaz gain udalak dituen herriei buruzko datu historiko batzuk jaso dira.

Ikerketa eta mapa egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduaren laguntza ezinbestekoa izan da. Mapa Dunba Argitalpenak S.L. enpresak egin du.

Uztailaren 1etik 17ra bitartean, "Euskera agerkaria" Euskaltzaindiaren agerkariari buruzko erakusketa zabalik dago Donostiako Liburu Azokan, Gipuzkoa Plazan. Erakusketa Euskaltzaindiak antolatzen du, Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzarekin, eta 92 urte bete dituen Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren ibilbidea eta edukiak ditu hizpide. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria da komisarioa.
Erakusketa hobeto ulertu ahal izateko gida-liburu bat argitaratu da, lau hizkuntzatan: euskaraz gain, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Azoka 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara egongo da irekita astegunetan. Asteburu eta jaiegunetan, berriz, ordu erdi bat gehiago egongo da zabalik.
"Euskera agerkaria" erakusketa Bilboko Liburu Azokan jarri zen ikusgai lehenbiziko aldiz, eta Maulen ere erakutsi da, Jean-Baptiste "Battittu" Coyosen sarrera-ekitaldian.

Bernardo Atxagak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen duen Erlea aldizkariak XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien Merezimenduzko Aitormena  jaso du. Uztailaren 2an, Andoainen, banatu ziren aurtengo sariak, "Xabier Lete gogoan" lelopean egin zen ekitaldi batean. Hau da Epaimahaiaren arrazoia, sari hau emateko: "Kazetaritzari hertsiki loturiko ekimena ez den arren, Epaimahaiak erabaki du literaturaren arloan inoiz izan dugun aldizkari aberats eta dotoreena izanik beharrezkoa dela Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak hori horrela nabarmendu eta aitortzea". Saria Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak eta Bernardo Atxagak jaso zuten, Blanca Urgell Kultura sailburuaren eta Ana Karrere Andoaingo alkatearen eskutik. Andoni Sagarna ere ekitaldian izan zen.

Hauek izan dira aurtengo Rikardo Arregi Sariak: sari nagusia, Goienak eskuratu du; kazetari berriaren saria Gaztezuloko Igone Fernandezek jaso du eta kazetaritza lanik onenaren saria Berriako Ainhoa Oiartzabalek. Edizio honetako ohorezko aipamena Miren Jone Azurza eta Ignazio Arregirentzat izan da. Eusko Jaurlaritzak eta Andoaingo Udalak urtero ematen dituzten sarien aurtengo epaimahaia hauek osatu dute: Alazne Aiestaran, Allande Boutin, Odile Kruzeta, Joxe Rojas eta Arantza Urretabizkaiak. Mahaiburua Estanislao Amutxastegi Andoaingo alkate ohia izan da eta idazkaria Patxi Baztarrika.

Euskaltzaindiak Santiago Ezkerra: bizitza eta lanak liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digital hori Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan kokatua dago, eta Bildumak sailaren barruan kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.

Santiago Ezkerra beltza: bizitza eta lanak "Euskaltzainak" bildumaren 11. zenbakia da eta Andres Iñigo euskaltzainak paratu du. Bertan Santiago Ezkerra Beltza (1925-2009), Etxarri Aranazko euskaltzain urgazlearen bizi ibilbidea eta bere lanen hautaketa bat eskainitzen da.

Ezkerrak artikulu asko idatzi zuen; liburuan 1954-1986 urteen bitartean Zeruko Argia, Príncipe de Viana eta Goiz-Argi aldizkarietan argitara eman zituen 127 bildu dira. Gai ugari ukitu zituen, guztien gainetik bere abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna agerian utziz. Osagarri gisa, Norbert Tauerri idatzitako gutun sail bat txertatu da argitalpenean. Testuen transkribaketan, egileak erabilitako grafia errespetatu da.

Atzo, ekainaren 29an, Abadiñoko toponimia jasotzen duten liburua eta mapa aurkeztu zituen Udalak. Liburuan hainbat urteetako lana biltzen da eta auzolanean egin bada ere, lan gehiena Mila Salterain andreak eraman du eta mapa gauzatzeko Jose Igmacio Arrizabalaga Euskara teknikariaren laguntza izan du.

Liburuak biltzen dituen 800 izen bost multzotan banatu dira: leku-izenak, errekak, baserri eta etxeak, ondare artistikoa eta desagertutako izenak. Horien guztien idazkera, ahoskera eta koordenadak jaso dituzte. Bestalde, antzinako herriko ordenamenduari, gizarte antolaketari edota ekonomia jarduerei buruzko informazio historikoa ere bildu dute. Mapa eta liburua Abadiñoko Udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Lan hauen aurkezpenean hauek izan ziren: Jose Luis Navarro alkatea, Argi Abad Euskara zinegotzia, Mila Salterain maparen eta liburuaren koordinatzailea, Jose Igmacio Arrizabalaga Euskara teknikaria, Iñaki Gaminde ikerlari ezaguna, lan honen koordinatzailea izan dena eta, Euskaltzaindiaren izenean, Jose Luis Lizundia eta Mikel Gorrotxategi -Onomastika batzordeko kide eta idazkaria, hurrenez hurren- izenen arautzeaz arduratu direnak.

Ekainaren 25ean, Maulen, egin zen Jean-Baptiste "Battittu" Coyosen sarrera-ekitaldia. Coyosek "Eüskararen bi dikotomia" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Txomin Peillenek eman zion erantzuna, "Mintzo haren ohoreagatik" hitzaldiarekin.

Hona hemen Michel Etchebest aüzapezaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak, baita Ibai Capot-Thornary eta Johañe Sarraillet koblakariek eskaini zituzten bertsoak ere. Bestalde, Robert Labordek irakurri zuen Joan Maria Grangéren testua, Estanguet a casa (Pausaldia etxean) izenekoa, hemen argitaratzen da; testu hori 1945koa da, eta Lapurdin idatzi zuen Grangék. Azkenik, Kirmen Uriberen HIzkuntza bat poemaren letra ere publikatzen da hemen. Poema hori Maddi Ohienartek kantatu zuen, Jean-Christian Irigoienen ("Galtxetaburu") musikarekin.

Argazki batzuk ere hona ekarri ditugu.

Ekainaren 24an, Mezkirizko Herriko Txoko elkartean, Perpetua Saragueta. Eskuidatziak eta hiztegia liburua aurkeztu zen. Liburua Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sorturiko "Mendaur" bildumaren 9. zenbakia da eta hilaren 17an aurkeztu zen Iruñean. Hiriburuan bezala, Andres Iñigo liburuaren paratzaileak, Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak eta Maite Urtasun Saraguetak, Perpetuaren alabak, aurkeztu zuten liburua. Xabier Zia Mezkirizko zinegotziak ere hitza hartu zuen.

Agustin Eraso txistulariaren soinuak eta Perpetua Saragueta zenaren alabek abesturiko kantak amaiera ipini zioten ekitaldiari.

Liburuak Perpetua Saraguetaren ondarea jasotzen du eta bi eranskin ditu: bata, gerra aitzineko garaian Baionako Eskualduna eta Donostiako Argia aldizkarietara igortzen zituen Mezkirizko eta Arizkungo dozena erdi bat kronika; bestea, CD bat, Jose Mari Satrustegik Perpetua Saraguetari 1977 eta 1979 urteetan egin zizkion hiru grabazio luze jasotzen dituena.

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Juan Garmendia Larrañaga etnografo, historialari eta ohorezko euskaltzainari Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Saria eman diote. Sari hori ekainaren 22an jaso zuen, Foru Aldundian eginiko ekitaldian, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi ohiaren eskutik.

Bere "lan eskergagatik, egindako lanean autodidakta izateagatik, eta bere eskuzabaltasunagatik" merezi izan du saria Juan Garmendia Larrañagak, epaimahaiaren aburuz. Horrez gain, "desagertzear zegoen mundu bat jaso eta etorkizuneko belaunaldiei erakusteko izan duen ikuspegi aurrerakoia" ere baloratu du epaimahaiak.

Gaur, ekainaren 25ean, Jean-Baptiste "Battittu" Coyos euskaltzainaren sarrera-ekitaldia egin da Maulen, Maule Baitha zinemagelan.

Hona hemen Jean-Baptiste Coyosoen sarrera-hitzaldia, bai eta Txomin Peillenek eman dion erantzuna ere.

Jean-Baptiste Coyos: "Eüskararen bi dikotomia" 148,45 Kb

Txomin Peillen: "Mintzo haren ohoreagatik" 131,71 Kb

PuntuEus elkarteak euskararen eta euskal kulturaren komunitatea ordezkatuko duen .eus interneteko domeinua eskatuko du 2012an. ICANNek, domeinuak kudeatzen dituen erakundeak, lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera onartu duela jakinarazi ostean, PuntuEus elkarteak bere poza agertu eta ohar baten bidez zabaldu du berria. "Orain -diote- hilabete erabakigarriak datozkigu: eskatzen dizkiguten baldintza guztiak bete eta proiektuari benetako bultzada ematekoa. PuntuEus elkarteak horretan jardun du eta .eus eskatu eta lortzera bideratuko ditu bere indar guztiak". Domeinu berriak eskatzeko epea datorren urteko urtarrilean zabalduko da.

PuntuEus elkarteak 2009ko urtarrilean aurkeztu zuen bere burua. Ordutik hona, "izaera, tamaina eta jatorri ezberdinetako 60 elkarte eta erakundek bat egin dute PuntuEus Elkartean eta 26.500 atxikimendu pertsonaletik gora jaso ditugu gure webgunean". Orain, bidearen azken txanpan daudela, 2013an .eus domeinua martxan egongo den konbentzimendu osoa dute elkartean. Euskaltzaindia sorreratik bertatik da PuntuEus-eko kide, eta Andoni Sagarna Iker sailburua elkarteko presidentea da.

Ekainaren 25ean, larunbatean, Jean-Baptiste "Battittu" Coyos euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Maulen, "Maule Baitha" zinemagelan, goizeko 10:30ean.

Hona hemen egitaraua:

  • Michel Etchebest aüzapezaren ongi etorria
  • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
  • Jean-Baptiste "Battittu" Coyosen sarrera-hitzaldia: "Eüskararen bi dikotomia"
  • Txomin Peillenen erantzuna: "Mintzo haren ohoreagatik"
  • Euskaltzain berriari domina eta diploma ematea

Gaur, ekainaren 22an, Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoaren Euskal Herriko Lurralde-Dekanotzak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Euskaltzaindiaren egoitzan. Erregistratzaileen izenean German Barbier dekanoak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Sinatze ekitaldian honako hauek izan dituzte ondoan: Luis Cordero Elkargoaren legelaria, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria eta Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkaria.

Hitzarmen horren arabera, bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute, helburu zehatz batekin: Euskaltzaindiaren baimena duten ikertzaileei Euskal Herriko Jabetza eta Merkataritza Erregistroetako erregistro-dokumentaziorako sarbidea erraztea, ikertzaileek egin ditzaten beharrezkoak dituzten hainbat kontsulta euren ikerketa akademikoen proiektuak garatzeko. Euskaltzaindiak toponimia arloan egiten duen lanari begira, bereziki inportantea da gaur sinatu den hitzarmena, lan hori gauzatzeko ezinbestekoa baita Euskal Herriko Jabetza Erregistro desberdinetako edukia, hau da, ondasun higiezin, lur-landa edota etxaguntzari buruzko izenak eskura izatea.

 

Bilbo Zaharra Forumak antolatutako Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso liburuaren irakurketa jarraitua egin zen ostegunean, ekainaren 16an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara. Hauxe da Klasikoen Irakurraldia egitasmoa egiten den laugarren urtea. 2008an Axularren Gero irakurri zen, 2009an Mogelen Peru Abarca eta iaz Jon Miranderen Haur besoetakoa.

Euskaltzaindiaren aldetik, kide batzuk izan ziren irakurketan. Goizeko 8:00etan, liburuaren lehenengo pasartea Ramon Saizarbitoriak berak irakurri zuen, eta ondoren Andres Urrutia, Xabier Kintana, Lourdes Oñederra, Pello Salaburu eta Ibon Sarasola euskaltzainek pasarte bana irakurri zuten. Egunean zehar, hainbat euskaltzain urgazlek hartu zuten parte irakurketan.

Ekainaren 15ean egin zen Ipar Euskal Herriko euskaltzainen urteko bilkura, Baionako ordezkaritzan. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute.

Bilera horretan 2010eko ekitaldien txostena aurkeztu zuen Iparraldeko ordezkariak, baita Iparraldeko berariazko egitasmo eta argitalpenena ere. Bestalde, 2011ko kontuen txostena aurkeztu eta onartu zen.

Iparraldeko euskaltzainez gain Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak izan ziren, baita ere Frantxua Maitia eta Bernadette Soulé Euskararen Erakunde Publikoaren buru eta zuzendari berria, hurrenez hurren.

thumb_kopia_-_biltzar_nagusia_2011-06-15_009

Perpetua Saraguetaren ondarea bere osotasunean plazaratzea. Horixe zen Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburuaren helburua, eta orain, liburua kalean dela, helburua errealitate bihurtu da. Gaur, Iruñean, Perpetua Saraguetaren idatzi guztiak jasotzen dituen argitalpen berria aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak. Mendaur bildumaren 9. zenbakia da.

Aurkezpena honako hauek egin dute: Andres Iñigo liburuaren paratzaile eta Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak, Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak eta Maite Urtasun Saragueta, Perpetuaren alabak. Azken horrek eskerrak eman dizkie bai Akademiari baita Gobernuari ere, eta batez ere Iñigori "gure amaren idatzien ikerketan hainbeste denbora, dedikazioa emateagatik eta, beti ere, eginiko lan bikain horretan erakutsi duen maitasunarengatik". Harekin batera, Errosa Miren, Lourdes eta Gema ahizpak izan dira aurkezpenean.

"Garbi dut lan honekin asmatu egin dugula edo hobeto esanda, Andres Iñigok asmatu duela". Horrela adierazi du bere poza Xabier Azanzak. Esan duenez, liburuak dakarren CDa "bi edo hiru bider oso-osorik entzun dut. Urre gorria da, gozamen hutsa". Iritzi berekoa da Andres Iñigo; berak eman ditu argitalpenari buruzko azalpenak.
 

Bihar, ekainaren 17an, Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua aurkeztuko da Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Lana Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak paratu du, eta Akademia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumaren 9. zenbakia da.
 
Liburuak Perpetua Saragueta (Erroibarko Mezkiritz, 1905) izan zenaren ondarea plazaratzea du helburu. Saragueta kazetari, kronista, idazlea izan zen. Bi multzotan bereizten dira bere idatziak: batetik, gerra aitzineko urteetan egin zuen kazetari lana; eta bestetik, urteetan zehar, batez ere joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan, egin zituen idatziak. Hauetan sorterriko deskribapenak, ohiturak, gertaerak, pasadizoak, familiako kontuak, fede eta erlijioaren ingurukoak... ditu hizpide.

Horietako zati batzuk plazaratuak izan badira ere, Perpetua Saraguetak idatzitako multzorik handiena argitaratu gabe zegoen. Orain idatzi guztiak bildu dira liburu honetan.

 

 

Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso eleberria dugu protagonista, Bilbo Zaharra Forumak aurten antolatu dituen jardunaldietan. Jardunaldi horiek ekainaren 2an hasi ziren, eta egun horretan Unai Elorriagak eta Juan Gartziak hitz egin zuten. Handik astebetera, ekainaren 9an, izan zen bigarren hitzaldia, Arantxa Urretabizkaia eta Jon Juaristirekin.

Hirugarren eta azken saioa gaur, ekainaren 15ean, egingo da, Eider Rodriguez eta Ur Apalategi hizlari izango direlarik. Aurrekoak bezala, arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Bihar, ekainaren 16an, jardunaldiei amaiera emateko, Hamaika Pauso eleberriaren irakurketa jarraitua egingo da Arriaga Antzokian, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara. Ramon Saizarbitoriak berak emango dio hasiera irakurraldiari.

thumb_2011-6-9_urretabizkaia_juaristi_bilbo_zaharra_015

Ekainaren 1ean, 2an eta 3an, Trebiñuko Konderriko Ikasketa Historikoen I. Kongresua egin zen, Trebiñuko San Pedro apostoluaren elizan. Aurten Antso VI. nafar erregeak Trebiñuko hiribildua sortu zueneko 850. urteurrena betetzen da. Efemeride hori ospatzeko, kongresu hori antolatu da Trebiñu 2011 ekimen kulturalaren barruan, Trebiñuko Udalaren babesarekin. Kongresuan Euskaltzaindia izan da laguntzaile. Hiru egunez Trebiñuko historia, arkeologia eta beste jakintza-arlo izan dira aztergai.

Ekainaren 3ko goiza toponimiari lotua izan zen. Bertan izan zen Patxi Salaberri euskaltzaina, "Notas de toponimia alavesa" izeneko ponentziarekin. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko beste kide batzuk ere izan ziren hizlari. Elena Martínez de Madinak honako txostena aurkeztu zuen: "La toponimia en las estribaciones de los Montes de Vitoria: reflejo de unión entre Treviño y la Llanada"; Mikel Gorrotxategik "Bide hitza norabide adierazle Arabako toponimian (Gereñu eta Salazar)" izenekoa; Felix Mugurutzak "Gazteleraren eraginez euskal toponimian agitzen ari den azentu aldaketa sistematikoa" eta Roberto González de Viñasprek, Pedro Uribarrena artxiberoarekin elkarlanean, "Los despoblados medievales del Condado de Treviño".

Kongresuko ponentzia eta txosten guztiak liburu batean argitaratuko ditu Trebiñuko Udalak.

thumb_trebiu22

thumb_trebiu33

thumb_trebiu44

Euskaltzaindiaren webguneak 63.491 bisita izan zituen maiatzean. Bestalde, webguneko orriek 500.740 bistaratze izan zituzten hil berean.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 63.491
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 13.918
Hiztegi Batua 66.366
Euskaltzaindiaren Arauak 8.760
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 48.194
JAGONET zerbitzua 8.069
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 245.420
Argitalpenen Katalogoa 3.945
Beste guztiak 106.068
Web-orrialde bistaratzeak, guztira

500.740

Ekainaren 4an, Larrabetzun, bigarren Erle irakurlearen saioa egin zen, Literaturia ekimenaren barruan, eta Erlea aldizkariaren laugarren zenbakia aurkeztu zen. Zenbaki horrek Afrika beltzera garamatza, gai nagusi baten inguruan hausnarketa egiteko: Zein da Afrikako literaturaren hizkuntza? Europako hizkuntzetan idatzitakoa afrikar literatura da? Bakarrik hizkuntza indigenez sortua dagoena da afrikar literatura? Hautua egitekoa ezinbestekoa da?

Bernardo Atxaga Erlea aldizkariko zuzendariarekin batera, hauek izan ziren  Larrabetzun: Anari, Jabier Muguruza, Kepa Altonaga eta Miel A. Elustondo, musika, poemak eta irudiak uztartuz. Bestalde, Abebe Bikila maratoilari etiopiarra Erromako maratoian korrika egiten erakusten duen dokumentala ikusi zen.

Erlea aldizkaria zenbakiak eskuratzeko sakatu hemen.

"Liburu honek zabalkunde handia behar du hainbatengana iristeko, batik bat hizkuntzaren egunerokotasunean ari garenongana: teknikari, itzultzaile, kazetari, testu sortzaileak eta egokitzaileak... hitz batez esanda, euskaldun orori, horiek baitira gure lanaren hartzaileak". Hitz horiek esan ditu Andres Urrutiak, gaur aurkeztu den Euskal Herriko Udalen Izendegiaren garrantzia azpimarratu nahian. Izendegi horrek arau izaera du eta Euskaltzaindiak sortu berri duen "Izenak" bilduma berriaren lehen zenbakia da. Akademiaren Onomastika batzordeak egin du.

Euskaltzainburuarekin batera, Andres Iñigo Akademiaren Onomastika batzordeko burua, Mikel Gorrotxategi idazkaria eta Patxi Galé kide izan dira, argitalpenaren nondik norakoa azaltzeko. Hori bai, argi utzi dute gaur liburuan kaleratu den eduki bera Euskaltzaindiaren webgunean dagoela, Euskal Onomastikaren Datutegian (EODA).

Definiziozko lehen hiztegia argitaratu zutenetik 25 urte igaro direnean, Bostak Bat Kultur Elkarteko kideek Definiziozko Euskal Hiztegia berritua plazaratu dute, eta urteurren hori gogora ekarri. Horren aurkezpena ekainaren 1ean egin zen, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Aurkezpenean azaldu zuten bezala, hiztegiak 12.798 sarrera ditu. Sinonimoak (10.486) eta antonimoak (3.344) ere erantsi dira, euskara aberasteko bidea eskaintzeko asmoz. "Euskararen hitzik erabilienak -esan zuten- jarri ditugu euskaraz bizi nahi duen edonoren esku. Hiztegia eguneroko bizitzako beharrizanei erantzutera dator".

Bihar, ekainaren 9an, Euskal Herriko Udalen Izendegia aurkeztuko du Euskaltzaindiak. Akademiaren Onomastika batzordeak egin duen izendegi horrek arau izaera du eta Euskaltzaindiak sortu berri duen "Izenak" bilduma berriaren 1. zenbakia da.

Izendegia bi ataletan banatu da. Lehenengo atalean, Euskal Herriko udal izendegi osoa ematen da alfabetikoki. Udal izen guztiekin batera, lau informazio ageri dira: euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta kokatua dagoen lurraldearena. Bigarren atalean udal izenak lurraldeka ageri dira. Lehenbiziko kapituluan bezala, bigarren honetan ere informazio zehatza ematen da: udalen euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta eskualdea.

Azkenik, bi eranskin lagungarri sartu dira: bata, liburuan berean txertatua, Euskaltzaindiak azken urteotan onartu dituen onomastikaren inguruko hiru arau, Euskal Herria izenarena horien artean; bestea, mapa bat. Mapa horrek Euskal Herriko udalerri guztien kokapen geografikoa azaltzen du, udal bakoitzari dagokion euskal izenarekin.

Izendegiaren aurkibidea 35,26 Kb

Sopelako toponimiaren mapa kaleratu da. Ekainaren 2an Kurtzio Kultura Etxean eginiko ekitaldi batean, 2008az geroztik egin den ikerketaren emaitza jasotzen duen mapa topografiko-toponimikoa aurkeztu zen, eta herritar guztien eskura jarri. Aurkezpena hauek egin zuten: Maier Gurrutxaga eta Goizalde Ugarte ikerlariek, Josu Landaluze Sopelako zinegotziak, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkariak eta Felix Mugurutza, izenen arautzeaz arduratu den batzordeko kideak.

2008an ekin zitzaion, beka deialdi baten bidez, leku-izenen inguruko ikerketa egiteari, eta ordutik hona herritarren partaidetza handia izan da. Mapa egin baino lehen, eta ikerketa amaitutzat eman aurretik, jende aurreko aurkezpena egin zen, eta horrela herritar guztiei parte hartzeko aukera eman zitzaien.

Ikerketa eta mapa egiteko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduaren laguntza ezinbestekoa izan da. Mapa Dunba Argitalpenak S.L. enpresak egin du.

Gaur Euskaltzaindiak Escritores euskéricos contemporáneos liburua aurkeztu du Bilboko Liburu Azokan. Liburua Gorka Aulestia ohorezko euskaltzainak idatzi du eta Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren hamalaugarren zenbakia da.

Liburuaren aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Gorka Aulestia idazleak egin dute. Aulestiak azaldu duenez, 2009ko Liburu Azokan aurkeztu zuen Estigmatizados por la guerra liburuaren jarraipena da hau, orain  XX. mendeko euskal literatura aztertzea xede duelarik. Horretarako, 23 idazleren lanak aztertu ditu: "Horixe litzateke egin diezaiekegun goratzarrerik ederrena. Bidenabar -gaineratu du- euskal literaturaren aurkako aurriritziak hautsi nahi izan ditut, lau haizetara zabalduz gazteleraz eta ingelesez, euskaldunok badugula geure literatura, alegia, euskaraz idatzitako literatura".

Datorren astelehenean, ekainaren 6an, Euskaltzaindiak Escritores euskéricos contemporáneos liburua aurkeztuko du Bilboko Liburu Azokan. Liburua Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 14. zenbakia da eta Gorka Aulestia ohorezko euskaltzainak idatzi du.

2009ko Liburu Azokan, Gorka Aulestiak Estigmatizados por la guerra liburua aurkeztu zuen. Bertan, Gerra Zibila eta ondoren etorri zen diktaduraren ondorioz euskaldun askok -gehienak idazleak ziren- pairatu zuten jazarpenaren berri eman zuen. Liburu horrek izan zuen harrerak bigarren bat idazteko adorea eman zion: orain plazaratzen den Escritores euskéricos contemporáneos izenekoa. Bertan, XIX. eta XX. mendeetako 23 idazleren bizitza eta lanak jaso ditu.

Besteren artean, Resureccion Maria Azkue, Orixe, Jon Mirande, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria edo Mikel Zarate agertzen dira liburuan.

Liburuaren aurkibidea 56,92 Kb

Bihar, ekainaren 4an, iluntzeko 20:00etan, "Erle irakurlearen saio" berria, bigarrena, egingo da Larrabetzun (Bizkaia), asteburu honetan izango den Literaturian, herriko Literatura Eskolaren ekimenez sortutako euskal literaturaren inguruko egitasmo zabala. "Erle irakurlearen saioak" izeneko iniziatibaren bitartez, irakurleak eta Erlea aldizkarian parte hartu dutenak bildu nahi dira, eta guztien arteko harreman zuzenak bideratu. Lehen irakurlearen saioa 2010eko abenduan egin zen Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Bernardo Atxaga Erlea aldizkariko zuzendariarekin batera, hauek izango dira bihar Larrabetzun: Anari, Jabier Muguruza, Kepa Altonaga eta Miel A. Elustondo, musika, poemak eta irudiak uztartuz. Bestalde, Abebe Bikila maratoilari etiopiarra Erromako maratoian korrika egiten erakusten duen dokumentala  ikusi ahal izango da.

Gaurtik hilaren 12ra, Liburu Azokak iraun bitartean, "Euskera agerkaria" izeneko erakusketa ikusgai dago Bilbon, Areatza pasealekuan. Erakusketa Euskaltzaindiak antolatzen du, Liburu Azokaren, Bilboko Udalaren eta Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzarekin, eta 92 urte bete dituen Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren ibilbidea eta edukiak ditu hizpide. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria da komisarioa.
Azoka eta erakusketa, biak batera zabaldu dira eguerdian. Ana María Matute idazlea -Azokaren aurtengo Kritika Saria jasoteaz gain, berak egin du pregoia-, Iñaki Azkuna alkatea, Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea eta Xabier Kintana ondoan zituela, Andres Urrutiak aurkeztu du Euskera agerkariari buruzko erakusketa. Berak esan bezala, "bi alde nabarmen izan ditu betidanik Euskera agerkariak. Lehena, Akademiaren inguruan sortzen den araugintza argitaratzea, nolabait esatearren, Akademiaren agerkari ofiziala izatea, eta bigarrena, Akademiak dituen egitasmo, batzorde eta abarrekoen inguruan sortutako edukiak plazaratzea, ikerketa zientifikoaren bidetik".
Erakusketa hobeto ulertu ahal izateko gida-liburu bat argitaratu da, lau hizkuntzatan: euskaraz gain, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Azokak duen ordutegi bera izango du: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Bestalde, hona ekartzen dugu Xabier Kintana komisarioak erakusketari buruz egindako hausnarketa.

Xabier Kintana: "Euskera-k, Euskaltzaindiaren agerkariak: ia 100 urte" 67,30 Kb

Erakusketaren gida 2,19 Mb

 

Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2009 liburua euskarri digitalean eskaintzen du, webgunearen Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalean kontsulta daiteke, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpi-atalean. Bertan sarituak izan diren haur eta gazteen idazlan guztiak zerrendatu dira, eta gainera 1991tik aurrera saritutako narrazio eta olerki guztien bertsio digitala eskaintzen da. 2009ko deialdian sarituak izan zirenen lanak zerrenda horren amaieran ikus daitezke.

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute Azkue Sariak literatur lehiaketa, eta urtero ere liburua argitaratzen dute. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.

2009ko Azkue sariak 2010eko martxoaren 9an eginiko ekitaldi batean banatu ziren.

Okondoko toponimiaren mapa kaleratu da. Maiatzaren 20an eginiko ekitaldi batean, 2004az geroztik egin den ikerketaren emaitza jasotzen duen mapa topografiko toponimikoa aurkeztu zen, eta herritar guztien eskura jarri. Aurkezpena hauek egin zuten: Itziar Kastrexana Okondoko Kultura zinegotziak, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkariak -batzordea izenen arautzeaz arduratu da- eta Felix Mugurutza batzordeko kide eta ikerketaren egileak.

2004an hasi zen leku-izenen inguruko ikerketa egiten, eta ordutik hona herritar askok lagundu du. Mugurutzak azpimarratzen duen bezala, "herritarrek bi bider hartu dute parte, oniritziak, ekarpenak, iradokizunak eta abar egiteko.  Horrek, gainera, zilegitasun edo sinesgarritasun bat ematen dio lanari". Maparen atzeko aldean, bildu diren izenei buruzko datu historiko batzuk jaso dira.

Ikerketa eta mapa egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduaren laguntza ezinbestekoa izan da. Mapa Dunba Argitalpenak S.L. enpresak egin du.

Joan Mari Torrealdai da Euskaltzaindiko bibliotekari akademiko eta Azkue Biblioteka batzordeko buru berria, eta Miren Azkarate Argitalpen batzordeko kide berria. Aurreko ostiralean, Euskaltzaindiak hil bakoitzaren amaieran egin ohi duen osoko bilkura bildu zen Gipuzkoako Foru Aldundian. Osoko bilkurak aztergaien artean izan zituen, besteak beste, Jose Antonio Arana Martija euskaltzaina joan den hilean hil zela eta, utzitako hutsarteak betetzeko izendapenak egitea.

thumb_azkarate_1

Gaur, maiatzaren 27an, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren III. liburukia aurkeztu du Euskaltzaindiak. Aurreko biak bezala, liburukia Euskadiko Kutxaren babesaz argitaratu du Akademiak eta, oraingoz, bi euskarri desberdinetan eskaintzen du: paperean eta CD formatuan, aurrerantzean sarean jarriko duelarik. EHHAren III. liburu horretan 271 kontzeptu bildu eta landu dira, guztiak lexikoari buruzkoak, eta bi multzotan jaso dira: batetik, lurretik erne eta hazten diren landare eta fruituen ingurukoei buruzkoan, eta bestetik etxe-abereei buruzkoan.

2010eko apirilean EHHAren I. eta II. liburuak aurkeztu ziren. Orain, III. liburukia kalean dela, "egitasmo honen sendotzea" aipatu du Andres Urrutia euskaltzainburuak, "urtez urte aldi luzeetan ondutako isilpeko lana kaleratze eta gizarteratzearen" garrantzia azpimarratu duelarik. Harekin batera, Xabier Egibar Euskadiko Kutxaren Negozio Garapenaren Areako zuzendariak Atlasa "asmo handiko proiektua" dela esan du, besteak beste "datu eta kontzeptu kopuru zabala eta esanguratsua bere-gain hartzen dituelako, horretarako lan taldeak antolakuntza, jasotze, informatizazio, azterketa eta katalogazio lan eskerga jorratu duelarik".

Adolfo Arejitak eta Xarles Videgainek eman dituzte egitasmoari buruzko zehaztasunak. Arejita zuzendari akademikoa da eta Videgain arduradun teknikoa, Gotzon Aurrekoetxearekin batera.

Euskaltzaindia eta Bizkaia Irratia euskal toponimia elkarlanean zabaltzen ari dira. Izan ere, Bizkaia Irratiak astelehenetik ostiralera emititzen duen Goizeko izarretan izeneko irratsaioan, euskal leku-izenak aztertzen eta zabaltzen ari dira, lehiaketa baten bitartez. Saioaren gidariak Alfre Elgezabal eta Udane Goikoetxea kazetariak dira, eta Euskaltzaindiaren izenean, Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkariak hartzen du parte. Goizeko 8:40an hasten da egunero.

Euskal toponimoak ezagutaraztea ez ezik, entzuleen parte hartzea ere bultzatzen du irratsaioak. Hala, oso formula erraza erabiltzen dute: leku bati buruzko informazioa ematen du Mikel Gorrotxategik, leku horren izena zein den esan barik. Ondoren, entzuleek deitu eta asmatu behar dute. Irratiko arduradunek azaldu bezala, lehiaketa oso arrakastatsua izaten ari da, gero eta entzule gehiagok deitzen du eta. Hauxe da formatu hau erabiltzen duten bigarren urtea. Iaz pertsonen izenekin egin zuten saioa, eta euskal ponte-izen asko ikusi zuten.

2010eko urtarrilean, Euskaltzaindiak eta Bizkaia Irratiak bigarren lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.

Datorren ostiralean, maiatzaren 27an, Donostian, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren III. liburukia aurkeztuko du Euskaltzaindiak. Aurreko biak bezala, Euskadiko Kutxaren babesaz argitaratu du Akademiak. Liburuki horretan 271 kontzeptu bildu eta landu dira, guztiak lexikoari buruzkoak, eta bi multzotan jaso dira: batetik, lurretik erne eta hazten diren landare eta fruituen ingurukoei buruzkoa, eta bestetik etxe-abereei buruzkoa.

Hizkuntzaren ahozko aldaera desberdinak mapetan agerian emateko egiten dira hizkuntza atlasak. Hortaz, Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu, bai eta kultur ondarea berreskuratzea eta zabaltzea ere. Euskaltzaindiak 1983an onartu zuen egitasmo hau.

Galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu ondoren, 1987an hasi zen Euskaltzaindia inkestak egiten. 145 herri hautatu ziren galdeketarako: 36 bana Bizkaian eta Gipuzkoan, 27 Nafarroan, 18 Nafarroa Beherean, 15 Lapurdin, 12 Zuberoan eta 1 Araban. 145 herri horietan eginiko inkestekin 2.400 zinta grabatu ziren. Euskaltzaindiak bildurik dituen grabazioak 4.000 ordutik gora dira.

Atlasaren I. eta II. liburukiak 2010eko apirilean aurkeztu ziren.

Maiatzaren 20an, Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazleak Etxeko hautsa liburu berria aurkeztu zuen, Donostian. Alberdania argitaletxearen eskutik plazaratu du. Euskarazko bertsioarekin batera gaztelaniazkoa  kaleratu da, Los trapos sucios, Jorge Gimenezek egindako itzulpenean

Argitaletxeak honela aurkeztu du liburua: "Franco hil aurreko azken urteetako giroarekin hasten da liburua eta orduan narratzaileak bizi izandako gertaera batekin: ETAko bi kide eraman behar izan zituen, arratsalde sargori batean, bere autoan herri batetik bestera. Hogei urte geroago ari da narratzailea orduko giroa eta giroari buruzko hausnarketa idatzia idazten zerga iraultzailea eskatu dioten aitari, buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzen hasita dagoen aitari. Era horretan, aita-semeen arteko harremanaren aztertzea ere bada liburua. Nolabaiteko aitortze mingarri bat".

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Garabide Erakundeak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikastaro berezi bat antolatu dute Jatorrizko Hizkuntzen eta Identitatearen Garapenerako Aditu Programaren inguruan. Horren helburua, Ameriketan beren hizkuntza propioak finkatu, estandarizatu eta bultzatzen diharduten amerindiar herriei laguntzea izan da. Horretarako, herri hizkuntzak irakaskuntzaren bidez suspertzeko programa horretan oinarri teorikoak, estrategiak eta metodologiak irakasten zaizkie, gero bakoitzak bere herriaren egoera sozio kultural bereziari aplika diezazkion.

Ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitateetako eta ikastolen munduko irakasleek eman dituzte, horietako batzuk euskaltzainak. Ikastaldiez gainera, Euskal Herriko erakunde, ikastegi eta kulturguneetara ere bisitak egin dituzte: Ikastolen Elkartea, Tuterako Ikastola, Hezkuntza Saila, Euskal Irrati Telebista, Foru Aldundiak, Argia aldizkaria, Bertsozale Elkartea, Kafe Antzokia etabar.

 

Euskaltzaindiaren webguneak 51.830 bisita izan zituen apirilean. Bestalde, webguneko orriek 419.140 bistaratze izan zituzten hil berean.

Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 51.830
2) web-orrialde bistaratzeak:  
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 11.806
Hiztegi Batua 48.782
Euskaltzaindiaren Arauak 7.001
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 35.722
JAGONET zerbitzua 8.372
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 212.796
Argitalpenen Katalogoa 2.965
Beste guztiak 91.696
Web-orrialde bistaratzeak, guztira

419.140

Atzo, maiatzaren 19an, Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak Xola eta Ameriketako izeba gazteentzako liburu berria aurkeztu zuen, Donostian. Xola txakurraren laugarren abentura da eta Erein argitaletxearen eskutik plazaratu du. Aurreko liburuek bezala, Mikel Valverde marrazkilariaren ilustrazioak ditu.
 
Xola txakurraren ibilerak kontatzen dituzten aurreko liburuak hauek dira: Xolak badu lehoien berri, Xola eta basurdeak eta Xola eta Angelito.
 

Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udaberrian kaleratu duen zenbaki berrian.

Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:

Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibros seihilabetekaria argitaratzen du.

Juan Mari Lekuona zenaren liburutegia Oiartzungo Udal jabetzakoa da, Udalak, Kultura sailaren bidez Lekuonaren sendiarekin egin duen hitzarmenari esker. Maiatzaren 6an sinatu zuten Aitor Etxeberria alkateak eta Oihana Lekuonak -Juan Marik izendatu zuen ordezkariak- bere liburutegi pertsonalaren dohaintza-agiria.

500 liburu inguruk osatzen dute Juan Mari Lekuonaren biblioteka, gehienak euskal gaiei buruzkoak, eta Manuel Lekuona Bibliotekan gordeko dira, Oiartzungo euskaltzainak nahi zuen bezala. Orain, Udal Bibliotekan katalogazio lanak egingo dituzte eta ondare guztia oiartzuar eta euskaltzaleen eskura jarriko da. Gauza bera egin zuen Udalak Manuel Lekuona zenaren liburutegi pertsonalarekin, horrek ere Oiartzungo herriari dohaintza egin zion eta.

Gaur, maiatzaren 17an, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskaltzaindiak hiru urteko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian, Institutuaren egoitzan. Etxepareren izenean Aizpea Goenaga zuzendariak sinatu du eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendaria eta Jose Luis Lizundia Etxepareko Zuendaritza Kontseiluko kide eta Euskaltzaindiko diruzaina izan dira.

 

Hitzarmenak Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sortzea du helburu. Besteren artean, bi erakundeak batera arituko dira, bereziki Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, euskararen sustapenari, zabalpenari, ikerketari eta orobat normalizazioari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko, besteak beste, Jardunaldiak eta ikastaroak antolatuz. Hala, gaur iragarri dutenez, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin batera, Madrilen egin nahi dituzte euskara aldarrikatzeko jardunaldi batzuk.

 

Euskaltzaindiak Henri Duhauk paratutako Gratien Adema "Zaldubi"ren Kantikak liburua (302, 8 MB) euskarri digitalean eskaintzen du, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau Bildumak sailaren barruan kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.

Kantikak liburuan Gratien Adema "Zaldubi" (1828 - 1927) Senpereko elizgizon eta idazleak eskuz idatzitako 26 eliza kantu jaso ditu Duhauk. Bereziki hunkigarria da Eguberri kantika, bukatu gabea, hil zenean horixe idazten ari baitzen.

Euskaltzaindiak El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburua euskarri digitalean eskaintzen du, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan, Jagon-tegian hain zuzen ere.
El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística Euskaltzaindiak argitaratzen duen Jagon bildumaren 8. zenbakia da eta Miquel Gros i Lladós abokatu eta soziolinguista katalanak idatzi du. 2007an, Miquel Gros i Lladósek Recuperación del euskera en Navarra liburua publikatu zuen, Euskaltzaindiaren eskutik. El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburuan, Nafarroako lanaren ildoari jarraituz, Miquel Grosek 1981etik 2009ra, Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen garapenak egin duen bidea erakutsi du, bost urtean behineko errolden estatistikak aintzat hartuta. Ezagutza mailan eman den aurrerapauso esanguratsua aitortuta, hizkuntza baten berreskurapenak gainditu behar dituen trabak azaleratzen ditu.

Gasteizko Udalaren ekimenez,  "Kultura denon eskura" izeneko kultur ikastaroak egiten ari dira egunotan Arabako hiriburuan. Kurtso hauek herritar guztiei kulturaren arlo desberdinak hurbiltzea dute helburu, eta hainbat gai jorratzen dute, hala nola argazkigintza, artea, musika edota literatura. Aurten, Gasteizko toponimiari buruzko ikastaroa ere egiten ari da, Elena Martínez de Madina Euskaltzaindiaren Onomastika batzordekidearen ardurapean. Ikastaroa hiriko Iparralde gizarte etxean ematen ari da eta 40 pertsona parte hartzen ari dira.

Ikastaro honen helburu nagusia toponimiaren oinarrizko ezagupenak eta Gasteizko toponimia irakastea da. Honetarako, kurtsoaren hasierako ikasgaietan, baliagarriak eta beharrezkoak diren zenbait kontzeptu eta ikerbide aurkeztu dira, eta hurrengoetan, Gasteizko leku-izenak eta haien deskripzioa eta ezaugarriak izango dira gai nagusiak.

 

Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak Euskadiko Liburu Ganbarak ematen dituen Argital sarietako bat jaso du. Itxaropena argitaletxea eta Javier Marías idazlea ere sarituak izan dira aurtengo edizioan. Sari emate ekitaldia maiatzaren 5ean egin zen Bilbon, Euskadiko Editoreen Elkarteak, Liburu Ganbarak eta Arantzazu Kateak antolatutako Edizioaren Gauaren barruan.

Asier Muniategi Liburu Ganbarako presidentearen esanetan, euskal kultura Euskal Herriko mugetatik harago eraman izanagatik saritu dute Bernardo Atxaga.

Koldo Mitxelenaren idazlan guztiak argitaratu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lanak hamabost liburukitan bildu dituzte Joseba Lakarrak eta Iñigo Ruiz Arzalluzek. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin burutu da.

Hona hemen martxoaren 23an, aurkezpena egin zen ekitaldian, Blanca Urgell hizkuntzalari eta Kultura sailburuak  esan zituen hitzak.

Blanca Urgell: "Koldo Mitxelenaren Idazlan Guztien aurkezpena" 63,57 Kb

Ur Apalategi idazle eta euskaltzain urgazleak 2010eko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena irabazi du, Fikzioaren izterrak (Susa) ipuin liburuagatik. 111 Akademia-ko kideek erabaki dute saria zein libururi eman. Sari emate ekitaldia  maiatzaren 5ean egin zen, Asteasuko Udaletxean.

Ur Apalategik bigarren aldiz eskuratu du Beterriko Liburua saria; 1997an jaso zuen aipamena lehen aldiz, Gauak eta hiriak eleberriarekin. Harekin batera, Anjel Lertxundi da sari hau bi aldiz irabazi duen beste idazlea.

Beterriko Liburua Saria Manuel Larramendi Kultur Bazkunak jarri zuen abian, 1996an.

Gaur, maiatzaren 6an, Erlea kultura aldizkariaren laugarren zenbakia aurkeztu da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Afrika beltzean barrena egiten du bidaia zenbaki berri honek, eta mamitsua eta trinkoa izateaz gain -liburu baten tankera du, Bernardo Atxaga zuzendariaren ustez- Afrikan eta mundu osoan zabaldu den auzi baten inguruan hausnarketa proposatzen digu: Zer hizkuntza erabili behar du Afrikako idazle batek? Kolonizatzaileen hizkuntza?

Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz. Atxagarekin batera, Andres Urrutia euskaltzainburuak aurkeztu du zenbaki berria.

 

Bihar, maiatzaren 6an, goizeko 11:30ean, Erlea kultura aldizkariaren laugarren zenbakia aurkeztuko da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.

Afrikara itzultzen gara. Erlea-ren hirugarren zenbakiak Afrika hurbildu zigun -Aljeria eta Magreb izan ziren orduan protagonista- eta orain, laugarrenarekin, Afrika beltzera goaz, gai nagusi baten inguruan hausnarketa egiteko: Zein da Afrikako literaturaren hizkuntza? Europako hizkuntzetan idatzitakoa afrikar literatura da? Bakarrik hizkuntza indigenez sortua dagoena da afrikar literatura? Hautua egitekoa ezinbestekoa da? Asun Garikanoren aurkezpenaren ondoan, hiru ahots ekartzen ditu aldizkariak: Obiajunwa Wali nigeriarra, Ngugi wa Thiong'o kenyarra eta 1995ean Nigeriako Gobernu militarrak urkatu zuen Ken Saro-Wiwa ogoni leinuko ingurumen aldeko ekintzailea. Honez gain, Lander Arbelaitz, Juanjo Olasagarre, Urtzi Urrutikoetxea, Lorenzo Rojo eta Koldo Izagirre kazetari eta idazleek artikulu bana idazten dute Afrikaz.

Zaldieroaren komikia, "Urrezko liburutegia" eta "Foroa - azkenaldiko liburuak" ohiko atalak ere ekartzen dizkigu Erlea-k.

Bestelako gaiak badira aldizkarian: Xabier Lete, Jose Arratibel eta Jose Ordorika gogoan, Jean Haritschelharri elkarrizketa, Josu Iztuetaren objektuak, Miren Agur Meabe, Anari, Igor Estankona eta Jon Casenaveren poema banaren "atzeko aldeak", Joxemari Iturralde, Piarres Antziart, Aingeru Epaltza, Jabier Muguruza, Bernardo Atxaga, Andres Urrutia, Felix Ibargutxi edota Pello Esnalen artikuluak eta ipuinak, besteak beste. Aurreko zenbakietan agertutako izen batzuekin batera, beraz, izen berriak aurkitzen dute beren ahotsa Erlea aldizkariaren 4. zenbakian.

Laugarren zenbakiaren aurkibidea 313,54 Kb

Joseba Agirreazkuenagak Paulo Iztuetaren laguntzaz prestatu duen Barne-muinetako Sabin Arana Goiri : Gutunak I (1876-1903) liburua sorta baten zortzigarrena da, Euskal Pizkundeko pertsonaia nabarmenen gutunak argitaratzea helburu duen sorta batena, hain zuzen ere.

Orain arteko beste guztiak idazleak edota itzultzaileak izan dute gaitzat (Orixe, Zaitegi, Lizardi eta Bingen Ametzaga) baina oraingoan politikari eta ideologo bat da protagonista, euskal abertzaletasunaren sortzailea, Sabino Arana Goiri. Hortxe kokatu beharko genuke, hain zuzen ere, lehenengo hausnarketa: Arana ez zen politikari hutsa izan, baita ere idazle, kazetari eta kultur eragilea izan zen, era berean goian aipaturiko besteak ere idazle huts izan ez ziren bezala, guztiek izan baitzuten dimentsio politiko nabarmen bat.

Pruden Gartzia: "Barne muinetako Sabino" 114,87 Kb

Apirilaren 25ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz, Jüje Etxebarnerena, AEK, Xiberoko Gaü Eskola Laminak-ekin elkarlanean; Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia (bigarren liburukia), Txomin Peillenek paratua; Kadet eta Bettiriño, Manuel Padillak paratua; eta Gratien Adema "Zaldubi"ren Alegiak eta bertze neurtitzak, Henri Duhauk paratua.
Alegiak eta bertze neurtitzak liburua Akademiak argitaratzen duen Euskaltzainak bildumaren 15. zenbakia da. Hona hemen liburuaren aurkezpenean Henri Duhauk esan zituen hitzak.
LIburua eskuratzeko sakatu hemen.

Apirilaren 25ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz, Jüje Etxebarnerena, AEK, Xiberoko Gaü Eskola Laminak-ekin elkarlanean; Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia (bigarren liburukia), Txomin Peillenek paratua; Kadet eta Bettiriño, Manuel Padillak paratua; eta Gratien Adema "Zaldubi"ren Alegiak eta bertze neurtitzak, Henri Duhauk paratua.

Kadet eta Bettiriño liburua Akademiak argitaratzen duen Euskararen Lekukoak bildumaren 26. zenbakia da. Hona hemen liburuaren aurkezpenean Manuel Padillak esan zituen hitzak.

Manuel Padillaren hitzak 54,45 Kb

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Apirilaren 25ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz, Jüje Etxebarnerena, AEK, Xiberoko Gaü Eskola Laminak-ekin elkarlanean; Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia (bigarren liburukia), Txomin Peillenek paratua; Kadet eta Bettiriño, Manuel Padillak paratua; eta Gratien Adema "Zaldubi"ren Alegiak eta bertze neurtitzak, Henri Duhauk paratua.
Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia (bigarren liburukia) liburua Akademiak argitaratzen duen Euskararen Lekukoak bildumaren 25. zenbakia da. Hona hemen liburuaren aurkezpenean Txomin Peillenek esan zituen hitzak.
 
 
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Joan zaigu, zendu da Jose Antonio Arana. Horra albiste latza, goizean izan dudana. Bat-batean, burura, hainbat gertaera, pasadizo, bizipen... ezin konta ahalekoak.

Lehen kezka familiakoentzat izan dut. Maiteder emaztearen gomuta eta etxeko guztientzako kolpe gogorra. Jose Antonioren eguna zela eta, duela gutxi aritu ginen biok telefonoz hizketan, nik berari zorionak emateko eta beste urte baterako agiantzak opatzeko.Umoretsu zegoen eta elkarri egin genion agindua, halako batean egotekoa. Tamalez, ez dugu hori beteko.

Andres Urrutia: "Jose Antonio Arana, herritarra eta herriarentzat" 48,96 Kb

Andres Urrutia: "Jose Antonio Arana, un compromiso con la cultura vasca" 53,67 Kb

Ez naiz Aranologoa eta ezta Aranista ere. Ez dut, bada, Jose Antonio Aranaz inori ezer erakustekorik. Badut, halere, harekiko zor eta estimu zuzena eta zeharkakoa. Nik Joseantonio gutxi (behar nukeen baino gutxiago, zalantzarik gabe), berandu eta urrundik (urruntasun fisikotik, ez espirituzkotik) tratatu izan dut. Alabaina, tratu hori gozoa izan da beti, natorik gabea, Barrutiak zioen moduan, eta beti ere aberasgarria niretzat. Hortik nire honako zorraren aitorra den ohar xume hau.


Eguazten goizeko lehenengo orduan, Euskaltzaindira ailegatu eta batera jaso dut gure Jose Antonio euskaltzain-laguna zendu delako berria. Berri tristea eta itzala; loretan eta potinean dagoen udaberri eder honi kontrakarra egitera datorren berri ituna, nonbaiten ere, Jose Antonioren joaera hau.

Agur esateko egun seinalatua, "asko esan gurakoa", suertatu da, ez jakin halabeharrez ala beraren guraz. Gernikako uria eta alderak, 1937ko udaberri astelehen batez, plaza egun batez, birrinetan triskatuak izan zireneko memoria-eguna gautzearekin itzali da Jose Antonioren bihotz isioa. Gernikako seme eta euskaltzain honen heriotzean zilegi bekit urteurrenagazko berdintza hau egitea.


Jose Antonio Arana Martixa Euskal Herriko kultur gizon gorenetarikoa joan zaigu. Kulturgintzan, orohar, euskalgintzan, batipat, musikologian ikerlerik hoberenetarikoa gogoratu nahiko nuke. Gure etxe barruan, alegia, Euskaltzaindian, Azkue Bibliotekako sortzaile eta eragile, Zuzendaritzan diruzain, hainbat batzorde akademikotako partaide izan da. Ehun idazlanetik gora idatzi ditu, ez bakarrik Akademiaren inguruko lanetan, baita bibliografia, historiografian eta beste disciplina anitzetan ere.

Azkenik, herri gizon bezala, Gernika-Lumoko zinegotzi eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun legez, nire aitormena egiten diot.

Jose Luis Lizundia: "J. A. Arana Martija un prócer de la cultura del país" 98,81 Kb

Atzo goizaldean Jose Antonio Arana Martija euskaltzainak utzi gintuen. Gernikan hil zen, duela laurogei urte besoetan hartu zuen herrian bertan. Gernikan jaio eta Gernika herriari oso lotua sentitu zen beti Jose Antonio (...). Hainbatetan esan ohi denez, hil direnek bizidunen artean utzi duten oroitzapena, arrastoa haien bizipoza baldin bada, Jose Antonio Arana Martija luzaroan biziko da gure artean.

Jose Antonio Arana Martija euskaltzaina gaur hil da, Gernikan, 80 urte zituela. Euskaltzain emeritua zen, 2006an izendatua. Euskaltzain osoa, aldiz, 1988an izendatu zuten. Lan handia egin zuen dokumentalista eta bibliografo gisa. Musika arloan ezinbesteko erreferentzia izan da.  Haren aldeko hileta elizkizuna bihar izango da, arratsaldeko 19:00etan, Gernikako Andra Mari parrokian.

 

Apirilaren 25ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak:Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz, Jüje Etxebarnerena, AEK, Xiberoko Gaü Eskola Laminak-ekin elkarlanean; Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia (bigarren liburukia), Txomin Peillenek paratua; Kadet eta Bettiriño, Manuel Padillak paratua; eta Gratien Adema "Zaldubi"ren Alegiak eta bertze neurtitzak, Henri Duhauk paratua.

Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz liburua Akademiak argitaratzen duen Jagon bildumaren 12. zenbakia da. Hona hemen liburuaren aurkezpenean Jüje Etxebarnek esan zituen hitzak.

Jüje Etxebarneren hitzak 116,80 Kb

Liburua eskuratzeko sakatu hemen

Atzo, apirilaren 25ean, Sarako Idazleen Biltzarra egin zen, Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatua. Ohi bezala, Euskal Herriko argitalpen mundua eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale asko ere Saran izan ziren. Euskaltzaindiak lau liburu aurkeztu zituen:

Liburuen aurkezpena egileek egin zuten, Andres Urrutia euskaltzainburuak lagunduta.

Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen duen Euskal Onomastika Datutegiaren bertsio eguneratua jarri du sarean. Izendegi horiek datu-iturri duten Euskal Corpus Onomastikoan eginiko hobekuntzen ondorioz, aurrerantzean arinagoak eta seguruagoak izango dira eguneraketa horiek eta, beraz, egokiagoa webgunearen bidez eskaintzen den zerbitzua.
Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan era askotakoak: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak, e.a.

Apirilaren 25ean, urtero bezala Pazko Astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko polikiroldegian. Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen duten biltzarrak autoreei ematen die lehentasuna. Euskal Herriko argitalpen munduak eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale askok ere Saran dute hitzordua.

Euskaltzaindia ere urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu. Aurten, lau liburu aurkeztuko ditu:

  • Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz. Bilduma: Jagon, 12. Egilea: Jüje Etxebarne. Laguntzailea: AEK, Xiberoko Gaü Eskola Laminak.
  • Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia (bigarren liburukia). Bilduma: Euskararen Lekukoak 25. Paratzailea: Txomin Peillen.
  • Kadet eta Bettiriño. Bilduma: Euskararen Lekukoak 26. Paratzailea: Manuel Padilla.
  • Alegiak eta bertze neurtitzak. Bilduma: Euskaltzainak 15. Egilea: Gratien Adema "Zaldubi". Paratzailea: Henri Duhau.

Honen guztiaren aurkezpena goizeko 10:30ean izango da eta hauek mintzatuko dira: Andres Urrutia, Jüje Erxebarne, Txomin Peillen, Manuel Padilla eta Henri Duhau.

Euskadiko Kutxak Euskaltzaindiari egin dion Manuel Larramendiren Hiztegi Hirukoitza lanaren lagapenaren harira, Akademiak erakusketa bat antolatu du. Euskaltzaindiaren  Azkue Bibliotekak prestatu du eta Manuel Larramendiren lan batzuk erakusten ditu: batetik, bera bizirik zegoela argitaratu zirenak, eta bestetik, hil ondoren publikatutakoak. Hainbat autorek Larramendiren obrari buruz eginiko lanak ere ikus daitezke erakusketan.

Hona erakusketa osatzen duten liburu guztien zerrenda.

Manuel Larramendi (1690-1766). Erakusketari buruzko informazioa 123,31 Kb

Euskadiko Kutxak Manuel Larramendiren 1745eko Hiztegi Hirukoitzaren ale baten lagapena egin dio Euskaltzaindiari, 10 urterako. Gaur, apirilaren 19an, Euskaltzaindiaren egoitzan egin den ekitaldian, Julio Gallastegi Euskadiko Kutxaren zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hitzarmena sinatu dute, lagapena formalizatzeko. Ekitaldi horretan jakinarazi dutenez, obra Euskadiko Kutxaren eta Euskaltzaindiaren webguneetan kontsultagai jarriko da laster.
Aukera hau aprobetxatuz, Euskaltzaindiak erakusketa bat antolatu du. Akademiaren Azkue Bibliotekak prestatu du eta Manuel Larramendiren lan batzuk erakusten ditu.

Amaitu da Korrika 17. Atzo, apirilaren 17an, Donostiako helmugara heldu zen, bertan milaka euskalakari zain zituela. Hilaren 7an Trebiñun hasi zenetik, 2.507 kilometro egin ditu euskararen aldeko lasterketak, Euskal Herri osoan zehar. Ostiralean, Bilbotik igaro zen eta, beste askoren artean, Euskaltzaindiak hartu zuen lekukoa, 1.983. kilometroan. Erakundearen izenean, Jose Luis Lizundiak eraman zuen, Unamuno plazatik San Nikolaseraino. Lekukoa Athletic taldearen eskutik jaso zuen eta Bilboko euskalgintzari eman zion.

Apirilaren 15ean, Diman, Aita Lino Akesoloren omenezko bilkura egin zuten Udalak eta Euskaltzaindiak. Bilkura horretan, Julen Urkizak, Luis Baraiazarrak eta Patxi Uribarrenek hitzaldi bana eman zuten. Andres Urrutiak, Miren Dobaranek eta Jose Ramon Garaik ere hitz batzuk esan zituzten Akesoloren omenez.

Bilkura hasi baino lehen, "Aita Lino Akesolo (1911-1991). Euskararen alde egindako lan nekaezina eskertuz. Dimako Udala - Euskaltzaindia" dioen plaka bat zabaldu zen.

Hona ekartzen ditugu Julen Urkizak, Luis Baraiazarrak eta Patxi Uribarrenek eman zituzten hitzaldiak.

Institut d'Estudis Catalans-en Secció Filològicak ehun urte bete ditu, eta mendeurrena ospatzeko ekitaldi ugari egingo ditu 2011n zehar. Ospakizun horren hasiera ekitaldia atzo egin zen, Bartzelonan, Generalitateko Jauregian.  Mahaiburuan hauek izan ziren: Artur Mas Generalitateko presidentea, Salvador Giner Institut d'Estudis Catalans-eko presidentea eta Isidor Marí, Secció Filològicako presidentea. Euskaltzaindia ere ekitaldian izan zen, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak ordezkatu zuen Akademia. Bestalde, Real Academia Españolaren izenean, Jose Manuel Blecua  zuzendaria izan zen.

Antoni M. Alcoverrek eta Pompeu Fabrak sortu zuten Secció Filològica orain dela 100 urte, 1911n. Hori dela eta, atzoko ekitaldian omenduak izan ziren. Batetik, Alcoverren lan digitalizatuak biltzen dituen IEC-ren webgunearen atala aurkeztu zuen Pilar Perea irakasleak; eta bestetik, Joan Solà eta Jordi Mir irakasleek zuzentzen duten Pompeu Fabraren lan guztiak biltzen dituen bildumaren zazpigarren liburua aurkeztu zen.

Gaur, apirilaren 15ean, Diman (Bizkaia), Aita Lino Akesolo karmeldarraren jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko, Euskaltzaindia Diman izango da, eta Udalarekin batera hainbat ekitaldi burutuko. Arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe aurreko Plazan, aurreskua dantzatuko da, eta herriko abesbatzak kanta bat eskainiko du. Gainera, Lino Akesoloren omenezko plaka bat zabalduko da.
 
Horren ostean, Udaletxeko Pleno aretoan ageriko bilkura egingo da, egitarau honen arabera:
  • Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak
  • Julen Urkiza, historialari eta Karmel aldizkariaren zuzendaria: "Lino Akesoloren izaera dela eta"
  • Luis Baraiazarra, euskaltzain ohorezkoa: "Lino Akesolo eta euskaltzale lagunak"
  • Patxi Uribarren, euskaltzain osoa: "Lino Akesolo, irakurle aseezina, ikertzaile sakona, hiztegigile zorrotza"
  • Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiaren hitzak
  • Jose Ramon Garai Dimako alkatearen hitzak

    Ekitaldia amaitu ostean, bertaratu direnei Lino Akesolok bizkaieraz jarritako Salmoak liburua oparituko zaie.

    Gaur, apirilaren 14an, Leioako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen berri bat sinatu dute, Leioako leku-izenak liburua argitaratzeko. Liburuak berriki burutu den herriko toponimia ikerketaren emaitzak bilduko ditu eta aurten kaleratuko da. Hitzarmena Eneko Arruebarrena alkateak eta Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak sinatu dute.

    Azken urteotan, herriko toponimia sendotzeko lanean dihardu Leioako Udalak, eta 2009an lankidetza hitzarmena sinatu zuen Euskaltzaindiarekin, ikerketa egiteko. Ikerketa horrek udalerriko jatorrizko izenak berreskuratzea eta normalizatzea zuen helburu, eta Iratxe Lasa, Goizalde Ugarte eta Mikel Gorrotxategi ikerlariek burutu dute. Orain, azterketa amaituta dagoela, Leioako leku-izenak liburua argitaratuko da. Aurrerantzean, euskarri digitalean ere kaleratuko da.

    DICE-k (Difusión y Calidad Editorial) Euskera agerkariaren datu eguneratuak eskaintzen ditu berritu berri duen webgunean. DICE da CSIC-ek (Espainian ikerketara dedikatua dagoen erakunde publiko handiena)  kudeatzen dituen datu-baseetariko bat, eta aldizkari zientifikoen ezaugarri eta kalitateari buruzko informazioa eskaintzen du. Egunotan, datu-base honek bere webgunea berritu eta eguneratu du eta horren ondorioz Euskera agerkariaren gaur egungo datuak azaltzen dira, alegia:

    • Latindex irizpide guztiak (33) betetzen ditu.
    • Nazioarteko datu-base esanguratsuei dagokienez ISOC-en indexatzen da.
    • Kanpo ebaluatzaileak sistematikoki erabiltzen ditu.
    • Euskaltzainditik kanpoko egileen partaidetza aitortzen da.
    • 1,5eko puntuazioa ematen zaio.

    Euskera agerkaria Euskaltzaindiko agerkari ofiziala da. Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzeaz gain, bere lan esparruetako ikerketa artikulu originalak, liburu aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu. Bigarren helburu honi egoki erantzuteko asmoz, 2010. urtean eraberritu egin zen.

     

    Arantxa Urretabizkaia eta Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain urgazleek jaso dituzte Espainiako Kritikaren Sariak, euskarazko narratibaren eta poesiaren arloetan, hurrenez hurren. Urretabizkaiak 3 Mariak (Erein) liburuagatik irabazi du, eta Meabek Bitsa eskuetan (Susa) lanagatik eskuratu du.

    Sari hauek Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak ematen ditu.

     

     

    thumb_meabe_magur

    Ostiral goizean, apirilaren 8an, berri ertuna heldu zitzaigun: Xabier Gereño Arrarte hila zen. Xabierrek, Bilbon 1924an jaioak, aurtengo abuztuan beteko zituen 87 urte. Ama txikitako euskalduna zen, eta aita, arabar jatorrikoa, euskaldun berria, pertsona jator eta euskaltzale porrokatuak biak, eta beren seme-alaba guztiengan herriarenganako maitasuna txertatzen jakin zutenak, euskararekikoa bereziki.

    Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina gaur, apirilaren 8an, hil da, Bilbon, 86 urte zituela. Euskaltzain ohorezkoa zen, 1998tik. Bere aldeko hileta elizkizuna datorren astelehenean, apirilaren 11n, izango da, Deustuko San Pedro elizan, arratsaldeko 19:00etan.

     

    Korrika 17 gaur hasiko da, Trebiñun, arratsaldeko 17:30ean. 400 herri zeharkatu eta 2.500 kilometro egin ondoren, euskararen aldeko lasterketak Donostian izango du helmuga, hilaren 17an.

    Martxoaren 31n, Euskaltzaindiaren egoitzan, AEK-k Korrika 17 aurkeztu zuen. Bertan bildu ziren eragileen aurrean, Mertxe Mugika Korrikaren koordinatzaile nagusia eta Edurne Brouard arduraduna lasterketaren esanahiaz eta garrantziaz mintzatu ziren. Jakina denez, Maitatu, ikasi, ari... euskalakari lelopean burutuko den Korrika 17-k Euskaltzaindia omenduko du. Omenaldi honen ekitaldi nagusia martxoaren 25ean egin zen, Donostiako Kursaal jauregian eginiko ekitaldian.

    Koldo Mitxelenaren idazlan guztiak argitaratu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lanak hamabost liburukitan bildu dituzte Joseba Lakarrak eta Iñigo Ruiz Arzalluzek. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin burutu da.

    Argitalpenak Mitxelenaren testu guztiak biltzen ditu: hil aurreko eta hil ondorengo lanak, baita izenaren laburduraz eta ezizenaz sinatutakoak ere. Azken liburukiak, hamabosgarrenak, haren bibliografia osoa jasotzen du, aurreko liburukietako aurkibide guztiekin batera.

    Hona hemen martxoaren 23an, aurkezpena egin zen ekitaldian, Joseba Lakarrak esan zituen hitzak, haren eta Iñigo Ruiz Arzalluzen izenean.

    Joseba Lakarra eta Iñigo Ruiz Arzalluz: "Koldo Mitxelenaren lan guztien aurkezpen ekitaldian" 65,37 Kb

    Apirilaren 4an, Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkeztu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak. Liburuaren egilea Jesus Mari Makazaga UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendaria, euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko Gramatika batzordeko idazkaria da. Elgoibarko ahozko euskara, 2009 urtean Makazagak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza nagusia da. Tesiaren zuzendaria Pello Salaburu euskaltzain osoa izan zen. Liburuak Akademiaren Iker bildumaren 25. zenbakia darama eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenaren bidez argitaratu da.
     
    Ekitaldi berean, Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu zituzten Unibersitateak eta Akademiak.
     
    Hona hemen Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkezteko Jesus Mari Makazagak esan zituen hitzak.
     
     
     
    thumb_koldo_mitxelena_sariak_071
     
    Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

     

    Gaur, apirilaren 4an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira. Ekitaldian sariok antolatzen dituzten bi erakudeen ordezkariak izan dira: Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Xabier Kintana idazkaria; eta UPV / EHUrenean, Iñaki Goirizelaia errektorea eta Gidor Bilbao Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordea.

    Hauek dira sarituak:

    • Zientzia Esperimentalen jakintza-arloa: Koldo Garcia. Tesia: "Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan".
    • Ikasketa Teknikoen jakintza-arloa: Maite Oronoz. Tesia: "Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura".
    • Osasun Zientzien jakintza-arloa: Jaime Zubero. Tesia: "Goi mailako futbolari gazteen ezaugarri antropometriko eta fisiologikoen garrantzia aukeratze-prozesuan".
    • Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza-arloa: J. Inazio Marko. Tesia: "Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: Esperientzia eta modelizazioa. dinamizazio soziolinguistikoa gizarte pedagogiaren baitan".
    • Giza Zientzian jakintza-arloa: Idurre Alonso. Tesia: "Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko batxilergoan, eduki kontzeptualetatik gaitasun komunikatiboetarako bidean"

    Ekitaldi berean, Jesus Mari Makazagaren Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkeztu da. Liburuak Akademiaren Iker bildumaren 25. zenbakia darama, eta UPV / EHUren eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.

    Datorren astelehenean, apirilaren 4an, Jesus Mari Makatzagaren Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkeztuko da. Liburua Akademiaren Iker bildumaren 25. zenbakia da, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da. Elgoibarko ahozko euskara, 2009an Makatzagak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza nagusia da. Egileak hizkuntzaren maila guztietan ikertu du Elgoibarko hizkera. Horretarako, berri-emaile batzuei grabatutako testuak erabili ditu. Adineko berri-emaileak izan ditu, 70 urtetik gorakoak, emakume nahiz gizonezko, eta herriko auzo guztietakoak: guztira 30 berri-emailetik gora. Bestalde, inguruko herrietan ere egin ditu grabaketak.

    Jesus Mari Makatzaga UPV/EHUko Euskara Zerbitzuburua da. Euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko idazkaria ere bada.

    Ekitaldi berean, Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak banatuko dituzte Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak.

     

    Liburuaren aurkibidea 638,41 Kb

    Martxoaren 22an, 2010eko Resurrecion Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.

    Urtero gertatzen den legez, sarituak ez ezik, guraso eta irakasleak ere izan ziren ekitaldian. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak banatu zituzten.

    Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Yolanda Arrieta eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren.

    Jose Ramon Etxebarria ingeniari eta euskaltzain urgazleak CAF-Elhuyarren Merezimendu saria jaso du, "euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik". Etxebarriak Eustakio Arrojeria Elhuyar Fundazioko buruordearen eskutik jaso zuen saria, martxoaren 24an Usurbilen egin zen ekitaldian.

    CAF-Elhuyar sarien atolatzaileek esan zutenez, sari honekin omenaldi bat eskaini nahi izan zaio Jose Ramon Etxebarriari, "40 urteetan zientzia eta teknologiaren arloan euskarari eta euskal gizarteari egindako ekarpen oparoagatik".

    Martxoaren 10ean, Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Ubarrundia /Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak, Gasteizen. Liburua Akademiak argitaratzen duen Onomasticon Vasconiae bildumaren 29. liburukia da eta Ubarrundia osatzen duten sei herrietako toponimo historikoak eta gaur egun bizirik dirautenak biltzen ditu, hots, Amarita, Erretana, Miñao, Miñaogutxia, Gamarra eta Gamarragutxia herrietakoak.

    Lanaren egilea Elena Martinez de Madina da. Jose Luis Lizundia eta Roberto González de Viñaspre, egitasmoaren zuzendaria eta aholkularia dira, hurrenez hurren.

    Hona Jose Luis Lizundiak aurkezpenean esan zituen hitzak.

    Jose Luis Lizundia: "Gasteizko 3. liburukia aurkeztean. UBARRUNDIA" 135,96 Kb

    Martxoaren 25ean, Donostiako Kursaal jauregian eginiko ekitaldian, Korrika 17-k Euskaltzaindia omendu zuen. Omenaldian Euskaltzaindiaren historia biltzen duen Zenbait gazte ausart dokumentala aurkeztu zen. Dokumentala Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Iker Ugalde, Ekaitz Herrera eta Alexander Silva ikasleek egin dute. Amaieran, euskaltzainek oroigarri bana jaso zuten.

    Korrika 17 apirilaren 7an hasiko da Trebiñun eta 17an amaituko, Donostian.

    Martxoaren 19an, Zarautzen, Lizardi, Basarri eta Landaburu Euskal Pizkundeko idazleek Zarauzko Udalaren omenaldia jaso zuten. Ekitaldia "Aitzol - Euskal Pizkundearen urtea" ekimenaren barruan kokatu zen, eta hauek parte hartu zuten: Gorka Landaburu kazetari eta Xabier Landabururen semeak, Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazleak eta Joxemari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainak. Hasierako hitzak Jon Urien Zarauzko alkateak esan zituen.

    Hona hemen Joxemari Iriondok Iñaki Eizmendi Basarriren omenez irakurri zuen testua.

     

    Joxemari Iriondo: "Iñaki Eizmendi Manterola, Basarri" 67,58 Kb

    Martxoaren 18an, Jose Ariztimuño Aitzol-en jaiotzaren 115. urteurrenean, Tolosako Gorosibel kaleko 12. atarian, jaio zen etxean, bere omenezko plaka ezarri zuten. Hau izan zen Aitzol - Euskal Pizkundea urteurrenaren hasierako ekitaldia. Plaka zabaldu ostean, Tolosako Kultur Etxera joan ziren omenaldian parte hartu zutenak, eta Aitzolen testuak irakurri zituzten. Biharamunean, Zintzoen Basoa sortzeko lehen ekimena burutu zuten Tolosako neska mutilek, zuhaitzak landatu zituztelarik herriko Elosegi parkean, Euskal Pizkundeko partaideen omenez.

    Aurtengo urriaren 17an, 75 urte beteko dira Jose Ariztimuño Aitzol (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) fusilatu zutela. Aitzol eta bere belaunaldia gogora ekartzeko asmoz, eta omenaldi gisa, 2011. urtea "Aitzol - Euskal Pizkundearen urtea" izendatu du Tolosako Udalak. Hainbat erakundek parte hartuko dute omenaldian, eta Euskaltzaindia da horietako bat.

    Datorren ostiralean, martxoaren 25ean, Korrikaren 17k Euskaltzaindia omenduko du., Donostiako Kursaalean, iluntzeko 19:00etan. Ekitaldi horretan aurkeztuko dute Euskaltzaindiaren historia biltzen duen Zenbait gazte ausart dokumentala. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko hiru ikaslek egin dute: Iker Ugaldek, Ekaitz Herrerak eta Alexander Silvak. Bestalde, euskaltzain guztiek oroigarri bana jasoko dute.

    Honen aurkezpena atzo egin zen Donostian. Bertan, hauek izan ziren: Edurne Brouard Korrika 17ren arduraduna, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusia, Mondragon Unibertsitateko Iker Ugalde, Ekaitz Herrera, Alxexander Silva, Aitor Zuberogoitia irakaslea -Iban del Camporekin batera dokumentala gidatu du- eta Idoia Peñacoba idazkari nagusia. Eta, eurekin batera, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Jagon sailburua.

    Fernado Mendizabal euskaltzain urgazlea hil zen atzo, martxoaren 22an, Donostian, 76 urte zituela. Euskaltzain urgazlea zen, 1964ko urriaren 30ean Akademiak izendatua.

    Fernando Mendizabal Mujika Zaldibian jaio zen, 1934ko abenduaren 15ean. Fraide frantziskotarra izana zen.

    Imanol Berriatuaren ikasle izan zen. Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera, Jakin aldizkaria sortu zuen taldekidea. Gero beste batzuk etorri ziren: Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Zurutuza, Joan Mari Torrealdai, eta horiek  atera zuten aurrera aldizkaria.

    BBK-ko presidenteak, Mario Fernandezek, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, martxoaren 22an, hizkuntzaren arloan hainbat I+G+b egitasmotara bideratuko den 175.000 euroko ekarpenarekin. Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan sinatu da ituna, eta erakunde biek duela 50 urtetik gora hasi zuten elkarlanaren beste urrats berri bat da.

    Elkarlan horren ardatza "euskararen gaineko ikerketa, hizkuntzaren sustapena eta, batik bat, euskararen erabilera bultzatzeko erakunde biek duten jarrera komuna da, euskara eguneroko bizitzarako tresna erabilgarria izatea nahi baitugu" esan du Mario Fernandezek, BBK-ko presidenteak. Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi duenaren arabera, "2011n Euskaltzaindiak euskararen gaineko ikerketan ahalegin handia egingo du, hizkuntzaren arloan eredugarri izan dadin nazio-mailan zein nazioartean".

     

    Gaur, martxoaren 22an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dira. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.

    Hauek dira 2010eko saridunak:

    A mailan, narrazioan: lehen saria: Ametsa beste amets batean, Maialen Uriarte; bigarren saria: Hiru urte, Garazi Alegria; hirugarren saria: Etorkizuna gurea da, Edurne Bilbao.

    A mailan, olerkian: lehen saria: Sari hau eman gabe geratu da; bigarren saria: Aitortu, arren, Mikel Kaltzakorta; hirugarren saria: Naturaren zaindariak, Aritz Olarte.

    B mailan, narrazioan: lehen saria: Hango hodei bat hemengo zeruan, Amaia Iturriotz; bigarren saria: Bizitza pintzeladetan, Elene Etxaniz; hirugarren saria: Angel, Irati Oregi.

    B mailan, olerkian: lehen saria: Dortoken sekretua, Asier Baidola; bigarren saria: Maiteminduaren koplak, Anartz Agirre; hirugarren saria: Edan eta edan, Mikela Atxoarena.

    JAGONET Euskaltzaindiaren kontsulta- eta aholku-zerbitzuak 10 urte bete ditu. 2001eko martxoan abian jarri zenetik, 835.517 bisitarik kontsultatu dute JAGONETeko galde-erantzunen datu-basea. Bestalde, hamar urteotan, posta elektronikoz galderak bidali dituzten 10.513 lagunek hartu dute bana-banako erantzuna.

    JAGONET interneten bidez euskararen erabilera zuzena eta egokia eragiteko zerbitzua da eta bi helburu nagusi ditu: batetik, herritarrak zerbitzatzea, eta bestetik, gure hizkuntzaren kalitatea bermatzea. Joxe Ramon Zubimendi euskaltzain urgazlea da horren arduraduna.

     

    Martxoaren 10ean, Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Ubarrundia /Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak, Gasteizen. Liburua Akademiak argitaratzen duen Onomasticon Vasconiae bildumaren 29. liburukia da eta Ubarrundia osatzen duten sei herrietako  toponimo historikoak eta gaur egun bizirik dirautenak biltzen ditu, hots, Amarita, Erretana, Miñao, Miñaogutxia, Gamarra eta Gamarragutxia herrietakoak. Lanaren egilea Elena Martinez de Madina da. Jose Luis Lizundia eta Roberto González de Viñaspre, egitasmoaren  zuzendaria eta aholkularia dira, hurrenez hurren.

    Hona Elena Martinez de Madinak aurkezpenean esan zituen hitzak.

    Elena Martinez de Madinaren hitzak 284,25 Kb

    1992an, Europako Kontseiluak Eskualde eta Hizkuntza Gutxituen Aldeko Europako Karta onartu zuen, gero Europar Batasunaren hainbat estatuk berretsi zutena. Gutun horren bidez, estatu sinatzaileek hitza eman zuten erabilera urriko hizkuntzak ikasteko erraztasunak emango zituztela. Sauver ma langue dokumentalak hitzarmen horren aplikazioaren adibide bat erakusten du, Suedian zehar egiten den bidaia baten bidez.

    Andoni Sagarna euskaltzain eta Euskaltzaindiaren Iker sailburuak ematen du horren berri, Iparrorratza blogean.

    Dokumentala ikusteko, sakatu hemen.

    Martxoaren 9an, 30 urte bete ziren Telesforo Monzon politikari abertzale, idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Hori dela eta,  Bergaran, bere herrian, haren omenezko hainbat ekitaldi egin dira hilean zehar. Hala, martxoaren 9an, plaka bat jarri zuten bere izena daraman plazan. Bestalde, Bergarako Udalak eta Dorre Olaso Sorrerakundeak antolaturik, Koldo Izagirrek,  Ludger Meesek eta  Iñaki Egañak hitzaldi bana eman dute.
    Baionan ere, Anai Artea elkarteak Monzon omentzeko ekitaldia burutuko du, apirilean. Bestalde, aurten Telesforo Monzon pastorala emango dute Larrainen (Zuberoa), abuztuaren 7an eta 13an. Testua Jean Bordaxar kantari zuberotarrak idatzi du.

    2008ko otsailean, Euskaltzaindiak eta Olaso Dorrea Sorrerakundeak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horri esker, Olaso Dorrea Sorrerakundearena den ondare bibliografiko eta artxibistikoa Euskaltzaindiaren egoitzan gordetzen da; hots, George Lacomberen Biblioteka eta Olaso Dorrea Sorrerakundearen Artxibo Historikoaren XX. mendeko atala, Telesforo Monzon eta Maria Josefa Ganuza emaztearen familiaren ondareak barne, Euskaltzaindian gordetzen da.

    Gaur, martxoaren 15ean, Mario Izeta Bilboko Elizbarrutiko gotzaina Euskaltzaindian izan da eta egoitza bisitatu du. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Kintana idazkariak Akademiaren berri eman diote. Euskaltzainek liburu batzuk oparitu dizkiote, horien artean Joanes Leizarragaren Testamentu Berria, Xabier Kintanak paratutako Leizarragaren Kalendrera liburuaren edizioa, edota Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Murua Uriak idatzitako Euskaltzaindia, ekin eta jarrai.

    Mario Izetarekin Felix Alonso bikario nagusia eta Miguel Angel Rodriguez idazkaria etorri dira. Joseba Zabaleta eta Erramun Osa Euskaltzaindiko kudeatzailea eta idazkariordea ere izan dira bertan.

    Gaur, martxoaren 14an, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Foru Gobernuaren izenean, Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.

    Horretaz gain, bi erakundeon arteko hitzarmeneko Jarraipen Batzordea eta Batzorde Teknikoa bildu dira. Nafarroako Gobernuko ordezkariak hauek izan dira: Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari kudeatzailea, Julen Calvo  Euskararen Gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria eta Patxi Larrion teknikaria. Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzaina, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, Joseba Zabaleta kudeatzailea eta Erramun Osa idazkariordea izan dira.

    Atzo, martxoaren 10ean, Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Ubarrundia /Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak, Gasteizen. Aurkezpena honako hauek egin zuten: Jose Luis Lizundia egitasmoaren zuzendariak, Elena Martinez de Madina teknikari eta liburuaren egileak, Patxi Lazkoz Gasteizko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak. Gasteizko Toponimia egitasmoa hasieratik babestu du Udalak.

    Ikerketa-lana XIV. mendetik XX. mendera bitartean dokumentatzen diren 35.000 erregistroko corpus baten gainean egin da. Horren ondorioz, 898 toponimo estandar aurkezten dira liburu honetan, horrela banaturik: Amarita (164 toponimo), Erretana (157 toponimo), Gamarra eta Gamarragutxia (276 toponimo) eta, azkenik, Miñao eta Miñaogutxia (301 toponimo). Jose Luis Lizundiaren laguntza ez ezik, Roberto Gonzalez de Viñasprerena ere izan du Elena Martinez de Madinak, hura baita egitasmoaren aholkularia.

    Liburu hau Gasteizko Toponimia egitasmoaren barruan argitaratzen den hirugarrena da, hortaz, Gasteizko udalerriko 64 herrien toponimia aztergai duen Ikerketa-Proiektuaren emaitzaren zati da. Lehenengo bi liburuak 2009ko apirilean kaleratu zituen Akademiak: Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria) eta Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II ( Malizaeza).

    Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

     

    Badira, Koldo Mitxelenak inoiz gogorarazten zigunez, classical fallacies edo falazia klasikoak deituriko egiantzeko gezurrak, beti gauzak oker ulertu eta halaxe erantzutera behartzen gaituztenak. Horrela, jendeari, euskara ala erdara, ea bietako zein den hizkuntza zaharragoa galdetzen zaionean, gehienek, inolako zalantzarik gabe, zaharrena euskara dela erantzuten dute. Ez dira konturatzen, ordea, galderak berak barruan ezkutatzen duen maltzurkeriaz.

    Arlo guztietan, zientziek aurrera egin ahala, lehenagoko sinesteak aldatu eta, berriagoen eraginez, baliogabe gelditzen dira. Halere, belaunaldi bakoitzak eskolan ikasirikoa luzaro gordetzeko joera izaten du, eta kosta egiten zaio antzinako azalpen zaharkituak gainetik astintzea.

    Inertzia edo, nahiago bada, nagikeria horregatik normala izaten da, adibidez, gure eguzki-sisteman inguruan eraztuna duen planeta bakarra Saturno dela pentsatzea. Izan ere, Galileok, jada XVII. mendearen hasieran ezaugarri bitxi hori aurkitu zion. Baina, gutxiagok dakite, seguruenez, 1977tik hona Urano, Jupiter eta Neptunori ere antzeko eraztunak aurkitu zaizkiela, datu horiek gaurko entziklopedia guztietan, Google-n barne, aspaldian ageri diren arren.

    Xabier Kintana: "Ustea ez da jakitea" 14,40 Kb

    Martxoaren 10ean, Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Ubarrundia / Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Gasteizen, Kordoi Etxean. Liburua Euskaltzaindiak argitaratzen duen Onomasticon Vasconiae bildumaren 29. liburukia da. Ubarrundiako toponimo historikoak eta gaur egun bizirik dirautenak biltzen dituen lan horren egilea Elena Martinez de Madina da. Jose Luis Lizundiaren zuzendaritzapean egin du lan; Roberto González de Viñaspre da egitasmoaren aholkularia.

    Liburu hau Gasteizko Toponimia egitasmoaren barruan argitaratzen den hirugarrena da. Lehenengo biak 2009ko apirilean kaleratu zituen Akademiak: Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria) eta Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II ( Malizaeza). Orduan Jose Luis Lizundia egitasmoaren zuzendariak eta Elena Martinez de Madina liburuen prestatzaileak egin zuten aurkezpena, Arabako Foru Aldundian.

    Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Ubarrundia/ Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria liburuak Gasteizko Ubarrundiako toponimoak era sailkatu eta arautuan biltzen ditu. Hauek dira Gasteizko Ubarrundia osatzen duten sei herriak: Amarita, Erretana, Miñao, Miñaogutxia, Gamarra eta Gamarragutxia.

    Liburuaren aurkibidea 57,22 Kb

     

    Euskaltzaindiaren webguneak 66.316 bisita izan zituen otsailean. Bestalde, webguneko orriek 489.463 bistaratze izan zituzten hil berean.

    Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

    1) Bisitak, guztira 66.316
    2) web-orrialde bistaratzeak:
    Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 15.347
    Hiztegi Batua 113.275
    Euskaltzaindiaren Arauak 10.166
    OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 41.904
    JAGONET zerbitzua 11.169
    EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 213.893
    Argitalpenen Katalogoa 3.870
    Beste guztiak 79.839
    Web-orrialde bistaratzeak, guztira

    489.463

    Martxoaren 3an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien azken saioa egin zen. Saio horretan hiru bersolari aritu ziren: Amets Arzallus, Odei Barroso eta Sustrai Colina, eta Bertsoen zirrikituetan barrena izeneko emanaldia eskaini zuten.

    Herri Literaturari buruzko jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan burutu dira. Otsailaren 3an egin zen lehen saioa, Maialen Lujanbiok, Judith Monterok eta Xabier Erkiziak eskaini zuten Ornitorrinkus ikuskizunarekin. Bigarren saioan Kepa Junkera eta Xabier Amuriza izan ziren protagonista, Betibizi, zaharra berri proposamenarekin. Eta hirugarren saioa otsailaren 17an egin zen; egun horretan, Ander Lipusek eta Jon Maiak Erregea eta bufoia aurkeztu zuten.

    Otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen  osoko batzarrean, Lexikoaren Behatokia egitasmoaren azalpena egin zen. Azalpena Andoni Sagarna  egitasmoaren zuzendariak, Miriam Urkiak, Xabier Artolak eta Antton Gurrutxagak -UZEI, IXA eta Elhuyar-en izenean, hurrenez hurren- egin zuten.

    Lexikoaren Behatokia egitasmoak ikerketarako eta kontsultarako testu-corpus bat prestatzea du oinarrizko lana, etiketatua eta linguistikoki anotatua. Corpus hori osatzeko, Akademiak hitzarmenak sinatu ditu zenbait komunikabiderekin, hauek egunero argitaratzen dituzten euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jar ditzaten.

    Lexiko Behatokiaren egitasmoa UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa Taldearekin garatzen ari da Akademia.

    Otsailaren 25ean, Bilboko egoitzan, Joseba Intxaustiren Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak eta Mikel Zalbideren Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen saioa liburuak aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Intxaustik paratutako liburua Etxeberri bilduma berriaren lehen zenbakia da, eta Mikel Zalbidek idatzitakoa, aldiz, Jagon bildumaren hamaikagarrena.

    Hona hemen Mikel Zalbide euskaltzain osoak liburuari buruz eman zuen azalpena.

    Mikel Zalbideren azalpena 105,38 Kb

    Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

    Otsailaren 25ean, Bilboko egoitzan, Joseba Intxaustiren Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak eta Mikel Zalbideren Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen saioa liburuak aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Intxaustik paratutako liburua Etxeberri bilduma berriaren lehen zenbakia da, eta Mikel Zalbidek idatzitakoa, aldiz, Jagon bildumaren hamaikagarrena.

    Hona hemen Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak aurkezpena egiteko erabili zuen materiala.

    Joseba Intxaustiren hitzak 90,56 Kb

    Aurkezpenean erabilitako irudiak 1,81 Mb

    Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

    Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala ISOC-eko datu-basean indizatuko da. ISOC CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak kudeatzen du. CSIC, Espainian ikerketara dedikatua dagoen erakunde publikorik handiena da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari atxikita dago. Erakunde horren barruan datu base gehiago badago ere, ISOC da, Giza Zientzia eta Humanitateen esparruan, Estatu Espainoleko aldizkarien ekoizpen zientifikoa bildu eta zabaltzen duena. Bi dira bere helburu nagusiak:

    • Komunitate akademiko espezializatuei informazio bibliografikoa eskaini.
    • Kalitatezko argitalpenen ikusgarritasuna eta inpaktua hobetsi.

     

    Gaur, otsailaren 25ean, Bilboko egoitzan, Euskaltzaindiak hileko osoko batzarra egin du. Bilera horren amaieran, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuaren zuzendariak eta Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Zabalkunderako zuzendariak Institutuaren nortasuna eta zereginak azaldu dizkiete euskaltzainei. Haiek adierazi bezala, munduan euskal kulturari leihoak zabaltzea da Etxepareren helburua.

    Etxepare Institutuaren Patronatua 31 kidek osatzen dute, horietako bat Euskaltzaindia delarik. Bestalde, Jose Luis Lizundia diruzaina Etxepareren Zuzendaritza Kontseiluko kide da.

    Datorren ostiralean, eguerdiko 12:00etan, Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen saioa iburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Bilbon, egoitzan. Mikel Zalbide euskaltzain oso eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuaren burua da egilea eta Akademiak argitaratzen duen Jagon bildumaren 11. zenbakia da.

    Liburu honen abiapuntua 2007an Euskaltzaindiak egin zituen Jagon Jardunaldietan dago. Euskararen Erabilera Normaltzeko Oinarri Legea 25 urte betetzen zituenez, legeak mende-laurdenean izandako bilakaeraz gogoeta-saioa egin zen aipatu jardunaldi horietan. Alde askotatik jorratu zen gaia: administrazioa, kulturgintza, komunikabideak... Mikel Zalbide euskaltzain osoak parte hartu zuen jardunaldietan, eta hezkuntza alorreko bilakaeraz balioespen teknikoa egin zuen. Liburu hau da orduko emaitza.
     
    Liburua perspektiba soziolinguistikotik idatzia dago, baina beste hainbat alor ere kontuan hartzen ditu: jurilinguistika, hezkuntza elebiduna, demolinguistika eta, ororen gainetik, euskara indarberritzeko saioan hezkuntza alorreko aplikazio-neurrien ekarpena. Gizarte giroa -1982koa, 2007-08koa-, A, B eta D ereduek ordutik hona izandako bilakaera, emaitzak, erronkak... hori guztia aztertzen da. Bestalde, hauek bezalako galderek liburuan dute erantzuna: Ondo egin al dira gauzak eskola-munduan? Betetzen al da legea? Zertan asmatu da? Lana azken gogoeta-saioaz amaitzen da.
     

    Liburuaren aurkibidea.pdf 64,40 Kb

    Datorren ostiralean, eguerdiko 12:00etan, Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Bilbon, egoitzan. Liburua Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak paratu du, eta Etxeberri bilduma berriaren lehen zenbakia da. Etxeberri bilduman (EHS) euskararen historia soziolinguistikoari buruzko lanak -agiriak eta ikerlanak, idazlan berriak eta lehendik sakabanatuta daudenak- bilduko dira.

    Euskaltzaindia Euskararen Historia Soziala (EHS) egiten ari da, eta horretarako sortua du Mikel Zalbide euskaltzainak zuzentzen duen Joanes Etxeberri egitasmoa. Hala bada, Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak argitalpenaren helburu nagusia EHS ezagutu ahal izateko eskura dauden argitalpenak aurkeztea izan da, liburuak eta artikuluak bilduz. Orotara, 4.440 erreferentzia jasotzen ditu liburuak, hizkuntzaren historia sozial orokorrera hurbiltzeko bibliografia hautatua eskaintzen duelarik: 1.657 liburu, 1.955 artikulu eta 828 hitzaldi edo liburu-kapitulu. Euskararen iragan soziala ezagutu eta arakatu nahi dutenentzat pentsatuta dago argitalpena, eta bereziki ikertzaile eta ikertzaile-gaientzat egin da bilketa hau. Batez ere, ikertzaile gazteak izan ditu gogoan Euskaltzaindiak.
     
    Izaskun Etxebeste eta Koro Segurola Euskaltzaindiko teknikariek ere lan egin dute liburu honetan.

    Liburuaren aurkibidea 42,80 Kb

    Otsailaren 17an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien hirugarren saioan, Ander Lipus eta Jon Maia aritu ziren, eta Erregea eta bufoia izeneko ikuskizuna eskaini zuten.

    Herri Literaturari buruzko jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira. Otsailaren 3an egin zen lehen saioa,  Maialen Lujanbiok, Judith Monterok eta Xabier Erkiziak eskaini zuten Ornitorrinkus ikuskizunarekin. Bigarren saioan Kepa Junkera eta Xabier Amuriza izan ziren protagonista, Betibizi, zaharra berri proposamenarekin. Hurrengp saioa, eta azkena, martxoaren 3an izango da, iluntzeko 19:00etan; Amets Arzallus, Odei Barroso eta Sustrai Colina bertsolariek Bertsoen zirrikituetan barrena emanaldia aurkeztuko dute.

    Aurtengo urriaren 17an, 75 urte beteko dira Jose Ariztimuño Aitzol (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) fusilatu zutela. Aitzol eta bere belaunaldia gogora ekartzeko asmoz, eta omenaldi gisa, 2011. urtea "Aitzol eta Euskal Pizkundearen urtea" izendatu du Tolosako Udalak. Horrela azaldu zuen, otsailaren 19an egindako agerraldian, Jokin Bildarratz Tolosako alkateak. Hainbat erakundek parte hartuko dute omenaldian, eta Euskaltzaindia da horietako bat.

    Ekitaldian, Anjel Lertxundi idazleak aldarri bat irakurri zuen, "Nor naizen asmatu" izenekoa. Martxoaren 18an egingo da lehen ekitaldia, egun horretan oroigarri bat jarriko baita Aitzol jaio zen etxean. Bestalde, urte oson zehar egingo diren ekitaldien berri emateko, www.euskalpizkundea.net webgunea sortu da.

     

    Vahan Sarkisian armeniar euskaltzain ohorezkoa hil berri zaigu aurtengo urtarrilaren 21an, 55 urte zituela. Inguruko auzo-hizkuntzak eta literaturak aztertzen diharduten espezialistekin konparaturik, ez dira ugariegi, tamalez, euskaraz, gure etxeko Mari Errauskinez, arduratzen diren hizkuntzalariak, eta, horrelako alerik agertzen den baterako, erakusten duen arreta eta interesa eskertu beharko genizkioke zintzoki, maiz, zoritxarrez, eta gure lotsarako, egiten ez dakigun moduan, hain zuzen. Izan ere, joan egin zaigu Sarkisian, baina halere, berak euskararen inguruan idatziriko ikerlanak eta gure hizkuntzatik armenierara egindako itzulpenak behintzat hor gelditu dira, guregana agertzen zituen interes eta begikotasunaren lekuko.


    Elgoibarko toponimia jaso, sailkatu eta finkatzeko lana aurrera doa, eta atzo, otsailaren 16an, herriko  toponimiari buruzko erakusketa zabaldu zuen Udalak. Aurkezpenean hauek mintzatu ziren: Alfredo Etxeberria alkatea, Jon Uriguen Euskara zinegotzia, Nerea Alaba eta Amaia Pinacho lana burutu duten ikerlariak eta Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkari eta lanaren tutorea. Erakusketaren xede nagusia hauxe da: herritar guztiek ekarpenak egin ditzaten,  mapa ahalik eta zehatzen osatu ahal izateko. Otsailaren 26ra arte egongo da zabalik, Elgoibarko Kultura Etxean.

    Elgoibarko Udalak Gotzon Garate izeneko I bekaren deialdia egin zuen 2009an, eta aldi berean lankidetza hitzarmena sinatu zuen Euskaltzaindiarekin, Akademiaren laguntza jaso ahal izateko. Beka Nerea Alabari eta Amaia Pinachori esleitu zitzaien. Orain, azterketa toponimiko hori gizarteratu nahi izan du Udalak, eta  udalerriko mapa toponimikoa argitaratu du.  Mapa Geograma enpresak egin du  eta Kultura Etxean ikusgai dago, herritar guztiek ikus eta iritzia eman dezaten.
     

    Otsailaren 10ean, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien bigarren saioan, Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak Betibizi, zaharra berri emanaldia eskaini zuten, Euskaltzaindiaren aretoan.

    Jardunaldi horiek otsailaren 3an hasi ziren. Egun horretan,  Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabier Erkizia aritu ziren, Ornitorrinkus ikuskizunarekin. Hirugarren saioa otsailaren 17an izango da, iluntzeko 19:00etan; Ander Lipusek eta Jon Maiak Erregea eta bufoia emanaldia aurkeztuko dute.

    Otsailaren 12an, Donostian, Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" idazle, politikari eta euskaltzain urgazlea omendu zuen Euskal Herrian Euskaraz-ek. Omenaldia "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!" lelopean burutu zen manifestazioaren amaieran izan zen, eta Txillardegik euskararen alde egin duen lana aitortzea izan zuen helburu.

    Dantzarien eta bersolarien agurra jaso ostean, honako opariak eman zizkioten Txillardegiri: Euskal Herrian Euskaraz-en logoa josita duen txapela, Aitor Amorrek landutako euskal makila eta Arantza Arratibelek eginiko Txillardegiren erretratua. Bestalde, Joxe Austin Arrietak Txillardegiren ibilibidea goraipatu zuen.

    Otsailaren 1ean, "Euskara, jalgi hadi plazara" erakusketa zabaldu zen Gasteizko Eusko Legebiltzarrean. Bertan, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua ikusgai dago. Euskaraz inprimatu zen lehen liburua Frantziako Biblioteka Nazionalean dago, eta hauxe da Euskal Herrira ekarri duten lehen aldia.

    Erakusketa horren komisarioa Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria da eta gai honen inguruan hausnarketa egin du, Euskal Herriko bi komunikabidetan asteburuan argitaratu diren artikuluetan. Batetik, Berria egunkariak publikatu duen Xabier Kintanak berak sinatutako artikuluan. Eta bestetik, Noticias taldeak kaleratzen duen Ortzadar gehigarrian egin dioten elkarrizketan.

    Berria egunkariko artikulua irakurtzeko, sakatu hemen.

    Ortzadar gehigarriko elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.

    Bestalde, Plazaberrin argitaratu zen artikuluan, erakusketaren ezaugarri batzuk aipatu zituen Xabier Kintanak.

    Gasteizko Apaizgaitegiak, hau da, gaur egun Teologia Fakultatea izena hartu duenak, beti du oihartzun atsegin bat euskaldunentzat, han izan baitziren irakasle, besteak beste, Manuel Lekuona eta Jose Migel Barandiaran. Bada, ikastegi horretako Scriptorium victoriense aldizkarian artikulu bat argitaratu da euskaraz, lehen aldiz, oker ez banago. Albiste pozgarri hori baliatuz laburki iruzkinduko dugu argitalpen akademiko horren azken zenbakia.

    Euskaltzaleentzat, dudarik gabe, aipatu artikuluak du interesik handiena, hots, Dionisio Amundarainek argitaratzen duen "Biblia Euskal Herriko historian" (185-263 or.).  Ikuspegi kritiko batetik abiatuz, ederki laburbiltzen ditu Bibliak euskaraz izan dituen argitalpenak, ohar labur eta argigarriak eskainiz.

    Pruden Gartzia: "Euskarazko Bibliei buruz" 71,70 Kb

    Aldizkariaren aurkibidea 229,46 Kb

    Gidor Bilbao eta Jesus Mari Makatzaga euskaltzain urgazleek kargu berriak dituzte Euskal Herriko Unibertsitatean. Hala, Gidor Bilbao EHUko Euskara era Eleaniztasuneko errektoreorde izendatu dute, eta Jesus Mari Makatzaga, aldiz, Euskara Zerbitzuburu berria da.

    Gidor Bilbao Filologia Klasikoan doktorea da, eta Euskal Filologian lizentziatua. Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako batzordeko kidea da, eta Exonomastika batzordeko aholkulari. Akademiaren Zientzia eta Teknika hiztegia biltzeko egitasmoko partaide ere bada.

    Jesus Mari Makatzaga Euskal Filologian doktorea da. Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko idazkaria da.

    thumb_jesus_mari_makazaga_argazkia

    Otsailaren 3an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Maialen Lujanbiok, Judith Monterok eta Xabier Erkiziak Ornitorrinkus ikuskizuna aurkeztu zuten, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako jardunaldien lehen saioan. Jardunaldi horiek herri literatura izango dute hizpide, eta martxoaren 3ra arte egingo dira, Akademiaren egoitzan.

    Lau emanaldik osatuko dute jardunaldiok, eta ostegunetan egingo dira. Esan bezala, lehena Ornitorrinkus izan zen, "musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena". Bigarren saioa otsailaren 10ean izango da, iluntzeko 19:00etan; Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak Betibizi, zaharra berri emanaldia eskainiko dute.

    Otsailaren 3an, Eusko Jaurlaritzak, Topaguneak, AEK-k eta Aztiker enpresak Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu zituzten, Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintzapraktika euskararen erabilera sustatzeko programa da, euskaraz hitz egiteko ohitura daukaten pertsonak, euskaraz hitz egiten hasi nahi duten pertsonekin elkartzen dituena. Gaur egun 4.000 lagun inguruk parte hartzen dute ekimenean.

    Ekitaldian hauek mintzatu ziren: Iñaki Uribe HABEko zuzendari nagusia, Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendaria eta Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusia. Eurekin batera, Aztiker enpresako Iñaki Iurrebasok eta Urko Ikardok, eta Pello Jauregi irakasle eta adituak hartu zuten parte aurkezpenean.


    Cortes Izalen hilberri-txostena Patxi Zabaletak egin zuen, eta Leterena Jose Angel Irigaraik. Irigaraik Joxan Goikoetxearen musikaren laguntza izan zuen. Horretaz gain, Bernardo Atxagak poema bat idatzi zuen, Xabier Leteren omenez, eta ekitaldi honen amaieran irakurri zuen.

    Hona hemen Atxagak eginiko poema.


    Urtarrilaren 28an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2010ean hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea eta Xabier Lete ohorezko euskaltzaina.

    Hona hemen Patxi Zabaleta euskaltzainak idatzitako Jorge Cortes Izalen hilberri-txostena. Zabaletaren izenean, Sagrario Aleman euskaltzainak irakurri zuen.

    Patxi Zabaleta: "Jorge Cortes Izal" 89,99 Kb

    Urtarrilaren 28an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2010ean hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea eta Xabier Lete ohorezko euskaltzaina.

    Hona hemen Jose Angel Irigarai ohorezko euskaltzainak idatzitako Xabier Leteren hilberri-txostena.  Lete zenaren ondoan hainbeste aldiz aritu zen Joxan Goikoetxearen musikak lagundu zuen Jose Angel Irigarai, txostena irakurri zuen bitartean.

    Jose Angel Irigarai: "Xabier Lete oroitzen" 29,16 Kb

    Euskal Parlamentuaren ekimenez, Euskara jalgi hadi plazara lemapean, erakusketa bat antolatu da Legebiltzarraren egoitzan, aurtengo otsailaren 2tik martxoaren azkenera arte iraungo duena, Euskaltzaindiaren erabateko lankidetzarekin. Hor Bernard Etxepare-ren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ale originala erakutsiko da lehenengo aldiz, gure Legebiltzarraren eskariz Parisko gobernuak frantses hiriburutik lehenengo aldiz ateratzen utzi duena. Euskaltzaindiak, bere aldetik, Joanes Leizarragaren 1571eko Testamentu Berria, bere bibliotekan gordetzen zuen alean, erakusgai jarri du. Horiez gainera, beste idazle, itzultzaile eta apologista batzuen liburu originalak daude.


    Azaroaren 26an, Bilboko egoitzan, Euskaltzaindiak hileko osoko batzarra egin zuen. Bilera horretan, Gasteizko Ubarrundia eskualdeko toponimiari buruzko lana aurkeztu zuten Jose Luis Lizundiak eta Elena Martinez de Madinak. Lan hau Gasteizko Toponimia egitasmoaren barruan kokatzen da eta eskualde horretako toponimia bildu eta berreskuratzea du helburu.

    Jose Luis Lizundia egitasmoaren zuzendariak eta Elena Martinez de Madina teknikariak lanaren inguruko zehaztasunak eman zituzten. Gasteizko Ubarrundian sei herri sartzen dira, eta bildutako material guztia aztertu ondoren -mapak, zerrendak, dokumentu zaharrak, era guztietako lekukotasunak- 898 toponimo normatibizatu dira. Lan honen emaitza laster kaleratuko da.

    Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua Gasteizko 64 aldeetako toponimo guztiak -bai historikoak, bai eta bizirik dirautenak ere- era sistematikoan biltzea da. Lehen bi liburuak, Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria) eta Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II ( Malizaeza), 2009ko apirilean aurkeztu zituen Euskaltzaindiak, Arabako Foru Aldundian. Orduan ere Jose Luis Lizundiak eta Elena Martinez de Madinak eman zituzten azalpenak.

    Hona hemen aurkezpenean erabili zen dokumentua.

    Gasteizko Toponimia Egitasmoa 3,43 Mb

    Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua ikusgai dago Gasteizen. Izan ere,  "Euskara, jalgi hadi plazara" izenburuko erakusketa gaur zabaldu da Eusko Legebiltzarrean, eta bertan euskaraz inprimatu zen lehen liburua dago. Liburua Frantziako Biblioteka Nazionalean dago, Parisen, eta berriki digitalizatua izan da, hain juxtu ere Gasteizko erakusketara ekartzea erabaki zenean. Hartarako eskakizun tekniko gorenak esleitu zitzaizkion, liburu berezi-berezietan baino ezartzen ez direnak. Hori dela eta, kalitate handiko irudiak dira.

    Etxeparek idatzitakoarekin batera, XVI. eta XVII. mendeetako euskal literaturaren beste hamahiru lan biltzen dira, horien artean Euskaltzaindiak utzitako Joanes Leizarragaren 1571eko Testamentu Berria dagoelarik. Erakusketa honen komisarioa Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria da.

    Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak zabaldu du erakusketa. Kintanarekin batera, hauek izan dira Euskaltzaindiaren izenean: Andres Urrutia euskaltzainburua, Jose Luis Lizundia diruzaina, Andoni Sagarna Iker sailburua, Andres Iñigo Jagon sailburua, Joseba Lakarra euskaltzaina, Joseba Zabaleta kudeatzailea, Erramun Osa idazkariordea eta Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendaria. Erakusketa martxoaren 31ra arte egongo da zabalik, Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan.

    Gaur, urtarrilaren 28an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2010. urtean hil ziren euskaltzain hauek omentzeko:

    • Jorge Cortes Izal (1930-2010) euskaltzain urgazlea. Sagrario Alemanek irakurri du Patxi Zabaletak eginiko testua.
    • Xabier Lete (1944-2010) ohorezko euskaltzaina. Jose Angel Irigarai ohorezko euskaltzainak irakurri du, Joxan Goikoetxearen musikak lagunduta.

    Mahaiburuan, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin batera, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia izan da.

