- Seigarren argitaraldiak 69 adierazpen biltzen ditu, besteak beste, 64. adierazpena, hots, 2023ko Frantziako Tourraren hiru lehenbiziko etapak Euskal Herriko lurralde batzuk zeharkatzen zituela eta, bai Tourreko zuzendariari, bai lurralde horietako arduradun politikoei egindako eskaera, euskarak leku osoa izan zezan; 65.a, hau da, mediku egoiliarrek azterketak euskaraz egin ahal izateko eskaera; eta 66.a, alegia, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen estatutuaren lege-proiektuaren eztabaidarako Euskaltzaindiaren ekarpena.
- Argitaraldi hau hiru formatutan prestatu da: argitalpen digitala, ePub formatua eta PDF formatua (bi azkenekoetan, argitalpen osoa eskura daiteke HEMEN).
Irakurri gehiago: ‘Euskaltzaindiaren adierazpenak’: 6. argitaraldia Iruzkin berria idatzi
- Euskararen Akademiak 2024ko lehenengo Osoko bilkura egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Eider Mendoza diputatu nagusiak harrera beroa egin die euskaltzainei.
- Ondoren, 2023an zendutako bost euskaltzain omendu ditu, beraien hilberri-txostenak irakurriz: Joxe Mari Iturraldek irakurri du Joan Mari Irigoieni dagokiona, Paulo Agirrebaltzategik Joseba Intxaustirena, Peio Jorajuriak Mixel Oronozena, Lontzo Zugazagak Jose Maria Rementeriarena eta Josu Zabaletak aletu du Xabier Mendiguren Bereziarturen profila.
- Ageriko bilkura 12:00etan hasiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, eta bertan irakurriko dira hilberri-txostenak: Joxe Mari Iturraldek irakurriko du Joan Mari Irigoieni dagokiona, Paulo Agirrebaltzategik Joseba Intxaustirena, Peio Jorajuriak Mixel Oronozena, Lontzo Zugazagak Jose Maria Rementeriarena eta Josu Zabaletak aletuko du Xabier Mendiguren Bereziarturen profila.
- Ignazio Bergara goizuetarraren Gutunak. Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza). 1787-1811. Edizioa Eta Hizkuntza Azterketa liburua aurkeztu zuten pasa den astean Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak.
- 2021ean kaleratu zen Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Edizioa eta Hizkuntza Azterketa lanaren segida da honako hau.
- 368 gutunen transkripzioak zehatz eta zorrotz aztertu dituzte Juan Jose Zubirik, Patxi Salaberrik eta Iker Salaberrik. Hiztegiaren atala luzea da eta kontuan hartzekoa, gutxi ezagutzen den burdinolen inguruko lexikoaren erakusleiho aparta baita. Onomastikari eskainitako atalean ere interes handiko lekukotasunak ageri dira.
- Paratzaileen hitzak: https://labur.eus/ewOhp
- Sagardo-sasoia hasi berria dugun honetan, sagardoarekin –eta, oro har, sagarrarekin – lotura duten hitzak hautatu eta Sagarra eta sagardoa Euskaltzaindiaren Hiztegian glosarioa osatu dugu. Dolare, gezamin, pats, pitar, txotx, zanpatu… Guztira, hiztegi arauemaileko 58 sarrera. Txotx!
- Glosarioa osorik, HEMEN
- Hobekuntzak egin dira 'Orotariko Euskal Hiztegia'n, egiturari dagokionez eta baita edukiari dagokionez ere
- Maite Idirin abeslari eta ohorezko euskaltzaina hil da, 80 urte zituela
- ‘Ignazio Bergara goizuetarraren Gutunak. Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza). 1787-1811. Edizioa Eta Hizkuntza Azterketa’ liburua aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak
- ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n 843 forma gehitu dira eta 2.376 moldatu