Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu ditu Euskaltzaindiak
- Itxaro Bordak Xarles Videgainen hutsartea beteko du eta Andres Alberdik Andoni Sagarnarena. Orain, zortzi hilabeteko epea dute biek sarrera-hitzaldia prestatzeko.
- Bi euskaltzain oso berriak kontuan hartuta, 98 lagun dira sorreratik Euskararen Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak. Gaur egun, 24 euskaltzain osoz eta 10 euskaltzain emerituz osatua da Euskaltzaindia (guztietan, bederatzi emakumezkoak dira).
Irakurri gehiago: Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu ditu Euskaltzaindiak Iruzkin berria idatzi
- 2021eko azaroaren 26an, Iruñeko udaletxean egin zen Osoko bilkuran, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Alfontso Mujika hizkuntzalari gipuzkoarra, eta larunbatean, azaroak 26 dituela, sarrera-hitzaldia egingo du sorterrian, Donostian. Miren Azkarate euskaltzain osoak erantzungo dio.
- Euskaltzaindiak azaroko Osoko bilkura egingo du 10etan, udaletxean bertan, eta Ageriko bilkura 12etan hasiko da. Bere hitzaldian, Alfontso Mujikak Euskaltzaindiak 1994az geroztik mundu osoko pertsona- eta leku-izenak arautzeko eginiko lana izango du hizpide.
- Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu zuen pasa den ostiralean, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz. Donostiako Luis Villasante Ikergunean aurkeztu zen, XXVII. Jagon Jardunaldiaren barruan.
- Euskaltzaindiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta hizkuntza komunitatearen diagnostikorik finenak eta pentsabiderik onenak arrago batera biltzea du xede, ikuspegi desberdinak elkarrizketan jartzeko moduko sinesgarritasunez.
- “Norabideak ikusten laguntzeko ekarpena izan nahi luke egitasmo honen emaitzak”, esan zuen Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunearen koordinatzaileak.
- Laburpen-bideoa hemen: https://labur.eus/X7zvk
- Besteak beste, hitzarmenak hizkuntza-aholkularitzako eta euskara sustatzeko jarduerak jasotzen ditu. Hitzarmenak 12.000 euroko zenbatekoa dakar 2022an egiten diren jarduerak garatzeko.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Hitzarmen honek berresten du erakunde bien arteko aspaldiko harremana, eta bere helburua da herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena ematea euskarari dagokionean".
- ‘Ekonomian aditua’ adiera du ekonomista izenak. Horrekin batera, eta adiera berarekin, ekonomialari forma hautatu da estandarrerako, ez *ekonomilari.
- «Esplotazio» eta «esplotatu», forma arautuak
- Euskaltzaindiak ‘Euskararen Gogoetagunea’ aurkeztu du, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz
- ‘Ahots Baten’ sormen-egitasmoaren eskutik, ahozkotasuna landu dute 27 gaztek Amaiurren, lau egunez
- Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren 2022ko irailaren 16ko adierazpenarekin