JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: errege, erreal, *erret

Nola itzuli behar da erdarazko ‘real’ (es) / ’réel’ (fr) hitza (Real Academia, archivo real, palacio real / Académie royale, archives royales, palais royal, etab.)?

Euskaltzaindiaren Hiztegian errege eta erreal hitzak baliatzen dira horretarako.

Normalean [EH:errege:4] izena baliatzen da hitz elkartuetako lehen osagai gisa. Erreparatu adibide hauei: Haurrak ziren errege jantzi dotorez apainduak. Errege jauregia. Errege odola. Eta erreparatu orobat azpisarrera-andanari ere: [EH:errege-alaba], [EH:errege-aulki], [EH:errege-bide]

Errege izenarekin emaniko horiek [EH:erreal:3] adjektiboa erabilita ere eman daitezke: bide erreala = errege-bidea. Nolanahi ere, halakoetan egokiagoa da hitz-elkarketara jotzea, ulergarritasunaren mesedetan, erreal adjektiboak ‘benetako’ esanahia ere baitu: bide erreala (benetakoa, fantasiazkoa ez dena).

Erret forma ez da egokitzat jotzen: ez da tradizioduna, eta ez da Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > maileguak

Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper