- Qatarren jokatzekoa den Munduko Futbol Kopa dela eta, egunotan hizpide dira giza eskubideak, bai eta, besteak beste, txapelketa horretarako azpiegiturak eraikitzen aritu diren langileen lan-baldintzak ere.
Irakurri gehiago: «Esplotazio» eta «esplotatu», forma arautuak Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta hizkuntza komunitatearen diagnostikorik finenak eta pentsabiderik onenak arrago batera biltzea du xede, “ikuspegi desberdinak elkarrizketan jartzeko moduko sinesgarritasunez”.
- “Norabideak ikusten laguntzeko ekarpena izan nahi luke egitasmo honen emaitzak”, esan du Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunearen koordinatzaileak.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiaren zereginetako bat da euskara jagotea eta aitzinatzea, eta Gogoetagunea-n euskarak bizi duen egoera aztertu nahi dugu, gero hausnarketa horiek gizarteari bueltatzeko”.
- Molde askotariko kultura-adierazpideak ezagutu dituzte, hainbat sortzaileren eskutik. Honela, gazteekin izan dira Amaia Castorene gai-jartzailea, Iñigo Astiz idazlea, Ainhoa Artetxe aktorea eta Paxkal Irigoyen eta Maia Hiribarne abeslariak.
- Mintzola egitasmoaren adarretako bat da Ahots Baten eta euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko asmoz, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide desberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako ekimena da.
- Kontseilu horrek 2022ko irailaren 16ko bileran onartu zuen adierazpenean Nafarroako Gobernua premiatzen du Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera.
- Gaurtik hasi eta 2023ko urtarrilaren 15era arte izanen da ikusgai, eta garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak erakutsiko dira bertan, arlo pribatukoak zein publikokoak.
- Erakusketa ibiltari honen helburua da eremu juridikoan urteetan egin den ekarria gizarteratzea eta erakustea. Horretarako, 25 panel jarriko dira dokumentuen informazioarekin (lau hizkuntzatan); 3 panel elkarreragile, 3 panel argiztatu eta 2 arasa (jatorrizko dokumentuak erakusteko).
- Euskaltzaindiak Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko ganbera legegileekin elkarlanean antolatu du erakusketa.