- Luis Mari Zalduaren Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak eta Eneko Zuloagaren Mendebaleko euskara zaharra (UPV/EHUrekin elkarlanean) liburuak aurkeztuko dira Landakon.
- Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra arte egingo da, eta Euskaltzaindiak Barrenkale 26an jarriko du erakusmahaia.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak bi argitalpen aurkeztuko ditu Durangoko Azokan Iruzkin berria idatzi
- 2022ko azaroaren 24an, 40 urte bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zela.
- Euskararen Legea giltzarria izan da euskarari bidea zabaldu eta aukera berriak eskaintzeko orduan, eremu publikoan zein pribatuan. Jardunaldi honen helburua legeak ekarritakoez eta irekitako bideez gogoeta egitea da, bai eta euskarak ofizialtasun murriztua edo ofizialtasunik ez daukan lurraldeen oraingo egoera hizpide hartzea ere.
- Egitaraua HEMEN
- Izena emateko (abenduaren 13ra arte): 944 056 450 /Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ezagutzera eman zituen atzo Bilboko 2022ko Ospetsuak: Daniel Innerarity filosofoa, Iraia Iturregi futbolari-ohia, Adolfo Arejita euskaltzain osoa eta Euskaltzaindiko idazkaria, eta Susana Rodriguez irakasle eta ekonomialaria.
- Aburtok adierazi zuenez, Adolfo Arejita “euskararen alde eta euskararen defentsan egindako ibilbide eta lan akademiko, literario eta dibulgatzaileagatik” izendatu dute Bilboko ospetsu.
- Aintzatespenak emateko ekitaldia abenduaren 15ean egingo da Udaletxeko Arabiar aretoan.
- Aurrekoetan bezala, Elena Martínez de Madina ikertzaile eta euskaltzain urgazleak atondu du argitalpena.
- Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak duten lankidetza-hitzarmenaren bitartez egin da ikerlana. Guztira, Gasteizko Toponimiaren egitasmoak hamar argitalpen aurreikusten ditu.
- 2021eko azaroaren 26an, Iruñeko udaletxean egin zen Osoko bilkuran, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Alfontso Mujika hizkuntzalari gipuzkoarra, eta gaur sarrera-hitzaldia egin du sorterrian, Donostian. Miren Azkarate euskaltzain osoak erantzun dio.
- Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu ditu Euskaltzaindiak
- Euskaltzaindiak 1994az geroztik mundu osoko pertsona- eta leku-izenak arautzeko eginiko lana izango du hizpide Alfontso Mujikak larunbateko sarrera-hitzaldian
- 'Euskararen Gogoetagunea' aurkeztu du Euskaltzaindiak (laburpen-bideoa)
- Euskaltzaindiak eta Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmena berritu dute