Nafarroako Parlamentuaren Urrezko Domina jasoko du Euskaltzaindiak
Abenduaren 2an jasoko du, Nafarroako Parlamentuko Osoko bilkuren aretoan (11:00etan).
Nafarroaren Egunaren karietara antolatutako ekitaldi-programaren barruan eginen da sari-ematea, eta Unai Hualde Legebiltzarreko lehendakariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak parte hartuko dute.
Ehun urtez euskararen alde eginiko lana aitortu nahi izan diote Euskararen Akademiari.