Euskaltzaindiak azken argitalpenak Saran aurkeztu ditu
Atzo, apirilaren 25ean, Sarako Idazleen Biltzarra egin zen, Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatua. Ohi bezala, Euskal Herriko argitalpen mundua eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale asko ere Saran izan ziren. Euskaltzaindiak lau liburu aurkeztu zituen:
- Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz. Bilduma: Jagon, 12. Egilea: Jüje Etxebarne. Laguntzailea: AEK, Xiberoko Gaü Eskola Laminak.
- Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia (bigarren liburukia). Bilduma: Euskararen Lekukoak 25. Paratzailea: Txomin Peillen.
- Kadet eta Bettiriño. Bilduma: Euskararen Lekukoak 26. Paratzailea: Manuel Padilla.
- Alegiak eta bertze neurtitzak. Bilduma: Euskaltzainak 15. Egilea: Gratien Adema "Zaldubi". Paratzailea: Henri Duhau.
Liburuen aurkezpena egileek egin zuten, Andres Urrutia euskaltzainburuak lagunduta.