Ohorezko euskaltzaina
Cayey-n (Puerto Rico) jaio zen 1914ko urriaren 31n.
Gorlizen (Bizkaia) hil zen 1994ko maiatzaren 23an.
Espainiako Literaturan masterduna (Columbia University, New York).
Nevadako Unibertsitateko (Reno, AEB) irakaslea.
Renoko Basque Studies ikasguneko lehen irakasleetako bat eta haren sustatzaile nabarmena.
Euskal Herriko Unibertsitateko honoris causa doktore.
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1973ko maiatzaren 25ean, eta ohorezko euskaltzain 1987ko ekainaren 19an.
Zenbait idazlan:
- Vascos en Cuba : 1492-1511 (1958).
- Eusko bibliographia I-XIV (1970-1996).
- Amerikanuak : Basques in the New World [W. A. Douglassekin elkarlanean] (1975).