Ohorezko euskaltzaina
Urruñan (Lapurdi) jaio zen 1923ko urtarrilaren 18an.
Kanbon (Lapurdi) hil zen 2020ko maiatzaren 16an.
Apaiza eta itzultzailea.
Baionako Elizbarrutiko Liturgi Batzordearen idazkari ohia.
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1964ko urriaren 30ean, eta ohorezko euskaltzain 2000ko urriaren 27an.
Zenbait idazlan:
- Meza denborako deiak (1961).
- Igandetan elizan [prest.] (1988).
- Mezetako deiak (1986-1988).