Euskararen Legeak irekitako bideez gogoeta egiteko jardunaldia antolatu dute SAFek eta Euskaltzaindiak Bilbon
- 2022ko azaroaren 24an, 40 urte bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zela.
- Euskararen Legea giltzarria izan da euskarari bidea zabaldu eta aukera berriak eskaintzeko orduan, eremu publikoan zein pribatuan. Jardunaldi honen helburua legeak ekarritakoez eta irekitako bideez gogoeta egitea da, bai eta euskarak ofizialtasun murriztua edo ofizialtasunik ez daukan lurraldeen oraingo egoera hizpide hartzea ere.
- Egitaraua HEMEN
- Izena emateko (abenduaren 13ra arte): 944 056 450 /idazkaritza@sabinoarana.eus
Idatzi iruzkina