EGITARAUA
Testuingurua eta helburuak
Euskaltzaindiaren Mendeurrena 2018tik 2019ra bitartean betetzen da. 100 urtetan, Euskaltzaindiak IKER eta JAGON sailetan hainbat ekimen ondu eta mamitu ditu euskararen inguruan, eta horiek oro gogoratuko dira mendeurrenaren egitarau zabalean. Horien artean, zer esanik ez, Arantzazuko Biltzarra, 1968an egin zena eta aurten 50 urte betetzen dituena.
Aurretik hainbat ekarpen izan baziren ere, 1968ko biltzarra euskara batuaren mugarri nagusietako bat izan da. Ordutik euskara batuak egin duen bidea azaldu, egungoaz gogoeta egin eta eginkizun dagoena zehaztu nahi dira aurtengo biltzarrean. Azken 50 urte hauei begiratuko zaie, baina aurrera begira ere jarri nahi du euskararen akademiak. Eta hori guztia aurrera eramateko ezinbestekoa da euskararen esparruan diharduten erakunde publiko eta pribatuen eta gizarte zabalaren iritzia eta ekarpenak jasotzea, biltzar honetan egingo den moduan.
Batzorde Zientifikoa
- Burua: Andres Urrutia.
- Idazkaria: Adolfo Arejita.
- Kideak: Andoni. Sagarna, Miriam Urkia, Xarles Videgain, Ana Toledo, Miren Azkarate, Patxi Zabaleta, Jean Baptiste Coyos, Patxi Salaberri, Jabier Kaltzakorta, Roberto González de Viñaspre eta Mikel Zalbide.
AURKEZPEN PRENTSAURREKOA
Arantzazu 2018: euskarari bultzada berri bat emateko aukera
Berrogeita hamar hizlarik parte hartuko dute Euskaltzaindiak urriaren 4, 5 eta 6rako antolatu duen Arantzazuko (Oñati) nazioarteko biltzarrean: 'Arantzazutik mundu zabalera: 1968-2018'.
Mendeurreneko bigarren ekitaldi akademikoa izango da; ondoren, beste zazpi egingo dira, 2019ko urrira bitartean.
Euskaltzaindiak baliabide linguistiko eta teknologiko berriak aurkeztuko ditu Arantzazun (webgune berriztatua, Euskara Batuaren Eskuliburua).
Izen-ematea zabalik dago, eta jardunaldi guztiak zuzenean eskainiko dira, streaming bidez, Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Beste behin ere, Euskaltzaindia Arantzazura joango da euskara batuaren 50. urteurrenean; orduko hura oinarri hartu eta gogoraraztera euskararen etorkizuna duela helburu nagusi. Eta zeregin horretan bestelako eragileekin batera jokatu nahi du Euskaltzaindiak, beste behin, elkarrekiko koordinazioan, gure hizkuntzaren indarguneak eta ahuleziak aztertu eta etorkizunerako konponbideak bilatu nahian”.
KRONIKAK
Eta aurrerantzean, arautu ala aholkatu?
(Lehen eguneko kronika -osteguna-, Garbiñe Ubedaren eskutik)
Maratoi baten antzekoa izan zen Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarraren lehen eguna: trinkoa, tarteka nekagarria eta balentria handi baten antzekoa, mikrofonoa hartu zuen jende andana kontuan hartuta.
Tailerra martxan jartzeko garaia
(Bigarren eguneko kronika -ostirala-, Garbiñe Ubedaren eskutik)
Ikuspegi praktikotik begiratuta, bi protagonista nagusi izan zituen XVII. Biltzarraren ostiraleko jardunak. Batetik, Euskaltzaindiaren webgune eraberritua, eta bestetik, Euskara Batuaren Eskuliburua. Euskara lantresna duen orori zuzenduak dira biak ala biak, alegia irakasleei, idazleei, teknikariei, itzultzaileei, kazetariei edota hizkuntza kontuetan argibideak behar dituen orori.
Une historiko baten lekuko
(Hirugarren eguneko kronika -larunbata-, Garbiñe Ubedaren eskutik)
'Aditu eta arituen ekarpenak entzunik, balantze batekin ekin zitzaion goizari, Biltzarraren azken egunean. Andres Urrutia euskaltzainburuak “argi” agertutako osagaiak zerrendatu zituen, akademiak etapa berrirako ondu duen bide-orria azaltzen hasi aurretik. Osagai horien artean, hasteko eta behin, estandarizazioaren bideak “onarpen sozial eta zibila” lortu izana, mende erdiren buruan. Hortik abiatuta, eta Patxi Zabaletaren hitzak baliatuz, “euskara batuaz hitz egin beharrean, euskaraz hitz egiteak” normalkuntzaren zantzuak ekarriko lituzkeela argudiatu zuen Urrutiak.
ARGAZKIAK
BIDEOAK