JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: zatigarri (*bitik zatigarria / biz zatigarria / *biko zatigarria)

Molde hauetatik zein da zuzena/egokia?:

Bitik zatigarria

Biz zatigarria

Biko zatigarria...

Gaztelaniazko ‘ser divisible por’ eta frantsesezko 'être divisible par' modukoak euskaraz nola behar duten esatea ez dagokio berez Euskaltzaindiari. Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:zatitu] eta [EH:zatigarri] hitzak ageri diren arren, ‘ser divisible por’ / 'être divisible par' modukoen euskarazko ordainik ez dago bertan, ezta adibideetan ere.

Edozelan ere, esan behar da galderan ageri diren aukeretako bat bakarra dela egokia: Biz zatigarria da (eta horren kide den Birekin zatigarria da). Beste biak okerrak dira, beste hau ere okerra den bezala: *Birengatik zatigarria da.

Adibideak: 9 zenbakia 3z zatigarria da. Zenbaki bat 3z zatigarria da haren zifren batura 3ren multiploa bada. Zenbaki bat 4z zatigarria da haren azken bi zifrak 0 edo 4ren multiploak badira.

Egokia da, orobat, Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuak proposatzen duen -z zatitu esapidea ere (eta, jakina, molde berean, -z biderkatu): 9 zenbakia 3z zatitu daiteke. (Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (EIMA), 122. or., Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak (EIMA), 86. or.)

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak, lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak, zenbakiak > zatikizkoak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper