JAGONET bilaketa

81 emaitza bilaketarentzat

Nolakotasuna adieraztea: -ko/-zko (buruko kalkulua / buruzko kalkulua)

Nola esan behar da: buruko kalkulua ala buruzko kalkulua?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Lexikoa: semiiraunkor/erdiiraunkor (i+i)

‘Semipermanente’ hitza eman nahi dut euskaraz. Begiratu dudan tokietan erdiiraunkor bezalakoak aurkitu ditut.

Horrela idatzi behar da? Bi i elkarren segidan? Beste aukerarik ez dago? Izan ere, errotulu batean arraroa egiten da bi i jarraian jartzea.

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota: afixuak > aurrizkiak, hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > markak

Jatorria adieraztea: nongotar  (genoar/genovar/*genovatar)

Zein da Genova leku-izenari dagokion herritar-izena (gazt. genovés/genovesa eta fr. génois/génoise)? Ikusi dut hiria izendatzeko euskal era arautua Genova dela. Beraz, genovar tokatzen zaio? Hiztegi batzuetan Genoa eta genoar ordainak ikusi ditut eta zalantza sortu zait. Izan ere, Euskaltzaindiaren web-orrian Genoa ere onartuta dago izen historiko gisa.

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak

Lexikoa: errege, erreal, *erret

Nola itzuli behar da erdarazko ‘real’ (es) / ’réel’ (fr) hitza (Real Academia, archivo real, palacio real / Académie royale, archives royales, palais royal, etab.)?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak

Kuantifikazioa adieraztea: asko/handi (argi asko / argi handia)

Argi asko ala argi handia esaten da?

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak

Harridura adieraztea: Zein gozoa dagoen janaria / *Zein gozo dagoen janaria!

Zein galde-hitzarekin doan adjektiboak artikulua behar al du? Adibidez, Zein gozo(a?) dagoen janaria! esaldian, gozo ala gozoa? Egon aditzarekin, beti mugagabean egin behar da?

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, perpausa > harridura

Kuantifikazioa adieraztea: zatigarri (*bitik zatigarria / biz zatigarria / *biko zatigarria)

Molde hauetatik zein da zuzena/egokia?:

Bitik zatigarria

Biz zatigarria

Biko zatigarria...

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak, lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak, zenbakiak > zatikizkoak

Lexikoa: baikor

Erabileran, baikor adjektiboa ‘izateko joerari’ lotuta erabil daiteke soilik, ala ‘egoerei edo gauzei’ ere aplika dakieke?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak

Nolakotasuna adieraztea: bigun, samur (haragi biguna / haragi samurra)

Haragiaren nolakotasunari dagokionez, haragi samurra ala haragi biguna da erabilera zuzena?

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Lekua adieraztea: gaztelaniazko entreplanta centro euskaraz (solairuartea, erdikoa)

Nola eman behar da euskaraz honako helbide hau?:

C/ San Francisco, 46 - Entreplanta Centro

‘Entreplanta centro’ (es) / 'Mezzanine centrale' (fr) da arazoa. Badakit solairuarte erabili behar dela, baina ‘Centro’ hori nola?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper