- Eneko Zuloagaren Mendebaleko euskara zaharra liburua aurkeztu da gaur Durangoko Azokan. Mendebaleko Euskara Zaharra X. eta XV. mendeen artean koka daitekeen makroeuskalkia da, eta ikerlan honekmakroeuskalki horren ezaugarri bereizgarriak aztertzen ditu, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako ibar batzuetako batasun linguistiko zaharraren nondik norakoak argitzeko.
Irakurri gehiago: Euskalkien jatorria aztertzen duen ikerlana aurkeztu dute UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak Iruzkin berria idatzi
- Txomin Peillen euskaltzain emerituaren gorpua ikusgarri izanen da abenduaren 15ean, ostegunarekin, Baionako funerariumen, 10:00etatik 17:00ak bitarte (19 rue Baltet 64100 - Baiona). Ehorzketa abenduaren 16an izanen da, 15:00etan, Ligi-Athereiko elizan (Zuberoa).
- Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emeritua hil da. Peillen Parisen jaio zen, 1932ko azaroaren 17an. Biologian, Filologia Hispanikoan eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna. Euskal Ikasketetan doktorea. Idazlea. Erretiroa hartuta zegoen Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko irakasle izatetik. Euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak 1961eko azaroaren 17an, eta oso 1988ko apirilaren 29an. Euskaltzain emeritua zen 2007ko azaroaren 30etik. Bihotzez zuberotarra zen Peillen, eta Kanbon hil da, 90 urte zituela.
- Bere azken lana Sarako Idazleeen Biltzarrean aurkeztu zuen (Ene bertsoen bilduma), apirilean, eta jendaurreko azken agerpena Euskaltzaindiak Baionan antolatutako gaualdian izan zen, azaroaren 15ean.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Finezia, jakituria eta euskaltzaletasuna biltzen zituen Txominek".
- Luis Mari Zalduaren Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak. Durangoko Azokan eskura daiteke (HEMEN ere bai).
- Elkarrizketa osorik, hemen: https://labur.eus/W1A6A
- Luis Mari Zalduaren Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak eta Eneko Zuloagaren Mendebaleko euskara zaharra (UPV/EHUrekin elkarlanean) liburuak aurkeztuko dira Landakon. Euskaltzaindiak Barrenkale 26an jarriko du erakusmahaia.
- Bideoa ikusteko, hemen: https://labur.eus/nyaeO
- Luis Mari Zalduaren Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak eta Eneko Zuloagaren Mendebaleko euskara zaharra (UPV/EHUrekin elkarlanean) liburuak aurkeztuko dira Landakon.
- Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra arte egingo da, eta Euskaltzaindiak Barrenkale 26an jarriko du erakusmahaia.
- Euskararen Legeak irekitako bideez gogoeta egiteko jardunaldia antolatu dute SAFek eta Euskaltzaindiak Bilbon
- Bilboko ‘ospetsu’ izendatu dute Adolfo Arejita Euskaltzaindiko idazkaria
- Euskaltzaindiak ‘Dibiña I’ ikerlana aurkeztu du, Gasteizko toponimiaren VIII. liburukia
- Euskaltzaindiak 1994az geroztik mundu osoko pertsona- eta leku-izenak arautzeko eginiko lana izan du hizpide Alfontso Mujikak sarrera-hitzaldian