'Euskararen Gogoetagunea' aurkeztu du Euskaltzaindiak (laburpen-bideoa)
- Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu zuen pasa den ostiralean, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz. Donostiako Luis Villasante Ikergunean aurkeztu zen, XXVII. Jagon Jardunaldiaren barruan.
- Euskaltzaindiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta hizkuntza komunitatearen diagnostikorik finenak eta pentsabiderik onenak arrago batera biltzea du xede, ikuspegi desberdinak elkarrizketan jartzeko moduko sinesgarritasunez.
- “Norabideak ikusten laguntzeko ekarpena izan nahi luke egitasmo honen emaitzak”, esan zuen Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunearen koordinatzaileak.
- Laburpen-bideoa hemen: https://labur.eus/X7zvk
Idatzi iruzkina