- Irulegiko eskua dela eta, berba horrek hedabideetan eta sarean izan duen erabileran oinarrituta hautatu dute urteko hitz.
- Aranzadi Zientzia Elkarteak azaroan ezagutzera eman zuenez, "baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena" den brontzezko pieza horretan «sorioneku» hitza irakur daiteke.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak eta UZEIk 2022ko hitza aukeratu dute: «zorioneko» Iruzkin berria idatzi
- Igandean Iruñean izango den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaren harira, hona hemen Euskaltzaindiaren Hiztegitik ateratako bertsolaritzari buruzko zenbait hitz.
- Hiztegitxoa HEMEN kontsulta daiteke.
- Sabino Arana Fundazioak (SAF) eta Euskaltzaindiak orain dela 40 urte onartu zen Euskararen Legearen inguruan gogoeta egiteko mintegia antolatu dute Bilbon.
- Azken lau hamarkadetan Euskararen Legeak ireki dituen bideak aztertu dira jardunaldian, eta, bide batez, etorkizuneko erronkak identifikatzen ahalegindu dira hizlariak.
- EiTBk eta Euskaltzaindiak Faktoriako geziak liburua plazaratu dute. Argitalpen honetan egungo gizarte-kontzeptu berri batzuk euskaraz nola eman behar diren azaltzen du Adolfo Arejita euskaltzain osoak. Baina argi dio euskaltzainak: "ez dira arauak, orientabideak baizik, proposamenak".
- Bideoa hemen: https://labur.eus/brSBw
- "Dominique / Txomin Peillen joan zaigu 90 urteetan. 1932an sortua Parisen, gurasoak zuberotarrak zituen, haatik frantsesez hazi zuten. Euskara bere baitarik ikasi zuen gaztetan Ibinagabeitia bizkaitarrari esker. 1964an esposatu zuen Normandia-Percheko Marie-Thérèse Olivier anderea, gaur alarguna. Haurrik ez dute (..)
(Jean-Louis Davant euskaltzain emerituaren artikulua)