Personal names

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Search

2491 results for *:* [101 - 110]

Alazne (female)

  • Milagros (es)

  • Gaztelaniazko Milagrosen baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Alatz hitza neologismoa da, baina ez zuen Sabin Aranak asmatu, pertsona-izen edo adjektibo moduan erabili bazuen ere: Alatz Ama Neskutza (Nuestra Señora del Milagro). Osagaiak: ahal eta hatz (adierazlea, latineko signumen kide) eta -ne. Santuaren eguna uztailaren 21a da. Ikus Mirari.

Alba (female)

  • Izen honek bi iturri izan ditzake: latineko alba 'zuria' izenondoa eta Europako toponimian bizirik dirauen hitza, 'muinoa', 'mendia' eta hedaduraz' gaztelua' adierak bide dituena. Baztanen (Nafarroa), esaterako, bada Alba deitzen den mendia. Gainera, erromatarren garaian bazen Alba izeneko hiria, Arabako Lautadan.

Albaita (female)

  • Trebiñuko herria, erdaraz Albaina.

Albane (female)

  • Albana (es), Albane (fr)

  • Gaztelaniazko Albanoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Erdarazko forma 'Alba Longa hirikoa' esanahia zuen Albanus latineko jentiliziotik dator. San Albano Ingalaterrako lehenengo martiria izan zen.

Albeiz (female)

  • Andre Mariaren adbokazioa, Albeizkoa (Araba). Herriko elizan Orrao ermitako irudia gordetzen da. Autore batzuen ustez, Albeiz dateke erromatarren garaiko Alba herria. Aipatutako garai horretako hilarri batzuk daude Andre Mariaren ermitan.

Albella (female)

Alberta (female)

Albiñe (female)

  • Albina (es)

  • Gaztelaniazko Albinoren emakumezko baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Erdarazko forma albinusetik atera da eta hau albus 'zuritik'. Euskal izen zaharretan honen kidea den Zuria dugu. Ikus Alba.

Albira (female)

  • Elvira (es), Elvire (fr)

  • Nafarroan Erdi Aroan erabiltzen zen Elbira izenaren aldaera arrunta. 1136an Antsoainen ageri da, 1235ean Garesen eta 1311n Erriberrin. Ikus Elbira.

Albitzu (female)

  • Andre Mariaren ermita, Orozkon (Bizkaia). Bertako semea bide zen 1353an, banderizoen garaiko gerretan, Bilbon bakea sinatu zutenetako bat.

All pages:

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper