Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dute
Gaur, martxoaren 14an, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, sinatu da Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko aurtengo lankidetza hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Foru Gobernuaren izenean, Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.
Horretaz gain, bi erakundeon arteko hitzarmeneko Jarraipen Batzordea eta Batzorde Teknikoa bildu dira. Nafarroako Gobernuko ordezkariak hauek izan dira: Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari kudeatzailea, Julen Calvo Euskararen Gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria eta Patxi Larrion teknikaria. Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzaina, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, Joseba Zabaleta kudeatzailea eta Erramun Osa idazkariordea izan dira.