Personal names

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

2491 results for *:* [121 - 130]

Alexandra (female)

  • Alejandra (es), Alexandra (fr), Alexandra (en)

  • Grezierako Aléksandros 'gizonen aldezlea' pertsona-izena Alexander bihurtu zen latinez, eta hizkuntza honetatik etorri da gurera. Izen hau eraman duen pertsonaiarik ezagunena Mazedoniako Alexandro handia izan da, K. a. IV. mendean Greziatik Indiaraino hedatzen zen inperioaren sortzailea. Santa Alexandra ahizparekin batean hil zuten Dioklezianoren garaian, kristaua izateagatik. Santuaren eguna martxoaren 20an da. Aldaerak: Alesandere (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexandere.

  • Dokumentuak:

Alexandrina (female)

  • Alejandrina (es), Alexandrine (fr)

  • Latineko Alexandrinusetik dator, eta hau Alexandrotik.

Alfontsa (female)

  • Alfonsa (es)

Alfontsina (female)

  • Alfonsina (es), Alphonsine (fr)

  • Germaniar jatorriko Alfontso gizon izenetik sortua. Iberiar penintsulako zenbait errege horrela deitzen zirelako hedatu zen bertako erresuma batzuetan. Euskal Herrian, berriz, historian zehar ez da sobera erabili.

Alixe (female)

Alixi (female) (Diminutive)

Aliza (female)

  • Alicia (es), Alice (fr)

  • Ikus Alizia.

Alize (female)

  • Alicia (es), Alice (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra laneko (Arana eta Eleizalde, 1910) Keltse eta Dare moduko izenen analogiaz XX. mendean sortutako izena. Ikus Alizia.

Alizia (female)

  • Alicia (es), Alice (fr), Alice (en)

  • Adelaida 'noblea'rekin loturik dagoen germaniar jatorriko izena, zenbaitek grezierako alethos 'egiatia', 'zintzoa' hitzarekin erlazionatzen badute ere. Alice oso izen erabilia da anglosaxoien artean, Lewis Carrollen eleberriari esker. Santuaren eguna abenduaren 16an da. Aldaerak: Alize eta Aliza.

  • Dokumentuak:

Alkain (female)

  • Gabiriako (Gipuzkoa) Andre Mariaren adbokazioa. Herri izen honen aurreneko aipuan (XIV. m.) Santa Maria de Algaym irakurtzen da. Eraikuntza XVII-XVIII. mendeetakoa izan arren atea lehenagokoa da. Andre Mariaren irudia XV. mendekoa da. Santuaren eguna abuztuaren 17an ospatzen dute.

All pages:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper