Jose Luis Lizundia: "Frai Baertel sermoilari famatua"
Abenduaren 17an, Euskaltzaindiak Zarauzko Frantziskotarrekin batera ospatu zuen euren komentuaren 400. urteurrena. Akademiak osoko batzarra egin zuen bertan, eta ondoren ekitaldi publikoa burutu zen, Frantziskotarrekin eta Zarauzko Udalarekin batera. Ekitaldi horretan Jose Luis Lizundia eta Adolfo Arejita euskaltzainek hitzaldi bana eman zuten, "Fray Baertel sermolari famatua (Durango, 1850 - Zarautz, 1922)" eta "Frantziskotarren oratoria: Zarauzko Misiolari-kolegioaren papera", hurrenez hurren.
Bestalde, egun horretan aurkeztu zen Arantza Ozaetaren Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan liburua. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 24. zenbakia da eta Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.
Hona hemen Jose Luis Lizundiak eman zuen hitzaldia: "Fray Baertel sermoilari famatua (Durango, 1850 - Zarautz, 1922)".
Jose Luis Lizundia: "Frai Baertel sermoilari famatua (Durango 1850 -Zarautz 1922)" 125,83 Kb