    Patxi Zabaletak eta Jose Angel Irigaraik idatzitako hilberri-txostenak hemen argitaratuko dira.

    thumb_kopia_-_hilberriak_172

    Bernardo Atxagak ere parte hartu du omenaldian, eta bere testu bat irakurri. Leteren Otsoa eta Txano Gorritxu kanta ezaguna hartu, eta otsoaren figurarekin jolasean ibili da Atxaga, Oiartzungo poetaren omenez.

    Datorren ostiralean, urtarrilaren 28an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan, azken urtean hil diren euskaltzainak omentzeko.

    Ondoko hilberri-txostenak irakurriko dira:

    • Jorge Cortes Izal (1930-2010) euskaltzain urgazlea. Patxi Zabaletak irakurriko du. Ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetarikoa izan zen Jorge Cortes Nafarroan, etengabeko lan isila eginez. Euskalerria Irratiaren sortzaileetarikoa izan zen.
    • Xabier Lete (1944-2010) ohorezko euskaltzaina. Jose Angel Irigarai ohorezko euskaltzainak irakurriko du. Idazle, poeta eta kantaria, Ez Dok Amairu taldeko kide izan zen Lete. Bederatzi disko kaleratu zituen, eta zazpi olerki liburu, azkena Egunsentiaren Esku Izoztuak izenekoa. Euskal kulturaren erreferente argia.
      Txostena irakurtzeaz gain, Jose Angel Irigaraik Leteren poema batzuk irakurriko ditu. Gainera, Bernardo Atxagak eta Joxan Goikoetxea musikariak ere hartuko dute parte omenaldian.
    thumb_xabier_lete

    Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina hil da. Sarkisian urtarrilaren 21ean hil zen, bihotzekoak emanda. 55 urte zituen. Ohorezko euskaltzaina zen, 2002ko azaroaren 29an izendatua.

    Vahan Sarkisian Erevanen (Armenian) sortu zen, 1954ko martxoaren 12an. Filologia Zientzietan doktorea zen. Erevanen, Estatuko Unibertsitatean, irakaslea zen, bai eta Filologia Erromaniko Katedraren zuzendaria ere. Armeniera-Euskara Ikasketen Saileko sortzaile izan zen. Araxes izeneko Armeniera-Euskara nazioarteko aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria.

    Berrizko toponimia jasotzeko lana osatu da eta laster jakinaraziko dira azken bi urteotan burutu den ikerketaren emaitzak. Udalak herriko toponimia ikertzeko erabakia 2008an hartu zuen eta urte horretan egin zuen beka deialdia Joan Ander Ramos jaunak eskuratu zuen. Ikerketa aurrera ateratzeko, Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu zuten; horren arabera, Akademiak hiru konpromezu hartu zituen: batetik, izenen normalizazioa burutzen laguntzea; bestetik, ikerlaria laguntzeko tutorea izendatzea, eta hirugarrenik, ikerketa bideratzeko osatu zen Jarraipen batzordean parte hartzea. Batzorde horretan Jose Luis Lizundia euskaltzainak eta Mikel Gorrotxategik hartu zuten parte, Akademiaren aldetik, eta Karmen Amezua Urcelayk, Lazaro Milikuak eta Maite Gerenabarrenak Udalaren partetik. Tutoretza lanak Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkariak bete ditu.

    Ikerketa bi epe nagusitan egin zuen Jon Ander Ramosek. Lehengoan, iturri idatziak aztertu eta 9.529 izen bildu zituen, bereziki Udalaren eta Batzar Nagusien artxiboetan, nahiz eta beste batzuk ere arakatu. Geroago ahozko bilketa burutu zuen ikerlariak, Ibon Gorritxategiren laguntzarekin. Ahozko bilketaren bidez 921 izen bildu eta kokatu zituzten mapetan.

     

    Ajangizko toponimiaren mapa berria kaleratu da eta laster aurkeztu eta banatuko da herritarren artean. Herri horretako toponimia 2008tik ikertzen ari da, urte horretan Udalak eta Eusko Ikaskuntzak lan hori burutzeko deialdia egin baitzuten. Horren ostean, ikerlariari laguntzeko, eta ikerketa bideratzeko, hitzarmena sinatu zuten Euskaltzaindiarekin. Dokumentazio bilketa Jon Kortazar Billalabeitiak egin zuen, eta gero herriko lagun batzuen artean burutu zen ahozko bilketa. Lana Mikel Gorrotxategi  Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkariaren gidaritzapean burutu da.

    Ikerketa horren emaitza urte amaieran Ajangizko Kultura Etxean egin zen erakusketan ikusi zen. Ikermap enpresak prestatu zuen erakusketa eta bertan herritarrei aukera eman zitzaien ikerketaren berri zehatza izateko, eta bide batez, ekarpenak egiteko, bai datuak zuzentzen, baita datu gehiago ekartzeko ere. Horretaz gain, jende aurrean jartze honek balioko du izenei idazkera ofiziala emateko aurrerantzean modu horretan erabil daitezen.

    Ikerketa eta mapa egin ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Maie enpresaren laguntza ezinbestekoa izan da. Ajangizko Udalak lanarekin aurrera segitzeko asmoa du, leku izenak babesteko modurik egokiena jendeak ezagutzea eta erabiltzea baita.

    Abenduaren 10ean, Hondarribiko Udaletxean, Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkura egin zuten Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak. Aitor Kerexeta Hondarribiko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jean Haritschelhar Literatura Ikerketa batzordeko buruak eman zioten hasiera ekitaldi horri. Ondoren, Txomin Sagarzazuk, Pello Esnalek, Joxemari Iriondok eta Patri Urkizuk hitzaldi bana eman zuten.

    Hona hemen Patri Urkizuk eman zuen hitzaldia.

    Patri Urkizu: "Itsasoko tragediak euskal kanta zaharretan" 6,36 Mb

    Abenduaren 10ean, Hondarribiko Udaletxean, Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkura egin zuten Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak. Aitor Kerexeta Hondarribiko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jean Haritschelhar Literatura Ikerketa batzordeko buruak eman zioten hasiera ekitaldi horri. Ondoren, Txomin Sagarzazuk, Pello Esnalek, Joxemari Iriondok eta Patri Urkizuk hitzaldi bana eman zuten.

    Hona hemen Pello Esnalek eman zuen hitzaldia.

    Pello Esnal: "Bordari, gizon osoa" 44,87 Kb

    Orain arteko ikerketek erakutsi duten bezala, gazte mota ugari eta oso desberdinak bizi dira Euskal Herrian; bizimodu, ideia eta gizartearekiko ikuspuntu oso desberdinak dituztenak. Dena dela, badaude euskal gazteek identifikatzen dituzten zenbait berezitasun.

    PISAren emaitzen arabera (Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak bultzatutako Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa), Hego Euskal Herriko ikasleek hobetzeko asko dute, baina munduko herrialde garatuenetako ikasleen parean dabiltza. 2006ko datuen arabera, euskal gaztetxoak ez dira beste herrialde garatu batzuetakoak baino jakintsuagoak, baina ezta ezjakinagoak ere.

    Abenduaren 17an, Euskaltzaindiak Zarauzko Frantziskotarrekin batera ospatu zuen euren komentuaren 400. urteurrena. Akademiak osoko batzarra egin zuen bertan, eta ondoren ekitaldi publikoa burutu zen, Frantziskotarrekin eta Zarauzko Udalarekin batera. Ekitaldi horretan Jose Luis Lizundia eta Adolfo Arejita euskaltzainek hitzaldi bana eman zuten, "Fray Baertel sermolari famatua (Durango, 1850 - Zarautz, 1922)" eta "Frantziskotarren oratoria: Zarauzko Misiolari-kolegioaren papera", hurrenez hurren.

    Bestalde, egun horretan aurkeztu zen Arantza Ozaetaren Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan liburua. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 24. zenbakia da eta Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.

    Hona hemen Arantza Ozaetaren aurkezpena.

    Arantza Ozaeta: "Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan" 71,81 Kb

    Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

    Abenduaren 17an, Euskaltzaindiak Zarauzko Frantziskotarrekin batera ospatu zuen euren komentuaren 400. urteurrena. Akademiak osoko batzarra egin zuen bertan, eta ondoren ekitaldi publikoa burutu zen, Frantziskotarrekin eta Zarauzko Udalarekin batera. Ekitaldi horretan Jose Luis Lizundia eta Adolfo Arejita euskaltzainek hitzaldi bana eman zuten, "Fray Baertel sermolari famatua (Durango, 1850 - Zarautz, 1922)" eta "Frantziskotarren oratoria: Zarauzko Misiolari-kolegioaren papera", hurrenez hurren.

    Bestalde, egun horretan aurkeztu zen Arantza Ozaetaren Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan liburua. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 24. zenbakia da eta Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.

    Hona hemen Jose Luis Lizundiak eman zuen hitzaldia: "Fray Baertel sermoilari famatua (Durango, 1850 - Zarautz, 1922)".

    Jose Luis Lizundia: "Frai Baertel sermoilari famatua (Durango 1850 -Zarautz 1922)" 125,83 Kb

    Abenduaren 10ean, Hondarribiko Udaletxean, Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkura egin zuten Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak. Aitor Kerexeta Hondarribiko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jean Haritschelhar Literatura Ikerketa batzordeko buruak eman zioten hasiera ekitaldi horri. Ondoren, Txomin Sagarzazuk, Pello Esnalek, Joxemari Iriondok eta Patri Urkizuk hitzaldi bana eman zuten.

    Hona hemen Joxemari Iriondok eman zuen hitzaldia.

    Joxemari Iriondo: "Fernando Artola "Bordari". Gizon osoa" 95,14

    Abenduaren 10ean, Hondarribiko Udaletxean, Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkura egin zuten Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak. Aitor Kerexeta Hondarribiko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jean Haritschelhar Literatura Ikerketa batzordeko buruak eman zioten hasiera ekitaldi horri. Ondoren, Txomin Sagarzazuk, Pello Esnalek, Joxemari Iriondok eta Patri Urkizuk hitzaldi bana eman zuten.

    Hona hemen Txomin Sagarzazuk eman zuen hitzaldia.

    Txomin Sagarzazu: "Bordari eta Hondarribiko euskal ondarea" 137,44 Kb

    Azaroaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxearen laguntza izan zuen Akademiak.

    Jardunaldi hauetan hauek mintzatu ziren: Jone Miren Hernandez, Asier Basurto, Jean Baptiste Coyos eta Erramun Baxok, Iñaki Arruti, Josune Zabala eta Maitane Ayerza, Garazi Labiano, Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias, eta Eneko Barnerena. Mahai inguru bat ere izan zen, Kike Amonarrizek moderatua, eta bertan hauek hartu zuten parte: Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López gazteek.

    Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak.

    Hona hemen Jone Miren Hernandezek eman zuen hitzaldia.

    Jone Miren Hernandez: "Baina gu ere gazteak izan ginen! Gazte euskalduna izatearen esanahia atzo eta gaur" 146,81 Kb

    Azaroaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxearen laguntza izan zuen Akademiak.

    Jardunaldi hauetan hauek mintzatu ziren: Jone Miren Hernandez, Asier Basurto, Jean Baptiste Coyos eta Erramun Baxok, Iñaki Arruti, Josune Zabala eta Maitane Ayerza, Garazi Labiano, Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias, eta Eneko Barnerena. Mahai inguru bat ere izan zen, Kike Amonarrizek moderatua, eta bertan hauek hartu zuten parte: Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López gazteek.

    Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak.

    Hona hemen Eneko Barberenak erabili zuen materiala, "Sare sozial birtualak" hitzaldia emateko.

    Eneko Barberena: "Sare sozial birtualak" 135,30 Kb

    Azaroaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxearen laguntza izan zuen Akademiak.

    Jardunaldi hauetan hauek mintzatu ziren: Jone Miren Hernandez, Asier Basurto, Jean Baptiste Coyos eta Erramun Baxok, Iñaki Arruti, Josune Zabala eta Maitane Ayerza, Garazi Labiano, Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias, eta Eneko Barnerena. Mahai inguru bat ere izan zen, Kike Amonarrizek moderatua, eta bertan hauek hartu zuten parte: Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López gazteek.

    Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak.

    Hona hemen Maialen Arnedok, Ane Badiolak eta Leire Gandariasek erabili zuten materiala, "Ahozko euskara formala eta aisialdian erabiltzen dena. Zornotzako gazte batzuen datuak" hitzaldia emateko.

    Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias: "Ahozko euskara formala eta aisialdian erabiltzen dena. Zornotzako gazte batzuen datuak" 71,18 Kb

    "Ahozko euskara formala aisialdiko euskararen osagarri. Zornotzako gazte batzuen datuak" (testua) 173,20 Kb

    Euskaltzaindiko idazkariorde berria Erramun Osa Ibarloza da. Pello Telleria idazkariorde zenaren ordez, Akademian zegoen hutsunea beteko du Osak.

    Erramun Osa zizurkildarra da jaiotzez (1964) baina ondarroarra da izatez. Pasa den mendeko laurogeiko hamarkadan helduen euskara irakasle jardun zuen Bilboko Atxuriko eskoletan, AEKren eskutik. Bilboko ezkerraldean AEKko pedagogia zerbitzuetan hainbat ardura izan ditu. 1991-2001 aldian Bizkaiko AEKko arduraduna izana da. 2001 urtetik aurrera Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko hizkuntza arduraduna izan da, besteak beste, eskola barruko eta eskolaz kanpoko jardunean euskararen sustapena eta indarberritzea xede duten egitasmoen ardura nagusia izanik. 2007-09 aldian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria izan da. Ordutik hona, Ikastolen Konfederazioak, Elkarrek eta Elhuyarrek lankidetzan garatu duten IKASARGIA -etorkizunean sor daitekeen euskal entziklopediaren beta erakusgarria- egitasmoaren arduraduna izan da.

     

    Azaroaren 19an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxearen laguntza izan zuen Akademiak.

    Jardunaldi hauetan hauek mintzatu ziren: Jone Miren Hernandez, Asier Basurto, Jean Baptiste Coyos eta Erramun Baxok, Iñaki Arruti, Josune Zabala eta Maitane Ayerza, Garazi Labiano, Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias, eta Eneko Barnerena. Mahai inguru bat ere izan zen, Kike Amonarrizek moderatua, eta bertan hauek hartu zuten parte: Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López gazteek.

    Amaieran, ondorioak irakurri zituen Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak.

    Hona hemen Garazi Labianok erabili zuen materiala, "Unibertsitateko ikasleen hizkuntza-jarrerak Nafarroan" hitzaldia emateko.

    Garazi Labiano: "Unibertsitateko ikasleen hizkuntza-jarrerak Nafarroan" 1,83 Mb

    Egoitza

    • B
    • BIZKAIA
    • Plaza Barria, 15.
      48005 BILBO
    • +34 944 15 81 55
    • info@euskaltzaindia.eus

    Ikerketa Zentroa

    • V
    • LUIS VILLASANTE
    • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
      20018 DONOSTIA
    • +34 943 42 80 50
    • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

    Ordezkaritzak

    • A
    • ARABA
    • Gaztelako atea, 54
      01007 GASTEIZ
    • +34 945 23 36 48
    • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
    • G
    • GIPUZKOA
    • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
      20018 DONOSTIA
    • +34 943 42 80 50
    • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
    • N
    • NAFARROA
    • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
      31002 IRUÑEA
    • +34 948 22 34 71
    • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

    Elkartea

    • I
    • IPAR EUSKAL HERRIA
    • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
      64100 BAIONA
    • +33 (0)559 25 64 26
    • +33 (0)559 59 45 59
    • baionaordez@euskaltzaindia.eus

    Azkue Biblioteka eta argitalpenak

    Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
    • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
    • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
    • +34 944 158 155
    • info@euskaltzaindia.eus
    z-library z-lib project
    Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
    © 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper