Ohorezko euskaltzaina
Ondarroan (Bizkaia) jaio zen 1927an.
Begoñan (Bilbo, Bizkaia) hil zen 2019ko apirilaren 17an.
Apaiza.
Euskararen sustatzaile Bizkaiko parrokietan eta elizbarrutiko itzultzaile ofiziala.
Adorez taldeko kide, hamabost hiztegiren argitalpenean parte hartu zuen.
Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2018ko apirilaren 27an.
Zenbait idazlan:
- Sinonimoen hiztegia [elkarlanean] (1984).
- Adorez hiztegiak: euskara-gaztelania = castellano-vasco [elkarlanean] (2009).
- Eskola hiztegia: oinarrizko hiztegia [elkarlanean] (2013).