- Arikalatarren lehen topaketa martxoaren 4an eta 5ean izango da, Altsasun (Nafarroa). Bertan elkartuko dira Arikala egitasmoan parte hartzen ari diren Euskal Herriko hamar ikastoletako 230 ikasle.
- Arikala ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea da, Euskaltzaindiaren Mintzola egitasmoaren barruan kokatzen dena.
Irakurri gehiago: Arikalatarren lehen topaketa antolatu dute Mondragon Unibertsitateak, Ikastolen Elkarteak eta... Iruzkin berria idatzi
- 32. araua (Espainiako Erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia‑hiriburuen izenak) 1995ean plazaratu zen, eta 2006an eguneratu. Orain, bigarrenez eguneratu da, 2006az geroztik erdarazko izen ofizialetan gertatu diren aldaketak jasotzeko. Bide batez, aurkezpena ere eguneratu da, Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak arauan (36. araua) erabilitako aurkezpen‑moduarekin bat etorrarazteko.
- Batzuetan, jaurtigai hitzaren sinonimoa balitz bezala erabiltzen da jaurtigailu.
- Bada, hiztegiaren arabera, ‘jaurtigaiak jaurtitzeko erabiltzen den tresna’ da jaurtigailu bat. Beraz, jaurtigai eta jaurtigailu ez dira sinonimoak.
- Duela gutxi kaleratu zituen Akademiak EBO egitasmoaren lehen emaitzak: 196. araua (EBO (I). Laburtzapenak: laburdurak eta siglak) eta 197. araua ( EBO (II). Sinboloak). Orain, hirugarrena plazaratu da: 198. araua (EBO (III). Letra-estiloak).
- 2019ko argitaraldian 94 testu jaso ziren; hirugarren argitaraldi elektronikoan, 786 testu; laugarren argitaraldian 1.051 testu bildu ziren, eta 2024ko urtarrileko honetan 1.101 testu jaso dira.
- Aurreko edizioetan bezala, bilaketa zabalak egin daitezke 5. argitaraldi digital honetan, bai eta bilaketa murriztuak ere, eta, gainera, bilaketen emaitzak batera agerrarazi. Eginkizun hori erraztu eta zehatzago egin ahal izateko, 39.609 bilatzaile gordin landu dira.
- Argitaraldi honek hiru formatu ditu: digitala, ePub formatua eta PDF formatua (azken formatu biotan argitalpen osoa eskura daiteke).
- Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren VI. edizioak 'antzerkiaren gorputzari' erreparatuko dio
- Bonifacio Echegaray-ren artikulu mamitsuenak biltzen dituen liburua argitaratu du Euskaltzaindiak
- ‘Euskaltzaindiaren adierazpenak’: 6. argitaraldia
- Euskaltzaindiak gorazarrea egin die Donostian Joan Mari Irigoien, Joseba Intxausti, Mixel Oronoz, Jose Maria Rementeria eta Xabier Mendiguren Bereziarturi