Arantzazuko kronikak, ‘Karmel’en
-Besteak beste, Karmel aldizkariaren abenduko zenbakian 2018ko urrian Arantzazun egin zen nazioarteko biltzarra aztertu dute. Zenbaki berrian Garbiñe Ubeda kazetari eta idazleak idatzitako kronikak publikatu dituzte (lehenik Plazaberrin agertu zirenak).
-2018ko azaroan, diplomak jaso zituzten 2015 eta 2018 artean euskaltzain urgazle edo ohorezko izendatutakoek. Ekitaldiaren gorabeherak aletzen ditu Karmelen Luis Baraiazarra idazle eta ohorezko euskaltzainak, eta horrek Julen Urkizaren bizitza eta lana jorratzeko bidea ematen dio.
-Joan Mari Torrealdaik Arantzazun irakurri zuen Euskara Batuaren Adierazpena ere publikatzen da Karmelen 304. zenbakian, osorik.
-Gainera, abenduko zenbakiak Jabier Kaltzakorta, Patxi Uribarren eta Patxi Salaberri euskaltzainen artikuluak dakartza, Joseba Aurkenerena eta Ana Urkizaren idazlanekin batera.