Sociedad Bilbainan izan zen ekitaldia, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bihotzez eskertu zuen Bilboko abesbatzak eginiko aitortza: “Pozez eta esker onez hartzen dugu gorazarre hau, eta bide batez berrestu nahi dut zuekin dugun konpromisoa, hots, euskararen aitzinatzea musikaren bitartez”.
Bilboko Koral Elkartearen eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana areagotu egin da azken urteotan, eta horren emaitza da Mende berria kantuzikuskizun ederra, non euskal kantu ezagunak modu zoragarri eta harrigarrian interpretatzen diren.