- 196. arau berria dela eta ('EBO (I). Laburtzapenak: laburdurak eta siglak (Idazkera eta morfologia)'), Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) berrikusi eta egokitu egin behar izan da atal batzuetan.
- Egokitzapen horiek bi fitxa hauetan islatu dira batez ere: laburdurak (985. fitxa) eta siglak (1273. fitxa). Eta beste hauetan ere findu behar izan dira kontu batzuk: izen berezi batzuen deklinabide-arazoak (872. fitxa), -r letraren hitz-bukaerak sortzen dituen zalantzak (1243. fitxa) eta tituluak eta kidekoak (1309. fitxa).
Iruzkin berria idatzi
- Aste honetan, Nafarroako liburutegian (Iruñea) eta Zangozako Karmengo entzungelan aurkeztu da Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549). Antzezlanak eta gutunak ikerlana.
- Ixabel Etxeberriak paratu du argitalpena, Euskaltzaindiak iaz plazaratu zuena. Aurkezpenetan bidelagun izan ditu Sagrario Aleman Euskaltzaindiaren Jagon sailburu eta Nafarroako ordezkaria eta Heptameron taldea (Nafarroako Ganbera Abesbatzaren emakumezkoen korua).
- Ixabel Etxeberriari elkarrizketa, HEMEN
- LAUTAN HIRUren VI. edizioa otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izan da, eta jaialdiak 'antzerkiaren gorputzari' erreparatu dio aurten. Guztira 8 ekitaldi eskaini dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu (azken biak ekitaldi berean). Gainera, hauetako hiru estreinaldiak izan dira.
- Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta, urtero legez, Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, hain zuzen, Cafe Bar Bilbao, BIRA Kulturgunea eta 7Katurekin batera. Bestetik, sei izan dira lanak erakusteko hautatu diren espazioak: BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko (AEK) eta La Sinsorga.
- Guztira 350 bat zale hartu ditu aurtengo edizioak.
- Neurri batean, Georges Lacomberen artxiboaren segidako lantzat har dezakegu, harekin osagarria guztiz, bi-biek Ipar Euskal Herriko historia, literatura eta euskalgintzaren iturri-dokumental mamitsu eta garrantzitsuak biltzen baitituzte.
- Gutuneria mamitsua, Larresoro, Beloke eta Uztaritzeko seminarioetako ondare dokumentala, Lafitteren beraren lanak eta bertso bilduma interesgarria biltzen ditu artxiboak.
- HEMEN kontsulta daiteke, osorik.
- Martxoaren 4an eta 5ean ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko arikalatarren lehen topaketa egin zen Altsasun. Mondragon Unibertsitateak, Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak antolatu zuten.
- Arikala egitasmoan parte hartzen ari diren Euskal Herri osoko 450 ikaslek lagunarteko euskara landu eta sustatzeko dinamikak egin zituzten bi egunez. Topaketaren bidez, lagunarteko hizkerari lotutako.
- Topaketaren laburpen-bideoa: https://labur.eus/iWYsQ
- Arikala zer da? Azalpen-bideoa hemen: https://labur.eus/dTXKz
- Euskaltzaindiak Mintzolaren 2024ko ikerketa-sarien deialdiak egin ditu
- Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko arikalatarren lehen topaketa egin da Altsasun, Mondragon Unibertsitateak, Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta
- Arikalaren barne-muinetan: ikastolen esperientzia (bideoa)
- Arikalatarren lehen topaketa antolatu dute Mondragon Unibertsitateak, Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak