Estilo tipografikoak zer diren azaltzen da hasieran, eta enfasi tipografikoa lortzeko baliabideak zehazten. Ondoren, argi adierazten da letra arrunta dela testuetan erabili beharreko letra-estilo lehenetsia, eta zalantza eragin ohi duten kasu batzuk zerrendatzen dira, adibide ugariz hornituak, zer den egokia eta zer ez jakinarazita kasu bakoitzean.
Jarraian, arauaren zatirik mamitsuenean, xehe-xehe deskribatzen dira letra etzanaren erabilera-kasuak, atalez atal (nahita zuzen idazten ez diren hitzak eta lagunarteko hitzak, adiera bereziko hitzak, kontzeptu berriak, hitz arrotzak, sorkuntza-obra digitalak, ikus-entzunezkoen eta mutimedia-produktuen izenak, argitalpenen izenak, ekitaldiak, izengoitiak, gauzakien izen bereziak, fenomeno meteorologikoak, animalia eta landareen izen zientifikoak, magnitude fisikoen sinboloak, matematikako aldagaiak…), eta xeheki deskribatzen da nola jokatu behar den letra etzanez idazten diren hitzei kasu-marka jartzean.