Iruñeko Gaztelu plazan egin den ekitaldian izan dira Andres Iñigo Euskaltzaindiko Nafarroako ordezkaria, Sagrario Aleman, Patxi Zabaleta eta Patxi Salaberri euskaltzain osoak, eta Paskual Rekalde euskaltzain urgazlea. "Orreaga Fundazioaren helburu nagusia Nafarroaren identitatea, bere historia eta bere etorkizuna defendatzea da, dagokion moduan islatzea Nafarroa Euskal Herriaren parte gisa. Horra hor, bada, elkarren osagarri Orreagaren eta Euskaltzaindiaren xedeak: Nafarroako historiaren ezaugarri diren kultura eta hizkuntza propioaren alde lan egitea, erakunde bakoitzak bere ikuspuntutik", adierazi du Andres Iñigok.
Mariscal Pedro de Navarra saria jaso du Euskaltzaindiak
- Nafarroaren Egunean jaso du Akademiak Orreaga Fundazioak urtero ematen duen golardoa. Bereziki "lingua navarrorum-aren alde 100 urteko ibilbidean egin duen lana" baloratu eta saritu nahi izan dute Orreagako arduradunek.